Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2022/2023 | Beste urte batzuk:  2021/2022  |  2020/2021 
Zientzietako Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 504109 Irakasgaia: BIOKIMIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
ARAÑA CIORDIA, MIRIAM (Resp)   [Tutoretzak ] GOÑI IRIGOYEN, SAIOA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

  • Biologia
  • Mikrobiologia eta fisiologiaren oinarriak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Biomolekulen egitura. Entzimologia eta erregulazio entzimatikoa. Bioenergetika. Mintzen arkitektura eta dinamika. Difusioa eta garraioa: garraiatzaileak, ponpak eta kanalak. Bide metaboliko nagusiak.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • 1OG - Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.
  • 2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta problemak ebatziz demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

Gora

Berariazko gaitasunak

  • 2GO - Graduarenak diren alderdiei buruzko gaiak ongi adierazten, argudiatzen eta arrazoitzen jakitea, eta gai izatea galdera berriak planteatzeko, galdera horiek testuinguru egokian jartzeko eta jakintza zientifikoan eta profesionalean aurrerakuntza sortzeko.
  • 3GO - Trebetasun esperimentalak eta analitikoak edukitzea autonomiaz lan egiteko laborategi batean, eta egoera horretan gai izatea esperimentuak planteatzeko eta deskribatzeko, eta ondoriozko informazioa analizatzeko, ebaluatzeko eta interpretatzeko, soluzio alternatiboak eta berriak proposatu ahal izateko problema ezagunentzat edo/eta sortzen ari direnentzat.
  • 1GE - Oinarri molekularrak, zelularrak, fisiologikoak, genetikoak eta herentzia genikoarenak menderatzea, zeinak determinatzen baitute izaki bizidunen organizazioa, funtzionamendua eta integrazioa, bai eta beren interakzioa ingurune naturalarekin.
  • 2GE - Metabolismoaren erregulazioan eta koordinazioan parte hartzen duten prozesuak eta seinaleak bioenergetikaren eta biokimikaren printzipioekin erlazionatuz ulertzea.
  • 29GE - Gaitasuna multzoan erlazionatzeko, konbinatzeko eta erabiltzeko Biologiaren, Kimikaren, Fisikaren eta Matematikaren propioak diren kontzeptuak, metodologiak eta teknikak problemak aztertzeko eta ebazteko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  • 9.IE. Makromolekulen ezaugarri estrukturalak eta funtzionalak ulertzea, bai eta horiek ikertzeko teknikak ere.
  • 10.IE. Entzimen jarduera, entzimen erreakzioen zinetika eta beren erregulatzeko mekanismoak ulertzea.
  • 11.IE. Bioenergetika zelularraren oinarri estrukturalak eta termodinamikoak ezagutzea.
  • 12.IE. Modu independentean egitea esperimentuak edo/eta diseinatzea aplikazioak eta emaitzak modu kritikoan deskribatzea, kuantifikatzea, analizatzea eta ebaluatzea. Laborategiko lanarekin, instrumentazioarekin eta metodo esperimentalekin trebatzea.

Gora

Metodologia

Prestakuntza jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
1.J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak 26  
2.J. Praktikak 30  
4.J. Taldeko lanak/proiektuak burutzea   25
5.J. Bakarkako lana eta ikasketa autonomoa   60
7.J. Ebaluazio probak 4  
6.J. Tutoretzak   5
Guztira 60 90

 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
1IE, 2IE, 3IE, 4IE, 5IE Idatzizko probak* 50 BAI 5
2IE Ahozko aurkezpenak 5 BAI 0
2IE Lanak eta informeak 15 BAI 0
2IE, 3IE, 8IE Lan experimentaleko proba eta informeak* 20 BAI 5
2IE, 3IE, 8IE Parte hartze aktiboa 10 EZ 0
Nahitaezkoa da saio praktikoen %80ra joatea "Lan esperimentaleko proba eta informeak" ebaluazio-itemera aurkezteko

Jardueretako batean ez badira betetzen ponderazioa egiteko gutxieneko baldintzak, irakasgaiaren nota 4,9 izanen da 10etik (ez-gainditua).

Gora

Gai-zerrenda

I Biomolekulak.

1. gaia. Proteinen osaera eta funtzioak: aminoazidoak.

2. gaia: Proteina fibrosoak: egitura eta keratinen, kolagenoaren eta elastinen propietateak.

3. gaia: Proteina globularrak. Mioglobina eta hemoglobina: oxigenoa garraiatzea eta metatzea.

4. gaia: Monosakaridoak.

5. gaia: Disakaridoak, oligosakaridoak eta polisakaridoak.

6. gaia: Lipido saponifikagarriak: gantz-azidoak, azilglizeridoak, argizariak, fosfoazilgrizeridoak eta esfingolipidoak.

7. gaia: Lipido ez saponifikagarriak: terpenoak, bitamina lipodisolbagarriak, esterolak, behazuneko azidoak eta hormona esteroideoak. Eikosanoideak.

8. gaia: Mintzak. Mintz zelularren arkitektura.

9. gaia: Nukleotidoen eta azido nukleikoen egitura. Informazio genetikoa kontserbatzeko, transferitzeko eta adierazteko mekanismoak.

 

II Biokatalizatzaileak.

10. gaia: Entzimak: entzimen zinetika eta jarduera. Sailkapena.

11. gaia: Entzimek jarduteko, egituratzeko eta erregulatzeko dituzten mekanismoak.

12. gaia: Bitaminak eta koentzimak.

 

III Metabolismo energetikoa.

III. 1. Bioenergetika.

13. gaia: Metabolismorako sarrera.

14. gaia: Mintzen bidezko garraioa.

15. gaia: Azido zitrikoaren zikloa. Arnas katea eta forforilazio oxidatzailea.

 

III. 2. Karbono hidratoen metabolismoa.

16. gaia: Glukolisia.  Erregulazioa. Hartzidura laktikoa.

17. gaia: Karbohidratoen biosintesia. Glukoneogenesia. Disakaridoen metabolismoa. Glukogenoaren metabolismoa.

 

III. 3. Lipidoen metabolismoa.

18. gaia: Dietaren lipidoak, lipoproteina plasmatikoak xurgatzea eta lipidoen garraioa organismoan.

19. gaia: Lipidoen degradazioa: gantz-azidoen oxidazioa. Lipolisiaren erregulazioa eta gorputz zetonikoak eratzea. Glioxilatoaren zikloa.

20. gaia: Gantz-azidoen biosintesia eta triazilglizeridoak.

 

III. 4. Konposatu nitrogenatuen metabolismoa.

21. gaia. Proteinen katabolismoa. Transaminazioa eta desaminazioa. Karbono kateen destinoa.

22. gaia. Iraizketa produktu nitrogenatuak eratzea. Urearen zikloa.

 

III. 5. Metabolismo energetikoaren integrazioa eta erregulazioa.

23. gaia. Organoek zenbait egoeratan elkarrekin dituzten erlazio metabolikoak: Elikadura, baraualdia, estresa eta diabetesa.

 

III. 6. Landareen metabolismoa.

24. gaia. Fotosintesia: pigmentuak, xurgapena. Elektroien garraioa eta fosforilazioa. Gluzidoen biosintesia (Calvinen zikloa). Erregulazioa. Fotoarnasketa.

Gora

Praktika esperimentalen programa

  1. Proteina plasmatikoen elektroforesia. Proteinograma.
  2. Gluzemiaren kontrola
  3. Kolesterola eta triglizeridoak espektrofotometriaz determinatzea. Lipidograma.
  4. Laborategi birtuala (I): Biomolekulak 3Dn.
  5. Entzimak. Arazoak ebaztea.
  6. Peroxidasaren jarduera entzimatikoaren saiakuntza kolorimetrikoa.
  7. Azido askorbikoaren edukia laranja zukuan determinatzea.
  8. Laborategi birtuala (II): Bakterioen transformazioa. DNAren elektroforesia.
  9. Arnas kate mitokondriala.
  10. Bide metabolikoak. Arazoak ebaztea.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:

1. Lehninger, Albert L. (2008) Biokimikaren oinarriak. Primera edición. Editorial Universidad del País Vasco.

2. Feduchi, E., Blasco, I. Romero, C.S., Yañez, E. (2014) Bioquímica. Conceptos esenciales. Segunda edición. Editorial panamericana. (En línea).

3. Teijón, J.M., Garrido, A., Blanco, M.D., Villaverde, C., Mendoza, C. y Ramírez, J.

(2006). Fundamentos de Bioquímica. (Tomo I. Estructural; Tomo II. Metabólica)

Segunda Edición. Editorial Tebar.

4. Tymoczko, J., Berg, J. y Stryer, L. (2014). Bioquímica. Curso básico. Segunda edición. Editorial Reverté.

5. Nelson, D. L. y Cox, M. M. (2014). Lehninger: principios de Bioquímica. Sexta edición. Editorial Omega.

6. Mathews, C. K., Holde K. E. Van y Ahern, K. G. (2002). Bioquímica. Tercera edición. Editorial Addison Wesley.

Bibliografia osagarria:

1. Frayn, Keith N. (2015). Metabolismoaren erregulazioa giza organismoan. Tercera edición. Editorial Universidad del País Vasco.

2. Gaw, A., Murphy, M. J., Srivastava, R., Cowan, R.A., O¿Reilly, D.J. (2014). Bioquímica Clínica. Texto y atlas en color. Quinta edición. Editorial Elsevier.

3. González-Hernández, A. (2014). Principios de Bioquímica Clínica y Patología Molecular. Segunda Edición. Editorial Elsevier.

4. Campbell, P.N., Smith, A. D. y Peters, T. J. (2006). Bioquímica ilustrada. Quinta edición. Editorial Masson.

5. Lieberman, M. y Marks, A. (2013). Bioquímica básica de Marks: un enfoque clínico. Cuarta edición. Editorial Lippincott.

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Klase teorikoak: Ikasgelategian (ikasgela kurtso hasieran argitaratuko da).

Laborategiko praktikak: Biokimikako laborategia 4.14., Sario eraikina.

Gora