Kodea: 172203 | Irakasgaia: ESTATISTIKA I | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika | |||||
Irakasleak: | |||||
PANIELLO ALASTRUEY, IRENE (Resp) [Tutoretzak ] | ADIN URTASUN, ARITZ [Tutoretzak ] |
Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.
1go Gaia: Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilera, datu sortak.
2. Gaia: Aldagai bakarrerako analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.
3. Gaia: Bi aldagaien analisi deskribatzailea: kontingentzi taulak eta erregresio analisia.
4. Gaia: Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta grafikoa, seriearen osagaiak.
5. Gaia: Probabilitatea eta Zorizko aldagaiak.
RA01: Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea.
RA02: Erakunde ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio gisa.
RA03: Enpresarentzat garrantzitsua den informazioa bideratzea, profesionalak ez direnek aitortu ezin dituzten datuetatik abiatuta.
RA20: Kudeaketa globaleko edo enpresaren arlo funtzionaletako proiektuak planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea.
RA25: Ezagutza, trebetasun eta trebetasun pertsonalak, sozialak eta metodologikoak erabiltzea, enpresen eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza-txostenak egiteko.
RA29. Teknika kuantitatiboak ulertzeko eta arazo sozioekonomikoak interpretatzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea.
Sei-hilabetean zehar 60 orduko lana eskainiko diote irakasgaiari, horietatik 40 materiaren ikuspuntu teoriko, praktiko eta teoriko praktikoak landuaz. Gainontzeko orduak ebaluazio eta jarraipen lanak egiteari dagozkie, bai klase teorikoetan nola praktikoetan.
Irakasgaiari dagokionez, klase teorikoak eta praktikoak elkar alternatzen joanen dira, ondorengoak kontutan izanik:
a) Klase teorikoak materiaren irakurketan zentratuko dira ikasleei galderak eginen zaizkielarik. Ikasleei egindako galderak euren arreta eta ulermena eta parte hartzea sustatzeko erabiliko dira.
b) Klase praktikoetan ordenagailua erabiliko da, datua iturri desberdinetatik lortzeko eta hauek aztertzeko tresna desberdinak erakusteko. Honetarako software bereziak erabiliko direlarik.
OHARRA: Berrogeialdi partziala edo erabateko konfinamendua ezarriko balitz eta NUPek hala adieraziko balu, modalitate erdipresentzialera edo online modalitatera egokituko litzateke irakaskuntza.
Material guztia NireIkastegian egonen da.
Formakuntza Jarduerak | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
Klase teorikoak (Erakuste/partehartzekoak) | 28 | |
Praktikak | 28 | |
Materialaren irakurketa eta banakako ikastea | 87 | |
Azterketak (ebaluaketa jarraitua eta finala) | 06 | |
Tutoritzak | 01 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
Ebaluketa jarraitua: Ordenagailu bidez problemen ebazpena eta lorturiko emaitzen interpretazioa | %60 | Bai | 5 / 10 | |
Azterketa: Problemen ebazpena eta lorturiko emaitzen interpretazioa kurtsoan zehar erabilitako pakete estatistikoen bidez. | %40 | Bai | Ez |
Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.
1. Gaia. Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilgarritasuna, datu motak eta datu iturriak.
- Estatistika kontzeptua. Ikerketa estatistiko baten faseak eta estatistika motak.
- Datuak kalkulu orrietan sartzea eta pakete estatistikoak.
- Aldagai motak eta neurtze sistemak.
2. Gaia. Aldagai bakar baten analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.
- Maiztasun banaketak eta adierazpen grafikoak.
- Posizio edo joera zentral eta ez-zentraleko neurriak.
- Kutxa diagramak.
- Sakabanatze neurri absolutu eta erlatiboak.
- Aldagai tipifikatua.
- Forma neurriak.
3. Gaia. Bi aldagairen analisi deskribatzailea: kontingentzia taulak eta erregresio analisia.
- Kontingentzia taulak.
- Kobariantza eta korrelazioa.
- Zorizko menpekotasuna eta menpekotasun funtzionala.
- Erregresio líneal minimo koadratikoa.
- Erregresio ez linealak.
4. Gaia. Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta deskribapen grafikoa, seriearen osagaiak.
- Sarrera.
- Denbora serie baten analisi grafikoa.
- Denbora serie baten osagaiak eta ereduak.
- Tendentzia analisia eta estazionalitatea.
5. Gaia: Probabilitatea eta zorizko aldagaien sarrera.
- Probabilitatearen oinarrizko terminologia.
- Probabilitatearen erregelak.
- Probabilitate baldintzatua eta independentzia.
- Bayes-en teorema.
- Zorizko aldagaiak.
- Zorizko aldagai diskretuak. Banaketa binomiala eta Poisson banaketa.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizkoa
RIVERA, R.; PANIELLO, I.; PORTILLA, M.I.; GARCIA, M.: Herramientas estadísticas para el análisis de datos socioeconómicos. EDS.
GARCIA, M.; PANIELLO, I.; RIVERA, R.; PORTILLA, M.: Estadística básica con Microsoft Excel y R-Commander. EDS.
Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2008). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.
Osagarria
ARNALDOS, F.; DÍAZ, T.; FAURA, U.; MOLERA, L.; PARRA, I. (2003) Estadística Descriptiva para Economía y Administración de Empresas. Cuestiones Mota test y ejercicios con Microsoft Excel. 2a edición revisada. Editorial AC-Thomson.
CARRASCAL ARRANZA, U. (2007) Estadística descriptiva con Microsoft Excel 2007. Editorial Rama.
LIND; MARCHAL; WATHEN (2008) Estadística aplicada a los negocios y la economía. 3ª edición en español (13a en inglés). Ed. McGraw-Hill Interamericana.
MARTÍN-PLIEGO, F.J. (2004) Introducción a la estadística económica y empresarial: teoría y práctica. 3a edición revisada. Editorial Thomson.
MiAulario-ren erabilera sustatuko da bertan irakasgaiaren material guztia ezarriko delarik.
Aulario eraikineko gelatan. Arrosadiako Kanpusa.
Saio praktikoak informatika gelatan emango dira.
Saio teorikoak Fakultateak ezarritako gelatan emango dira (ikusi esteka):
http://www.unavarra.es/estudios/gradu?languageId=100001