Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2025/2026 | Beste urte batzuk:  2024/2025  |  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022 
Historia eta Ondarean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 305102 Irakasgaia: ANTZINATEAREN HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
LANZ BETELU, JOKIN (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Historiaren teoria eta aldi luzeak / Historiaren aldi luzeak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Antzinaroko Ekialde Hurbileko, Egiptoko, Greziako eta Erromako testuinguruko gizarteen garapena. Antzinaroko iturri eta metodologia propioen ikertze eta erabilpena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea eta, nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2 - Ikasleek eskuratutako ezagutzak euren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez zein problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

 

Gaitasun orokorrak

GO1 - Aldi historiko desberdinetako egoerak interpretatzeko gaitasun analitikoa erabiltzea.

GO2 - Gizarteen bilakaera historikoa ikuspegi multidiziplinarra eta sendotasun historiografikoa duten ebazpenak emanez interpretatzea.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

BG1 - Aldaketa sozialeko luzera-prozesuen ildo nagusiak laburbiltzea, egungo arazoen jatorri historikoa aintzat hartzeko

BG5 - Aldaketa dinamikek eta iraganaren herentziak duten elkarrekiko lotura aztertzea eta azterketa hau egoera historiko desberdinei aplikatzea.

BG6 - Azken mendeetan gertatutako eraldaketa handien eragina aztertzea, orainaldian duten inpaktua balioztatzeko.

BG8 - Ondare arkeologikoaren ezagutza aztertzea, eguneroko bizitzaren aztarna materialen eta adierazpen artistiko eta kulturalen bidez, gizarte historikoen ezaugarri eta bilakaera baloratzeko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE2- Kontinente ezberdinetan Aurrehistoriatik Antzinate Berantiarrerainoko etapa eta prozesu ezberdinak identifikatzea.

IE3- Ekialde Hurbila, Egipto, Grezia eta Erromako antzinako kulturek egindako ekarpenak identifikatzea, ondorengo garapen historikoan izandako eragina baloratzeko.

IE4- Antzinaroko zibilizazio handienen gizarte eta politika egituren eta egitura ekonomikoen oinarrizko ezaugarriak definitzea, garaiko hirietako eta landa eremuetako gizarteetako bizimoduetan izan zuten eragina azaltzeko.

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

- Adierazpenezko metodoa

- Ariketa eta problemen ebazpena

- Ikasketa kooperatiboa talde txikietan

 

Jarduera hezigarriak

Jarduera hezigarria Orduak Aurrez aurrekoa
TALDE OSOA - Talde osoak jasotako klaseak 42 100
PRAKTIKAK - Klase praktikoak 12 100
KOOPERATIBOA - Talde kooperatiboetan eginiko lan eta proiektuak 20 10
AUTONOMOA - Ikaslearen bakarkako lana eta ikasketa 70 0
TUTORETZAK - Tutoretzak 2 0
EBALUAZIOA - Pruebas de evaluación 4 100
GUZTIRA 150  

 

 

 

 

 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
IE2- Kontinente ezberdinetan Aurrehistoriatik Antzinate Berantiarrerainoko etapa eta prozesu ezberdinak identifikatzea. IE3- Ekialde Hurbila, Egipto, Grezia eta Erromako antzinako kulturek egindako ekarpenak identifikatzea, ondorengo garapen historikoan izandako eragina baloratzeko. IE4- Antzinaroko zibilizazio handienen gizarte eta politika egituren eta egitura ekonomikoen oinarrizko ezaugarriak definitzea, garaiko hirietako eta landa eremuetako gizarteetako bizimoduetan izan zuten eragina azaltzeko. Parte hartze aktiboaren erregistroa 5 0  
Bakarkako lanaren ebaluazioa 10 100 (irakasleak helarazitako jarraibide eta datetan lana zuzendurik entregatuz ) 4/10
Memoriaren aurkezpena 20 100 (irakasleak helarazitako jarraibide eta datetan lana zuzendurik entregatuz)  4/10
Ahozko aurkezpena 5 0  
Proba idatzia   60 100 (proba idatzi berri baten bitartez) 5/10
  Guztira 100 90 5/10

 

LANAK. Entregaturiko edozein lan edo praktiketan plagioa detektatuz gero, praktika edo lan hauek baztertuak izanen dira. Plagio gisa ulertzen duguna da, erreferentziarik erabili gabe norberarenak ez diren eduki edo materialak erabiltzea, bai literalki erabiliak badira, baita norberaren hitz propioekin berridatzia baldin bada. Ikasleak informazio zientifikoaren erabilera etikoan hasiera pausoak eman behar dituzte erabilitako iturriak modu kritikoan baloratu dezaten.

 

Gora

Gai-zerrenda

1.- Sarrera: Antzinaroa Historia Unibertsalaren baitan. Laburpen historiografikoa. Iturriak eta beren problematika.

2.- Mesopotamiaren historia. Ingurune fisikoa: Tigris eta Eufrates ibaiak. Mesopotamiaren garapen kronologikoa lehendabiziko iturri idatzien agerpenetik pertsen nagusitasunera arte. Sortaldea K.a. I. milurtekoan pertsen iritsiera arte: Feniziarrak; Israel eta Judako erresumak.

3.- Egiptoren Historia. Ingurune fisikoa: Nilo ibaia. Egiptoren historiaren garapen kronologikoa Egiptoren hastapenetatik pertsak iritsi arte.

4.- Greziaren historia. Ingurune fisikoa: Egeo itsasoa. Garai Minoiko eta Mizenikoa. Greziaren historiaren garapen kronologikoa Aro Ilunetik Erresuma Helenistikoen garaira.

5.- Erromaren historia. Ingurune fisikoa: Italiar penintsula. Erromaren sorrera. Erromaren historiaren garapen kronologikoa monarkiaren garaitik Antzinate Berantiarrera.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

Bravo, G. (2019), Historia del Mundo Antiguo. Una introducción crítica. Alianza Editorial. Madrid.

Hidalgo de la Vega, M.J.; Sayas, J.J. eta Roldán, J.M. (2008), Historia de la Grecia Antigua. Universidad de Salamanca.

López Melero, R., (2011), Breve historia del Mundo Antiguo. Ramón Areces, Madrid.

Podani, A.H. (2016), El antiguo Oriente Próximo. Una breve introducción. Alianza Editorial, Madrid.

Roldán, J.M. (2005), Historia de Roma. Universidad de Salamanca.

Urruela Quesada, J. eta Cortés Martín, J. (2018), La civilización del Egipto faraónico. Marcial Pons, Madrid.

 

Osagarria

Alföldy, G. (2012), Nueva Historia social de Roma. Alianza, Sevilla.

Blázquez, J.M. et al. (1992), Historia de Oriente Antiguo.Cátedra, Madrid.

Blázquez Martínez, J.M. eta Ozcáriz Gil, P. (koord.) (2013), La administración de las provincias en el Imperio romano. Dykinson, Madrid.

Bottéro, J. et al. (1996), Introducción al Antiguo Oriente. Crítica, Barcelona.

Campbell, B. (2013), Historia de Roma desde los orígenes hasta la caída del Imperio. Crítica, Barcelona.

Christol, M.-Nony, D. (1988), De los orígenes de Roma a las invasiones bárbaras. Espasa-Calpe, Madrid.

Domínguez Monedero, A. eta Pascual, J. (1999), Esparta y Atenas en el siglo V. Síntesis, Madrid.

Fernández Nieto, F.J. (2005), Historia Antigua de Grecia y Roma. Tirant lo Blanch, Valencia.

Fernández Uriel, P. (1996), Historia Antigua Universal, vol. II. El mundo griego. Madrid.

Gómez Espelosín, F. J. (1998), Introducción a la Grecia antigua. Madrid.

Lara Peinado, F. (2017), Mitos de la antigua Mesopotamia. Héroes, dioses y seres fantásticos, Dilema, Madrid.

Larrañaga, K. (2007),  El hecho colonial romano en el área circumpirenaica occidental, UPV/EHU, Gasteiz.

Le Roux, P. (2015), Erromatar Goi Inperioa Mendebaldean. Augustorengandik severotarrengana. K.a. 31-K.o. 235. EHU-UPV, Vitoria-Gasteiz.

Liverani, M. (2008), El antiguo Oriente. Historia, Sociedad y economía. Crítica, Madrid.

López Barja, P. eta Lomas, F.J. (2004), Historia de Roma. Akal, Madrid.

López Melero, R. eta Sayas, J.J. (1989), Historia de Grecia antigua. Cátedra, Madrid.

Margueron, J.C. (1996), Los mesopotámicos. Cátedra, Madrid.

Ortiz de Urbina, E. eta Vallejo, J.M. (ed.) (2018), Métodos y técnicas en Ciencias de la Antigüedad. Estudios sobre investigación y docencia. UPV-EHU, Vitoria-Gasteiz.

Padró, J. (1999), Historia del Egipto faraónico. Alianza, Madrid.

Pérez Largacha, A. (2006), Historia antigua de Egipto y del Próximo Oriente. Akal, Madrid.

Podani, A.H. (2016), El antiguo Oriente Próximo. Una breve introducción. Alianza Editorial, Madrid.

Rostovzeff, M. I. (1972), Historia social y económica del Imperio Romano, Espasa-Calpe, Madrid.

Sanmartín, J. eta Serrano, J. M. (1998). Historia antigua del Próximo Oriente. Mesopotamia y Egipto. Akal Textos, Madrid.

Shaw, I. (ed) (2007), Historia Oxford del Antiguo Egipto, La Esfera de los Libros, Madrid.

Wagner, C. (1996), El Próximo Oriente Antiguo. Síntesis, Madrid.

Hiztegiak

Gómez Espelosín, F. J., et alii (2005), Diccionario de términos del mundo antiguo, Alianza, Madrid.

Jimeno, R., (dir.) (2020), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia. I. Liburukia: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa, Marcial Pons, Madrid

Lara Peinado, F. (2009), Diccionario de instituciones de la Antigu¿edad, Cátedra, Madrid.

Mapak eta atlasak

Beltrán, F. eta Marco, F., (2019), Atlas de Historia Antigua, Zaragoza: Pórtico (1ª ed. 1987).

Grant, M., (2004), Atlas Akal del mundo clásico, Akal, Madrid.

Kinder, H. - Hilgemann, W. - Hergt, M. (2007), Atlas histórico mundial. De los orígenes a nuestros días, Istmo, Madrid.

 

Irakasleak liburutegian eskatutako bibliografiarako esteka:

http://www.unavarra.es/biblioteca

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadia Kanpusean. Ikasgela Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko webgunean zehaztuko da.

Gora