Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171103 Irakasgaia: ZUZENBIDE PRIBATURAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
AINCIBURU DE MIGUEL, FERMIN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Zuzenbide Pribatua eta Enpresa. Jakintzagaia: Zuzenbide Pribatua.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

1. Orokorrak

Ikasleak hiztegi juridikoaren eta Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatuaren oinarrizko ezagutza eskuratu behar du. Horren inguruko instituzio nagusietara ohitu behar du (jabetza, kontratua, obligazioak) eta gai izan behar du jakiteko zein diren maizen gertatzen diren problema praktikoak.

2. Espezifikoak

- Onarrizko kasu praktiko bat garatzen jakitea, dela banaka dela taldean.

- Programako oinarrizko edukia ezagutzea, baina hari buruzko gogoeta eginda, ez buruz ikasita.

- Gai juridiko jakin batean aplikatzekoa den araudia aurkitzen jakitea.

- Oinarrizko problema juridikoak ebazten saiatzea.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA05: Prozesu ekonomikoak baldintzatzen dituzten faktore historikoak, sozialak eta instituzionalak identifikatzea eta aztertzea.

RA12: Baliabideen esleipenaren kudeaketa egokia egitea, eremu pribatuan zein publikoan.

RA14: Ekintza-aukera desberdinen ondorioak ebaluatzea eta, helburuak kontuan hartuta, onenak hautatzea.

 

RA18: Taldean lan egitea, proposamenak argudiatzeko eta beste pertsona batzuen argudioak arrazoituta baliozkotzeko edo ukatzeko gai izanik.

RA19: Lana antolatzea, denboraren kudeaketa egokiari, antolamenduari eta plangintzari dagokienez.

RA20: Arazo bakoitzerako beharrezko informazioa hautatzea eta sortzea, aztertzea eta horren arabera erabakiak hartzea

RA21: Lanbide-jardunean konpromiso etikoa, soziala eta ingurumenekoa baloratzea.

RA22: Etorkizunean modu autonomoan ikasten jarraitzea, eskuratutako ezagutzetan sakonduz edo jakintza-arlo berrietan hasiz.

Gora

Metodologia

Aurreikusten da zenbait prestakuntza jarduera erabiltzea graduan (azalpenezko eskolak, parte hartzekoak, praktikak, ikaskuntza kooperatiboko jarduerak, taldeko lanak, ikasketa eta lan autonomoa). Horiek gaitasun orokor espezifikoak garatzea izango dute xede, eta irakasteko metodologia jakin batzuekin egongo dira loturik (azalpenezko metodoa, ariketak eta kasu praktikoak ebaztea, kasuetan eta problemetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan eta proiektuetara bideratutako ikaskuntza).

Irakasleak gelan gai bakoitzaren konturik konplexuenak azalduko ditu. Ikasleak berak osatu beharko ditu gainerako edukiak emango zaizkion materialak erabilita (liburuak, irakasleak landutako gaiak, etab.). Ikaskuntza eta ebaluazioa egiteko, lehenik zenbait praktika garatuko dira eskuratu beharreko ezagutza teorikoen eta gaitasunen abiapuntu gisa, eskakizunak izanik lana hobetzea eta irakasgaiaren etengabeko jarraipena egitea.

Jarduera Orduak
Presentzialak   60
Talde handia 45  
Talde txikia 15  
Ez presentzialak   90
Edukiak prestatu eta ikastea 45  
Praktikak prestatzea (banakako eta taldeko lanak) 15  
Amaierako azterketa prestatzea 20  
Tutoretzak 10  
Amaierako azterketa egitea (presentzialki) 02  
Azterketa berrikusteko saioa (presentzialki) 01  

Gora

Ebaluazioa

 Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Eskatzen den nota minimoa Errekupera daitekeen edo ez
90E. Zuzenbide Zibilaren arloko erakunde nagusiak ulertu eta ezagutzea. 124E. Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea. 187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna Klasera modu aktiboan joatea 10   Ez
185E. Aztergai diren jakintzagaiekin lotutako testuak idaztea, modu argian eta terminologia zehatza erabiliz. 144E. Taldean lan egiteko aukera ematen duten gizarte trebetasunak garatzea. 71E. Ahoz adierazteko gaitasuna jakintzagaiaren berezko terminologia erabiliz. 174E. Ordenamendu juridikoaren izaera unitarioa hautematea, baita problema juridikoetan beharrezkoa den diziplinarteko ikuspegia ere. 141E. Ahozko eta idatzizko komunikazioarekin loturiko trebetasunak garatzea, komunikazio hori Zuzenbideko adituekin nahiz Zuzenbidetik kanpoko pertsonekin izan Praktikak 30 5/10 Bai, Mikrokasoen idatzizko proba
187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna Jendaurrean defendatutako lanak 20   Ez
90E. Zuzenbide Zibilaren arloko erakunde nagusiak ulertu eta ezagutzea. 124E. Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea. 187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna Amaierako azterketa 40  4/10 Bai
 

Gora

Gai-zerrenda

1. GAI MULTZOA.- Ordenamendu juridikoa. Pertsona, familia eta oinordetzak. Zuzenbide subjektiboa.

I. gaia: Ordenamendu juridikoa

1. Ordenamendu juridikoa eta arau juridikoa. Zuzenbide Pribatua. Zuzenbide Zibila.

2. Zuzenbidearen iturriak: legea. Aginduzko eta xedapenezko arauak.

3. Kode zibila eta beste lege zibil batzuk.

4. Espainiako 1978ko Konstituzioa.

5. Zuzenbidea eta Enpresa.

II. gaia: Pertsona

1. Pertsona: gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Ondarea.

2. Pertsona fisikoa. Gaitasuna, desgaitasuna eta desgaitzea. Erregistro zibila.

3. Pertsona juridikoa: motak. Bereziki, elkartea eta fundazioa.

III. gaia: Familia eta oinordetzak

1. Ezkontzaren araubide ekonomikoa: irabazpidezko ondasunen sozietatea, ondasunen banantzea.

2. Mortis causa oinordetza: testamentu bidezko oinordetza eta testamenturik gabekoa. Herentzia.

3. Oinordekoa eta legatu-hartzailea. Senipartea.

IV. gaia: Eskubide subjektiboa

1. Harreman juridikoa. Zuzenbide subjektiboa: kontzeptua eta motak.

2. Eskubideak lortu eta galtzea. Preskripzio azkentzailea eta iraungipena.

3. Eskubideak erabiltzea. Ordezkaritza.

2. GAI MULTZOA.- Obligazioak eta kontratuak

V. gaia: Obligazioa

1. Betebehar harremana: kontzeptua, iturriak eta motak.

2. Obligazioak betetzea. Azkentzeko beste modu batzuk.

3. Obligazioak ez betetzea: kausak eta ondorioak.

VI. gaia: Kreditua babestea eta obligazioen bermeak

1. Ondare erantzukizun unibertsala eta pribilegioak.

2. Zordunaren ondarea kontserbatzea: bereziki, ekintza zuzena eta errebokatzeko ekintza. Konkurtsoaren deklarazioa.

3. Obligazioaren legezko bermeak. Bereziki, atxikitzeko eskubidea.

VII. gaia: Kontratua

1. Kontzeptua eta kontratu motak.

2. Kontratuaren betekizunak: adostasuna, objektua eta kausa.

3. Forma.

VIII. gaia: Kontratuen eraginkortasuna eta eraginkortasunik eza

1. Kontratuaren efektuak: alderdien artekoak eta hirugarrenei dagokienez.

2. Kontratuaren eraginkortasunik eza. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Elkarrekiko desadostasuna. Kontratua suntsiaraztea, hutsaltzea eta errebokatzea: aldeak.

IX. gaia: Kontratu bereziak (1)

1. Salerosketa. Kontzeptua eta obligazioak: arau orokorrak.

2. Trukearen eta dohaintzaren aipamena.

3. Errentamenduak: gauzak, hiri-lurreko ondasun higiezinak, zerbitzuak, obra.

X. gaia: Kontratu bereziak (2)

1. Elkartea: kontzeptua eta motak.2. Fidantza.3. Mandatua, maileguak eta gordailua.

IX. gaia: Kontratuz kanpoko erantzukizuna

1. Kontzeptua eta bilakaera. Kontratuz kanpoko erantzukizunaren betekizunak.

2. Erantzukizun subjektiboa norberaren egitateengatik eta beste batzuen egitateengatik.

3. Erantzukizun objektiboa.

3. GAI MULTZOA.- Eskubide errealak

XII. gaia: Eskubide errealak eta jabetza. Jabetza Erregistroa

1. Eskubide errealak: kontzeptua, ezaugarriak eta motak.

2. Eskubide errealak eskuratzeko moduak: bereziki, tituluaren eta moduaren teoria.

3. Edukitza: kontzeptua, motak eta edukitzaren efektuak.

4. Jabetza Erregistroa. Erregistroko inskripzioa: kontzeptua eta ondorioak.

XIII. gaia: Jabetza. Jabekidetasuna

1. Kontzeptua. Jabetza eskuratzeko moduak. Eskubidearen babesa: erreibindikazio-akzioa, ezeztatze-akzioa eta deklaratze-akzioa.

2. Jabekidetasuna. Jabetza horizontalaren aipamena.

XIV. gaia: Eskubide erreal mugatuak

1. Gozamen-eskubide errealak. Bereziki, usufruktua eta zortasuna.

2. Berme-eskubide errealak. Bereziki, ondasun higiezinen hipoteka.

3. Lehentasunez eskuratzeko eskubide errealak

 

Gora

Praktika esperimentalen programa

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OROKORRA

  • BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo-VALLADARES RASCÓN, Etelvina, Manual de Introducción al Derecho Civil, Bercal argitaletxea, azken edizioa.
  • CAPILLA RONCERO eta BESTE BATZUK. Introducción al Derecho Patrimonial Privado, Tirant lo Blanch argitaletxea. Valentzia, azken edizioa
  • CARRASCO PERERA (zuzendaria) eta BESTE BATZUK, Derecho Civil ,Tecnos argitaletxea. Madriol, azken edizioa
  • DE CASTRO GARCÍA, DE CUEVILLAS eta GARCÍA VILLAR, Nociones fundamentales de Derecho Civil Patrimonial, Mcgraw-Hill argitaletxea. Madril, azken edizioa
  • LACRUZ BERDEJO, José Luis, Nociones de Derecho Civil Patrimonial e Introducción al Derecho, Dykinson argitaletxea. Madril, azken edizioa
  • LASARTE ÁLVAREZ, Carlos, Curso de Derecho Civil Patrimonial, Tecnos argitaletxea. Madril, azken edizioa. Tecnos argitaletxea. Madril, azken edizioa.

Ezinbestekoa da ikasleek Kode zibilaren ale bat ekartzea eskoletara, azken ediziokoa.

BERARIAZKOA

Irakasleek emango dute ikasgelan. Halaber, ikasleek irakasgaiaren WebCTan (ikasgelategi birtualean) aurkitzen ahalko dute legezko testuei, ebazpen judizialei eta abarrei buruzko informazio zehatza.

 

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategian.

Gora