Kodea: 171303 | Irakasgaia: KONTABILITATEA II | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Enpresen Kudeaketa | |||||
Irakasleak: | |||||
LIZARRAGA DALLO, FERMÍN (Resp) [Tutoretzak ] | GARRALDA IRIARTE, AITOR [Tutoretzak ] |
Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.
RA08: Enpresa-kudeaketa eta haren funtzionamendu-arloak ezagutzea.
RA09: Garrantzizko informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea eta ezagutzea.
RA10: Datu ekonomiko eta sozialetatik informazio garrantzitsua ondorioztatzea, profesionalak ez izateagatik ezagutzen zaila dena.
RA12: Baliabideen esleipenaren kudeaketa egokia egitea, eremu pribatuan zein publikoan.
RA14: Ekintza-aukera desberdinen ondorioak ebaluatzea eta, helburuak kontuan hartuta, onenak hautatzea.
RA18: Taldean lan egitea, proposamenak argudiatzeko eta beste pertsona batzuen argudioak arrazoituta baliozkotzeko edo ukatzeko gai izanik.
RA19: Lana antolatzea, denboraren kudeaketa egokiari, antolamenduari eta plangintzari dagokienez.
RA20: Arazo bakoitzerako beharrezko informazioa hautatzea eta sortzea, aztertzea eta horren arabera erabakiak hartzea
RA21: Lanbide-jardunean konpromiso etikoa, soziala eta ingurumenekoa baloratzea.
RA22: Etorkizunean modu autonomoan ikasten jarraitzea, eskuratutako ezagutzetan sakonduz edo jakintza-arlo berrietan hasiz.
Metodologia - Jarduera | Aurrez aurreko orduak | Bertaratzea eskatzen ez duten orduak |
1.J Eskola teorikoak | 27 | |
2.J Praktikak | 28 | |
3.J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza. | 13 | |
4.J Lana egitea | 00 | |
5.J Materialen irakurketak | 25 | |
6.J Banakako ikasketa | 45 | |
7.J Azterketak, ebaluazio-probak | 05 | |
8.J Tutoretza indibiduala | 07 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
Guztiak | Idatzizko froga | 70 | Bai. Idatzizko probaren bitartez | 3,5 / 7 |
Guztiak | Ariketak eta taldeko lanak edo lan indibidualak | 20 | Bai. Idatzizko probaren bitartez | |
Guztiak | Parte-hartze aktiboa | 10 | Ez |
Etengabeko ebaluazioa: %30. Idatzizko probak: %70. Parte-hartze aktiboa izango da errekuperagarria ez den jarduera bakarra.
Halaber, ebaluaziorako ondorengo gutxieneko betebehar hauek ere aplikatuko dira:
Azken idatzizko froga: aurkezteko, batere ez. Irakasgaia gainditzeko, 7tik 3,5eko gutxieneko kalifikazioa.
Errekuperazio-froga: Irakasgaia gainditzeko, 9tik 4,5eko gutxieneko kalifikazioa.
1. GAIA. IBILGETU MATERIALA
1.1. Kontzeptua eta sailkapena
1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa
1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk
1.4. Ondorengo ordainketak
1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa
2. GAIA. ERRENTAMENDUAK
2.1. Kontzeptua eta sailkapena
2.2. Finantza errentamendua
2.3. Errentamendu operatiboa
2.4. Lease-back
3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA
3.1. Kontzeptua eta sailkapena
3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak
3.2. Ikerketa eta garapena
3.3. Merkataritza fondoa
3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk
4. GAIA. ONDARE GARBIA
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Kapitala
6.3. Erreserbak
6.4. Aplikatu gabeko emaitzak
6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak
5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK
5.1. Kontzeptua eta sailkapena
5.2. Balorazio arauak
5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak
5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak
5.5. Negoziazio zorroa
5.6. Aktibo salgarriak
5.7. Finantza aktiboen balio narriadura
6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Bankuarekiko zorrak
6.3. Zor tituluak jaulkitzea
6.4. Hornidurak
7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA
7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak
7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa
7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak
7.4. Kuota hobariak eta kenkariak
7.5. Denbora diferentziak
8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK
8.1. Urteko kontuak: egitura
8.2. Egoera balantzea
8.3. Galdu-irabazien kontua
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Euskaraz: