Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Psikologian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 402890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 12 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
LOPEZ GOÑI, JOSÉ JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Ikasketen bukaerako lanak

Jakintzagaia: Gradu Bukaerako Lana

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Grado Bukaerako Lanaren prestaketa eta defentsa. APA arauak aipamenak egiteko Erreferentzia bibliografikoak Ikerketa metodo kualitatiboen eta kuantitatiboen erabilera. Interbentzioaren emaitzak.

Gora

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokor hauek (GO) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

7GO - Ikasleek ebaluazioko eta diagnostikoko metodoak eta tratamendu psikologikoak deskribatzen jakitea, psikologiari aplikatzen zaizkion zenbait arlotan.

8GO - Ikasleak ikerketarako diseinu desberdinak, hipotesiak formulatzeko eta kontrastatzeko prozedurak eta emaitzen interpretazioa deskribatzeko gai izatea.

9GO - Ikasleek Psikologia aplikatzeko arloak deskribatzen jakitea eta norbanakoen, taldeen, komunitateen eta erakundeen bizitzaren kalitatean eragiteko eta kalitate hori sustatzeko behardiren ezagutzak izatea, testuinguru guztietan: hezkuntzakoa, klinikoa eta osasunekoa, lanekoa eta erakundeena, eta komunitatekoa.

Oinarrizko gaitasun hauek (OG) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak landuz eta defendatuz, eta problemak ebatziz erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3OG - Datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izatea (normalean beren ikasketen arlokoak), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

4OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

5OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

10GE - Ikasleek banakako jokabideak, talde prozesuak eta erakundeen artekoak zer testuingurutan garatzen diren aztertzeko ahalmena garatzea.

13GE - Ikasleek esku hartze psikologikoaren teknika egokiak aukeratzen jakitea proposatu diren helburuetara iristeko.

16GE - IIkasleek programen eta esku hartzeen ebaluazioa planifikatzen jakitea.

17GE - IIkasleek esku hartzeak ebaluatzeko datu garrantzitsuak neurtzeko eta eskuratzeko ahalmena izatea.

18GE - Ikasleak ebaluazioaren emaitzak aztertzeko eta interpretatzeko gai izatea.

21GE - Ikasleek Psikologiaren betebehar deontologikoak zein diren jakiteko eta horietara egokitzeko ahalmena erakustea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1.      Lan akademiko indibidual eta original bat ahoz prestatzea, aurkeztea eta defendatzea, gai psikologikoetan sakonduko duena.

2.      Ikerketa oinarritzeko eta idazteko datuak eta informazioak kategorizatzea eta interpretatzea, behar diren ondorioekin batera, eta, beharrezkoa eta egokia denean, , bakoitzaren ikerketa arloko gai sozialei, zientifikoei eta etikoei buruzko gogoeta egitea.

3.      Beharrak analizatzea eta egoera jakin batzuetan izaten diren eskakizun psikologikoen antolamendurako dauden laguntzazko zerbitzuak ebaluatzea.

4.      Gradu Bukaerako Lana idazteko hautatu den jarduera zientifikoaren lerroarekin erlazionatzen diren materialak egokitzea eta lantzea.

5.      Esku hartzeko diseinu bat formulatzea, oraingo aldagai, egoera edo problema jakin bat hobetze aldera.

6.      Proiektu bat proposatzea eta gauzatzea bukatzeko, gizabanakoen, taldeen, komunitateen eta erakundeen osasuna eta bizitzaren kalitatea sustatzeko testuinguru desberdinetan: hezkuntzakoan, klinikoan, lanekoan eta erakundeetan eta komunitatean.

Gora

Metodologia

PRESTAKUNTZARAKO JARDUERAK ORDU PRESENTZIALAK ORDU EZ PRESENTZIALAK
Ikasleak bere kabuz ikastea eta lan egitea   286
Tutoretzak 13  
Ebaluaziorako probak 1  
Guztira 14 286

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren araudiarekin bat eginez, eta, bereziki, kontuan hartuz  2014ko maiatzaren 27an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen Ikasketen Bukaerako Lanei buruzko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregelamenduan ezartzen dena eta 2021eko apirilaren 28an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen Osasun Zientzien Fakultateko Gradu Bukaerako Lanari buruzko Erregelamenduan ezartzen dena, gida honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Graduaren GBLa arautzen duen prozedura garatzen du.

Ikasleak bakarka eta zuzendari baten gidaritzapean egiten duen lana izanen da GBLa. Lan horretan graduan hartu diren prestakuntzazko edukiak, ahalmenak, gaitasunak eta trebetasunak aplikatuko eta garatuko dira.

Hau da GBLaren zuzendariak dituen eginkizun nagusiak:

  •     GBLaren espezifikazioak finkatzea.
  •     Lanean zehar ikaslea orientatzea gaiaren egiturarekin, idazkerarekin, filosofiarekin edo ikuspegiarekin erlazionatzen diren kontuetan.
  •     Aurreikusten den denboran helburuak irisgarriak direla bermatzea.
  •     Baimena ematea ikasleak GBLa aurkez eta defenda dezan.

Ikasleari GALaren zuzendari bat esleitu zaionean hasten da zuzendariaren lana. GBLak frogatu behar du ikasleak dagokion graduan ikasitako gaitasunak eta ezagutzak integratu dituela, Erizaintzan eta/edo Fisioterapian eragina duten lanak eginez. GBLak hauetakoren bat izanen dira:

  •     Berrikuspen bibliografikoa.
  •     Berrikuspen bibliografikoa eta esku hartzeko/hobekuntzarako proposamen bat/Zainketa plan bat/Negozio plan bat/Ekintzailetza proiektu bat/Datu Publikoen analisia/Bestelako lan bat prestatzea

GBLa egiteko jarduerak

Hasiera: GBLa esleitzeko prozesua garatu eta gero, ikasleak hartu behar du ardura bere zuzendariarekin hitz egiteko, hilabeteko epean gehienez ere, lan bilera bat adosteko. Bilera horretan, edo adostu duten epean, proposamen edo aurreproiektu bat aurkeztuko dio ikasleak eta proposamenean GBLaren izenburua, helburuak, metodologia eta lanerako egutegia azalduko dira. Zuzendarikide bat edo kanpoko aholkulari bat izanez gero, nor den esan behar da.

NireIkasgelategian egiten den ¿Informaziorako Gaitasunak Osasunaren Arloan¿ izeneko ikastaroa egin behar du ikasleak seihilekoan.

GBLaren garapena: GBLaren zuzendariaren aholkuei kasu eginez  joanen da ikaslea lana gauzatzen. Zuzendariak bi lan bilera finkatu behar ditu gutxienez ikaslearekin. NireIkasgelategia plataforman jakinaraziko dira GBLak izan behar dituen oinarrizko atalak eta zein formatu izan behar duen lanaren aurkezpenak.

GBLa defendatzeko baimena: azkeneko elkarrizketan idatzizko lana eskuartean eduki behar du zuzendariak, eta ikasleak lanaren defentsa eginen dio ahoz zuzendariari. Zuzendariak erabakiko du lana egokia den edo ez defentsarako.

Nola aurkeztu GBLa: GBLa dokumentu elektronikoan (PDFan) erantsi behar da NireIkasgelategian, horretarako den ¿gune konpartituan¿.


Halaber, fitxategi bakar batean jarriko da, formatu konprimatuan, PDF formatura bihurtu ezin den beste edozein baliabide tekniko euskarri informatikoan. Horrez gain, NUPeko GBLen araudi orokorreko defentsaren inskripzioa eta sarbide irekiko edo murriztuko baimena entregatuko dira.

Defentsa: GBLaren defentsa publikoa horretarako izendatu den epaimahaiaren aurrean eginen du ikasleak, eta Fakultateak behar adinako denbora aurrerapenarekin adieraziko duen egunean. Hiru aldi egonen dira aukeran defentsa egiteko: otsailean, maiatzean edo irailean.

Gora

Ebaluazioa

Osasun Zientzien Fakultateko Gradu Bukaerako Lanari buruzko Erregelamenduan ezartzen denari jarraituko zaio Psikologiako gradu bukaerako lanak ebaluatzeko. https://www2.unavarra.es/gesadj/CyD6/tfg/Reglamento%20TFG-Bilingue%20Facultad%20C.Salud%20JF%20(28%20abril%202021).pdf

 

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluaziorako jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1E Ahozko aurkezpenak % 25 Ez EZ
2E, 3E, 4E, 5E, 6E Lanak eta txostenak % 75 Ez EZ
Liburutegiak antolatzen duen Informaziorako Gaitasunen Ikastaroa gainditu behar da  GBLa aurkezteko eta defendatzeko.

 

Ikasleak aukeran du GBL gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egitea, betiere epaimahaikideek hizkuntza gaitasun bermatua baldin badute.

Jendaurreko azalpenaren bidez defendatzen da GBL eta horretarako eratzen den epaimahaia baten aurrean egiten da. Gehienez ere 10 minutu edukiko ditu ikasleak bere lanaren ahozko azalpena egiteko. Ondoren, ikasleak epaimahaikideen galderak eta argitasunak erantzungo ditu eta gehienez ere 20 minutu izango dituzte horretarako.

GBL bakoitzaren ebaluazioa dagokion epaimahaiak eginen du eta behean dagoen errubrika aplikatuko du.

Epaimahaiak, hala badagokio, kalifikazioa eztabaidatuko du ateak itxita, eta, egoki irizten badio, IALeko zuzendariari entzungo dio.

Ikasleak proba gainditzen ez badu, ebaluazio-organoak horri buruzko txosten arrazoitua egingo du. Txostena ikusi  ondoren, GBLaren zuzendariak aukera izanen du GBLa hurrengo deialdi batean gainditzeko egokitzat jotzen dituen neurriak proposatzeko ikasleari.

Hau da epaimahai ebaluatzaileak erabili behar duen errubrika:

 

  OSASUN ZIENTZIEN GBLaren ERRUBRIKA                                                                                                                                                               
  Hazt. Oso egokia (7,6 - 10 puntu) Egokia (5,1 - 7,5 puntu) Oinarrizkoa (2,6 - 5 puntu) Desegokia (0 - 2,5 puntu)
DOKUMENTU IDATZIA % 75        
Laburpena (gaztelaniaz eta euskaraz) % 5 Gaztelaniazko laburpenak argi erakutsiko ditu GBLaren edukiak. Ingelesezko laburpena ongi idatzia dago. - Laburpenak GBLaren edukien ikuspegi orokorra ematen du, baina hobetzeko modukoa da. - Ingelesezko laburpena gaizkiidatzia dago. Gaztelaniazko laburpenak ez ditu argi erakusten GBLaren edukiak. Laburpenetako bat falta da, edo biak.
Lanaren egitura % 10 Gidan dauden atal guztiak dauzka eta koherentzia ikusten da haien artean. Egokiak dira bere formatua eta adierazpena. Lanean hausnarketa koherentea ikusten da gaia praktikan aplikatzeko. - Bete gabe dago ataletakoren bat. - Gabetasunen bat ikusten da lanaren formatuan edo atalen baten adierazpenean. - Zehaztu gabe edo osatu gabe azaltzen du gaia praktikan aplikatzeko modua.   - Gidan dauden ataletakoren bat falta da.  - Zenbait gabetasun ikusten dira formatuan edo atal batzuen adierazpenean. - Ez da hausnarketa koherentea ikusten gaia praktikan aplikatzeari buruz. Aurreko laukitxoko irizpideetako 2 edo 3 betetzen dira aldi berean.
Aipamenak testuan % 5 Aipamen kopuru egokia dago testuan. Testuan aipatzen diren iturri guztiak erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen dira. Aipamen guztiak dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Testuan aipatzen diren iturri guztiak ez dira agertzen erreferentzien azkeneko zerrendan. - Aipamen bat edo bi ez dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Testuan aipatzen diren iturrietako lau gehienez badira erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen ez direnak. - Aipamenetako lau gehienez badira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak ez direnak. - Testuan aipatzen diren iturrietako lau baino gehiago badira erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen ez direnak. - Aipamenetako lau baino gehiago badira badira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak ez direnak.
Erreferentziak (alderdi formalak) % 5 Testuan aipatzen diren iturriak soilik agertzen dira erreferentzien zerrendan. Erreferentzien zerrenda handia eta askotarikoa da, eta eguneratua dago. Erreferentzia guztiak dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. Erreferentziak ongi aurkezten dira. - Erreferentzien zerrenda ona da, baina ez da oso handia, askotarikoa edo eguneratua. - Erreferentzietakoren bat ez da APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoa. - Akats zehatz batzuk daude erreferentzietan.   - Erreferentzien zerrenda ez da aski handia, askotarikoa edo eguneratua. - Bada zenbait erreferentzia APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoa ez dena. - Akats batzuk daude erreferentzietan. - Testuan aipatzen ez diren iturri batzuk agertzen dira erreferentzien zerrendan. - Erreferentzien zerrenda ez da handia, askotarikoa edo eguneratua. - Erreferentzia gehienak ez dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Akats asko daude erreferentzietan.
Kontsultatu diren iturriak (datu baseak eta erreferentziak) % 15 Erreferentzien zerrenda handia da landu den gairako, askotarikoa da eta oso eguneratua dago. Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko handia dauka. - Erreferentzien zerrenda egokia da landu den gairako, askotarikoa da eta oso eguneratua dago. - Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko nahikoa dauka. - Erreferentzien zerrenda egokia da landu den gairako, baina ez da askotarikoa eta ez dago oso eguneratua. - Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko txikia dauka. - Erreferentzien zerrenda ez da aski landu den gairako. - Erreferentziak garrantzi gutxikoak dira edo zientifikoak ez diren iturrietakoak (blogetakoak, interneteko orrialderen batekoak, orotariko aldizkarietakoak).  - Zaharkituak daude gehienak (15 urte baino gehiagokoak dira).
Ortografia eta gramatika % 5 Zuzentasun gramatikala eta sintaktikoa du, ortografia akatsik ez eta puntuazio akatsik ere ez. - Ia ez dago ortografia akatsik eta akats txikiak dira. - Puntuazio akatsen bat dago. - Gramatika edo sintaxi akats txikiak daude. - Ortografia akats batzuk daude. - Puntuazio akats batzuk daude. - Gramatika edo sintaxi akats batzuk daude. - Ortografia akats asko daude.  - Puntuazio akats asko daude. - Gramatika edo sintaxi akats asko daude.  - Aurkezpena ez da egokia formaren aldetik (hutsuneak dauzka, letra motak nahasten ditu, etab.).
Idazkera  % 5 Hizkera aberatsa du, zorrotza, zehatza eta askotarikoa. Argitasunez eta bikaintasunez adierazten du dena. - Hizkera egokia da, baina ez erabat zorrotza. - Adierazpena egokia da, baina hobetzeko modukoa. - Hizkera ez da oso zehatza. - Adierazpen oso argirik ez du. - Lagunarteko hizkera du. - Nahasia du adierazpena, bere enuntziatuak ulergaitz bihurtu arte.
Kontzeptuzko argitasuna du. % 10 Kontzeptuak identifikatzen ditu, akatsik egin gabe. Kontzeptuak eta beren arteko erlazioak sakon ulertzen dituela frogatzen du eta kontzeptuetan ñabardurak egiten dituela. - Kontzeptuak identifikatzen ditu, kontzeptuetan akats garrantzitsurik egin gabe. - Kontzeptuak eta beren arteko erlazioak egoki ulertzen dituela frogatzen du. Kontzeptuzko akatsak egiten ditu. Ulermen akatsak ditu.   Akats garrantzitsuak dauzka kontzeptuetan; ulertu gabe dauka funtsezko kontzepturen bat.
Kontzeptuen integrazioa % 15 Kontzeptu batzuk eta besteak erlazionatzen ditu, sakontasunez eta perspektibaz, eta antolatua dela eta sormen sintesia duela erakusten du. Kontzeptu batzuk eta besteak erlazionatzen ditu, antolatua dela erakusten du eta modu egokian analizatzen ditu GBLari dagozkion gaiak. Zailtasunak dauzka kontzeptu ezberdinak erlazionatzeko. Informazioaren antolamendua ez da egokia. Kontzeptu batzuk eta besteak ez ditu erlazionatzen, eta edukiak elkarren ondoan jarri besterik ez du egiten.
AHOZKO AURKEZPENA % 25        
Emaitzak aurkezteko modua % 6 Ikasleak modu ordenatuan aurkeztu ditu GBLaren helburuak, informazio iturriak eta aurrez erabakitako metodologia eta plangintza, item bakoitzaren garrantziaren arabera banatu du denbora, eta zuzen eta labur justifikatu ditu itemak. Item guztiak aurkeztu ditu, baina denbora ez du behar bezala banatu eta/edo item guztiak ez ditu behar bezala justifikatu. Item guztiak aurkeztu ditu, baina halako modu desordenatuan, edota ez du justifikatu baten bat. Aurkezteko moduak transmititzen du GBL proposamena nolakoa den, baina modu lausoan edo osatugabean. Aurkezteko modua desordenatua izan da, eta item batzuk baino ez ditu azpimarratu. Informazio gutxi eman du ikasleak egin duen lanari buruz eta lana egiteko moduari buruz.
Ahozko hizkuntzaren erabilera % 2 Estilo egokia du behar den aurkezpen motarako. Edukiak azaltzeko modua eta erabilitako hiztegia erabat egokitzen zaizkio testuinguruari. Oro har, estiloa egokia da, baina tarteka ideia eta hiztegi sinpleegia erabili du termino teknikoak erabili behar zirenean; edo, alderantziz, hitz teknikoegiak erabili ditu oinarrizko kontzeptuak azaltzeko. Lana aurkezteko estiloak maiz ez du kontuan hartu zer-nolako inguruan aurkeztu den. Ideiak eta hiztegia maiz ez dira egokiak behar den komunikazio motarako. Ez du inola ere egoerara egokitu ez aurkezpenaren maila ez hiztegia. Sinpleegia da, edota espezializatuegia eta teknizistegia behar den komunikazio motarako.
Aurkezpenaren kalitatea % 5 Aurkezpenean, ikusizko elementu dinamikoak, egokiak eta sormen handikoak erabili ditu, ikuslearen arreta erakartzeko modukoak. Aurkezpenean, gaiarentzat egokiak diren ikusizko elementuak erabili ditu, baina ez daude behar bezala antolatuak, dela formari dela tamainari dagokionez. Ikusizko elementu gutxi erabili ditu, eta ez diote ekarpenik egiten aurkezpenari (zerikusirik ez duten irudiak azaltzen dira edo tamaina ez da egokia). Aurkezteko modua monotonoegia da, eta ez du erabiltzen ikuslearen arreta erakartzeko moduko ikusizko elementurik.
Hitzezkoa ez den komunikaziorako trebetasunak % 2 Mezua indartu du, eta entzulearen arreta erakarri du ahozko komunikazioaren teknikak modu eraginkorrean erabiliz: entzuleei begiratu die, bolumen egokia erabili du, tonua modulatu du, keinuen bidez indartu du hitzezko mezua, eta ez du makulu-hitzik erabili. Oro har, ongi erabili ditu ahozko komunikazioaren teknikak, baina tarteka ez die entzuleei begiratu, makulu-hitzak erabili ditu edo bolumena ez da egokia izan. Ahozko komunikazioaren teknika gutxi erabili ditu diskurtsoari laguntzeko. Diskurtsoaren funtsezko elementuak transmititu ditu, baina ez die entzuleei begiratu, ez du tonua modulatu edo tarteka ez du bolumen egokia erabili, ez du keinuen bidez indartu hitzezko mezua edo makulu-hitzak erabili ditu. Urduritasun handia sumatu zaio azalpenean, oharrak zuzenean irakurri ditu, eta ez ditu ahozko komunikazioaren teknikak erabili. Bere komunikatzeko moduak ez du batere laguntzen entzuleen arreta mantentzen.
Epaimahaiaren galderei emandako erantzuna % 10 Interesa agertu du egin zaizkion iruzkinen aurrean, eta arretaz entzun ditu. Jariotasunez eta modu egokian erantzun die egin zaizkion galderei. Galderei modu egokian erantzuten jakin du, baina badu non hobetu. - Ez zaio ikusi iruzkinei kasu egiten.  - Erantzun die epaimahaikideek egin dizkioten galderei, nahiz eta ez behar bezala. - Hitz egiten ari denari hitza moztu dio, ematen ari zitzaizkion argudioak entzuten bukatu gabe.  - Ez du jakin galderei erantzuten edo galdetu zaiona ez den beste zerbait erantzun du.
Lanaren azkeneko kalifikazioa 14 dimentsio hauen haztapenaren emaitza izanen da. Nolanahi ere, dimentsio horietako edozein gainditzen ez badu, litekeena da lana ez gainditzea.  

Gora

Gai-zerrenda

Ez da aplikatzekoa.

Gora

Praktika esperimentalen programa

Ez da aplikatzekoa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografía

 

  1. De Cunha I. El trabajo de fin de grado y de máster: redacción, defensa y publicación. Barcelona:  Editorial UOC; 2016.

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=531863

  1. García Sanz. MP, Martínez Clares, P, (coords.). Guía práctica para la realización de trabajos fin de grado y trabajos fin de máster. Murcia: Universidad de Murcia; 2012.

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=545430

 

  1. Icart Isern, MT, Pulpón Segura, AM, (coords.). Cómo elaborar y presentar un proyecto de investigación, una tesina y una tesis. Barcelona: Edicions Universitat de Barcelona; 2012.
  2. Serrano Gallardo P. Trabajo fin de Grado en Ciencias de la Salud. Madrid: Difusión Avances de Enfermería; 2012

 

      Beste iturri batzuk kontsultatzeko

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiak antolatzen duen (Informaziorako Gaitasunak Osasunaren Arloan) izeneko ikastaroari dagozkion dokumentuak. Sarbidea NireIkasgelategia plataformaren bidez

 

Normas de estilo APA.

https://apastyle.apa.org/style-grammar-guidelines/

 

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania

Gora

Non emango den

Iruñeko campusean: Arrosadia.

Tokia: Ikasgelategia.

Gora