Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2025/2026 | Beste urte batzuk:  2024/2025  |  2023/2024  |  2021/2022 
Informatika Ingeniaritzako Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 240207 Irakasgaia: ELEKTRONIKAREN HASTAPENAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Telekomunikazio Ingeniaritza
Irakasleak:
GALARZA GALARZA, MARKO (Resp)   [Tutoretzak ] SAGUES GARCIA, MIKEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko prestakuntza

Gaia: Fisika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ikasgai hau Informatika eta Telekomunikazio ingenieritzetan irakasten da. Bere helburua da erakustea zer den elektronika eta nola erabiltzen den telekomunikazio eta informazioa prozesatzen duten zirkuitotan. Zirkuitu elektronikoen hastapenak biltzen dira beste bloke konplexuen ulermena lortzeko, bai elektronika analogikoan, bai digitalean. Aurrerantzean elektronika sakontzen duten beste ikasgaien oinarriak ezartzea da helburuetako bat. Egungo memoria, prozesu eta informazioaren transmisio sistemen ikuste samur bat ematea ere da helburu.

Gora

Gaitasun orokorrak

G8 - Metodo eta teknologia berrien garapena eta ikaskuntza gaitzen duten oinarrizko osagaien eta teknologien ezagutza.

G9 - Arazoak iniziatibarekin asmatzeko gaitasuna, erabaki hartzeak, autonomia eta sormena. Informatika Tekniko Ingenieritzaren lanbideko ezagutzak eta trebetasunak hedatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

T1 - Sintesi eta analisi gaitasuna.

T3 - Ahozko eta idatzitako komunikazioa.

T4 - Problemen ebazpenak.

T8 - Ikaskuntza autonomoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

FB2 - Zirkuitu elektrikoen teoria, anplifikadore elektroniko, anplifikadore aperazional, erdieroaleen printzipio fisiko eta gailu elektronikoen ulermena eta menderatzea aplikazio analogiko eta digitaletan, eta bere erabilera ingenieritzako arazoak burutzeko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  1. Erdieroale material ezberdinak eta bere ezaugarriak deskribatu.
  2. Deskribatu oinarrizko erdieroale osagaien (diodoak, BJT, FET, etab.) ezaugarriak, funtzionamendua eta erabilera.
  3. Osagai eta dispositibo fotoniko eta opto-elektronikoen oinarrizko funtzionamendu fisikoa ezagutu.
  4. Modu eraginkor batean simulatu osagai elektrikoak eta opto-elektrikoak eta konparatu emaitza teoriko eta esperimentalekin.
  5. Aplikazio zehatz baten osagai elektriko edo opto-elektroniko egokiena aukeratu fabrikatzailearen dokumentazioa erabiliz.
  6. Familia logiko nagusien abantailak eta eragozpenak identifikatu.
  7. Oinarrizko material laborategiko tresnak, erremintak eta software-a zuzen erabili eta jasotakoen datuen zuzen aztertu eta analisia burutu.

Gora

Metodologia

 

Metodologia - Aktibitatea Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Parte-harzte/aurkezpen eskolak 45 0
A-2 Ikasketa ekintza kooperatiboak 6 5
A-3 Saio praktikoak talde murriztuetan 15 12
A-4 Tutoretza eta ebaluaketa aktibitateak 10 0
A-5 Ikasketa eta ikaslearen lan autonomoa 0 57
     
Guztira 76 74

 

Praktiketarako 15 ordu erabiliko dira, bizpa hiru orduko saiotan seihileko osoaren zehar. Praktika bakoitzak suposatuko du aurreko lan bat burutzea, behar beharrezkoa dena praktika osoa egiteko. Aurreko lan hau burutzeko zirkuitu simulazio software-a erabiliko da.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 1, 2, 3, 4, 5, 6 Idatzizko probak: Azterketa teorikoa. 4.5ko (10etik) ponderazioa izango du gainerako balorazioekin batera. 75% Bai 4.5
 2, 3, 4, 5, 6 Lan esperimentalen probak eta txostenak: Azterketa praktikoa. 4.5ko (10etik) ponderazioa izango du gainerako balorazioekin batera. 25% Bai 4.5

 

Ohiko ebaluazioa

Irakasgaiaren ebaluazioa honako puntu hauek kontuan hartuta egingo da:

A - Azterketa teoriko-praktikoak (% 75)

B - Praktiken ebaluazioa (% 25)

Ikasgaia gainditzeko, aurreko bi puntuetan egindako proba bakoitzean % 45etik gorako nota lortu behar da. Biak berreskuratu daitezke.

A ebaluazio teoriko-praktikoko probak eta B proba praktikoak egin ahal izateko (eta, beraz, ikasgaia gainditzeko eskubidea izateko), beharrezkoa da laborategiko praktika guztietan bertaratzea eta parte hartzea, baita aurretiko lan guztiak taldeka egitea ere. Horretarako, malgutasun mekanismoak eskaintzen dira praktika horiek berriro egiteko, baldin eta egun jakin batean bertaratzea eragozten duten salbuespeneko eta behar bezala justifikatutako inguruabarren ondorioz badira.

Azterketak ETSIITek zehaztutako datetan egingo dira.

Berreskuratze-ebaluazioa

Azterketa teoriko eta praktikoek eta saio praktikoek osatuko dute, eta ohiko ebaluazioan horietako edozein gainditzen ez duten ikasleek bigarren aukera bat izango dute horretarako. Beraz, baldintzak eta formatua ohiko azterketen berdinak dira.

Azterketa hauek ETSIITek zehaztutako datetan egingo dira

Gora

Gai-zerrenda

Teoria eta ariketak (45 ordu):
1- Sarrera elektronikara
2- Osagai eta zirkuitu elektronikoak
3- Anplifikadore operazionala
4- Erdieroaleei sarrera
5- Diodoak
6- MOSFET eta bipolar transistoreak

Gora

Praktika esperimentalen programa

Praktikak (15 ordu):
1- Instrumentazioa 1
2- Instrumentazioa 2
3- Anplifikadore operazionala
4- Diodoak
5- Transistoreak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:

Izenburura: Introductory Circuit Analysis
Autoreak: Robert L. Boylestad
Argitaletxea: Pearson
Edizioak: 2016
ISBN: 1-292-09895-3, 978-1-292-09895-1

Izenburura: Electronic Devices and Circuit Theory
Autoreak: Robert L. Boylestad
Argitaletxea: Pearson
Edizioak: 2014
ISBN: 1-292-02563-8, 978-1-292-02563-6

Izenburura: Fundamentos de circuitos electrónicos
Autoreak: Charles K. Alexander, Matthew N. O. Sadiku
Argitaletxea: McGRAW-HILL
Edizioak: 5
ISBN: 978-607-15-0948-2

Izenburura: Electronic devices
Autoreak: Thomas L. Floyd
Argitaletxea: McGRAW-HILL
Edizioak: 10
ISBN: 0-13-441444-6, 978-0-13-441444-7

Izenburura: Microelectronic Circuits
Autoreak: Adel S. Sedra, Kenneth C. Smith
Argitaletxea: Oxford University Press
Edizioak: 2014, 2011, 2006
ISBN: 9780199339136, 978019532303, 9701054725
http://www.sedrasmith.org

Izenburura: Electronics. Second Edition
Autoreak: A.R. Hambley.
Argitaletxea: Prentice-Hall 2000
ISBN: 0136919820, 84-205-2999-0
http://cwx.prenhall.com/bookbind/pubbooks/hambley/

Izenburura: Microelectronics
Autoreak: Jacob Millman, Arvin Gravel
Argitaletxea: McGraw-Hill internacional Edition

Gora

Hizkuntzak

Gaztelaniaz. Talde bat euskaraz. Talde bat ingelesez.

Texto batzuk ingelesez.

Gora

Non emango den

Arrosadiako campusa

Gora