Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023 
Erizaintzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 401890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 6 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
PUMAR MENDEZ, MARIA JESUS (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Gradu Bukaerako Lana 

Jakintzagaia: Gradu Bukaerako Lana 

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Txosten original bat prestatu behar da gai hauei buruz: Ikerketa kuantitatiboa edo kualitatiboa; esku hartzeko, osasuna sustatzeko edo birgaitzeko planen garapena; kasu kliniko interesgarri baten deskribapena; gai baten berrikuspen bibliografikoa; gida baten, protokolo baten edota esku hartzeko teknika baten deskribapena edo garapena; gai teoriko edo metodologikoen analisia eta hausnarketa eta abar. Lan arlo espezifiko batekin eduki behar du lotura, ikasketen bukaerako lana edo practicuma egiten den aldian izan den behaketatik/analisitik atera behar da eta ebidentzia zientifikoak eutsi behar du.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasun hauek (CB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

1OG. Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza-maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

2GO. Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3OG. Datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketen arlokoak), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

4OG. Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

5OG. Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko iaiotasunak garatu izatea.

 

Zeharkako gaitasun hauek (ZGO) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

1-ZGO. Analisirako eta sintesirako gaitasuna. 

2-ZGO. Denbora antolatzea eta kudeatzea.

3-ZGO. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

4-ZGO. Beste hizkuntza bat jakitea.

6-ZGO. Informazioa kudeatzeko trebetasunak.

10-ZGO. Problemen konponbidea.

11-ZGO. Erabakiak hartzea.

18-ZGO. Nork bere kasa lan egiteko gaitasuna.

19-ZGO. Proiektuen diseinua eta kudeaketa.

21-ZGO. Kalitatearekiko kezka.

Gora

Berariazko gaitasunak

Tutoretzapeko Praktikei eta Gradu Bukaerako Lanari (TPE) dagozkien gaitasun espezifiko hauek eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

3-TPE. Jakintzagai bat baino gehiagorekin zeharkako zerikusia duen egitea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1-E. Txosten original bat prestatzea, funts teoriko eta metodologiko egokia izanen duena eta berrikuspen bibliografiko eguneratua eta landu den gaiarentzat esanahitsua.

2-E. Jendaurrean azaltzea eta defendatzea egin den lana.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
3.J - Tutoretza 2,25  
4.J - Jarduera orohartzaileak  0,75  
5.J - Ikasle bakoitzaren lana   147
Guztira 3 147

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren araudiarekin bat etorriz eta, bereziki, araudi honetan ezarritakoa betez:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanen Araudia. Gobernu Kontseiluaren erabakia, 2022ko ekainaren 30ekoa (2022-2023 ikasturtean hartuko du indarra). 2022ko urriaren 1a.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasketa Amaierako Lanen Araudia Osasun Zientzien Fakultatean garatzeko Xedapenak. Ikusirik Osasun Zientzien Fakultateko Batzordeak 2022ko azaroaren 24ko bileran hartutako erabakia.

Ikasleak bakarka eta zuzendari baten gidaritzapean egiten duen lana izanen da GALa. Lan horretan graduan hartu diren prestakuntzazko edukiak, ahalmenak, gaitasunak eta trebetasunak aplikatuko eta garatuko dira.

 

Hau da GALaren zuzendariak dituen eginkizun nagusiak:

  • GALaren espezifikazioak zein diren erabakitzea
  • Lanean zehar ikaslea orientatzea gaiaren egiturarekin, idazkerarekin, filosofiarekin edo ikuspegiarekin loturiko kontuetan
  • Aurreikusten den denboran helburuak lortzeko modukoak direla bermatzea
  • Baimena ematea ikasleak GALa aurkez eta defenda dezan

 

Ikasleari GALaren zuzendari bat esleitu zaionean hasten da zuzendariaren lana. 

 

GALak frogatu behar du ikasleak dagokion graduan ikasitako gaitasunak eta ezagutzak integratu dituela, Erizaintzan eragin aplikatuak izan ditzaketen lanak eginez. GALak bi motatakoak izan daitezke:

  • Berrikuspen bibliografikoa
  • Berrikuspen bibliografikoa + esku hartzeko edo hobekuntzarako proposamen bat / zainketa-plan bat / negozio plan bat / ekintzailetza-proiektu bat / datu publikoen analisi bat / bestelako lan bat

 

 

GALa egiteko jarduerak

 

Hasiera: GALa esleitzeko prozesua gauzatu eta gero, ikasleak hartu behar du ardura bere hilabeteko epean gehienez ere zuzendariarekin hitz egiteko eta lan bilera bat adosteko. Bilera horretan, edo adostu duten epean, proposamen edo aurreproiektu bat aurkeztuko dio ikasleak eta proposamenean GALaren izenburua, helburuak, metodologia eta lanerako egutegia azaldu beharko ditu.

NireIkasgelategian egiten den ¿Informaziorako Gaitasunak Osasunaren Arloan¿ izeneko ikastaroa egin behar du ikasleak zazpigarren seihilekoan.

GALa egitea: GALaren zuzendariaren aholkuei kasu eginez joanen da ikaslea lana gauzatzen. Zuzendariak gutxienez bi lan bilera finkatu behar ditu ikaslearekin. NireIkasgelategia plataforman jakinaraziko da zein izanen diren GALak izan behar dituen oinarrizko atalak eta zein formatu izan behar duen lanaren aurkezpenak.

Defentsarako baimena: zuzendariak, idatzitako behin betiko lana berrikusi ondoren, lana aurkeztu eta defendatzeko baimena emanen du. GALak zuzendariaren oniritzirik ez badu, txosten arrazoitu batekin justifikatu behar du zuzendariak zergatik egin dion uko oniritzia emateari. Halakoetan, ikasleak zilegi du GALa bere ardurapean inskribatzea.

GALaren gordailua: GALa dokumentu elektronikoan (PDFan) erantsi behar da NireIkasgelategian, horretarako den gunean. Horrez gain, GALaren defentsaren izen ematea eta GALari buruzko NUPen araudi orokorreko defentsaren inskripzioa eta sarbide irekiko edo murriztuko baimena eman behar da. 

Defentsa: GALaren defentsa publikoa horretarako izendatu den epaimahaiaren aurrean eginen du ikasleak, eta Fakultateak behar adinako denbora aurrerapenarekin adierazi beharko du eguna. Hiru aldi egonen dira aukeran defentsa egiteko: otsailean, maiatzean edo irailean.

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluaziorako jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1-E Lan idatziaren ebaluazioa* 75 Ez --
2-E Azalpenaren eta defentsaren ebaluazioa 25 Ez --

 

*Liburutegiak antolatzen duen Informaziorako Gaitasunen Ikastaroa gainditu behar da ezinbestez GBLa aurkezteko eta defendatzeko.

Jendaurreko azalpenaren bidez defendatzen da GALa eta horretarako eratzen den epaimahai baten aurrean egiten da. Gehienez ere 10 minutu edukiko ditu ikasleak bere lanaren ahozko azalpena egiteko. Ikasleak epaimahaikideen galderei eta argitasun eskaerei erantzuna emanen die, 20 minutuz gehienez ere.

GAL bakoitzaren ebaluazioa dagokion epaimahaiak eginen du eta behean erantsita dauden errubrikak aplikatuko ditu. 

Epaimahaia bi irakaslek osatuko dute, eta bakoitzak bere kabuz beteko ditu errubrikak. Beharrezkotzat jotzen badute, epaimahaiak ateak itxita eztabaidatzen ahalko du kalifikazioaz, eta GALeko irakasleari entzunen diote.

Ikasleak proba gainditzen ez badu, organo ebaluatzaileak horri buruzko txosten arrazoitua egin beharko du. Txostena ikusi ondoren, GALaren zuzendariak aukera izanen du ikasleari egokiak iruditzen zaizkion neurriak proposatzeko GALa beste deialdi batean gainditzeko moduan egon dadin.

Hauek dira epaimahai ebaluatzaileak erabili behar dituen errubrikak:

Lan idatzia

 

Aurkezpena eta defentsa

Lanaren azkeneko kalifikazioa jarraian adierazten dien 19 dimentsio hauen ponderazioaren emaitza izanen da. Nolanahi ere, ikasleak ez badu dimentsio horietakoren bat gainditzen, baliteke lana bera ez gainditzea.

Gora

Gai-zerrenda

Ez da aplikatzekoa. 

Gora

Praktika esperimentalen programa

Ez da aplikatzekoa. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Liburuak

  1. Cunha ID. El trabajo de fin de grado y de máster: redacción, defensa y publicación. Barcelona: UOC; 2016.

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=531863

  1. García Sanz MP, Martínez Clares P, editoras. Guía práctica para la realización de trabajos fin de grado y trabajos fin de máster. Murcia: Universidad de Murcia; 2012

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=545430

  1. Icart Isern MT, Pulpón Segura AM [et al.], editoras. Cómo elaborar y presentar un proyecto de investigación, una tesina y una tesis. Barcelona: Universitat de Barcelona, Publicacions i Edicions; 2012
  2. Serrano Gallardo P. Trabajo fin de grado en ciencias de la salud. Madrid: Difusión Avances de Enfermería; 2012

Aldizkariak

  1. Sánchez Martos J, Gamella Pizarro C. Eficacia de la presentación oral y defensa del Trabajo Fin de Grado. Metas Enferm. 2013;16(8):28-32.

Baliabideak Interneten

  1. Outeda CC. Guía práctica para elaborar y presentar un TFG: la escritura académica en un entorno digital. 4ª ed. 2021. https://extension.uned.es/actividad/23879

 

Beste baliabide batzuk           

  1. Biblioteca de la Universidad Pública de Navarra. Curso de Competencias Informacionales en el Campo Sanitario (CI para SANI). Acceso a través de la plataforma MiAulario.  
  2. Bibliografías de las asignaturas 401209 Fuentes de datos documentales en el campo sanitario y 401608 Elaboración de proyectos en el campo sanitario

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Gora