Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2025/2026 | Beste urte batzuk:  2024/2025  |  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351103 Irakasgaia: ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
COMPAINS SILVA, JOSEBA   [Tutoretzak ] ALVAREZ BERASTEGUI, AMAYA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

OINARRIZKO MODULOA/FILOSOFIA ETA HISTORIA GAIA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Izaera iraunkorra edota aldaezina izan arren, Zuzenbidea, gizakiak sortutako kultura den heinean, gizartearekin batera aldatzen doan fenomeno historikoa da.Zuzenbidearen Historiak harreman juridikoek denboran eta espazioan izandako garapena aztertzen du antzinatik gaur egun arte.Hortaz, Zuzenbidea denboran aldagarria da, nahiz eta segurtasuna mantentzeko nolabaiteko izaera iraunkorra izan behar duen; horregatik da motelagoa erritmo juridikoa gizartearen erritmoa baino. Edonola ere, zuzenbideak aldatzen joan behar du aldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kultural edota teknikoei egokitu nahi badu. Badira oso aldakorrak diren erakunde juridikoak (batez ere Zuzenbide publikoarekin lotuta daudenak), eta oso  motel aldatzen direnak ere (batez ere Zuzenbide pribatuarekin lotuta daudenak). Horren adibidetzaterakunde pribatuetan oraindik ere mantentzen den Ius Commune-ren bidez jasotako Erromatar Zuzenbidea aipa daiteke.

 

Zuzenbidearen Historia azaltzeko nolabaiteko sentsibilitate juridikoa izan behar da, eta une historiko bakoitzeko terminologia, erakunde eta dogmatika juridikoa zehatz ezagutu. Horregatik, diziplina honetan askotan esaten da, Francisco Tomás y Valientek adierazi zuen bezalaxe, Zuzenbidearen historialariak, historialari ez ezik, jurista ere izan behar du. Historialari eta jurista izateak, gainera, Zuzenbide positiboaren oinarri historikoak behar bezala azaltzeko ahalmena ematen du. Historialari orokor batek nekez egin dezake horrelako azalpen zehatzik, batez ere Zuzenbide pribatuaren alorrean. Ikerketaren xedea eta metodoari buruzko eztabaidak alde batera utzi eta begirada diziplinaren irakaskuntzan jartzen badugu, badirudi beharrezkoa dela jarrera pragmatiko eta posibilista bat hartzea non Zuzenbidearen Historiaren izaera juridikoa izango den nagusi. Izan ere, Alfonso García-Gallok esan zuen bezalaxe gure irakasgaia etorkizuneko juristak prestatzeko erabiliko da.Horrez gain, ezin dugu ahaztu ikasle gehienenen helburu intelektual eta profesionala Zuzenbide positiboa dela eta horregatik gure irakasgaiarekin lotutako Europako ikasketa planetan geroz eta lehentasun gehiago ematen zaio iragan minimoari- Pío Caroniren hitzetan-, egungo Zuzenbidearen oinarri eta aurrekari zuzena den heinean.

Zuzenbidearen Historiari esker egungo erakundeen bilakaera historikoa ezagutu daiteke eta errazago ulertzen da haien esanahia.Azkenik, esan daiteke irakasgai hau baliagarria dela iraganeko Zuzenbidea eta erakunde juridikoak hautatu eta antolatzeko (haien sekuentziak, kausak, eraginak edota emaitzak aztertzen dituen heinean) eta hortaz, Zuzenbide positiboa konfiguratzeko eta, neurri batean, hura justifikatzeko; noski, justifikazioa sistema juridikoa, politikoa eta sozialaren azalpen bezala ulertu behar da ez da morrontza etiko edo politiko bezala.Hortaz, ondorioztatu dezakegu gure diziplina orainaldiari buruzko informazioa emateko balio duela gogoetarako eta analisi historikoa egiteko elementuak eskaintzen baititu.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio.

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE2.- Ulertzea Zuzenbidearen bilakaera historikoa eta haren ondoriozko aldaketa juridiko-instituzionalak, eta ezagutza historiko-juridikoak sintetizatzea.

IE16.- Zuzenbide Publikoaren zenbait arlotan sakontzea eta espezializatzea.

E17.- Ideiak ahoz adieraztea terminologia eta teknika egokiak erabiliz

IE18.- Idatzi juridikoak idaztea.

IE19.- Egoera bati aplikagarriak zaizkion Zuzenbidearen iturriak bilatzea, hautatzea eta maneiatzea.

IE23.- Testu juridikoak irakurtzea eta interpretatzea.

IE24.- Auzi nagusiak aztertzea eta sintetizatzea, nagusiki arlo juridikoan.

IE25.- Arau juridikoen aplikazioa argudiatzea eta hura oinarritzat hartzea.

IE30.- Lana efizientziaz antolatzea eta planifikatzea, eskuraturiko gaitasun sozial eta antolakuntzakoak aplikatuz.

Gora

Metodologia

 

Eskola teorikoak eta praktikoak tartekatuko dira. Guzti hau burutzeko azalpen teorikoak, irakurketa osagarri zehatzak, testu iushistorikoen iruzkinak, eta norberak egindako lan gidatu bat seminario baten inguruan landuko da.

 

Metodologia - Ekintza Agertze orduak Ez agertze orduak
A-1 Eskola teorikoak 45 -
A-2 Praktikak 13  
A-6Lan teoriko eta praktikoak egitea   13
A-7 Azterketak, ebaluazio frogak 2  -
A3 Banakako azterketa   75
A-8 Norberaren tutoretzak    2
     
Osotara 60 90

 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R142; R165
Bost testu historikoen gogoetazko iruzkin kritikoa
%10 Ez  
R145; R78
Saio presentzialetan bertaratze aktiboa
%10 Ez  
R 142; R143
Tutoretzen bidez egindako idatzizko lan gidatua
%10 Ez  
R59; R134: R129 7 puntuko azterketa (bi proba). Irakasgaia gainditzeko bi proba horien emaitzen arteko batuketak 3,25 edo gehiago eman behar du 7 puntitik. Puntuazioa ez bada 3,25 horretara iristen, ebaluazio jarraia kontuan hartuko da, baina ezin izango da 4,9 baino gehiagokoa izan (Gutxiegi). %70 Bai  

 

Gora

Gai-zerrenda

 

1.go gaia. HISTORIA ETA ZUZENBIDEAZUZENBIDEAREN ITURRIAK

 
I. Historia eta Zuzenbidea: 1. Historia, Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Historia.
1.1. Historia. 1.2. Zuzenbidea. 1.3. Zuzenbidearen Historia: izaera eta metodo
zientifikoa. 2. Zuzenbidearen Historiaren xedea. 2.1. Mugaketa materiala. 2.2. Mugaketa
espaziala. 2.3. Mugaketa kronologikoa.
 
II. Zuzenbidearen iturriak: 1. Iturri materialak edo benetakoak. 2. Iturri
formalak: 2.1. Legea. 2.2. Nazioarteko konbentzioak. 2.3. Ohitura (usadioa). 2.4.
Jurisprudentzia. 2.5. Doktrina. 2.6. Zuzenbidearen printzipio orokorrak.
 

 2. gaia. MENDEBALDEKO SISTEMA JURIDIKO NAGUSIAK.

I. Zuzenbide erromanistak.
II. Common law.
III. Zuzenbide erlijiosoak.

 

3. gaia. GOI ERDI AROKO ZUZENBIDE KRISTAUA.

1. Tradizio kristaua eta munduaren ordena naturala. 2. "Errekonkista" eta birpopulazioa. 3. Gizartearen
antolamendua eta boterea (Eliza, erregeak, nobleak). 4. Aplikazio pertsonaleko zuzenbidea eta ordenamendu juridikoen aniztasuna. 5. Iturrien sistema. 5.1. Ohitura. 5.2. Hiri gutunak eta Udal foruak. 5.3. Foru "orokorrak". 5.4. Lege eta ordenantzak.6.  Lurraldearen gaineko botere jurisdikzionala: errege justizia, Eliza justizia, jauntxoen justizia eta udalerrien justizia. 7. Erregearen justiziaren gailentzea Behe Erdi Aroan. 
 
 

4. gaia. IUS COMMUNE, ZUZENBIDE ERROMATAR ETA KANONIKOA

I. Zuzenbide erromatar-kanonikoa,  utrumque ius 
II. Ius commune-ren iturriak:  1. Zuzenbide erromatarraren justiniar formulazioa: Corpus Juris Civilis. 2. Corpus Juris Civilis-aren liburuen berraurkikuntza Goi Erdi Aroan. 3. Zuzenbide kanonikoa eta Corpus Juris Canonici. 
III. Ius commune interpretatzea. 1. Zuzenbide erromatarraren eskola nagusiak. 2. Zuzenbide kanonikoaren metodoa: dekretistak eta dekretalistak. 
IV. Zuzenbide erkidearen eraketa eta bere harrera Iberiar penintsulan. 
 

5. gaia. IUS PROPIUM. GOI ERDI AROKO ZUZENBIDEA NAFARROAN. 

I. Goi Erdi Aroko Zuzenbidea. 1. Konkista eta berpopulazioa. 2. Ohitura. 3. Tokiko foruak. 
II. Nafarroako Foru Orokorra eta bere hobekuntzak. 
III. Ius commune-ren harrera eta eragina Nafarroan. 
IV. Erdi Aroa atzean uzten: konkista (1512-1522) eta Nafarroa Gaztelan eranstea (1515).
 
 

6. gaia. ESTATU MODERNOA

I. Europako Estatu modernoaren genesia. 1.1. Estatu modernoaren sorkuntza.
1.2. Westfaliako Pakea eta Estatu-nazionaren sendotzea (1648).
 
II. Monarkia Hispanikoa. 1. Monarkia Hispanikoaren eratzea. 2. Erreinuak, koroak eta koroen batasunak: monarkia konposatua. 3. Monarkia Katolikoa, Monarkia Unibertsala eta Inperio unibertsala. 
 
III. Paktismoa, absolutismoa eta estamentuen Estatu ordezkaria. 1. Paktismo politikoa. 2. Erregearen erabakigarritasuna eta absolutismoa.
 
IV. Estatu unitariorantz. 1. Austrien Monarkiaren batasun juridikoratz lehen pausoak. 2. Ondorengotza gerra. 3. Oin Berriko Dekretuak. 4. Nafarroako Erresumaren eta Probintzia Baskongadoen salbuespenak.
 
V. Zuzenbidea bildu eta antolatzeko beharra: legeen bildumak. 

 

7. gaia. ILUSTRAZIO JURIDIKOA.

1. Aurrekariak: iusnaturalismo arrazionalista. 2. Zuzenbide naturalaren oinarri arrazoionala. 3. Zuzenbide unibertsala. 3. Zuzenbide naturala zuzenbide positiboaren oinarri gisa. 4. Eskubide indibidualen kontzepzioa. 
 
II. Despotismo ilustratua. 1. Zuzenbide ilustratua eta absolutismoa. 2. Espainiako joera batasun juridikoratz: jarraitutasuna eta erreforma lege absolutistetan. 3. Europa kodifikazio ilustratuak: Baviera, Prusia, Austria. 
 
III. Absolutismoari egindako kritika ilustratuta. 1. Montesquieuren botere banaketa. 2. Kontratu soziala (Thomas Hobbes, John Locke eta Jean-Jacques Rousseau).

 

8. gaia. BRITAINIA HANDIKO ETA AMERIKAKO IRAULTZETAN ERAGINA

I. Britania Handiko iraultza. 1. Aurrekariak: Absolutista eta Common Lawyersen
arteko liskarrak. 2. Common Lawyers-en garaipena. 3. Iraultza loriatsua (Glorious
Revolution). 4. Bill of Rigths-a eta ondoren ezarriko diren neurriak.
II. Ipar Amerikako iraultza. 1. Ipar Amerikako iraultzaren aurrekariak. 2.
Independentzia deklarazioa. 3. Konfederazioa. 4.1. Nazio mailako eta estatuen mailako
ordezkaritza. 4.2. Nazio mailako eta estatuen mailako ahalmenak. 4.3. Botere
betearazle indartsua baina mugatua. 4.4. Gizabanakoen eskubideak. 4.5. Esklabotzaren
arazoaren geroratzea. 5. Estatu Batuetako konstituzioaren printzipioak. 5.1. Herri
subiranotasuna. 5.2. Botereen bereizketa eta oreka (checks & balances). 5.3. Lege
berrikuspena (judicial review). 5.4. Federalismoa. 6. Estatu Batuetako konstituzioari
lehen hamar zuzenketak (Bill of Rights).

9. gaia. FRANTZIAKO IRAULTZA ETA LEHEN KONSTITUZIONALISMOAREN ERAGINA 

I. Frantziako Iraultza. 1. Iraultza prozesua. 2. Zuzenbide publiko iraultzailearen
kontzeptu berriak. 3. Gizakiaren eta hiritarren eskubideen adierazpena.
II. Lehen konstituzionalismoaren eragina Espainian. 1. Iraultza egon zen? 2. Espainiako liberalismoa eta moderantismoa.   

10. gaia. KODIFIKAZIOA

I. Ilustrazioaren garaiko kodifikazioak. 1. Bavariako kodifikazioa. 2. Prusiako kodea. 3. Austriako kodea.
II. Kodifikazio liberala: Frantziako eredua. 1. Kode zibila. 2. Beste kode batzuk. 3. Frantses kodifikazioaren eragina.
III. Espainiako kodifikazioa. 1. Kodifikazio penala. 1.1. Aurrekariak. 1.2.
1822ko Kode penala. 1.3. 1848ko Kode penala. 1.4. 1870eko Kode penala.
1.5. 1928ko Kode penala. 1.6. 1932ko Eraberritzeko proiektua. 1.7. 1944ko Kode penala eta bere berrikuspenak. 2. Merkataritzako Zuzenbidearen kodifikazioa. 2.1. 1829ko Merkataritzako Kodea. 2.2. 1885eko Merkataritzako Kodea. 3. Prozesu legeak. 4. Kodifikazio zibila. 4.1. Aurreneko proiektu kodifikatzaileak (1810- 1840). 4.2. 1889ko Kode zibila. 4.3. Foru eskubideen iraupena.

11. gaia. KONSTITUZIONALISMOA ETA NAZIOARTEKO ORDENA JURIDIKOA BERRIA XIX.MENDEAN

1. Nazioarteko ordena juridiko berria: Napoleonen inperioa, Vienako Kongresua, Europako Ituna, Aliantza Saindua. 2. Mugimendu iraultzaileak (1820-1848). 3.1. Frantzia eta Espainiako iraultzak. 3.2. Ondorio bat: Ameriketako errepublika hispaniarren independentzia. 3.3. Beste ondorio bat: Nafarroa erreinu izatetik probintzia izatera igarotzen da. 3. Liberalismoaren doktrina edo burgesia kontserbadorearen garaipena. 4. XIX.mendeko bigarren zatiko Espainia. 4.1. Espainiako Konstituzionalismoa. 4.2. Euskal foruei emandako soluzioa. 4.3. Espainiako menpekotasunaren amaiera Kuba eta Filipinetan. 5. Bigarren Inperioa eta Hirugarren Errepublika Frantzian (1852-1870). 6. Estatu-nazio liberala: Italia eta Alemaniako batasunak. 6.1. Batasunaren arrazoiak. 6.2. Italiako batasuna. 6.3. Alemaniako batasuna. 7. Inperio plurinazionalak (Errusiako Inperioa eta Inperio austrohungariarra). 8. Turkiako Inperioa. 9. Japoniako Inperioa.

12. gaia. IRAULTZA INDUSTRIALA, KOLONIALISMOA ETA ESTATU LIBERALARI EGINDAKO KRITIKA SOZIALISTA

I. Industria iraultzak. 1. Industria Iraultzaren sorrera 2. Industria Iraultzaren ondorioak. 3. Nekazal iraultza. 4. Bigarren Industria Iraultza. 5. Industrializazioa Espainian. II. Kolonialismoa. 1. Kolonialismoan eragin zuten printzipioak. 2. Europako kolonialismoa eta ekialdeko kolonialismoa. 3. Erregimen koloniala: behin betiko salbuespen egoera. III. Estatu liberalari egindako kritika sozialista. 1. Sozialismoa. 2. Marxismoa. 3. Anarkismoa. 4. Elizaren doktrina soziala. 5. Langile mugimendua. 5.1. Lan harremanak lehen liberalismoaren testuinguruan. 2. Hasierako sindikalismoa eta Ingalaterrako mugimendu kartista. 5.3. Alemania eta Frantziako hasierako sindikalismoa. 5.4. Europako langile mugimenduaen batasuna: Internazioanalak. 5.5. Langile mugimendua eta sindikalismoa Espainian.

 13. gaia. NAZIOARTEO ORDENA ETA XX. MENDEKO LEHEN HERENEKO EUROPAKO SISTEMA POLITIKOAK

1. Lehen Mundu Gerraren ondorioak. 1.1. Ondorio sozio- ekonomikoak. 1.2. Lurraldetasunari eta politikari lotutako ondorioak. 1.3. Ondorio ideologikoak. 2. Nazioen Elkartea. 3. Lehen deskolonizazioa. 4. Errusiako Iraultza. 4.1. Abiapuntua: Inperio tsarista. 4. 2. 1917ko iraultza boltxebikea. 4.3. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB). 5. 29ko krisi handia eta irtenbide ekonomikoak. 5.1. 29ko krisia. 5.2. Krisiari emandako irtenbideak. 6. Espainiako Bigarren Errepublika. 6.1. Testuingurua: Bigarren Errepublika (1931-1936). 6.2. 1931ko Konstituzioa. 6.3. Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako estatutuak.

14. gaia. ERREGIMEN TOTALITARIOEN ZUZENBIDEA

I. Europako diktadurak. 1. Mussoliniren Italia faxistak, Hitlerren Alemania naziak eta Francoren Espainia nazional katolikoak komunean zituzten ezaugarriak. 2. Frankismoaren erregimenaren ezaugarri bereziak. 2.1. Nazional katolizismoa. 2.2. Frankismoaren egokitzapena nazioarteko ordenean Bigarren Mundu Gerraren ondoren. 3. Frankismoaren Oinarri Legeak. 3.1. Lanaren Forua (1938). 3.2. 1942ko uztailaren 17ko Korteen Legeak 3.3. Espainiarren Foruak (1945). 3.4. Erreferendum Nazionalerako Legea (1945). 3.5. Estatuburu izateko Ondorengotza Legea (1947). 3.6. Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legea (1958). 3.7. 1967ko urtarrilaren 10eko Estatuaren Lege Organikoa. II. Diktadura hispano-amerikarrak. 1. Latinoamerikako oligarkiak aurrekari gisa. 2. XX. mendeko diktadura hispano-amerikarrak: ezaugarriak. 3. Nazio Segurtasunaren Doktrina. 4. Giza eskubideen urraketa. III. Totalitarismo komunista. 1. Stalinek abiatutako SESBko komunismoa. 2. Mao Zedong-ek abiatutako komunismo txinatarra. 3. Koreako komunismoa. 4. Kubako komunismoa.

 15. gaiaMUNDUKO ORDENA BERRIAREN DISEINUA ETA EUROPAKO ERAIKUNTZA

I. Munduko ordena berrearen diseinua. 1. Bake-itunak. 2. Bigarren
Mundu Gerraren ondorioak. 2.1. Ekonomian eta gizartean izandako ondorioak. 2.2.
Politikan eta lurraldean izandako ondorioak. 2.3. Ideologian izandako ondorioak. 3.
Nazio Batuen Erakundea (NBE). 3.1. NBEren jatorria. 3.2. Nazio Batuen Gutuna. 4.
Bigarren Mundu Gerraren osteko deskolonizazioa.
II. Europaren eraiketa. 1. Europa batuaren aldeko lehen proiektuak. 2. Bigarren
Mundu Gerra ondorengo proiektuak. 3. Schuman Adierazpenetik seien Europara (1950-
1957). 4. Erromako Itunak (1957). 5. ¿Arazo britainiarra¿ eta EEEren hedatzea 1973an.
6. Europa baturantz eginiko urratsak eta hedatzea: ¿Hamabien Europa¿ (1973-1986). 7.
Europako Akta Bakarra eta Europar Batasunaren Tratatua egiteko bidea. 7.1. Europako
Akta Bakarra (1986). 7.2. Europar Batasunaren Tratatua lortzeko bidea (1986-1992).

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:

MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Zuzenbidearen Historiako Apunteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Osagarria:

CORONAS GONZÁLEZ, Santos M., Estudios de historia del derecho público, Valencia: Tirant lo Blanch, 1998.

ESCUDERO, José Antonio, Curso de Historia del Derecho. Fuentes e Instituciones político-administrativas, Madrid: edic. del autor, 1990 (1995, 2ª edic.).

MONREAL ZIA, Gregorio, Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Bilbo: Klasikoak, 2007.

MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008. 

TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Manual de Historia del Derecho español, Madrid, 1992, 4ª edición, 5ª reimpresión. 

TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua. 4. argitaraldia, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003.

 

 

 

Gora

Hizkuntzak

 

Euskara (euskarazko taldea)

Gora

Non emango den

- Gela

- Praktika batzuk NUPeko liburutegian, Nafarroako Artxibo Orokorrean eta Iruñeko Auzitegiko Artxiboan egingo dira.

Gora