Kodea: 172102 | Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
GALARZA PRIETO, ENRIQUE [Tutoretzak ] | HERNANDEZ ARENAZ, IÑIGO (Resp) [Tutoretzak ] | ||||
AGUIRRE OSA, IDOIA [Tutoretzak ] |
Azterketa ekonomikoaren modulua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduaren barruan.
Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.
1. OG - Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.
5. OG - Ikasleek beharrezko ikasketa-trebetasunak gara ditzatela, ondorengo ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko.
3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan.
4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.
7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena.
9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna.
10. GO - Diziplinarteko talde batean lan egitea.
12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan.
19. GO - Sormena.
21. GO - Ekimena eta espiritu ekintzailea.
Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten testuak irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako testuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.
1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.
7. GE - Baliabideak esleitzearen kudeaketa onari laguntzea, bai eremu pribatuan eta bai publikoan.
9. GE - Errealitate ekonomikoaren azterketari eta zeinahi alderdiren deskribapenari arrazionaltasuna gehitzea.
R_EC_01. Baliabideen eskasia definitzea eta ekonomian baliabideak esleitzeko eredu garrantzitsuenak deskribatzea.
R_EC_02. Merkatuko ekonomia batean prezioak definitzea eta interpretatzea.
R_EC_03. Ekoizpenaren teoriaren oinarriak erabiltzea ondasun edo zerbitzu jakin baten merkatu batean eskaintza labur bat irudikatzeko eta interpretatzeko.
R_EC_04. Ekonomian efizientzia eta optimitatea definitzea eta kontzeptu horiek hainbat merkatu-egituratan aplikatzea.
R_EC_05. Egonkortzeko politika ekonomikoak aztertzea: monetarioa, fiskala eta eskaintzakoa
Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.
ECTS-en esleipena.
Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu.
- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak).
- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu.
Urruneko orduak : 90 ordu.
- Edukien prestaketa eta ikastea.
- Banakako lanak.
- Tutoretzak.
- Bertzelakoak.
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
Guztiak | Ikasgelan bakarka ebatzitako ariketak | 20 | EZ | EZ |
Guztiak | Froga partziala | 30 | BAI, errekuperazio-azterketan | EZ |
Guztiak | Azken azterketa | 50 | BAI, errekuperazio-azterketan | EZ |
Bat: Sarrera.
Bi: Eskaria, eskaintza eta merkatuko oreka.
Hiru: Elastikotasunak eta soberakinak.
Lau: Lehia perfektua eta esku ikusezina.
Bost: Lehia ez perfektua: Monopolioaren kasua
Sei: Kanpo-Eraginak.
Zazpi: Estatua ekonomian: zergak eta araudia.
Zortzi: Nazioen aberastasuna: agregatu makroekonomikoak.
Bederatzi: Enplegua eta langabezia.
Hamar: Diru sistema.
Hamaika: Epe laburreko gorabehera ekonomikoak eta politika makroekonomiko kontziklikoa.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
-Nahitaezko bibliografia:
-Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2022.
Irakurketa gehiago:
-Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.
-Mankiw, N. Gregory., Taylor, M.P. (2017): "Economía". Editorial Paraninfo.
-Krugman, P., Wells, R. y Graddy, K. (2015): "Fundamentos de Economía". Editorial Reverté, 3ª edición.
-Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa.
-Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa.
-El equipo de CORE (2017): "La economía". Disponible en: https://www.core-econ.org/the-economy/es/
Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.
ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan.
ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako Gelan.