Kodea: 730505 | Irakasgaia: Practicum I | ||||
Kredituak: 3 | Mota: Kanpo praktikak | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
SANZ DE ACEDO BAQUEDANO, MARÍA TERESA [Tutoretzak ] | ROMERA CIRIA, MAGDALENA (Resp) [Tutoretzak ] | ||||
FLORES URIBE, UNAX [Tutoretzak ] | AMILBURU MARTINEZ, ALBA JARA [Tutoretzak ] | ||||
ERREA CORVILLO, XABIER [Tutoretzak ] | PAZ PEDREIRA, MARIAN [Tutoretzak ] | ||||
GOMEZ JAEN, MARTA [Tutoretzak ] |
Eskola praktikak. Hezkuntza-erakundeak. Ikastetxeko curriculum-proiektua. Ikastegietako kudeaketa.
Oinarrizko gaitasunak
8. OG - Ikasleak ezagutzak integratzeko gai izatea, eta moldatzen jakitea, informazio osatu gabe edo mugatu batetik abiatuz, eta beren ezagutza eta iritzien aplikazioari lotutako erantzukizun sozial eta etikoak kontuan hartuz, iritziak eman behar dituztenean, horrek duen konplexutasunarekin.
9. OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
Gaitasun orokorrak
4. GO - Ikastegi batean ezarriko den curriculuma zehaztea, haren taldeko plangintzan parte hartuz; metodologia didaktikoak garatzea, bai taldekakoak bai pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokiturik.
6. GO - Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina suspertzeko eta bere kabuz eta beste batzuekin batera ikasteko ahalmena sustatzeko, eta autonomia, konfiantza eta norbere ekimena erraztuko dioten erabakitzeko eta pentsatzeko trebetasunak garatzea.
8. GO - Diseinatzea eta gauzatzea ikastegia kokatzen den ingurunean parte-hartze eta kulturarako toki bat izan dadin lagunduko duten jarduera formalak eta ez formalak; ikasleen tutoretza eta orientabide eginkizunak garatzea elkarlanean eta koordinatuta; eta parte hartzea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan.
9. GO - Ezagutzea hezkuntza sistemaren arauak eta antolamendua eta ikastegietan aplikatzen diren kalitatea hobetzeko ereduak.
11. GO - Familiei informatzea eta aholkularitza ematea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari buruz eta beren seme-alaben orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalari buruz.
Zeharkako gaitasuna
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.
28. GE - Irakaskuntzaren praktikan ahozko eta idatzizko adierazpenen menderatzea ziurtatzea.
29. GE - Ikaskuntza eta bizikidetza erraztuko dituen giroa sustatzeko behar diren trebetasunak eta abilezia sozialak menderatzea.
30. GE - Praktikan oinarritutako hausnarketatik abiatuta, dauden jardun eremuetan hobetzeko proposamenetan parte hartzea.
31. GE - Lanbide prestakuntzarako, ezagutzea produkzio sektoreei dagokien enpresa tipologia eta enpresetako antolamendu sistema ohikoenak ulertzea.
Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:
- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.
- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.
Irakasteko metodoak
Kodea | Deskribapena |
4. IM | Elkarreragina talde txikian. |
5. IM | Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak. |
Prestakuntza jarduerak
Kodea | Deskribapena | kopurua | Presentzialtasuna |
1. PJ | Eskola teorikoak (funtsatzea, adibideez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) | 2 | 100 |
2. PJ | Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak. | 50 | 100 |
3. PJ | Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. | 10 | 5 |
5. PJ | Tutoretzak | 3 | 100 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
1.ES Klasean, edo, hala badagokio, ikastetxean parte hartzea. | 60 | EZ | ||
2.ES Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. | 20 | BAI | 5 | |
3.ES Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. | 20 |
BAI | 5 | |
Ebaluatzeko tresna hauek honela zehazten dira:
1. ES Elkarrizketa ikastegiko tutorearekin eta tutoreak osatu behar duen ebaluazioaren izenpea.
2. eta 3. SE: Praktiken txostena, modulu orokorrean lortutako gaitasunak eta ezagutzak laburtzen dituena: psiko-sozio-pedagogikoa.
Oharrak/Notas:
- Practicuma gainditzeko, beharrezkoa da 5eko kalifikazioa edo handiagoa lortzea, bai ikastetxeko egonaldian bai oroitidazkian. - Ikastetxeko kalifikazioa ez gainditzeak automatikoki ekarriko du irakasgaia ez gainditzea, eta gehieneko kalifikazio kuantitatiboa 4 izango da. - Praktiketako egonaldia gaindituta, oroitidazkian 5etik beherako kalifikazioa lortuz gero, 2. deialdian gainditzeko aukera egongo da, Unibertsitateko irakasle tutoreak eskatutako hobekuntza eginez. | - Para la superación del Prácticum es necesario obtener una calificación igual o superior a 5 tanto en la estancia en el centro como en la memoria. - Una calificación de suspenso en el centro educativo supone automáticamente la no superación de la asignatura, siendo la calificación máxima cuantitativa 4. - Siempre que se haya superado el periodo de prácticas, una calificación inferior a 5 en la memoria, podrá ser solventada en 2ª convocatoria, mediante la mejora solicitada por el profesorado tutor de la Universidad. |
1. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen testuinguru soziologikoa
2. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen osoko antolaketa eta funtzionamendua
3. Ikaslearen garapen ebolutiboa eta aniztasunaren arreta Bigarren
Hezkuntzako ikastetxeetan
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Modulo orokorreko irakasgaietan eman diren erreferentziak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.