Kodea: 172202 | Irakasgaia: EKONOMIA APLIKATUA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
GIL CANALETA, CARLOS ANTONIO (Resp) [Tutoretzak ] | GALARZA PRIETO, ENRIQUE [Tutoretzak ] |
1. Nazioarteko zein nazioetako errealitate ekonomikoa ulertu eta azaltzeko beharrezkoak diren ezaguerak eskeintzea.
2. Sistema ekonomikoan ezartzen diren barne harreman eta aldagai ekonomikoen jokaeren azterketarako beharrezko tresnak ikasleei ahalbidetzea.
3. Ikasleak lexiko ekonomikoa ahalik eta zuzen eta zehazkien erabiltzea. Erakunde nazional zein internazionalek argitaratzen dituzten txosten eta estatistika ekonomikoak ulertu eta aztertzeko lexiko hau menperatzea ezinbertzekoa da.
4. Erakunde publiko eta pribatuek, nazionalak edo atzerrikoak, Internet sarean eskeinitako estatistiken berri ematea. Horregatik, abaguneko argibide ekonomiko bat Internet sarean bilatu eta aztertzea da irakasgaiaren jardueraren bat.
Irakasgaiaren edukia bi zatitan ezberdindu da
RA01: Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea.
RA02: Erakunde ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio gisa.
RA07. Nazioko eta nazioarteko errealitate ekonomikoa, ekoizpen-sektoreak, sektore publikoa, erakunde ekonomikoak eta horien bilakaera ezagutzea.
RA25: Ezagutza, trebetasun eta trebetasun pertsonalak, sozialak eta metodologikoak erabiltzea, enpresen eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza-txostenak egiteko.
Helburu ezberdinen arabera, bi motatako eskolak ezberdindu dira: teorikoak eta praktikoak, tutoretzak bien konbinaketa bat izanik. Honegatik, hiru metodo ezberdin erabili dira:
1. Eskola teorikoak: eskola magistralak, testuliburuen erabilpena, gaiarekin lotutako materialen erabilpena. Eskola hauetan, gaiaren ikuspegi osoa jorratuko da, ikasleentzako ulertzeko zailen diren ezaugarri eta gertakizunak xeheki azalduz. Atal bakoitzaren edukin guztiak ikasteko gida eskeintzen da. Eskola hauetan irakasleak erabilitako gardenki, fotokopia eta material guztiak Ikasgelategi Birtual delako horretan eskura dituzte ikasleek, haien arreta edukin eta eztabaidetan jar dezaten.
2. Eskola praktikoak: ariketa praktiko, albiste ekonomikoen azterketa, artikulu ekonomikoei iruzkinak egitea, beti ere, eskola teorikoetan agertutako kontuen inguruan. Ikasgelategi Birtualetik materialen elkartrukatze (galdera-erantzunak eta antzekoak). Ekonomiaren datu errealen azterketaren laguntzaz, adigai eta aldagai ekonomikoen erabilpena ezagutu eta menperatzen hastea da gakoa. Haren ingurumari ekonomikoaren hainbertze kontuak ezagutzeko aukera emanen diote ikasleari eskola teorikoetan jasotako ezaguerek.
3. Tutoretzak:
a) Buruz-burukoak: ikasleentzako banakako saioak. Jakinarazitako leku, egun eta orduetan burutzen direnak. Tutoretzetan, mota askotako gaiak aipa daitezke: eskolako zalantzak, eskoletatik kanpoko materialen inguruko kontuak, bibliografia, ...
b) Birtualak: Ikasgelategi Birtualean eskaintzen diren Foro eta barneko posta elektronikoa banakako arreta garatzeko oso tresna egokiak dira.
|
Buruz buruzkoak | Ez buruz buruzkoak | ||||||||||||||||||||||||
Eskola magistralak | 40 | |||||||||||||||||||||||||
Praktikak | 18 | |||||||||||||||||||||||||
Ezbaiak eta aurkezpenak | 02 | |||||||||||||||||||||||||
Lan prestaketa | 20 | |||||||||||||||||||||||||
Irakurketak | 10 | |||||||||||||||||||||||||
Banakako ikastea | 54 | |||||||||||||||||||||||||
Azterketa eta frogak | 03 | |||||||||||||||||||||||||
Banakako tutoretzak | 03 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
Ebaluazio froga | 60 | Bai* | 4** | |
Praktikak eta lanak | 40 | Bai |
* Errekuperazio-azterketara aurkeztu ahal izango da ikaslea, ohiko azterketara aurkeztu ez bada edo azterketa gainditu ez badu, azterketan lortutako nota gorabehera.
** 4 bat behar da praktikekin batezbestekoa egiteko: % 60 azterketak + % 40 praktikak
Lehenengo Aldea: Ekonomia aplikatura sarrera. Nazio kontabilitaterako sarrera
1. Atala Sarrera. Ekoizpena, errenta eta gastua (eralkipena)
2. Atala Ekonomia baten oinarrizko makromagnitudeak
3. Atala Atzerriko Ordainketen Balantza
4. Atala Denboran zeharreko magnitudeen arteko alderaketak
Bigarren Aldea: Arazo ekonomiko globalak
5. Atala Azpigarapena
6. Atala Biztanleria: jaiotzea, hilkortasuna eta migrazioak
7. Atala Ingurumenaren arazoak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
Bibliografia osagarria:
Bertze balibide batzuk:
Eskolak euskaraz izanen dira. Gaztelera, frantsesa eta ingelerazko testuak ere bai erabiliko ditugu.