Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172303 Irakasgaia: ESTATISTIKA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
ETXEBERRIA ANDUEZA, JAIONE (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Metodo kuantitatiboak/Metodo kuantitatiboak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honetarako helburua ikasleak honakoak ikas ditzan da:

 - Arazo ekonomikoak termino estatistikoetan planteatzea,

- Problemak R-commander pakete estatistikoaren bitartez eta eskuz ebaztea

- Emaitzak zuzen interpretatzea

- Ikerketa txostena egitea

Irakasgai honetan honakoak jorratzen dira:

- Probabilitate  banaketa nagusien ikerketa.

- Inferentzia estatistikoa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA01: Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea.
RA02: Erakunde ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio gisa.
RA03: Enpresarentzat garrantzitsua den informazioa bideratzea, profesionalak ez direnek aitortu ezin dituzten datuetatik abiatuta.
RA20: Kudeaketa globaleko edo enpresaren arlo funtzionaletako proiektuak planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea.
RA25: Ezagutza, trebetasun eta trebetasun pertsonalak, sozialak eta metodologikoak erabiltzea, enpresen eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza-txostenak egiteko.
RA29. Teknika kuantitatiboak ulertzeko eta arazo sozioekonomikoak interpretatzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea.

Gora

Metodologia

Jarduera hezigarriak:

Saio teorikoak A-1

Saio praktikoak A-2

Lan eta ariketen aurkezpena banaka edo taldeka A-3

Banakako tutoretzak edo talde murriztuetan A-4

Ikaste lan pertsonala A-5

Azterketa  A-6

Auto-ebaluaketa A-7

Klase magistraletan adibide praktikoen bidez ilustratuko diren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, honek ikaslea irakasgaia era autonomoan ikasten ahalbidetuko du. Gai bakoitzean saio teorikoak eta praktikoak era egoki tartekatuko dira. Saio praktikoak bi zati nagusietan bana daitezke: klasean irakasleak edo ikasleek eginen dituzten problemen ebazpenean datza lehenak. Bigarrenik ordenagailu sesioak izanen dira, zeinetan ikasleek problema praktikoak ebatziko dituzten software estatistiko baten laguntzaz. Ikasgaiaren materiala eskuragarri egonen da webgunean (NireIkasgelategia).

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa
  Proba partzialak 30% Bai Ez
  Azterketa finala 70% Bai Ez

 

Ebaluaketa metodo horretan kontutan hartuko diren jarduerak hauek dira: praktikak egitea, ordenagailua erabiliz eta ordenagailurik gabeko proba partzialak egitea, ordenagailuko programa baten bidez ebatzitako problemak interpretatzea eta tutoretzetara joatea.

Azterketek irakasgaiaren alderdi teoriko eta praktikoei buruzko galderak izanen dituzte. Azterketen edukiaren barruan problemak ebaztea, test motako teoria-galderak eta/edo problema ekonomiko bat estatistikaren bidez ebazteko modua garatzea eta diseinatzea izan liteke.

Berreskurapen proba irakasgai osoaren alderdi teoriko eta praktikoei buruzko azterketa bat izanen da. Proba honek irakasgaiaren eduki guztiak ebaluatzea du helburu eta azken kalifikazioan %100eko pisua izanen du.

Gora

Gai-zerrenda

GAIA 0. Probabilitatearen oinarrizko kontzeptuak. Zorizko aldagaiak eta banaketa probabilitate diskretuak

- Zorizko aldagai diskretua

- Probabilitate banaketa diskretuak: probabilitate funtzioak eta banaketak

- Zorizko aldagai diskretuen ezaugarriak. Itxaropena, bataz bestekoa, bariantza

- Banaketa binarioa eta Binomiala.

- Poisson-en banaketa

- Beste banaketa batzuk

GAIA 1. Zorizko aldagaiak eta banaketa probabilitate jarraituak

- Zorizko aldagai jarraitua

- Probabilitate banaketa jarraituak: dentsitate funtzioak eta banaketak

- Zorizko aldagai jarraituen ezaugarriak. Itxaropena, bataz bestekoa, bariantza

- Banaketa normala

- Banaketa normala, banaketa Binomiala eta Poissonen banaketen hurbilpen gisa.

- Beste banaketa batzuk

GAIA 2. Inferentzia estatistikora sarrera eta laginketa

- Inferentzia erabakiak hartzeko tresna gisa

- Laginketaren kontzeptuak

- Itzuleradun laginketa eta  Populazio finituetan laginketa

- Lagin banaketa nagusiak: Lagineko bataz bestekoa eta lagineko proportzioa

GAIA 3. Estimazioa

- Estimazio puntuala

- Estimatzaile baten propietate desiragarriak

- Estimazio metodoak

- Konfiantza tarteak: konfiantza maila eta errore marjina

- Populazio baten parametroentzat konfiantza tarteak

- Bi populazioren konparaketarako, bi parametroren konfiantza tarteak

- Lagina tamaina

- Programa informatikoen bidez estimazioak lortzea

GAIA 4. Hipotesi kontrastea

- Hipotesi kontrasteen kontzeptuak

- Populazioen parametroen kontrasteak

- Populazioak konparatzeko kontrasteak

- Bariantza analisia

- Programa informatikoen bidez kontrasteak egitea

GAIA 5. Kontraste ez parametrikoak

- Metodo ez parametrikoetara sarrera

- Egiantz handieneko kontrastea

- Independentzia kontrastea

- Populazioak konparatzeko kontrasteak

- Programa informatikoen bidez kontraste ez parametrikoak egitea

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko testuak

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2013). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2013). Statistics for Business and Economics. 6th Edition. Editorial Prentice Hall.

MiAulario-ren erabilera sustatuko da, zeinetan klaseak erabiliko den materiala eskegita egonen den.

Bibliografia osagarria

Levin, Rubin, Balderas, Del Valle y Gómez (2004) Estadística para la administración y la economía. Editorial Prentice Hall.

Lind D.A., Marchal W.G. y Wathen S.A. (2008) Estadística Aplicada a los negocios y a la Economía. Editorial McGraw - Hill.

Gora

Hizkuntzak

Gaztelera eta Euskara.

Gora

Non emango den

Arrosadiako Kanpusa.

Gora