Kodea: 172301 | Irakasgaia: FINANTZA KONTABILITATEA II | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Enpresen Kudeaketa | |||||
Irakasleak: | |||||
LIZARRAGA DALLO, FERMÍN (Resp) [Tutoretzak ] | GARRALDA IRIARTE, AITOR [Tutoretzak ] |
Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.
RA01: Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea.
RA03: Enpresarentzat garrantzitsua den informazioa bideratzea, profesionalak ez direnek aitortu ezin dituzten datuetatik abiatuta.
RA11. Urteko kontuak osatzen dituzten kontabilitate-egoerak, horien oinarri teorikoak eta erabakiak hartzeko aplikazioa ulertzea. RA18: Informazio-erregistro garrantzitsuetatik abiatuta, enpresa baten egoera eta aurreikus daitekeen bilakaera ebaluatzea.
RA22: Antolakundeen barruan erabiltzen diren kontabilitate-sistemak osatzen dituzten elementuak diseinatzea, lantzea eta interpretatzea, eta enpresarentzat barneko zein kanpoko kontabilitate-txostenak sortzeko gai izatea.
RA26: Enpresa-kudeaketarekin lotutako arazo konplexuak aztertzea eta konpontzea, eskuratutako ezagutzak, trebetasunak eta konpetentziak aplikatuz.
Metodologia - Jarduera | Aurrez aurreko orduak | Bertaratzea eskatzen ez duten orduak |
1.J Eskola teorikoak | 27 | |
2.J Praktikak | 28 | |
3.J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza. | 13 | |
4.J Lana egitea | 00 | |
5.J Materialen irakurketak | 25 | |
6.J Banakako ikasketa | 45 | |
7.J Azterketak, ebaluazio-probak | 05 | |
8.J Tutoretza indibiduala | 07 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
Idatzizko froga | 70 | Bai. Idatzizko probaren bitartez | 3,5 / 7 | |
Ariketak eta taldeko lanak edo lan indibidualak | 20 | Bai. Idatzizko probaren bitartez | ||
Parte-hartze aktiboa | 10 | Ez |
Etengabeko ebaluazioa: %30. Idatzizko probak: %70. Parte-hartze aktiboa izango da errekuperagarria ez den jarduera bakarra.
Halaber, ebaluaziorako ondorengo gutxieneko betebehar hauek ere aplikatuko dira:
Azken idatzizko froga: aurkezteko, batere ez. Irakasgaia gainditzeko, 7tik 3,5eko gutxieneko kalifikazioa.
Errekuperazio-froga: Irakasgaia gainditzeko, 9tik 4,5eko gutxieneko kalifikazioa.
1. GAIA. IBILGETU MATERIALA
1.1. Kontzeptua eta sailkapena
1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa
1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk
1.4. Ondorengo ordainketak
1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa
2. GAIA. ERRENTAMENDUAK
2.1. Kontzeptua eta sailkapena
2.2. Finantza errentamendua
2.3. Errentamendu operatiboa
2.4. Lease-back
3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA
3.1. Kontzeptua eta sailkapena
3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak
3.2. Ikerketa eta garapena
3.3. Merkataritza fondoa
3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk
4. GAIA. ONDARE GARBIA
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Kapitala
6.3. Erreserbak
6.4. Aplikatu gabeko emaitzak
6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak
5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK
5.1. Kontzeptua eta sailkapena
5.2. Balorazio arauak
5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak
5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak
5.5. Negoziazio zorroa
5.6. Aktibo salgarriak
5.7. Finantza aktiboen balio narriadura
6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Bankuarekiko zorrak
6.3. Zor tituluak jaulkitzea
6.4. Hornidurak
7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA
7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak
7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa
7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak
7.4. Kuota hobariak eta kenkariak
7.5. Denbora diferentziak
8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK
8.1. Urteko kontuak: egitura
8.2. Egoera balantzea
8.3. Galdu-irabazien kontua
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Euskaraz: