Kodea: 73326 | Irakasgaia: Filologian Sakontzea | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Aukerakoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
SALABERRI ZARATIEGI, PATXI (Resp) [Tutoretzak ] |
1. Euskal hizkuntza eta literaturaren formakuntza eta kultura balioa. Euskal hizkuntza eta literaturaren historiaren azkenaldiko garapenak. Euskal hizkuntza eta literaturaren inguruko kultura, munduaren ikuskera eta iritzi kritikoaren eratzea.
2. Euskal hizkuntza eta literaturaren oinarri epistemologikoak eta Bigarren Hezkuntzako curriculumeko jarraikitasun guneak.
3. Euskal hizkuntza eta literaturaren erabilera testuinguruen eta egoeren analisia.
4. Euskal hizkuntza eta literaturaren gaineko ezagutzen analisi kritikoa. Informazio iturri eta baliabideak eta horien erabilera.
Oinarrizko gaitasunak
9.OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
10. OG - Ikasleek izan ditzatela behar dituzten trebetasunak neurri handi batean beren burua zuzenduz eta era autonomoan ikasten jarraitzeko.
Gaitasun orokorrak
1. GO - Dagokion irakaskuntza espezializazioari buruzko irakasgaietako curriculum-arloen edukiak ezagutzea, bai eta dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozesuen inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere. Lanbide prestakuntzarako dauden lanbideen ezagupena ere jasoko da.
3. GO - Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (ahozkoa, inprimatua, ikusentzunezkoa, digitala edo multimedia), hura ezagutza bihurtzea eta aplikatzea egiten den espezializazioaren berezko irakasgaien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan.
4. GO - Ikastegi batean ezarriko den curriculuma zehaztea, haren taldeko plangintzan parte hartuz; metodologia didaktikoak garatzea, bai taldekakoak bai pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokiturik.
Zeharkako gaitasuna
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.
13. GE - Ezagutzea espezializazioari dagozkion irakasgaien prestakuntza eta kultura balioa eta irakaskuntza bakoitzean ematen diren edukiak.
14. GE - Ezagutzea irakasgaien historia eta azken garapenak eta horien ikuspegiak haiei buruzko ikuspegi dinamikoa transmititzeko moduan.
15. GE - Ezagutzea dauden curriculum edukiak erabiltzen edo aplikatzen diren egoerak eta testuinguruak.
Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:
- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.
- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.
Ikasgai honetan ikasketen emaitzak honela gauzatzen dira:
1.IE.- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea.
2.IE.- Hainbat iturritatik lortutako informazioa ikasgaiko eginkizunetan aplikatzea.
3.IE.- Ahozko eta idatzizko ekoizpenak zuzen analizatzea.
4.IE.- Eskuratutako materialetatik eta eskolako jardunetik beretutakoak sintetizatzea.
5.IE.- Nork bere eta besteren lanak eta jarduerak ebaluatzea.
Irakas-metodologiak
Kodea | Deskribapena |
1. IM | Azalpen magistrala osoko bilkuretan. |
2. IM | Elkarreragina talde handian. |
3. IM | Elkarreragina talde ertainean. |
4. IM | Elkarreragina talde txikian. |
5. IM | Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak. |
Jarduera hezigarriak
Kodea | Deskribapena | Orduak | Izaera presentziala |
1. JH | Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) | 28 | 100 |
2. JH | Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak) | 26 | 100 |
3. JH | Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa | 40 | 10 |
4. JH | Ikaslearen ikasketa autonomoa. | 50 | 0 |
5. JH | Tutoretzak | 4 | 100 |
6. JH | Ahozko edo idatzizko azterketak | 2 | 100 |
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio-sistema | Ehunekoa |
1. IE, 2.IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE | Ikasgelako parte-hartzea edo, hala dagokionean, ikastetxean | 10 |
3. IE, 4. IE | Analisi eta sintesi lan teorikoak | 20 |
2. IE2, 3. IE | Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala dagokionean, ebaluaketa | 40 |
1. IE, 2.IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE | Ahozko edo idatzizko probak, osotasunekoak edo zatikakoak | 30 |
DENETARA | 100 |
1. Euskal gramatika
1.1. Hitza: hitz eraketa, kategoria gramatikalak, aditz eta izen morfologia
1.2. Sintagma: eraketa, funtzioak
1.3. Perpausa: motak
1.4. Testua: lokailuak
1.5. Semantika: konnotazioa, denotzioa, sinonimia, polisemia...
1.6. Diskurtsoa: ironia, metafora, metonimia, subjektibotasuna...
2. Euskara zuzena
3. Testu motak
4. Ahozko euskara eta erregistroak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
WEBGUNE INTERESGARRIAK
Aldizkari zientifikoak
Irakaskuntzarako eta dokumentaziorako baliabideak
Lanabesak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.