Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171202 Irakasgaia: ESTATISTIKA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
ADIN URTASUN, ARITZ (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Metodo kuantitatiboak/Estatistika.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.

1go Gaia: Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilera, datu sortak.

2. Gaia: Aldagai bakarrerako analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.

3. Gaia: Bi aldagaien analisi deskribatzailea: kontingentzia taulak eta erregresio analisia.

4. Gaia: Indize zenbakiak: indize sinpleak eta konplexuak, aplikazioak eta bariazio tasak.

5. Gaia: Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta grafikoa, seriearen osagaiak.

6. Gaia: Probabilitatea eta Zorizko aldagaiak.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA07: Ekonomiaren azterketan, ahozko analisiaren, analisi grafikoaren, analisi matematikoaren eta analisi ekonometrikoaren arteko erlazioa ezagutzea.

RA09: Garrantzizko informazio ekonomikoaren iturriak eta horien edukia identifikatzea eta ezagutzea.

RA10: Datu ekonomiko eta sozialetatik informazio garrantzitsua ondorioztatzea, profesionalak ez izateagatik ezagutzen zaila dena.

RA11: Irizpide profesionalak erabiltzea azterketa ekonomikoa egiteko, ahal dela tresna teknikoen erabileran oinarrituta.

RA13: Arrazionaltasuna aplikatzea errealitate ekonomikoaren edozein alderdiren analisiari eta deskribapenari.

RA16: Oinarri estatistikoak eta metodologia ekonometrikoak aplikatzea, ekonomia- eta enpresa-informazioa aztertu eta sistematizatzeko.

RA17: Edozein gai ekonomikori buruzko txostenak egitea eta ideiak helaraztea, argi eta koherentziaz, publiko espezializatu bati zein espezializatu gabeari.

 

RA18: Taldean lan egitea, proposamenak argudiatzeko eta beste pertsona batzuen argudioak arrazoituta baliozkotzeko edo ukatzeko gai izanik.

RA19: Lana antolatzea, denboraren kudeaketa egokiari, antolamenduari eta plangintzari dagokienez.

RA20: Arazo bakoitzerako beharrezko informazioa hautatzea eta sortzea, aztertzea eta horren arabera erabakiak hartzea

RA21: Lanbide-jardunean konpromiso etikoa, soziala eta ingurumenekoa baloratzea.

RA22: Etorkizunean modu autonomoan ikasten jarraitzea, eskuratutako ezagutzetan sakonduz edo jakintza-arlo berrietan hasiz.

Gora

Metodologia

Sei-hilabetean zehar 60 orduko lana eskainiko diote irakasgaiari, horietatik 40 materiaren ikuspuntu teoriko, praktiko eta teoriko praktikoak landuaz. Gainontzeko orduak ebaluazio eta jarraipen lanak egiteari dagozkie, bai klase teorikoetan nola praktikoetan.

Irakasgaiari dagokionez, klase teorikoak eta praktikoak elkar alternatzen joanen dira, ondorengoak kontutan izanik:

a) Klase teorikoak materiaren irakurketan zentratuko dira ikasleei galderak eginen zaizkielarik. Ikasleei egindako galderak euren arreta eta ulermena eta parte hartzea sustatzeko erabiliko dira.

b) Klase praktikoetan ordenagailua erabiliko da, datua iturri desberdinetatik lortzeko eta hauek aztertzeko tresna desberdinak erakusteko. Honetarako software bereziak erabiliko direlarik.

OHARRA: Berrogeialdi partziala edo erabateko konfinamendua ezarriko balitz eta NUPek hala adieraziko balu, modalitate erdipresentzialera edo online modalitatera egokituko litzateke irakaskuntza.

Material guztia NireIkastegian egonen da.

Formakuntza Jarduerak Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
Klase teorikoak (Erakuste/partehartzekoak) 28  
Praktikak 28  
Materialaren irakurketa eta banakako ikastea   87
Azterketak (ebaluaketa jarraitua eta finala) 06  
Tutoretzak 01  

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Ebaluketa jarraitua: Ordenagailu bidez problemen ebazpena eta lorturiko emaitzen interpretazioa %60 Bai 5 / 10
Guztiak Azterketa: Problemen ebazpena eta lorturiko emaitzen interpretazioa kurtsoan zehar erabilitako pakete estatistikoen bidez. %40 Bai Ez

 

Gora

Gai-zerrenda

Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.

1. Gaia. Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilgarritasuna, datu motak eta datu iturriak.

- Estatistika kontzeptua. Ikerketa estatistiko baten faseak eta estatistika motak.

- Datuak kalkulu orrietan sartzea eta pakete estatistikoak.

- Aldagai motak eta neurtze sistemak.

2. Gaia. Aldagai bakar baten analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.

- Maiztasun banaketak eta adierazpen grafikoak.

- Posizio edo joera zentral eta ez-zentraleko neurriak.

- Kutxa diagramak.

- Sakabanatze neurri absolutu eta erlatiboak.

- Aldagai tipifikatua.

- Forma neurriak.

3. Gaia. Bi aldagairen analisi deskribatzailea: kontingentzia taulak eta erregresio analisia.

- Kontingentzia taulak.

- Kobariantza eta korrelazioa.

- Zorizko menpekotasuna eta menpekotasun funtzionala.

- Erregresio líneal minimo koadratikoa.

- Erregresio ez linealak.

4. Gaia. Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta deskribapen grafikoa, seriearen osagaiak.

- Sarrera.

- Denbora serie baten analisi grafikoa.

- Denbora serie baten osagaiak eta ereduak.

- Tendentzia analisia eta estazionalitatea.

5. Gaia: Probabilitatea eta zorizko aldagaien sarrera.

- Probabilitatearen oinarrizko terminologia.

- Probabilitatearen erregelak.

- Probabilitate baldintzatua eta independentzia.

- Bayes-en teorema.

- Zorizko aldagaiak.

- Zorizko aldagai diskretuak. Banaketa binomiala eta Poisson banaketa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

RIVERA, R.; PANIELLO, I.; PORTILLA, M.I.; GARCIA, M.: Herramientas estadísticas para el análisis de datos socioeconómicos. EDS.

GARCIA, M.; PANIELLO, I.; RIVERA, R.; PORTILLA, M.: Estadística básica con Microsoft Excel y R-Commander. EDS.

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2008). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.

Osagarria

ARNALDOS, F.; DÍAZ, T.; FAURA, U.; MOLERA, L.; PARRA, I. (2003) Estadística Descriptiva para Economía y Administración de Empresas. Cuestiones Mota test y ejercicios con Microsoft Excel. 2a edición revisada. Editorial AC-Thomson.

CARRASCAL ARRANZA, U. (2007) Estadística descriptiva con Microsoft Excel 2007. Editorial Rama.

LIND; MARCHAL; WATHEN (2008) Estadística aplicada a los negocios y la economía. 3ª edición en español (13a en inglés). Ed. McGraw-Hill Interamericana.

MARTÍN-PLIEGO, F.J. (2004) Introducción a la estadística económica y empresarial: teoría y práctica. 3a edición revisada. Editorial Thomson.

MiAulario-ren erabilera sustatuko da bertan irakasgaiaren material guztia ezarriko delarik.

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Non emango den

Ikasgelategiko gelatan. Arrosadiako Kanpusa.

Saio praktikoak informatika gelatan emango dira.

Saio teorikoak Fakultateak ezarritako gelatan emango dira (ikusi esteka): http://www.unavarra.es/estudios/gradu?languageId=100001

Gora