Kodea: 175103 | Irakasgaia: ZUZENBIDEAREN HISTORIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Zuzenbidea | |||||
Irakasleak: | |||||
COMPAINS SILVA, JOSEBA [Tutoretzak ] | LIZARRAGA RADA, MIKEL (Resp) [Tutoretzak ] |
Izaera iraunkorra edota aldaezina izan arren, Zuzenbidea, gizakiak sortutako kultura den heinean, gizartearekin batera aldatzen doan fenomeno historikoa da.Zuzenbidearen Historiak harreman juridikoek denboran eta espazioan izandako garapena aztertzen du antzinatik gaur egun arte.Hortaz, Zuzenbidea denboran aldagarria da, nahiz eta segurtasuna mantentzeko nolabaiteko izaera iraunkorra izan behar duen; horregatik da motelagoa erritmo juridikoa gizartearen erritmoa baino. Edonola ere, zuzenbideak aldatzen joan behar du aldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kultural edota teknikoei egokitu nahi badu. Badira oso aldakorrak diren erakunde juridikoak (batez ere Zuzenbide publikoarekin lotuta daudenak), eta oso motel aldatzen direnak ere (batez ere Zuzenbide pribatuarekin lotuta daudenak). Horren adibidetzaterakunde pribatuetan oraindik ere mantentzen den Ius Commune-ren bidez jasotako Erromatar Zuzenbidea aipa daiteke.
Zuzenbidearen Historia azaltzeko nolabaiteko sentsibilitate juridikoa izan behar da, eta une historiko bakoitzeko terminologia, erakunde eta dogmatika juridikoa zehatz ezagutu. Horregatik, diziplina honetan askotan esaten da, Francisco Tomás y Valientek adierazi zuen bezalaxe, Zuzenbidearen historialariak, historialari ez ezik, jurista ere izan behar du. Historialari eta jurista izateak, gainera, Zuzenbide positiboaren oinarri historikoak behar bezala azaltzeko ahalmena ematen du. Historialari orokor batek nekez egin dezake horrelako azalpen zehatzik, batez ere Zuzenbide pribatuaren alorrean. Ikerketaren xedea eta metodoari buruzko eztabaidak alde batera utzi eta begirada diziplinaren irakaskuntzan jartzen badugu, badirudi beharrezkoa dela jarrera pragmatiko eta posibilista bat hartzea non Zuzenbidearen Historiaren izaera juridikoa izango den nagusi. Izan ere, Alfonso García-Gallok esan zuen bezalaxe gure irakasgaia etorkizuneko juristak prestatzeko erabiliko da.Horrez gain, ezin dugu ahaztu ikasle gehienenen helburu intelektual eta profesionala Zuzenbide positiboa dela eta horregatik gure irakasgaiarekin lotutako Europako ikasketa planetan geroz eta lehentasun gehiago ematen zaio iragan minimoari- Pío Caroniren hitzetan-, egungo Zuzenbidearen oinarri eta aurrekari zuzena den heinean.
Zuzenbidearen Historiari esker egungo erakundeen bilakaera historikoa ezagutu daiteke eta errazago ulertzen da haien esanahia.Azkenik, esan daiteke irakasgai hau baliagarria dela iraganeko Zuzenbidea eta erakunde juridikoak hautatu eta antolatzeko (haien sekuentziak, kausak, eraginak edota emaitzak aztertzen dituen heinean) eta hortaz, Zuzenbide positiboa konfiguratzeko eta, neurri batean, hura justifikatzeko; noski, justifikazioa sistema juridikoa, politikoa eta sozialaren azalpen bezala ulertu behar da ez da morrontza etiko edo politiko bezala.Hortaz, ondorioztatu dezakegu gure diziplina orainaldiari buruzko informazioa emateko balio duela gogoetarako eta analisi historikoa egiteko elementuak eskaintzen baititu.
IE2.- Ulertzea Zuzenbidearen bilakaera historikoa eta haren ondoriozko aldaketa juridiko-instituzionalak, eta ezagutza historiko-juridikoak sintetizatzea.
IE16.- Zuzenbide Publikoaren zenbait arlotan sakontzea eta espezializatzea.
E17.- Ideiak ahoz adieraztea terminologia eta teknika egokiak erabiliz
IE18.- Idatzi juridikoak idaztea.
IE19.- Egoera bati aplikagarriak zaizkion Zuzenbidearen iturriak bilatzea, hautatzea eta maneiatzea.
IE23.- Testu juridikoak irakurtzea eta interpretatzea.
IE24.- Auzi nagusiak aztertzea eta sintetizatzea, nagusiki arlo juridikoan.
IE25.- Arau juridikoen aplikazioa argudiatzea eta hura oinarritzat hartzea.
IE30.- Lana efizientziaz antolatzea eta planifikatzea, eskuraturiko gaitasun sozial eta antolakuntzakoak aplikatuz.
Eskola teorikoak eta praktikoak tartekatuko dira. Guzti hau burutzeko azalpen teorikoak, irakurketa osagarri zehatzak, testu iushistorikoen iruzkinak, eta norberak egindako lan gidatu bat seminario baten inguruan landuko da.
Metodologia - Ekintza | Agertze orduak | Ez agertze orduak |
A-1 Eskola teorikoak | 45 | - |
A-2 Praktikak | 13 | |
A-6Lan teoriko eta praktikoak egitea | 13 | |
A-7 Azterketak, ebaluazio frogak | 2 | - |
A3 Banakako azterketa | 75 | |
A-8 Norberaren tutoretzak | 2 | |
Osotara | 60 | 90 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
R142; R165 | Bost testu historikoen gogoetazko iruzkin kritikoa |
%10 | Ez | |
R145; R78 | Saio presentzialetan bertaratze aktiboa |
%10 | Ez | |
R 142; R143 | Tutoretzen bidez egindako idatzizko lan gidatua |
%10 | Ez | |
R59; R134: R129 | 7 puntuko azterketa (bi proba). Irakasgaia gainditzeko bi proba horien emaitzen arteko batuketak 3,25 edo gehiago eman behar du 7 puntitik. Puntuazioa ez bada 3,25 horretara iristen, ebaluazio jarraia kontuan hartuko da, baina ezin izango da 4,9 baino gehiagokoa izan (Gutxiegi). | %70 | Bai |
1.go gaia. HISTORIA ETA ZUZENBIDEA. ZUZENBIDEAREN ITURRIAK. MENDEBALDEKO SISTEMA JURIDIKO NAGUSIAK.
2. gaia. ZUZENBIDE ERLIJIOSOAK.
3. gaia. GOI ERDI AROKO ZUZENBIDE KRISTAUA: ELEMENTUAK, EZAUGARRIAK ETA ITURRIAK
4. gaia. IUS COMMUNE, I. ZUZENBIDE ERROMATAR ETA KANONIKOA
5. gaia. IUS COMMUNE, II. ZUZENBIDE ERKIDEAREN ERAKETA ETA BERE HARRERA IBERIAR PENINTSULAN
6. gaia. ESTATU MODERNOA
7. gaia. ILUSTRAZIOAREN DOKTRINA
8. gaia. ILUSTRAZIOA, II. BRITAINIA HANDIKO ETA AMERIKAKO IRAULTZETAN ERAGINA
9. gaia. FRANTZIAKO IRAULTZA ETA LEHEN KONSTITUZIONALISMOAREN ERAGINA
10. gaia. KODIFIKAZIOA
11. gaia. KONSTITUZIONALISMOA ETA NAZIOARTEKO ORDENA JURIDIKOA BERRIA XIX.MENDEAN
1. Nazioarteko ordena juridiko berria: Napoleonen inperioa, Vienako Kongresua, Europako Ituna, Aliantza Saindua. 2. Mugimendu iraultzaileak (1820-1848). 3.1. Frantzia eta Espainiako iraultzak. 3.2. Ondorio bat: Ameriketako errepublika hispaniarren independentzia. 3.3. Beste ondorio bat: Nafarroa erreinu izatetik probintzia izatera igarotzen da. 3. Liberalismoaren doktrina edo burgesia kontserbadorearen garaipena. 4. XIX.mendeko bigarren zatiko Espainia. 4.1. Espainiako Konstituzionalismoa. 4.2. Euskal foruei emandako soluzioa. 4.3. Espainiako menpekotasunaren amaiera Kuba eta Filipinetan. 5. Bigarren Inperioa eta Hirugarren Errepublika Frantzian (1852-1870). 6. Estatu-nazio liberala: Italia eta Alemaniako batasunak. 6.1. Batasunaren arrazoiak. 6.2. Italiako batasuna. 6.3. Alemaniako batasuna. 7. Inperio plurinazionalak (Errusiako Inperioa eta Inperio austrohungariarra). 8. Turkiako Inperioa. 9. Japoniako Inperioa.
12. gaia. IRAULTZA INDUSTRIALA, KOLONIALISMOA ETA ESTATU LIBERALARI EGINDAKO KRITIKA SOZIALISTA
I. Industria iraultzak. 1. Industria Iraultzaren sorrera 2. Industria Iraultzaren ondorioak. 3. Nekazal iraultza. 4. Bigarren Industria Iraultza. 5. Industrializazioa Espainian. II. Kolonialismoa. 1. Kolonialismoan eragin zuten printzipioak. 2. Europako kolonialismoa eta ekialdeko kolonialismoa. 3. Erregimen koloniala: behin betiko salbuespen egoera. III. Estatu liberalari egindako kritika sozialista. 1. Sozialismoa. 2. Marxismoa. 3. Anarkismoa. 4. Elizaren doktrina soziala. 5. Langile mugimendua. 5.1. Lan harremanak lehen liberalismoaren testuinguruan. 2. Hasierako sindikalismoa eta Ingalaterrako mugimendu kartista. 5.3. Alemania eta Frantziako hasierako sindikalismoa. 5.4. Europako langile mugimenduaen batasuna: Internazioanalak. 5.5. Langile mugimendua eta sindikalismoa Espainian.
13. gaia. NAZIOARTEO ORDENA ETA XX. MENDEKO LEHEN HERENEKO EUROPAKO SISTEMA POLITIKOAK
1. Lehen Mundu Gerraren ondorioak. 1.1. Ondorio sozio- ekonomikoak. 1.2. Lurraldetasunari eta politikari lotutako ondorioak. 1.3. Ondorio ideologikoak. 2. Nazioen Elkartea. 3. Lehen deskolonizazioa. 4. Errusiako Iraultza. 4.1. Abiapuntua: Inperio tsarista. 4. 2. 1917ko iraultza boltxebikea. 4.3. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB). 5. 29ko krisi handia eta irtenbide ekonomikoak. 5.1. 29ko krisia. 5.2. Krisiari emandako irtenbideak. 6. Espainiako Bigarren Errepublika. 6.1. Testuingurua: Bigarren Errepublika (1931-1936). 6.2. 1931ko Konstituzioa. 6.3. Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako estatutuak.
14. gaia. ERREGIMEN TOTALITARIOEN ZUZENBIDEA
I. Europako diktadurak. 1. Mussoliniren Italia faxistak, Hitlerren Alemania naziak eta Francoren Espainia nazional katolikoak komunean zituzten ezaugarriak. 2. Frankismoaren erregimenaren ezaugarri bereziak. 2.1. Nazional katolizismoa. 2.2. Frankismoaren egokitzapena nazioarteko ordenean Bigarren Mundu Gerraren ondoren. 3. Frankismoaren Oinarri Legeak. 3.1. Lanaren Forua (1938). 3.2. 1942ko uztailaren 17ko Korteen Legeak 3.3. Espainiarren Foruak (1945). 3.4. Erreferendum Nazionalerako Legea (1945). 3.5. Estatuburu izateko Ondorengotza Legea (1947). 3.6. Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legea (1958). 3.7. 1967ko urtarrilaren 10eko Estatuaren Lege Organikoa. II. Diktadura hispano-amerikarrak. 1. Latinoamerikako oligarkiak aurrekari gisa. 2. XX. mendeko diktadura hispano-amerikarrak: ezaugarriak. 3. Nazio Segurtasunaren Doktrina. 4. Giza eskubideen urraketa. III. Totalitarismo komunista. 1. Stalinek abiatutako SESBko komunismoa. 2. Mao Zedong-ek abiatutako komunismo txinatarra. 3. Koreako komunismoa. 4. Kubako komunismoa.
15. gaia. MUNDUKO ORDENA BERRIAREN DISEINUA ETA EUROPAKO ERAIKUNTZA
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizkoa:
MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Zuzenbidearen Historiako Apunteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Osagarria:
CORONAS GONZÁLEZ, Santos M., Estudios de historia del derecho público, Valencia: Tirant lo Blanch, 1998.
ESCUDERO, José Antonio, Curso de Historia del Derecho. Fuentes e Instituciones político-administrativas, Madrid: edic. del autor, 1990 (1995, 2ª edic.).
MONREAL ZIA, Gregorio, Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Bilbo: Klasikoak, 2007.
MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008.
TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Manual de Historia del Derecho español, Madrid, 1992, 4ª edición, 5ª reimpresión.
TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua. 4. argitaraldia, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003.
- Gela
- Praktika batzuk NUPeko liburutegian, Nafarroako Artxibo Orokorrean eta Iruñeko Auzitegiko Artxiboan egingo dira.