Kodea: 172103 | Irakasgaia: ZUZENBIDE PRIBATURAKO SARRERA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Zuzenbidea | |||||
Irakasleak: | |||||
AINCIBURU DE MIGUEL, FERMIN [Tutoretzak ] |
1. Orokorrak
Ikasleak hiztegi juridikoaren eta Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatuaren oinarrizko ezagutza eskuratu behar du. Horren inguruko instituzio nagusietara ohitu behar du (jabetza, kontratua, obligazioak) eta gai izan behar du jakiteko zein diren maizen gertatzen diren problema praktikoak.
2. Espezifikoak
- Onarrizko kasu praktiko bat garatzen jakitea, dela banaka dela taldean.
- Programako oinarrizko edukia ezagutzea, baina hari buruzko gogoeta eginda, ez buruz ikasita.
- Gai juridiko jakin batean aplikatzekoa den araudia aurkitzen jakitea.
- Oinarrizko problema juridikoak ebazten saiatzea.
RA09. Zuzenbide Zibilaren erakunde nagusiak ulertzea eta ezagutzea.
RA10. Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea.
RA27. Ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako trebetasunak garatzea, bai Zuzenbideko adituen artean, bai Zuzenbidekoak ez diren pertsonekin.
RA28. Problemak ebaztea, jakintza teorikoak Zuzenbide Zibilari buruzko kasuetan aplikatuz.
Aurreikusten da zenbait prestakuntza jarduera erabiltzea graduan (azalpenezko eskolak, parte hartzekoak, praktikak, ikaskuntza kooperatiboko jarduerak, taldeko lanak, ikasketa eta lan autonomoa). Horiek gaitasun orokor espezifikoak garatzea izango dute xede, eta irakasteko metodologia jakin batzuekin egongo dira loturik (azalpenezko metodoa, ariketak eta kasu praktikoak ebaztea, kasuetan eta problemetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan eta proiektuetara bideratutako ikaskuntza).
Irakasleak gelan gai bakoitzaren konturik konplexuenak azalduko ditu. Ikasleak berak osatu beharko ditu gainerako edukiak emango zaizkion materialak erabilita (liburuak, irakasleak landutako gaiak, etab.). Ikaskuntza eta ebaluazioa egiteko, lehenik zenbait praktika garatuko dira eskuratu beharreko ezagutza teorikoen eta gaitasunen abiapuntu gisa, eskakizunak izanik lana hobetzea eta irakasgaiaren etengabeko jarraipena egitea.
Jarduera | Orduak | |
Presentzialak | 60 | |
Talde handia | 45 | |
Talde txikia | 15 | |
Ez presentzialak | 90 | |
Edukiak prestatu eta ikastea | 45 | |
Praktikak prestatzea (banakako eta taldeko lanak) | 15 | |
Amaierako azterketa prestatzea | 20 | |
Tutoretzak | 10 | |
Amaierako azterketa egitea (presentzialki) | 02 | |
Azterketa berrikusteko saioa (presentzialki) | 01 |
Ikaskuntzaren emaitzak | Ebaluazio jarduera | Pisua (%) | Eskatzen den nota minimoa | Errekupera daitekeen edo ez |
Klasera modu aktiboan joatea | 10 | Ez | ||
Praktikak | 30 | 5/10 | Bai, Mikrokasoen idatzizko proba | |
Jendaurrean defendatutako lanak | 20 | Ez | ||
Amaierako azterketa | 40 | 4/10 | Bai |
1. GAI MULTZOA.- Ordenamendu juridikoa. Pertsona, familia eta oinordetzak. Zuzenbide subjektiboa.
I. gaia: Ordenamendu juridikoa
1. Ordenamendu juridikoa eta arau juridikoa. Zuzenbide Pribatua. Zuzenbide Zibila.
2. Zuzenbidearen iturriak: legea. Aginduzko eta xedapenezko arauak.
3. Kode zibila eta beste lege zibil batzuk.
4. Espainiako 1978ko Konstituzioa.
5. Zuzenbidea eta Enpresa.
II. gaia: Pertsona
1. Pertsona: gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Ondarea.
2. Pertsona fisikoa. Gaitasuna, desgaitasuna eta desgaitzea. Erregistro zibila.
3. Pertsona juridikoa: motak. Bereziki, elkartea eta fundazioa.
III. gaia: Familia eta oinordetzak
1. Ezkontzaren araubide ekonomikoa: irabazpidezko ondasunen sozietatea, ondasunen banantzea.
2. Mortis causa oinordetza: testamentu bidezko oinordetza eta testamenturik gabekoa. Herentzia.
3. Oinordekoa eta legatu-hartzailea. Senipartea.
IV. gaia: Eskubide subjektiboa
1. Harreman juridikoa. Zuzenbide subjektiboa: kontzeptua eta motak.
2. Eskubideak lortu eta galtzea. Preskripzio azkentzailea eta iraungipena.
3. Eskubideak erabiltzea. Ordezkaritza.
2. GAI MULTZOA.- Obligazioak eta kontratuak
V. gaia: Obligazioa
1. Betebehar harremana: kontzeptua, iturriak eta motak.
2. Obligazioak betetzea. Azkentzeko beste modu batzuk.
3. Obligazioak ez betetzea: kausak eta ondorioak.
VI. gaia: Kreditua babestea eta obligazioen bermeak
1. Ondare erantzukizun unibertsala eta pribilegioak.
2. Zordunaren ondarea kontserbatzea: bereziki, ekintza zuzena eta errebokatzeko ekintza. Konkurtsoaren deklarazioa.
3. Obligazioaren legezko bermeak. Bereziki, atxikitzeko eskubidea.
VII. gaia: Kontratua
1. Kontzeptua eta kontratu motak.
2. Kontratuaren betekizunak: adostasuna, objektua eta kausa.
3. Forma.
VIII. gaia: Kontratuen eraginkortasuna eta eraginkortasunik eza
1. Kontratuaren efektuak: alderdien artekoak eta hirugarrenei dagokienez.
2. Kontratuaren eraginkortasunik eza. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Elkarrekiko desadostasuna. Kontratua suntsiaraztea, hutsaltzea eta errebokatzea: aldeak.
IX. gaia: Kontratu bereziak (1)
1. Salerosketa. Kontzeptua eta obligazioak: arau orokorrak.
2. Trukearen eta dohaintzaren aipamena.
3. Errentamenduak: gauzak, hiri-lurreko ondasun higiezinak, zerbitzuak, obra.
X. gaia: Kontratu bereziak (2)
1. Elkartea: kontzeptua eta motak.2. Fidantza.3. Mandatua, maileguak eta gordailua.
IX. gaia: Kontratuz kanpoko erantzukizuna
1. Kontzeptua eta bilakaera. Kontratuz kanpoko erantzukizunaren betekizunak.
2. Erantzukizun subjektiboa norberaren egitateengatik eta beste batzuen egitateengatik.
3. Erantzukizun objektiboa.
3. GAI MULTZOA.- Eskubide errealak
XII. gaia: Eskubide errealak eta jabetza. Jabetza Erregistroa
1. Eskubide errealak: kontzeptua, ezaugarriak eta motak.
2. Eskubide errealak eskuratzeko moduak: bereziki, tituluaren eta moduaren teoria.
3. Edukitza: kontzeptua, motak eta edukitzaren efektuak.
4. Jabetza Erregistroa. Erregistroko inskripzioa: kontzeptua eta ondorioak.
XIII. gaia: Jabetza. Jabekidetasuna
1. Kontzeptua. Jabetza eskuratzeko moduak. Eskubidearen babesa: erreibindikazio-akzioa, ezeztatze-akzioa eta deklaratze-akzioa.
2. Jabekidetasuna. Jabetza horizontalaren aipamena.
XIV. gaia: Eskubide erreal mugatuak
1. Gozamen-eskubide errealak. Bereziki, usufruktua eta zortasuna.
2. Berme-eskubide errealak. Bereziki, ondasun higiezinen hipoteka.
3. Lehentasunez eskuratzeko eskubide errealak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
OROKORRA
Ezinbestekoa da ikasleek Kode zibilaren ale bat ekartzea eskoletara, azken ediziokoa.
BERARIAZKOA
Irakasleek emango dute ikasgelan. Halaber, ikasleek irakasgaiaren WebCTan (ikasgelategi birtualean) aurkitzen ahalko dute legezko testuei, ebazpen judizialei eta abarrei buruzko informazio zehatza.