Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171402 Irakasgaia: EKONOMETRIA I
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
PALACIOS NAVARRO, MARÍA BLANCA   [Tutoretzak ] GARCIA LAUTRE, IGNACIO ALFONSO (Resp)   [Tutoretzak ]
CERVETO PEÑA, FRANCISCO   [Tutoretzak ] GALBETE JIMENEZ, ARKAITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Metodo kuantitatiboak: Ekonometria.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Hasteko, eredu ekonometrikoaren ideia azalduko da. Eredu horrek datu ekonomikoen ezaugarri bereziak hartu behar ditu kontuan. Bereziki nabarmenduko dira kausalitatearen analisia eta ceteris paribus nozioa, eredu hauen interpretazio zuzenetik eratortzen dena. Ikuspegi formal batetik, hasiera batean erregresio lineal sinplearen eredua azalduko dugu analisiaren egitura egoki batera hurbiltzeko. Zenbait kontzeptu ikasiko dira: oinarrizko suposizioak, parametroen interpretazioa, minimo karratu arrunten bidezko kalkulua eta kalkulu horien ezaugarri estatistikoei buruzko eztabaida.

Irakasgaiaren bigarren multzo handia erregresio lineal orokorraren eredua izango da. Haren oinarrizko ezaugarriak ikasiko dira. Bereziki, erregresio anizkoitzaren motibazioa nabarmenduko da, eta, orobat, haren erabilgarritasuna erregresio sinplearen ereduan eztabaidatutako aldagai biko esparruaren aurrean. Berriz ere hauek ikasiko dira: oinarrizko suposizioak, parametroen interpretazioa, minimo karratu arrunten bidezko kalkulua eta kalkulu horien ezaugarri estatistikoei buruzko eztabaida.

Ikasmailako azken partean, erregresio lineal orokorraren ereduarekin loturiko zenbait alderdi ikasiko dira. Hasiera batean, oinarrizko suposizioak ez betetzearen ondorioak aztertuko dira (forma funtzionala eta espezifikazioa, heterozedastizitatea, autokorrelazioa). Geroago, endogeneitatearen problema sartuko da, erreferentzia eginez aldagai instrumentalen bidezko kalkulatzaileari (nabarmenduta ekonomian tresnak bilatzeko dagoen problema), eta, laburrago, ekuazio-sistemen kasuari (identifikazioa eta kalkulua).

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA07: Ekonomiaren azterketan, ahozko analisiaren, analisi grafikoaren, analisi matematikoaren eta analisi ekonometrikoaren arteko erlazioa ezagutzea.

RA09: Garrantzizko informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea eta ezagutzea.

RA10: Datu ekonomiko eta sozialetatik informazio garrantzitsua ondorioztatzea, profesionalak ez izateagatik ezagutzen zaila dena.

RA11: Irizpide profesionalak erabiltzea azterketa ekonomikoa egiteko, ahal dela tresna teknikoen erabileran oinarrituta.

RA14: Ekintza-aukera desberdinen ondorioak ebaluatzea eta, helburuak kontuan hartuta, onenak hautatzea.

RA16: Oinarri estatistikoak eta metodologia ekonometrikoak aplikatzea, ekonomia- eta enpresa-informazioa aztertu eta sistematizatzeko.

RA17: Edozein gai ekonomikori buruzko txostenak egitea eta ideiak helaraztea, argi eta koherentziaz, publiko espezializatu bati zein espezializatu gabeari.

 

RA18: Taldean lan egitea, proposamenak argudiatzeko eta beste pertsona batzuen argudioak arrazoituta baliozkotzeko edo ukatzeko gai izanik.

RA19: Lana antolatzea, denboraren kudeaketa egokiari, antolamenduari eta plangintzari dagokienez.

RA20: Arazo bakoitzerako beharrezko informazioa hautatzea eta sortzea, aztertzea eta horren arabera erabakiak hartzea

RA21: Lanbide-jardunean konpromiso etikoa, soziala eta ingurumenekoa baloratzea.

RA22: Etorkizunean modu autonomoan ikasten jarraitzea, eskuratutako ezagutzetan sakonduz edo jakintza-arlo berrietan hasiz.

Gora

Metodologia

Saio teorikoak gelan eta/edo azalpen-bideoak 

Ikasturteko eduki teorikoak azalduko dira. Ikasleek parte hartuko dute irakaslearen galderen bidez edo aurreko eskolan emandakoa laburtzeko azalpenen bidez. 

Saio praktikoak

Eskolak ordenagailuarekin. Talde txikiak. Aldez aurretik esleitutako ariketa praktikoak egitea, banaka zein talde txikietan. Datu-baseak eta pakete ekonometrikoak erabiltzea (GRETL).

******

Jarraipen probak. Nire Ikasgelategiaren bitartez ebaluatutako kontzeptu teorikoak berrikustea. Banakako eta taldeko lan ez presentziala. Teoriaren eta praktikaren interakzioa. Proposatutako ariketak egitea.

Tutoretzak banaka edo talde txikietan.

Lan saio pertsonalizatuak, irakaslearen eta ikasle baten artean edo irakaslearen eta ikasleen talde txiki baten artean.

Norberaren ikaste lana eta azterketa

Jarduera Orduak
Presentzialak 60
Talde handia 30
Talde txikia 30
Ez presentzialak 90
Edukiak prestatu eta ikastea 38
Banakako lanak 26
Taldeko lanak -
Azterketak prestatzea 20
Tutoretzak 06
Beste batzuk -

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Testa proba: 1. eta 2. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu % 20 Errekupera daiteke idatzizko proba bidez Ez
Guztiak Proba partziala: 1, 2. eta 3. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu % 40 Errekupera daiteke idatzizko proba bidez Ez
Guztiak Azken azterketa: 1, 2, 3, 4 eta 5. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu % 40 Errekupera daiteke idatzizko proba bidez Ez

 

Gora

Gai-zerrenda

I. MULTZOA: Eredu ekonometrikoak

1. gaia: Sarrera: Eredu ekonometrikoa

2. gaia: Eredu lineal sinplea

3. gaia: Eredu lineal orokorra

II. MULTZOA: Eredu lineak orokorrean hipotesiak ez betetzea

4. gaia: Multikolinealtasuna

5. gaia: Heterozedastizitatea eta autokorrelazioa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Sartu zure irakasleak Liburutegian eskatu duen bibliografian.

Liburu hauek izango dira ikasmailako erreferentzia nagusiak:

  • Wooldridge, J.M. (2006) Introducción a la econometría: un enfoque moderno. Thomson
  • Gujarati, D.N. eta D.C. Porter (2009). Econometria. Mc Graw Hill
  • Stock J. H. eta Watson M.M. (2012): Introducción a la Econometría. Pearson argitaletxea

Erabilgarria izan daitekeen beste testu bat:

  • Novales, A. (1998): Econometria. McGraw-Hill argitaletxea
  • Alonso, Alonso Antón, F. Javier Fernández Macho, and Inmaculada y Gallastegui Zulaica. 2010) Ekonometria. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial= Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora

Non emango den

Ikasgelategian dauden ikasgela batean eta informatika-geletan.

Gora