Kodea: 452890 | Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: | Ikasmaila: 4 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Osasun Zientziak | |||||
Irakasleak | |||||
BAYS MONEO, ANA BEATRIZ (Resp) [Tutoretzak] |
Oinarrizko gaitasun hauek eta gaitasun orokor hauek (OG eta GO) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:
Tituluaren Oroitidazkian daude gaitasun guztiak.
Gaitasun espezifiko hauek (GE) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:
Metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez-presentzialak |
1.J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak | 10 | |
4.J Lana prestatzea | 40 | |
A-5 Materiala irakurtzea | 50 | |
A-6 Bakarka ikastea | 30 | |
8.J- Banakako tutoretzak | 20 | |
Guztira | 30 | 120 |
Zuzendari batek emanen dio orientabidea ikasleari GBLa egiteko. Hauek dira zuzendariaren funtzioak:
Ikasleari GBLaren zuzendari bat esleitu zaionean hasten da zuzendariaren lana.
GBLak frogatu behar du ikasleak dagokion graduan ikasitako gaitasunak eta ezagutzak integratu dituela, Erizaintzan eta/edo Fisioterapian eragina duten lanak eginez. GBLak hauetakoren bat izanen dira:
GBLa egiteko jarduerak
Defentsa: GBLaren defentsa publikoa horretarako izendatu den epaimahaiaren aurrean eginen du ikasleak, eta Fakultateak behar adinako denbora aurrerapenarekin adieraziko duen egunean. Hiru aldi egonen dira aukeran defentsa egiteko: otsailean, maiatzean edo irailean.
Prestakuntza-jarduera | Gaitasuna |
1.J Azaltzeko / parte hartzeko eskolak | 4G, 2OG, 3OG |
4.J Lana prestatzea | 8.2GE, 12G, 15G, 3OG, 4OG, 5OG |
5.J Materiala irakurtzea | 4G, 2OG |
6.J Bakarka ikastea | 4G, 1OG, 2OG, 4OG, 5OG |
8.J- Banakako tutoretzak | 1OG, 3OG, 3OG |
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluatzeko sistema | Pisua (%) | Errekuperatzekoa den edo ez |
1E | 1.J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak | EZ | |
1E, 2E, 3E, 4E, 5E, 6E, 7E | 4.J Lana prestatzea | % 75 | EZ |
1E, 2E, 3E, 4E | 5.J Materiala irakurtzea | EZ | |
1E, 2E, 3E, 4E | 6.J Bakarka ikastea | EZ | |
1E, 3E | 8.J- Banakako tutoretzak | EZ | |
2E | 7.J Azalpenaren eta defentsaren ebaluazioa | % 25 | EZ |
*Liburutegiak antolatzen duen Informaziorako Gaitasunen Ikastaroa gainditu behar da ezinbestez GBLa aurkezteko eta defendatzeko.
Jendaurreko azalpenaren bidez defendatzen da GBL eta horretarako eratzen den epaimahaia baten aurrean egiten da. Gehienez ere 10 minutu edukiko ditu ikasleak bere lanaren ahozko azalpena egiteko. Ondoren, epaimahaikideek egiten dituzten galderei eta eskatzen dituzten argibideei erantzunen die ikasleak, gehienez 20 minutuz.
GBL bakoitzaren ebaluazioa dagokion epaimahaiak eginen du eta behean dagoen errubrika aplikatuko du. Epaimahaiak, hala badagokio, kalifikazioa eztabaidatuko du ateak itxita, eta, egoki irizten badio, IALeko zuzendariari entzungo dio.
Ikasleak proba gainditzen ez badu, organo ebaluatzaileak horri buruzko txosten arrazoitua eginen du. Txostena ikusi ondoren, GBLaren zuzendariak aukera izanen du GBLa hurrengo deialdi batean gainditzeko egokitzat jotzen dituen neurriak proposatzeko ikasleari.
Hau da epaimahai ebaluatzaileak erabili behar duen errubrika:
OSASUN ZIENTZIEN GBLaren ERRUBRIKA
ITEMA | Hazt. | Oso egokia (7,6 - 10 puntu) | Egokia (5,1 - 7,5 puntu) | Oinarrizkoa (2,6 - 5 puntu) | Desegokia (0 - 2,5 puntu) |
DOKUMENTU IDATZIA | % 75 | ||||
Laburpena (gaztelaniaz eta euskaraz) | % 5 | Gaztelaniazko laburpenak argi erakutsiko ditu GBLaren edukiak. Ingelesezko laburpena ongi idatzia dago. | - Laburpenak GBLaren edukien ikuspegi orokorra ematen du, baina hobetzeko modukoa da. - Ingelesezko laburpena gaizkiidatzia dago. | Gaztelaniazko laburpenak ez ditu argi erakusten GBLaren edukiak. | Laburpenetako bat falta da, edo biak. |
Lanaren egitura | % 10 | Gidan dauden atal guztiak dauzka eta koherentzia ikusten da haien artean. Egokiak dira bere formatua eta adierazpena. Lanean hausnarketa koherentea ikusten da gaia praktikan aplikatzeko. | - Bete gabe dago ataletakoren bat. - Gabetasunen bat ikusten da lanaren formatuan edo atalen baten adierazpenean. - Zehaztu gabe edo osatu gabe azaltzen du gaia praktikan aplikatzeko modua. | - Gidan dauden ataletakoren bat falta da. - Zenbait gabetasun ikusten dira formatuan edo atal batzuen adierazpenean. - Ez da hausnarketa koherentea ikusten gaia praktikan aplikatzeari buruz. | Aurreko laukitxoko irizpideetako 2 edo 3 betetzen dira aldi berean. |
Aipamenak testuan | % 5 | Aipamen kopuru egokia dago testuan. Testuan aipatzen diren iturri guztiak erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen dira. Aipamen guztiak dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. | - Testuan aipatzen diren iturri guztiak ez dira agertzen erreferentzien azkeneko zerrendan. - Aipamen bat edo bi ez dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. | - Testuan aipatzen diren iturrietako lau gehienez badira erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen ez direnak. - Aipamenetako lau gehienez badira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak ez direnak. | - Testuan aipatzen diren iturrietako lau baino gehiago badira erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen ez direnak. - Aipamenetako lau baino gehiago badira badira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak ez direnak. |
Erreferentziak (alderdi formalak) | % 5 | Testuan aipatzen diren iturriak soilik agertzen dira erreferentzien zerrendan. Erreferentzien zerrenda handia eta askotarikoa da, eta eguneratua dago. Erreferentzia guztiak dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. Erreferentziak ongi aurkezten dira. | - Erreferentzien zerrenda ona da, baina ez da oso handia, askotarikoa edo eguneratua. - Erreferentzietakoren bat ez da APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoa. - Akats zehatz batzuk daude erreferentzietan. | - Erreferentzien zerrenda ez da aski handia, askotarikoa edo eguneratua. - Bada zenbait erreferentzia APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoa ez dena. - Akats batzuk daude erreferentzietan. | - Testuan aipatzen ez diren iturri batzuk agertzen dira erreferentzien zerrendan. - Erreferentzien zerrenda ez da handia, askotarikoa edo eguneratua. - Erreferentzia gehienak ez dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Akats asko daude erreferentzietan. |
Kontsultatu diren iturriak (datu baseak eta erreferentziak) | % 15 | Erreferentzien zerrenda handia da landu den gairako, askotarikoa da eta oso eguneratua dago. Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko handia dauka. | - Erreferentzien zerrenda egokia da landu den gairako, askotarikoa da eta oso eguneratua dago. - Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko nahikoa dauka. | - Erreferentzien zerrenda egokia da landu den gairako, baina ez da askotarikoa eta ez dago oso eguneratua. - Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko txikia dauka. | - Erreferentzien zerrenda ez da aski landu den gairako. - Erreferentziak garrantzi gutxikoak dira edo zientifikoak ez diren iturrietakoak (blogetakoak, interneteko orrialderen batekoak, orotariko aldizkarietakoak). - Zaharkituak daude gehienak (15 urte baino gehiagokoak dira). |
Ortografia eta gramatika | % 5 | Zuzentasun gramatikala eta sintaktikoa du, ortografia akatsik ez eta puntuazio akatsik ere ez. | - Ia ez dago ortografia akatsik eta akats txikiak dira. - Puntuazio akatsen bat dago. - Gramatika edo sintaxi akats txikiak daude. | - Ortografia akats batzuk daude. - Puntuazio akats batzuk daude. - Gramatika edo sintaxi akats batzuk daude. | - Ortografia akats asko daude. - Puntuazio akats asko daude. - Gramatika edo sintaxi akats asko daude. - Aurkezpena ez da egokia formaren aldetik (hutsuneak dauzka, letra motak nahasten ditu, etab.). |
Idazkera | % 5 | Hizkera aberatsa du, zorrotza, zehatza eta askotarikoa. Argitasunez eta bikaintasunez adierazten du dena. | - Hizkera egokia da, baina ez erabat zorrotza. - Adierazpena egokia da, baina hobetzeko modukoa. | - Hizkera ez da oso zehatza. - Adierazpen oso argirik ez du. | - Lagunarteko hizkera du. - Nahasia du adierazpena, bere enuntziatuak ulergaitz bihurtu arte. |
Kontzeptuzko argitasuna du. | % 10 | Kontzeptuak identifikatzen ditu, akatsik egin gabe. Kontzeptuak eta beren arteko erlazioak sakon ulertzen dituela frogatzen du eta kontzeptuetan ñabardurak egiten dituela. | - Kontzeptuak identifikatzen ditu, kontzeptuetan akats garrantzitsurik egin gabe. - Kontzeptuak eta beren arteko erlazioak egoki ulertzen dituela frogatzen du. | Kontzeptuzko akatsak egiten ditu. Ulermen akatsak ditu. | Akats garrantzitsuak dauzka kontzeptuetan; ulertu gabe dauka funtsezko kontzepturen bat. |
Kontzeptuen integrazioa | % 15 | Kontzeptu batzuk eta besteak erlazionatzen ditu, sakontasunez eta perspektibaz, eta antolatua dela eta sormen sintesia duela erakusten du. | Kontzeptu batzuk eta besteak erlazionatzen ditu, antolatua dela erakusten du eta modu egokian analizatzen ditu GBLari dagozkion gaiak. | Zailtasunak dauzka kontzeptu ezberdinak erlazionatzeko. Informazioaren antolamendua ez da egokia. | Kontzeptu batzuk eta besteak ez ditu erlazionatzen, eta edukiak elkarren ondoan jarri besterik ez du egiten. |
AHOZKO AURKEZPENA | % 25 | ||||
Emaitzak aurkezteko modua | % 6 | Ikasleak modu ordenatuan aurkeztu ditu GBLaren helburuak, informazio iturriak eta aurrez erabakitako metodologia eta plangintza, item bakoitzaren garrantziaren arabera banatu du denbora, eta zuzen eta labur justifikatu ditu itemak. | Item guztiak aurkeztu ditu, baina denbora ez du behar bezala banatu eta/edo item guztiak ez ditu behar bezala justifikatu. | Item guztiak ditu, baina modu desordenatuan aurkeztuta daude edo baten bat ez dago justifikatuta. Aurkezteko moduak transmititzen du GBL proposamena nolakoa den, baina modu lausoan edo osatugabean. | Aurkezteko modua desordenatua izan da, eta item batzuk baino ez ditu azpimarratu. Informazio gutxi eman du ikasleak egin duen lanari buruz eta lana egiteko moduari buruz. |
Ahozko hizkuntzaren erabilera | % 2 | Estilo egokia du behar den aurkezpen motarako. Edukiak azaltzeko modua eta erabilitako hiztegia erabat egokitzen zaizkio testuinguruari. | Oro har, estiloa egokia da, baina tarteka ideia eta hiztegi sinpleegia erabili du termino teknikoak erabili behar zirenean; edo, alderantziz, hitz teknikoegiak erabili ditu oinarrizko kontzeptuak azaltzeko. | Lana aurkezteko estiloak maiz ez du kontuan hartu zer-nolako inguruan aurkeztu den. Ideiak eta hiztegia maiz ez dira egokiak behar den komunikazio motarako. | Ez du egoerara egokitzen ez aurkezpenaren maila ez hiztegia. Sinpleegia da, edota espezializatuegia eta teknizistegia behar den komunikazio motarako. |
Aurkezpenaren kalitatea | % 5 | Aurkezpenean, ikusizko elementu dinamikoak, egokiak eta sormen handikoak erabili ditu, ikuslearen arreta erakartzeko modukoak. | Aurkezpenean, gaiarentzat egokiak diren ikusizko elementuak erabili ditu, baina ez daude behar bezala antolatuak, dela formari dela tamainari dagokionez. | Ikusizko elementu gutxi erabili ditu, eta ez diote ekarpenik egiten aurkezpenari (zerikusirik ez duten irudiak azaltzen dira edo tamaina ez da egokia). | Aurkezteko modua monotonoegia da, eta ez du erabiltzen ikuslearen arreta erakartzeko moduko ikusizko elementurik. |
Hitzezkoa ez den komunikaziorako trebetasunak | % 2 | Mezua indartu du, eta entzulearen arreta erakarri du ahozko komunikazioaren teknikak modu eraginkorrean erabiliz: entzuleei begiratu die, bolumen egokia erabili du, tonua modulatu du, keinuen bidez indartu du hitzezko mezua, eta ez du makulu-hitzik erabili. | Oro har, ongi erabili ditu ahozko komunikazioaren teknikak, baina tarteka ez die entzuleei begiratu, makulu-hitzak erabili ditu edo bolumena ez da egokia izan. | Ahozko komunikazioaren teknika gutxi erabili ditu diskurtsoari laguntzeko. Diskurtsoaren funtsezko elementuak transmititu ditu, baina ez die entzuleei begiratu, ez du tonua modulatu edo tarteka ez du bolumen egokia erabili, ez du keinuen bidez indartu hitzezko mezua edo makulu-hitzak erabili ditu. | Urduritasun handia sumatu zaio azalpenean, oharrak zuzenean irakurri ditu, eta ez ditu ahozko komunikazioaren teknikak erabili. Bere komunikatzeko moduak ez du batere laguntzen entzuleen arreta mantentzen. |
Epaimahaiaren galderei emandako erantzuna | % 10 | Interesa agertu du egin zaizkion iruzkinen aurrean, eta arretaz entzun ditu. Jariotasunez eta modu egokian erantzun die egin zaizkion galderei. | Galderei modu egokian erantzuten jakin du, baina badu non hobetu. | - Ez zaio ikusi iruzkinei kasu egiten. - Erantzun die epaimahaikideek egin dizkioten galderei, nahiz eta ez behar bezala. | - Hitz egiten ari denari hitza moztu dio, ematen ari zitzaizkion argudioak entzuten bukatu gabe. Ez du jakin egin dizkioten galderei erantzuten edo galdetu zaiona ez beste zerbait erantzun du. |
Lanaren azkeneko kalifikazioa 14 dimentsio hauen haztapenaren emaitza izanen da. Nolanahi ere, dimentsio horietako edozein gainditzen ez badu, litekeena da lana ez gainditzea.
Egitura hau eduki behar du GBLak:
a) Azala
Elementu hauek edukiko ditu: GBLaren izenburua, lanaren funtsa islatzen duena; egilea; zuzendaria eta zuzendarikide edo aholkularia, halakorik badago (NUPeko irakasle bat edo NUPekoa ez den profesional bat hurrenez hurren); titulazioa, ikasturtea, defentsaren deialdia eta Unibertsitatea.
8.9 Laburpenak eta gako hitzak
Laburpenak txostenaren alderdi nagusiak adierazi behar ditu labur-labur: aurrekariak, helburuak, metodologia, emaitzak eta ondorioak. Hitzak gehienez: 100 150 hitz. GBLaren gai nagusia adierazten duten hitz gakoak jaso behar dira, bost gehienez ere eta bakoitza lerro batean.
Aurkibidea
Lanak zer atal dituen eta zer orrialdetan dauden adierazi behar da zerrenda batean (aurreko puntuak ez).
Hurrengo ataletan, GBL mota bakoitzarentzat egokiena den izenburua aukeratu behar da:
d) Sarrera/ Aurrekariak/ Kontzeptuzko esparrua
Aztergai den gaia deskribatzen da atal honetan, horri buruzko ezagutzaren egungo egoera zein den, kontsultatu diren iturrien arabera (berrikuspen bibliografikoa eta beste iturri batzuk), eta lanak gaiaren ezagutzari egiten dion ekarpena zehazten da. Gaia hautatzeko bakoitzak izan duen motibazioa ere justifikatuko da, nahi izanez gero.
e) Hipotesiak eta/edo Helburuak
Atal honetan helburuak definitzen dira. Helburu nagusia edo orokorra eta bigarren mailakoak edo espezifikoak bereiztea komeni da. Helburu horiek, ikerketa lanei badagozkie, abiaburuko hipotesia eduki behar dute aurrean, halakorik bada. Garbi adierazi behar dira bai helburuak eta bai hipotesiak.
f) Metodologia/ Materialak eta metodoak/Bilatzeko metodologia/Prozesuaren metodologia/Prozesua.
Lana egiteko zer-nolako metodologia erabili den deskribatu behar da, metodologia diferentea izanen da GBL motaren arabera. Praktika asistentzialen unitate batean egin bada, egoki izan daiteke deskripzioa egitea. Azpiatalak egitea gomendatzen da eta horietan azpitituluak (adibidez: diseinua, ikerketaren fase bakoitzaren fluxu diagrama eta/edo faseen eta jardueren kronograma, pertsonak, iritsi beharreko emaitza nagusiak, baloratzeko metodoak, analisi estatistikoa, behar izanez gero...). Informazio hori modu sekuentzialean aurkeztuko da, lanak izan duen progresiora egokituz. Hala egin behar denean, erabili diren metodoekin erlazionatzen diren aipamenak idatzi behar dira.
Diseinuak deskribatzen du nola egin den lana. Populazioa eta pertsonak atalak laginaren jatorria deskribatzen du (aukeratzeko metodoa, hautatzeko irizpideak, biltzeko metodoak). Baloratzeko metodoek deskribatu egiten dute nola biltzen diren datuak eta zein material erabili den horiek determinatzeko. Hala eskatzen duten lanetan, ohar etiko egokiak (batzordea) eta baimen informatuaren sinadura sartu beharko dira.
g) Emaitzak/Garapena
Ikerketan iritsi diren emaitza nagusiak adierazi behar dira atal honetan. Ez da balio iritzirik eman behar edo interpretaziorik egin behar ikerketaren emaitzei buruz. Gomendagarria da azpiatalak egitea eta bakoitzari azpititulu bat ematea ikerketaren emaitzak aurkezteko. Egokia da irudiak, taulak edo eskemak sartzea, baina ez dute hartu behar orrialde bat baino gehiago. Emaitzak hobetzeko proposamen bat izan daitezke: ikasleak egiten duen planteamendua aztertu duen gaia hobetzeko ekarpenekin, berrikuspen bibliografikoan aurkitutako datuen bermearekin. Kasu klinikoaren azterketa batean diagnosiaren prozesua, tratamenduaren prozesua eta abarrak sartuko dira.
h) Eztabaida
Analisirako, sintesirako eta arrazoiketa kritikorako gaitasunak gehien garatzen dituen atala da hau. Ez dira errepikatu behar aurreko ataleko datuak, baizik eta emaitza nagusiak laburtu, haiek helburuekin zer erlazio duten ezarri (eta hipotesiekin, halakorik baldin badago) eta zenbateko garrantzia duten baloratu.
Emaitzen interpretazio dokumentatua egin behar da eztabaidan, eta adierazi behar da emaitzak bat ote datozen ikerketa honetako aurkikuntzak eta ekarpenak aplikatzeko modukoak dituzten aldez aurreko ikerketekin. Azaldu egin behar da emaitzak zertan datozen bat eta zertan ez beste ikertzaile batzuen emaitzekin, eta emaitzen edo espekulazioen azalpena eman behar da literaturako erreferentzietan oinarrituz.
Beste lan mota batzuetan, honako hauek izan daitezke ¿Eztabaida¿ atalean garatzeko moduko azpiatalak: indarguneak eta ahuleziak, hobetu beharreko alderdiak, ikerketaren mugak, aplikazio praktikoak, hobetzeko ildoen planteamendua eta abar.
j) Ondorioak
Esaldi laburren bidez adierazi behar dira, eta ondorio bakoitzari zenbaki bat jarri. Ikerketak jakintzan edo gizartean zer-nolako inplikazioa duen laburtu behar da, eta gomendioak eman behar dira etorkizunean gaiari buruzko ikerketak egiteko edo aplikazio praktikoetarako.
Esker ona, finantzabideak (aukerakoa da)
Nahi izanez gero, esker ona adieraziko zaie lana egiten lagundu edo lana egiteko modua eman dutenei, eta kanpoko finantza iturriak ere aipa daitezke (laguntzak, bekak, babesleak...).
k) Bibliografía
Ikerlanaren oinarri diren erreferentzia bibliografikoen zerrenda.
l) Anexos (opcional)
Lanaren egilearen ustez atal jakin batzuk osatzeko balio duen informazioa jaso behar da eranskinetan.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Bibliografia
Beste iturri batzuk kontsultatzeko: