Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172304 Irakasgaia: MAKROEKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
AGUIRRE OSA, IDOIA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia/Analisi ekonomikoa

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ikastaro honek Makroekonomia modernoaren teoria aurkezten du, errenta, enplegua, prezioak eta interes-tasa bezalako aldagai agregatuen zehazpenean arreta berezia jarriz. Ikastaroaren lehen zatia ondasun-merkatuen, aktiboen merkatuen eta diru-merkatuen oreka aztertzera bideratzen da, sektore pribatua, gobernua eta banku zentrala dituen ekonomia itxiko IS-LM eredu batean. Eredua banku-sektoreko osagaiekin zabaltzen da, finantza-perturbazioek aldagai agregatuetan duten papera eztabaidatzeko. IS-LM eredua esportazio garbiak eta truke-tasak barneratzen dituen ekonomia ireki batean aztertzen da. Ekonomiaren eskaintzaren aldetik, lan-merkatua azalduko da honek enpleguaren, langabeziaren, soldataren eta prezioen zehazpen endogenoan duen papera aztertzeko. Ikastaroaren gai nagusia ekonomia egonkortzeko politika makroekonomikoen (politika fiskala eta diru-politika) indarguneak eta mugak ulertzea izango da. Phillips kurba eta itxaropenak (expektatibak) sortzeko modu anitzak IS-LM-PC eredu osoan aztertuko dira, arduradun politikoek jasaten dituzten inflazioaren eta langabeziaren arteko erabakien elkar-trukeak eta konpentsazioak isladatzeko.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA01: Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea.
RA02: Erakunde ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio gisa.
RA04: Enpresaren izaera ulertzea, interes desberdinak dituzten agenteekiko elkarreraginean, elkarren mendekoak diren arlo funtzionalak dituen erakunde gisa.
RA06. Azterketa ekonomikoaren printzipioak ezagutzea, baliabideak eraginkortasunez esleitzen lagundu ahal izateko.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
1.J- Saio teorikoak 40  
2.J- Saio praktikoak 15  
3.J- Edukiak prestatu eta ikastea   30
4.J- Banakako lanak   20
5.J-  Taldeko lanak   10
6.J-  Azterketak, ebaluazio probak prestatzea   25
7.J- Azterketak eta ebaluazio probak egitea. 05  
8.J-  Banakako tutoretzak   05
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez*
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Ebaluaketa jarraiko 1. probak 20% BAI EZ
Guztiak Ebaluaketa jarraiko 2. probak 20% BAI EZ
Guztiak Guztiak Azken azterketa** 60% BAI 4

 

*Ohizko ebaluaketan irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek berreskuraketa frogara aurkeztu ahalko dira, hau gai guztien azterketa bat egitean oinarritzen delarik. 

**Irakasgaia ohiko deialdian gainditzeko, ikasleak azken azterketan gutxienez 10etik 4 bat atera beharko du eta guztira 10etik 5 bat atera beharko du azken nota globalean. Ohiko azken azterketan 10etik 4ko gutxieneko nota atera ez duten ikasleei eta guztizko nota globaleko batazbestekoan (ohiko azken azterketa barne) 10etik 5 bat edo gehiago atera dutenei, gehienez 10etik 4.9ko azken nota (EZ GAINDITUA) jarriko zaie ohiko ebaluaketan.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Kapitulua. Ondasunen merkatua

2. Kapitulua. Finantza merkatuak I

3. Kapitulua. Ondasun eta finantza-merkatuak: IS-LM eredua

4. Kapitulua. Finantza merkatuak II: IS-LM eredu luzatua

5. Kapitulua. Ondasunen merkatua ekonomia ireki batean

6. Kapitulua. Lan merkatua

7. Kapitulua. Phillips-en kurba, langabezi tasa naturala eta inflazioa

8. Kapitulua. Epe laburretik epe ertainera: IS-LM-PC eredua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko Bibliografia:

Blanchard, O. (2017) Macroeconomía. 7ª edición. Pearson Education. Madrid.

 

Bibliografia osagarria:

Dornbusch, R., Fischer, S. y Startz, R. (2015): Macroeconomía (12ª edición), McGraw-Hill, Madrid.

Mankiw, N.G. (2020) Macroeconomía (10ª edición) Ed. Antoni Bosch, Barcelona.

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Gora

Non emango den

Arrosadiko campusa.

Gora