Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304512 Irakasgaia: GIZARTE LANA ETA ADIMEN OSASUNA
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
IDARETA GOLDARACENA, FRANCISCO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Esku hartzeko esparru espezifikoak Gizarte Lanerako

Jakintzagaia: Aukerakoak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren edukia zortzi bloketan egituratuta dago. Lehenengoan, edukiak (osasuna, osasun mentala, psikiatria, osasun arloko Gizarte Lana eta Gizarte Lan klinikoa) azaltzen eta argitzen dira. 
Bigarren blokea dimentsio sozialak medikuntzan eta psikiatrian duen eraginari buruzkoa da, eta, hirugarrena, Gizarte Lan psikiatrikoari buruzkoa da (hizpide izanen da, lehenik eta behin, XIX. eta XX. mendeetan Espainiako psikiatriak izan duen dimentsio soziala, eta, ondoren, Gizarte Lan Psikiatrikoaren jatorria).
Laugarren blokean arreta ematen zaien pazienteen kolektibo batzuen ezaugarrietan sakontzen da, nahasmendu mentalen sailkapenean, baita haien artean ohikoenak direnetan ere. Bosgarrenean, honako hauek azaltzen dira: giroa eta harreman terapeutikoa, diziplina anitzeko taldea, Gizarte Lan psikiatrikoan gaur egun dauden funtzio profesional orokorrak eta esku-hartze soziala hauekiko: nahasmendu mental larria duten pazienteak, droga-mendetasunen bat duten pazienteak, haur eta gazteen unitateetan dauden adingabeak eta paziente psikogeriatrikoak. 
Seigarren multzoan, Gizarte Lan psikiatrikoaren arloko profesionalak dituen baliabideak deskribatzen dira, hauei lotutakoak: laguntza oro har eta espezifikoki gizarte laguntza, ostatua, etxebizitza, eta lanbidea. Zazpigarren multzoak labur-labur azaltzen ditu zer gai jakin behar dituzten gizarte langile psikiatrikoek (arlo zibilekoak, penalak eta sozialak), eta, zortzigarren multzoak, berriz, ohiko jarduera profesionalean gizarte langileek aurre egin ohi dieten zenbait gai etiko deskribatzen ditu (hauekin lotutako gatazka etikoak: diagnostiko psikiatrikoa, diziplina anitzeko taldea, euskarri mekanikoen erabilera, bai eta zenbait laguntza-baliabidetan eta paziente psikiatrikoen kolektibotan gertatu ohi diren gatazka etikoak).

Gora

Gaitasun orokorrak

 

02GO Ikasleek ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz, eta arazoak konponduz demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
03GO Ikasleek ahalmena izatea datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak normalean) gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartuko duten iritziak emateko.
05GO Ikasleek geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izana.

 

01OG Bere analisietan giza jokabidearen eta inguru sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu.
02OG Errealitate sozialari, gizarteko problemei eta Gizarte Lanaren arloari buruzko jakintza sortzen du.
03OG Gizarte laneko langile gisa, beharrezkoak diren tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzen ditu jarduera guztietan (diagnostikoak, esku-hartzeak, azterketa sozialak eta politikak).
05OG Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateen beharrak eta eskaerak bildu, balioetsi eta konpontzen ditu.
06OG Genero ikuspegia aplikatzen du esku-hartze sozialeko metodologian, ikuspegi hori tokian tokiko edo arloko plan, programa eta proiektuetan txertatzeko.
10OG Pertsonen, taldeen eta komunitateen arteko bitartekaritza egiten du gatazkak konpontzeko.
11OG Norbanakoen eta taldeen arteko ezberdintasunak errespetatzen ditu, eta badaki moldatzen kulturarteko inguruetan.
12OG Aukera berdintasunerako politiken beharra ulertzen eta transmititzen du.
15OG Badaki Gizarte lanean ari denean trebetasun profesionalak erabiltzen (enpatia, entzute aktiboa, autokonfiantza, komunikatzeko ahalmena, mugak jartzea, malgutasuna).
   
   
 

Gora

Berariazko gaitasunak

02GE Ahalmena izatea gizarte langileak esku jartzen duen arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko.
03GE Ahalmena izatea sareak garatzen laguntzeko, beharrei aurre egin behar zaienean eta planifikatu diren emaitzak gauzatzeko lan egin behar denean, aztertuz betiere sarbidea eta garatzeko modua ematen duten sareak.
09GE Ahalmena izatea zaurgarritasun egoerak eta baztertzeko arriskua ekartzen dutenak identifikatzeko eta bazterketa sozialeko arriskua identifikatzeko eta konpontzeko.
12GE Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin interakzioan aritzeko gaitasuna, haien garapena sustatzeko eta haien bizi-baldintzak hobetzeko, Gizarte Laneko esku hartzeko ereduak eta metodoak erabiliz.
13GE Ahalmena izatea pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin esku hartzeko, ahaldundu daitezen beren beharrei, zirkunstantziei, arriskuei, lehentasunezko aukerei eta baliabideei buruzko erabakiak hartzean.
16GE Ahalmena izatea pertsonen, familien, taldeen, erakundeen eta komunitateen interesak aztertze eta defendatze aldera lantaldeak antolatzeko.
17GE Ahalmena izatea diziplinen arteko esku hartzeko planak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, kontuan hartuz zein diren plan horietarako erabil daitezkeen baliabideak eta zerbitzuak.
18GE Ahalmena izatea talde dinamikak erabiltzeko, hazkunde pertsonala sustatze aldera eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak indartze aldera.
19GE Ahalmena izatea pertsonentzat, taldeentzat eta komunitateentzat arriskua ekartzen duten jokaerekin lan egiteko, jokaera horiek eratzen dituzten egoerak eta zirkunstantziak identifikatuz eta ebaluatuz, eta jokaera horiek aldatzeko estrategiak landuz.
21GE Ahalmena izatea bitartekaritza esku hartzeko estrategia gisa erabiltzeko, gatazkak modu alternatiboan konpontzeko hala egitea eskatzen duten zirkunstantzietan.

Gora

Ikasketaren emaitzak

 

-Ideien sistematizazioa eta idatzizko eta ahozko adierazpena garatzeko, kasu praktikoak planteatu eta ebatziko ditu.

 

-Ikasgaiaren programarekin lotutako bibliografia kritikoki aztertuko du eta haren balorazio kritikoa egingo du, sintesi gaitasuna eta landutako gaiei buruz beren iritzia adierazpen gaitasuna garatzeko.

 

-Osasun Mentalaren arloko Gizarte Lanaren praktikan eta garapenean erabilitako teoriak ezagutu eta alderatuko ditu.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
A-1 Eskola teorikoak 30  
A-2 Praktikak 28 20
A-3 Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza   10
A-4 Lana prestatzea   20
A-5 Materiala irakurtzea   10
A-6 Bakarka ikastea   20
A-7 Azterketak, ebaluazio probak 2  
A-8 Tutoretzak bakarka   10
...    
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
Ideien sistematizazioa eta idatzizko eta ahozko adierazpena garatzeko kasu praktikoak planteatzea eta ebaztea Klaseetan, mintegietan eta tailerretan parte hartzea % 30 Ez Ez
Ikasgaiaren programarekin lotutako liburuak kritikoki aztertzea eta haien balorazio kritikoa egitea, sintesi gaitasuna eta landutako gaiei buruz beren iritzia adierazpen gaitasuna garatzeko. Ebaluazio proba idatzia % 40 Errekuperatzeko modukoa da, idatzizko proba bat eginez Ez
Osasun Mentalaren arloko Gizarte Lanaren  praktikan eta garapenean erabilitako teoriak ezagutzea eta alderatzea Ahozko aurkezpena % 15 Errekuperatzeko modukoa da, idatzizko proba bat eginez   Ez
Osasun Mentalaren arloko Gizarte Lanaren  praktikan eta garapenean erabilitako teoriak ezagutzea eta alderatzea Funtsezko edukiei buruzko gogoetari lotutako lan teorikoak % 15 Errekuperatzeko modukoa da, lana irakasleak ezarritako argibide eta daten arabera zuzenduta entregatuz gero Ez

Gora

Gai-zerrenda

1. Funtsezko kontzeptuak

1. Osasuna

2. Osasun mentala

3. Psikiatria

4. Gaixotasun mentala historian zehar

5. Gizarte-lan psikiatrikoa

2. Dimentsio soziala medikuntzan eta psikiatrian

1. Eredu biologizista

2. Eredu biopsikosoziala

3. Psikiatria komunitarioa

4. Dimentsio soziala medikuntzan

5. Dimentsio soziala psikiatrian

3. Gizarte-lan psikiatrikoaren historia

1. Dimentsio soziala Espainiako psikiatrian XIX. eta XX. mendeetan

1.1. XIX. mendea

1.2. XX. mendea: 50eko hamarkadaren garrantzia

2. Gizarte-lan psikiatrikoaren jatorria

2.1. Nazioarteko esparrua

2.2. Nazio-eremua (Espainia)

2.3. Autonomia-eremua (Nafarroa)

4. Buruko gaixotasuna

1. Osasun Mentaleko Zerbitzuen erabiltzailea

2. Nahasmendu mentalen sailkapena

3. Buruko nahaste ohikoenak

3.1. Eskizofrenia eta nahasmendu psikotikoen multzoa

3.2. Nahasmendu bipolarra eta horri lotutako nahasmenduak

3.3. Nortasun-nahasmendua

5. Gizarte-langile psikiatrikoaren eginkizunak

1. Giro terapeutikoa eta harreman terapeutikoa

2. Diziplina anitzeko taldea

3. Gizarte-langile psikiatrikoen eginkizunak

diziplina anitzeko taldearena

4. Esku-hartze soziala

4.1. Esku-hartze soziala nahasmendu mental larria duten pazienteekin

4.2. Esku-hartze soziala droga-mendekotasuna duten pazienteekin

4.3. Esku-hartze soziala haur eta gazteen unitateetako pazienteekin

4.4. Esku-hartze soziala psikogeriatriako pazienteekin

6. Gizarte-lan psikiatrikoaren baliabideak eta programak

1. Osasun mentalaren babesa

2. Laguntza-baliabideak

3. Bizitoki- eta etxebizitza-baliabideak

4. Baliabide okupazionalak eta soziolaboralak

5. Gizarte-laguntzako baliabideak: klub sozialak

7. Lege-arazoak gizarte-lan psikiatrikoan

1. Legeria orokorra

2. Eremu zibila

2.1. Kode Zibila

2.2. Prozedura Zibilaren Legea

2.3. Legezko ezgaitasuna

2.4. Borondatezkoa ez den barneratzea

2.5. Isolamendu- eta euste-neurriak

2.6. Tratamendu inbaditzaileak

3. Zigor-arloa

4. Gizarte-eremua

8. Gai etikoak gizarte-lan psikiatrikoan

1. Oinarrizko kontzeptu etikoak

2. Laguntza-ereduen joera etikoak

3. Diagnostiko psikiatrikoari buruzko arazo etikoak

4. Gai etikoak diziplina anitzeko taldean

5. Euste mekanikoari eta isolamenduari buruzko arazo etikoak

6. Arazo etikoak hainbat laguntza-baliabide psikiatrikotan

7. Buruko nahasmendu larria duten pazienteen gatazka etikoak

8. Droga-mendekotasuna duten pazienteen gatazka etikoak

9. Adingabeekiko gatazka etikoak haur eta gazteen unitateetan

10. Gatazka etikoak paziente psikogeriatrikoekin

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia

Idareta, F. (2018). Trabajo Social Psiquiátrico. Valencia: Nau Llibres. 

 

Gomendatutako bibliografia

Acero, C. (2010). Los orígenes del Trabajo Social psiquiátrico en España a través del estudio de las tesinas (1952-1973). En El imaginario del Trabajo Social en las tesinas de Fin de Estudios (1938-1983). Madrid: Departamento de Trabajo Social y Servicios Sociales, Universidad Complutense de Madrid, 166-188.

American Psychiatric Association (APA) (2022). Manual diagnóstico y estadístico de trastornos mentales. Revisión del texto (DSM-5-TR). Washington, DC, London, England: Asociación Americana de Psiquiatría.

Amico, L. (2005). La institucionalización de la locura: la intervención de Trabajo Social en alternativas de atención. Buenos Aires: Espacio. 

Aretio, A. (2010). Una mirada social al estigma de la enfermedad mental. Cuadernos de Trabajo Social, 23, 289-300. doi: 10.5209/CUTS.8332.

Asociación Española de Neuropsiquiatría (2012). Hacia una reformulación de la rehabilitación psicosocial. Cuadernos Técnicos, 16. Madrid: Asociación Española de Neuropsiquiatría.

Asociación Española de Trabajo Social y Salud (2017). Cartera de Servicios de Trabajo Social Sanitario. Zaragoza: AETSyS.

Aztarain, J. (2005). El nacimiento y consolidación de la asistencia psiquiátrica en Navarra (1868-1954).Pamplona: Gobierno de Navarra.

Ballestero, A.; Viscarret, J. J. y Úriz, M. J. (2013). Funciones profesionales de los trabajadores sociales en España. Cuadernos de Trabajo Social, 26(1), 127-138.

Baón, B.; Calcedo, A.; Gracia, D.; Muñoz-Grandes, M.; Morera, B.; Rodríguez, J. J.; Santander, F.; Seoane, J. A. y Ventura, T. (2014). Conflictos éticos en Psiquiatría y Psicoterapia. Madrid: Fundación de Ciencia de la Salud.

Berzoff, J. y Drisko, J. (2015). What Clinical Social Workers Need to Know: Bio-psycho-social Knowledge and Skills for the Twenty First Century. Clinical Social Work Journal, 43(3), 263-273. doi: 10.1007/s10615-015-0544-3.

Cabot, R. (2008). Ensayos de medicina social. La función de la inspectora a domicilio. Trabajo Social y Salud, 60, 25-172.

Castañera, L.; Gómez, M. A. y Mangas, P. (2014). Intervención profesional de lo general a lo específico en Trabajo Social: propuesta de especialización en Salud Mental. Trabajo Social Hoy, 72, 109-126. doi: 10.12960/TSH.2014.0012.

Chaturvedi, S.K. y Jayarajan, D. (2017). E-Rehabilitation: New Reality or Virtual Need? Journal of Psychosocial Rehabilitation and Mental Health,4(1), 1-3. doi: 10.1007/s40737-017-0089-6.

Colom, D. (2010). El trabajo social sanitario en el marco de la optimización y sostenibilidad del sistema sanitario. Zerbitzuan, 47, 109-119.

Colom, D. (2019). "Salud mental". En A. Hernández y M. del Fresno (Dirs.). Técnicas de diagnóstico, intervención y evaluación social (pp. 374-392). Madrid: UNED.

Conejo, R. (2013). La ética como faro para la intervención en salud mental. En Rondón, L. M. y Taboada, M. L. (coords.). Voces para la ética del Trabajo Social en tiempos trémulos. Madrid: Paraninfo / Consejo General del Trabajo Social, 277-290.

Del Olmo, F.; González-Blanco, M.; Sarró, S.; Grácio, J.; Martín, M.; Martínez, A. C.; Perna, G.; Pomarol, E.; Varandas, P.; Ballesteros, J.; Rebolleda, C.; Vanni, G.; González-Fraile, E.; Moreno, A.; Feria, I.; Padilla, P. P.; Larraz, J. A. y Treserra, J. (2018). Mental health professionals¿ attitudes towards mental illness: professional and cultural factors in the INTER NOS study. European Archives of Psychiatry and Clinical Neuroscience. doi: 10.1007/s00406-018-0867-5. 

Desviat, M. (2010). Los avatares de una ilusión: la reforma psiquiátrica en España. Cuadernos de Trabajo Social, 23, 253-263.

____ (2016). Cohabitar la diferencia: de la reforma psiquiátrica a la salud mental colectica. Madrid: Grupo 5.

Dewey, J. (2014). Naturaleza humana y conducta. México: Fondo de Cultura Económica. 

Domínguez, A. I. (2015). Diseño y estudio de la eficacia de un programa de intervención psicosocial en la prevención o reducción de la sobrecarga del cuidador del paciente con síndrome demencial (Estudio EDUCA-DOS). Deusto: Universidad de Deusto.

Domínguez, A. I.; González, E.; Costas, A. B.; Rodeiro, M.; Sánchez, M.; Figueira, M. N.; Garrido, I.; López, J. I.; Béjar, A. M.; Dorta, P. C.; Rufino, D. y Martín, M. (2017). Estudio de eficacia de una intervención psicoeducativa para la reducción de la sobrecarga del cuidador principal de personas con discapacidad intelectual: análisis de línea base del estudio EDUCA-IV. Informaciones psiquiátricas, 227, 55-76.

Fombuena, J. (2012). El sentimiento de justicia en la vida cotidiana. En Fombuena, J. (coord.). El Trabajo Social y sus instrumentos: elementos para una interpretación ¿a piacere¿. Valencia: Nau Llibres, 49-72.

____ (2017). Aportaciones del modelo contextual al trabajo social clínico: justicia familiar y lealtades. En Ituarte, A. (coord.). Prácticas del Trabajo Social Clínico. Valencia: Nau Llibres, 227-251.

Garcés, E. (2010). El Trabajo Social en Salud Mental. Cuadernos de Trabajo Social, 23, 333-352. 

González, E. (2013). Eficacia de las intervenciones psicoeducativas en la reducción de la sobrecarga del cuidador informal del paciente con demencia: metaanálisis. Deusto: Universidad de Deusto.

González, J., y Sanz, M. (Coords.) (2018). Rehabilitación psicosocial de personas con trastorno mental grave. Casos clínicos. Madrid: Psimática. 

Gracia, D. (1971). Medio siglo de psiquiatría española: 1885-1936. Cuadernos de Historia de la Medicina Española, 10, 305-339.

____ (1982). Las Hermanas Hospitalarias en la historia social de la psiquiatría española. Informaciones Psiquiátricas, 87-88, 5-15.

Gutiérrez, A. (2007). Drogodependencias y Trabajo Social. Madrid: Ediciones Académicas.

Harkness, D. (2011). The Diagnosis of Mental Disorders in Clinical Social Work: A Review of Standards of Care. Clinical Social Work Journal, 39(3), 223-231. doi: 10.1007/s10615-010-0263-8.

Hernández, M. (2017). La rehabilitación psicosocial entre la desinstitucionalización y la recuperación. Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría, 37(131), 171-187. doi: 10.4321/S0211-57352017000100010.

Ituarte, A. (2017). Prácticas del Trabajo Social Clínico. Valencia: Nau Llibres.

Lizarraga, L. J. (2000). La esquizofrenia en Navarra. Perspectiva histórica. Anales del Sistema Sanitario de Navarra, 23, 7-27.

Maone, A y D¿Avanzo, B. (Comps.). (2017). Recuperación. Recovery: nuevos paradigmas de salud mental. Madrid: Psimática. 

Martín Carrasco, M. (2005). San Benito Menni: biografía documentada. Burgos: Monte Carmelo.

____ (2017). Comprender el trastorno bipolar. Barcelona: Amat.

Martín Carrasco, M.; Domínguez, A. I.; González, E. y Muñoz, P. (2011). Programa Psicoeducativo para el manejo de la Sobrecarga en el Cuidador del paciente con Demencia. Bilbao: Instituto de Investigaciones Psiquiátricas.

Martín Carrasco, M.; Domínguez, A. I.; González, E.; Muñoz, P. y Ballesteros, J. (2014). Effectiveness of a psychoeducational intervention group program in the reduction of the burden experienced by caregivers of patients with dementia: the EDUCA-II randomized trial. Alzheimer Disease y Associated Disorders, 28(1), 79-87.

Martín Carrasco, M.; Fernández, P.; Domínguez, A. I.; Gonçalves, M.; González, E.; Muñoz, P. y otros (2016). A randomized trial to assess the ef cacy of a psychoeducational intervention on caregiver burden in schizophrenia. European Psychiatry, 33, 9-17.

Martín Carrasco, M.; Gonçalvez, M.; Domínguez, A. I.; González, E.; Muñoz, P. y Fernández, P. (2012). EDUCA ¿ ESQ Programa psicoeducativo para el manejo de la sobrecarga en el cuidador del paciente con esquizofrenia o trastorno esquizoafectivo. Bilbao: Instituto de Investigaciones Psiquiátricas.

Martinez Plaza E. y Cazorla Palomo J. (2023). Aproximación a la estandarización del registro de la intervención del Trabajo Social en los Centros de Salud Mental de adultos de Cataluña. Cuadernos de Trabajo Social36(2), 193-207. 

Miranda, M. (2010). La formación en salud mental. Cuadernos de Trabajo Social23, 323-332.

____ (2015). Lo social en Salud Mental (1): Trabajo Social en Psiquiatría.Zaragoza: Prensas de la Universidad de Zaragoza.

____ (2021). Lo social en Salud Mental (2): Trabajo Social en Psiquiatría.Zaragoza: Prensas de la Universidad de Zaragoza.

Organización Mundial de la Salud (OMS) (2013). Plan de Acción sobre Salud Mental 2013-2020Suiza: OMS.

Ostoji, D. (2012). The first schizophrenia episode: The importance of early detection of illness what do social workers need to know. Ljetopis Socijalnog Rada, 19(1), 53-72. 

Phillips, D. G. (2013). Clinical Social Workers as Diagnosticians: Legal and Ethical Issues. Clinical Social Work Journal, 41(2), 205-211. doi: 10.1007/s10615-013-0444-3.

Regalado, J. (2022). El trabajo social clínico es legítimo. Madrid: Létrame. 

Urraca, L. (2021). La dimensión terapéutica del Trabajo Social. Valencia: Nau Llibres. 

Varo, J. R. (2007). La reforma psiquiátrica de Navarra: 20 años después. Anales del Sistema Sanitario de Navarra, 30(1), 75-87.

Vicondoa, Mª.L. Una vida dedicada al enfermo. Federico Soto Yarritu. Pamplona: EUNSA. 

Viñes, J. J. (2001). El Doctor Nicasio Landa. Médico y escritor, 1830-1891.Pamplona: Gobierno de Navarra.

Wade, D. T. y Halligan, P. W. (2017). The biopsychosocial model of illness: A model whose time has come. Clinical Rehabilitation, 31(8), 995-1004. doi: 10.1177/0269215517709890.

Wu, H.-C.; Tang, I.-C.; Lin, W.-I. y Chang, L.-H. (2013). Professional values and attitude of psychiatric social workers toward involuntary hospitalization of psychiatric patients. Journal of Social Work,13(4), 419-434. doi: 10.1177/1468017311435201.

Zorrilla, S. y Cazorla, J. (2022). Retos del Trabajo Social en salud mental: una propuesta para la revisión crítica de la aplicación de los fundamentos de la disciplina. Revista de Servicios Sociales y Política Social, 39(127), 69-79. https://bit.ly/3tNT2CE.

Zubin, J. y Spring, B. (1977). Vulnerability: A new view of schizophrenia. Journal of Abnormal Psychology,86, 103-126.

 

Sartu zure irakasleak Liburutegiari eskatu dion bibliografian

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora