Kodea: 172204 | Irakasgaia: MIKROEKONOMIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
PUERTOLAS SAGARDOY, JAVIER (Resp) [Tutoretzak ] |
Mikroekonomia irakasgaia lau atal nagusiz osatzen da: eskari kurbaren oinarrizko analisia, oinarrizko kontsumitzailearen teoria, enpresaren ekoizpen-erabakien analisia, oreka partzialaren analisia eta kontsumitzailearen teoria.
Atal hauek guztiak beraiekin batera lotuta dakartzaten kontzeptuekin batera teoria ekonomikoaren gunearen barne daude. Funtsezko garrantzia dute teoria ekonomikoaren barnean. Irakasgaiaren barne hauen aplikazio praktikoak eztabaidatuko dira euren ulermena errazteko eta aurkezten dituzten ondorioak irudikatzeko. Modu honetan ikasleek, analisi ekonomikoaren metodoan barneratzen dira eta aldi berean egiteko modu honek lan munduan duen baliagarritasuna antzematen dute. Helburu honekin hurrengo gaien ikasketa eta analisia proposatzen da:
Kontsumitzailea eta eskariaren kurba. Kontsumitzailearen Teoria. Enpresaren Teoria: teknologia, ekoizpen funtzioa, kostuak, ekoizpen faktoreen eskaria, eta eskaintza (produktua). Oreka Partziala merkatu lehiakorretan: Definizioa, interpretazioa eta aplikazioak. Gizartearen Soberakina.
RA01: Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea.
RA02: Erakunde ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio gisa.
RA04: Enpresaren izaera ulertzea, interes desberdinak dituzten agenteekiko elkarreraginean, elkarren mendekoak diren arlo funtzionalak dituen erakunde gisa.
RA06. Azterketa ekonomikoaren printzipioak ezagutzea, baliabideak eraginkortasunez esleitzen lagundu ahal izateko.
Ikasturtean zehar saio teorikoak saio praktikoekin txandakatuko dira.
Saio teorikoetan irakasleak edukinak aurkeztu eta azalduko ditu. Kasu batzuetan irakasleak ikasleei aldez aurretik egin beharreko lanak proposatuko dizkie, gero edukin horiek saio praktikoetan era interaktiboan landu daitezen.
ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA
JARDUERA/ORDUAK
PRESENTZIAZKOAK 60
-TALDE HANDIA (Teoria) 46
-TALDE TXIKIA (Praktika) 14
EZ PRESENTZIALAK 90
-EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
-BANAKAKO LANAK 25
-TALDEKO LANAK Nahiz eta taldeetan lana aholkatu, idazketa eta balorazioa banakakoak izango dira 20
-TUTORETZAK 3
-BESTELAKOAK 2 (Azterketa eta, agian, berrikuspena)
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
R_EC_01; R_EC_02; R_EC_03; R_EC_04. | Azkeneko azterketa | 70 | Bai, ezohiko azterketan | 3 |
R_EC_01; R_EC_02; R_EC_03; R_EC_04. | Ebaluaketa jarraituko frogak eta beste iharduerak | 30 | Bai, ezohiko azterketan | 0 |
a. UNITATEAK (HELBURUAK) Eskaria. Ekoizlea. Merkatu Lehiakorra. Beste merkatu egitura batzuk.
b. EDUKIAK
c. JARDUERAK Ariketak ebaztea eta Mathematika informatika programarekin irudi interaktiboak lantzea.
d. ERREKURTSO LAGUNGARRIAK Ikasgela informatikoak, Internet, NireIkasgelategia eta Web Zerbitzaria.
e. IKASLEAREN LANAREN BALORAZIOA. Ahal den neurrian, ikaslearen jarraipena egingo da ariketak ebaztearen bidez. Ikasgelan eta jardueran praktikoetan parte-hartzea ere kontutan izango da.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:
Beste oinarrizko bibliografia (gazteleraz, euskeraz eta ingeleraz).
Honetaz gain beste material batzuk (apunteak, diapositibak, ariketak,...) jarriko dira ikasleen eskura. Hauek teoria eta praktika lantzeko lagungarriak izango dira eta bibliografiaren osagarriak izango dira.