Kodea: 503109 | Irakasgaia: KIMIKA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
RAZQUIN LIZARRAGA, JESUS ANGEL [Tutoretzak ] | CORNEJO IBERGALLARTU, ALFONSO (Resp) [Tutoretzak ] | ||||
JIMENEZ DE ABERASTURI ARRANZ, DORLETA [Tutoretzak ] | JIMENEZ BLASCO, UXUA [Tutoretzak ] |
Materia eta bere erreaktibotasuna aztertzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Horretarako:
- Materiaren egitura eta konposaketari buruzko ezagutza orokorra emango da, makroskopikotik (agregazio-egoerak) txikieneraino, atomoa eta lotura kimikoa aztertuz.
- Atomoen espektroek, egiturak eta konfigurazio elektronikoak Taula Periodikoaren antolaketara daramate.
- Termodinamika eta Zinetika Kimikoak finkatuko dituzte erreakzio kimikoen azterketaren oinarriak.
- Materiaren eraldaketa oreka kimikoaren ikuspuntutik landuko da, bereziki disoluzio/hauspeatze prozesuetan, protoien trukaketa erreakzioetan eta elektroien trukaketa erreakzioetan.
- Bukatzeko, Kimika Organikoaren sarrera bat ikusiko da, formulaketa, nomenklatura eta azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak kontutan hartuz.
CG2: Arazo fisikoen ezaguera egokia, teknologiak, makineria eta hornikuntza hidriko eta energetikoko sistemak, aurrekontuzko faktoreengatik eta araudi eraikitzaileagatik eta zergak ezarritako mugak, eta instalazioen edo eraikuntzen arteko erlazioak eta nekazaritza-ustiapenak, nekazaritzako elikagaien industriak eta lorezaintzarekin eta bere ingurune eta paisajismoarekin erlazionatutako espazioak, baita ere haiek erlazionatzeko beharra eta giza beharrekin eta ingurumenaren babesarekin erlazionatzea
Heziketa bukatu ondoren, ikaslea gai da hauek egiteko:
RESULTADOS APRENDIZAJE ENAEE:
ENAEE-1: Bere ingeniaritza adarrean dauden printzipio zientifiko eta matematikoen ezagutza eta ulermena
ENAEE-7: Egokiak diren analisi-metodoak eta modelizazio-metodoak aukeratu eta aplikatzeko ahalmena
Metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
A-1 Azalpen/parte hartze saioak | 45 | |
A-2 Praktikak | 15 | |
A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak | 7,5 | |
A-4 Proiektuak taldeka egitea | 7,5 | |
A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana | 60 | |
A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak | 15 | |
Guztira | 75 | 75 |
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio jarduera | Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez | Eskatzen den nota minimoa |
R1, R2, R3, R4, R5 | Eproba idatziak | 75 | Bai | 5 |
R3, R4, R5 | Laborategiko lana eta txostenak | 7,5 | Ez | * |
R3, R4, R5 | Lan experimentalaren azterketa | 17,5 | Bai | * |
*Irakasgaia gainditzeko lortu behar den gutxieneko kalifikazioa 10-etik 5 bat izango da, bai Erantzun Luzeko Frogetan, eta laborategiko froga eta txostenetako batazbestekoan.
Jardueretako batean ez badira betetzen ponderazioa egiteko gutxieneko baldintzak, irakasgaiaren nota 4,9 izanen da 10etik (ez-gainditua).
Teoria programa
I. Sarrera
Zientzia Kimikoa
II. Materiaren egitura
Materiaren konposaketa
Elementuen sailkapen periodikoa
Lotura kimikoa
Agregazio-egoerak
Disoluzioak
III. Erreakzio kimikoaren oinarriak
Termodinamika kimikoa
Zinetika kimikoa
Oreka kimikoa
Estekiometria eta materia balantzeak
IV. Erreakzio kimikoak
Azido-base erreakzioak
Elektroien trukaketa erreakzioak (oxidazio-erredukzio)
Hauspeatze/disoluzio prozesuak
V. Kimika organikoaren sarrera
Formulaketa eta nomenklatura
Azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak
Laborategiko praktiketako programa
1. Substantzia organiko baten prestakuntza
2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea
3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia
4. Erreakzio abiadura
5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa
1. Substantzia organiko baten prestakuntza
2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea
3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia
4. Erreakzio abiadura
5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
Kimika Orokorra. F. Basterretxea, G. Zabala, F. Mijangos, I. Izurieta, N. Etxeberria, E. Martinez de Marigorta. Editoriala: UEU-Udako Euskal Unibertsitatea
WHITTEN, Química, 10ª Ed. Cengage Learning
PETRUCCI Química General, 10ª Ed. Prentice HALL, 2011.
CHANG, Química, 10ª Ed. McGraw Hill, 2010.
Osagarriak:
DAVIS, BLAKE, STANLEY, WHITTEN, PECK. Química, 8ª Ed. Cengage Learning Editores, 2008
ATKINS-JONES, Principios de Química, 3ª Ed. Medica Panamericana, 2005.
Praktikak:
Kimika Aplikatua Saila. Praktikak hasi aurretik banatuko diren gidoiak.
Formulaketa eta nomenklatura:
PETERSON, Fundamentos de nomenclatura química. Ed. Reverté, 2012.
CIRIACO, Nomenclatura de Química Inorgánica. Recomendaciones de la IUPAC de 2005. Ed. Prensas Universitárias de Zaragoza, 2007.
QUIÑOÁ, RIGUERA Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 2005.