Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171205 Irakasgaia: EKONOMIA APLIKATUA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
GIL CANALETA, CARLOS ANTONIO (Resp)   [Tutoretzak ] GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia Aplikatua

Gora

Deskripzioa/Edukiak

1. Nazioarteko zein nazioetako errealitate ekonomikoa ulertu eta azaltzeko beharrezkoak diren ezaguerak eskeintzea.

2. Sistema ekonomikoan ezartzen diren barne harreman eta aldagai ekonomikoen jokaeren azterketarako beharrezko tresnak ikasleei ahalbidetzea.

3. Ikasleak lexiko ekonomikoa ahalik eta zuzen eta zehazkien erabiltzea. Erakunde nazional zein internazionalek argitaratzen dituzten txosten eta estatistika ekonomikoak ulertu eta aztertzeko lexiko hau menperatzea ezinbertzekoa da.

4. Erakunde publiko eta pribatuek, nazionalak edo atzerrikoak, Internet sarean eskeinitako estatistiken berri ematea. Horregatik, abaguneko argibide ekonomiko bat Internet sarean bilatu eta aztertzea da irakasgaiaren jardueraren bat.

Irakasgaiaren edukia bi zatitan ezberdindu da

  • 1. Errealitate ekonomikoaren azterketarako tresnak: kontu nazionalen sistema eta intsumo-produktu taulak. Ikasitako adigai eta argibideak Espainiako ekonomiari dagozkio.
  • 2. Munduko ekonomiarako esanguratsuak diren arazo ekonomikoak: integrazio prozesuak, nazioarteko moneta eta finantza harremanak.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA02: Erakunde ekonomikoak aztertzea eta ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalak aplikatzea.

RA03: Eragile ekonomikoen funtzioak eta erakundeek jarduera ekonomikoan eta sozialean duten zeregina azaltzea, lurralde-maila guztietan (toki-erakundeetatik hasi eta nazioarteko erakundeetara arte).

RA04: Esku-hartze publikorako tresna nagusiak identifikatzea eta politikaren gomendioak jasangarritasun ekonomikoarekin, ingurumenekoarekin eta sozialarekin lotzea.

RA06: Oro har, eremu pribatuan zein publikoan baliabideak esleitzeari dagokionez, arazo ekonomiko garrantzitsuak identifikatzea eta horiei aurrea hartzea.

RA07: Ekonomiaren azterketan, ahozko analisiaren, analisi grafikoaren, analisi matematikoaren eta analisi ekonometrikoaren arteko erlazioa ezagutzea.

RA09: Garrantzizko informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea eta ezagutzea.

RA10: Datu ekonomiko eta sozialetatik informazio garrantzitsua ondorioztatzea, profesionalak ez izateagatik ezagutzen zaila dena.

RA13: Arrazionaltasuna aplikatzea errealitate ekonomikoaren edozein alderdiren analisiari eta deskribapenari.

RA14: Ekintza-aukera desberdinen ondorioak ebaluatzea eta, helburuak kontuan hartuta, onenak hautatzea.

RA17: Edozein gai ekonomikori buruzko txostenak egitea eta ideiak helaraztea, argi eta koherentziaz, publiko espezializatu bati zein espezializatu gabeari.

 

RA18: Taldean lan egitea, proposamenak argudiatzeko eta beste pertsona batzuen argudioak arrazoituta baliozkotzeko edo ukatzeko gai izanik.

RA19: Lana antolatzea, denboraren kudeaketa egokiari, antolamenduari eta plangintzari dagokienez.

RA20: Arazo bakoitzerako beharrezko informazioa hautatzea eta sortzea, aztertzea eta horren arabera erabakiak hartzea

RA21: Lanbide-jardunean konpromiso etikoa, soziala eta ingurumenekoa baloratzea.

RA22: Etorkizunean modu autonomoan ikasten jarraitzea, eskuratutako ezagutzetan sakonduz edo jakintza-arlo berrietan hasiz.

Gora

Metodologia

Helburu ezberdinen arabera, bi motatako eskolak ezberdindu dira: teorikoak eta praktikoak, tutoretzak bien konbinaketa bat izanik. Honegatik, hiru metodo ezberdin erabili dira:

1. Eskola teorikoak: eskola magistralak, testuliburuen erabilpena, gaiarekin lotutako materialen erabilpena. Eskola hauetan, gaiaren ikuspegi osoa jorratuko da, ikasleentzako ulertzeko zailen diren ezaugarri eta gertakizunak xeheki azalduz. Atal bakoitzaren edukin guztiak ikasteko gida eskeintzen da. Eskola hauetan irakasleak erabilitako gardenki, fotokopia eta material guztiak Ikasgelategi Birtual delako horretan eskura dituzte ikasleek, haien arreta edukin eta eztabaidetan jar dezaten.

2. Eskola praktikoak: ariketa praktiko, albiste ekonomikoen azterketa, artikulu ekonomikoei iruzkinak egitea, beti ere, eskola teorikoetan agertutako kontuen inguruan. Ikasgelategi Birtualetik materialen elkartrukatze (galdera-erantzunak eta antzekoak). Ekonomiaren datu errealen azterketaren laguntzaz, adigai eta aldagai ekonomikoen erabilpena ezagutu eta menperatzen hastea da gakoa. Haren ingurumari ekonomikoaren hainbertze kontuak ezagutzeko aukera emanen diote ikasleari eskola teorikoetan jasotako ezaguerek.

3. Tutoretzak:

a) Buruz-burukoak: ikasleentzako banakako saioak. Jakinarazitako leku, egun eta orduetan burutzen direnak. Tutoretzetan, mota askotako gaiak aipa daitezke: eskolako zalantzak, eskoletatik kanpoko materialen inguruko kontuak, bibliografia, ...

b) Birtualak: Ikasgelategi Birtualean eskaintzen diren Foro eta barneko posta elektronikoa banakako arreta garatzeko oso tresna egokiak dira.

Jarduera hezigarria ORDU KOPURUA  PRESENTZIA FISIKOA (%)
A.1 Eskola magistralak 37  100
A.2 Praktikak 20  100
A.3 Banakako zein taldeko lan eta ariketen prestaketa 40  0
A.4 Banakako edo talde txikiko tutoretzak  8  0
A.5 Banakako ikastea  42  0
A.6 Azterketak  3  100
 OSOTARA  150  

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Ebaluazio froga 60 Bai 3
Guztiak Praktikak eta lanak 40 Bai  
         
         

 

Gora

Gai-zerrenda

Lehenengo Aldea: Ekonomia aplikatura sarrera. Nazio kontabilitaterako sarrera

1. Atala Sarrera. Ekoizpena, errenta eta gastua (eralkipena)

2. Atala Ekonomia baten oinarrizko makromagnitudeak

3. Atala Atzerriko Ordainketen Balantza

4. Atala Denboran zeharreko magnitudeen arteko alderaketak

 

Bigarren Aldea: Arazo ekonomiko globalak

5. Atala Azpigarapena

6. Atala Biztanleria: jaiotzea, hilkortasuna eta migrazioak

7. Atala Ingurumenaren arazoak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:

  • Alonso, J.A. (Coord.) (2021): Lecciones sobre economía mundial: introducción al desarrollo y a las relaciones económicas internacionales, 10ª edición. Thomson Reuters-Civitas. Cizur Menor.
  • Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2020): Introducción a la economía aplicada. Magnitudes y cuentas económicas. 6ª edición. Thomson Civitas. Cizur Menor.
  • Zurbano, Mikel (koord.) (2010) Ekonomia globala UEU Bilbo

Bibliografia osagarria:

  • Bilbao, J. y Longás, J.C. (Coord.) (2009): Temas de economía mundial. Delta Publicaciones. Madrid.
  • Garcia Delgado, J.L., Myro, R. (Dir.) (2017): Lecciones de economía española, 13ª edición. Thomson Civitas. Cizur Menor.
  • Lequiller, F., Blades, D. (2014): Understanding national accounts. 2ª edition, revised and expanded. OCDE. París.
  • Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2010): Las Cuentas de la Nación II. Ejercicios.Thomson Civitas. Madrid.

Bertze balibide batzuk:

  • Iturri askotako argibideak erabiltzeko egokia da irakasgai hau. Aldizkako argitalpenak aipagarrienen artean hauexek dira: Economía Aplicada, Economía Industrial, Economistas, Información Comercial Española, Papeles de Economía Española, Revista Española de Estudios Agrosociales y Pesqueros.
  • Banco de España bezalako erakunde ofizialen urteko txostenak ere oso interesgarriak dira, nazional zein atzerritarrak:
  • Banco Central Europeo http://www.ecb.int
  • Banco de España http://www.bde.es
  • Banco Mundial http://www.worldbank.org
  • Conferencia de las Naciones Unidas para el Comercio y el Desarrollo (UNCTAD) ttp://www.unctad.org
  • Eurostat http://epp.eurostat.ec.europa.eu/
  • Fondo Monetario Internacional (FMI) http://www.imf.org
  • Instituto de Estadística de Navarra http://www.cfnavarra.es/estadistica
  • Instituto Nacional de Estadística http://www.ine.es
  • Ministerio de Economía y Hacienda http://www.meh.es/
  • Organización de las Naciones Unidas (ONU) http://www.un.org/es/ 
  • Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE) http://www.oecd.org
  • Organización Internacional del Trabajo (OIT) http://www.ilo.org
  • Organización Mundial del Comercio (OMC) http://www.wto.org

Gora

Hizkuntzak

Eskolak euskaraz izanen dira. Gaztelera, frantsesa eta ingelerazko testuak ere bai erabiliko ditugu.

Gora

Non emango den

Arrosadiko Campusa.

Gora