Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2022/2023
Erizaintzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 401890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 6 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
LOPEZ DE DICASTILLO SAINZ DE MURIETA, OLGA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Gradu Bukaerako Lana 

Jakintzagaia: Gradu Bukaerako Lana 

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Txosten original bat prestatu behar da gai hauei buruz: Ikerketa kuantitatiboa edo kualitatiboa; esku hartzeko, osasuna sustatzeko edo birgaitzeko planen garapena; kasu kliniko interesgarri baten deskribapena; gai baten berrikuspen bibliografikoa; gida baten, protokolo baten edota esku hartzeko teknika baten deskribapena edo garapena; gai teoriko edo metodologikoen analisia eta hausnarketa eta abar. Lan arlo espezifiko batekin eduki behar du lotura, ikasketen bukaerako lana edo practicuma egiten den aldian izan den behaketatik/analisitik atera behar da eta ebidentzia zientifikoak eutsi behar du.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasun hauek (CB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

1OG. Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza-maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

2GO. Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3OG. Datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketen arlokoak), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

4OG. Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

5OG. Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko iaiotasunak garatu izatea.

 

Zeharkako gaitasun hauek (ZGO) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

1-ZGO. Analisirako eta sintesirako gaitasuna. 

2-ZGO. Denbora antolatzea eta kudeatzea.

3-ZGO. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

4-ZGO. Beste hizkuntza bat jakitea.

6-ZGO. Informazioa kudeatzeko trebetasunak.

10-ZGO. Problemen konponbidea.

11-ZGO. Erabakiak hartzea.

18-ZGO. Nork bere kasa lan egiteko gaitasuna.

19-ZGO. Proiektuen diseinua eta kudeaketa.

21-ZGO. Kalitatearekiko kezka.

Gora

Berariazko gaitasunak

Tutoretzapeko Praktikei eta Gradu Bukaerako Lanari (TPE) dagozkien gaitasun espezifiko hauek eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

3-TPE. Jakintzagai bat baino gehiagorekin zeharkako zerikusia duen egitea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1-E. Txosten original bat prestatzea, funts teoriko eta metodologiko egokia izanen duena eta berrikuspen bibliografiko eguneratua eta landu den gaiarentzat esanahitsua.

2-E. Jendaurrean azaltzea eta defendatzea egin den lana.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
3.J - Tutoretza 2,25*  
4.J - Jarduera orohartzaileak  0,75  
5.J - Ikasle bakoitzaren lana   147
Guztira 3 147

* NUPeko Gobernu Kontseiluaren 12/2011 Erabakia

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren araudiarekin bat eginez, eta, bereziki, kontuan hartuz  2014ko maiatzaren 27an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen Ikasketen Bukaerako Lanei buruzko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregelamenduan ezartzen dena eta 2021eko apirilaren 28an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen Osasun Zientzien Fakultateko Gradu Bukaerako Lanari buruzko Erregelamenduan ezartzen dena, gida honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Graduaren GBLa arautzen duen prozedura garatzen du.

Ikasleak bakarka eta zuzendari baten gidaritzapean egiten duen lana izanen da GBLa. Lan horretan graduan hartu diren prestakuntzazko edukiak, ahalmenak, gaitasunak eta trebetasunak aplikatuko eta garatuko dira.

Hau da GBLaren zuzendariak dituen eginkizun nagusiak:

  1. GBLaren espezifikazioak finkatzea.
  2. Lanean zehar ikaslea orientatzea gaiaren egiturarekin, idazkerarekin, filosofiarekin edo ikuspegiarekin erlazionatzen diren kontuetan.
  3. Aurreikusten den denboran helburuak irisgarriak direla bermatzea.
  4. Baimena ematea ikasleak GBLa aurkez eta defenda dezan.

Ikasleari GBLaren zuzendari bat esleitu zaionean hasten da zuzendariaren lana. 

GBLak frogatu behar du ikasleak dagokion graduan ikasitako gaitasunak eta ezagutzak integratu dituela, Erizaintzan eta/edo Fisioterapian eragina duten lanak eginez. GBLak hauetakoren bat izanen dira:

  • Berrikuspen bibliografikoa.
  • Berrikuspen bibliografikoa eta esku hartzeko/hobekuntzarako proposamen bat/Zainketa plan bat/Negozio plan bat/Ekintzailetza proiektu bat/Datu Publikoen analisia/Bestelako lan bat prestatzea

 

GBLa egiteko jarduerak

Hasiera: GBLa esleitzeko prozesua garatu eta gero, ikasleak hartu behar du ardura bere zuzendariarekin hitz egiteko, hilabeteko epean gehienez ere, lan bilera bat adosteko. Bilera horretan, edo adostu duten epean, proposamen edo aurreproiektu bat aurkeztuko dio ikasleak eta proposamenean GBLaren izenburua, helburuak, metodologia eta lanerako egutegia azalduko dira. Zuzendarikide bat edo kanpoko aholkulari bat izanez gero, nor den esan behar da.

NireIkasgelategian egiten den ¿Informaziorako Gaitasunak Osasunaren Arloan¿ izeneko ikastaroa egin behar du ikasleak zazpigarren seihilekoan.

GBLaren garapena: GBLaren zuzendariaren aholkuei kasu eginez  joanen da ikaslea lana gauzatzen. Zuzendariak bi lan bilera finkatu behar ditu gutxienez ikaslearekin. NireIkasgelategia plataforman jakinaraziko dira GBLak izan behar dituen oinarrizko atalak eta zein formatu izan behar duen lanaren aurkezpenak.

GBLa defendatzeko baimena: azkeneko elkarrizketan idatzizko lana eskuartean eduki behar du zuzendariak, eta ikasleak lanaren defentsa eginen dio ahoz zuzendariari. Zuzendariak erabakiko du lana egokia den edo ez defentsarako. 

Nola aurkeztu GBLa: GBLa dokumentu elektronikoan (PDFan) erantsi behar da NireIkasgelategian, horretarako den ¿gune konpartituan¿. Halaber, fitxategi bakar batean eta euskarri informatikoan jarriko da, formatu konprimatuan, PDF formatura bihurtu ezin den beste edozein baliabide tekniko. Horrez gain, NUPeko GBLen araudi orokorreko defentsaren inskripzioa eta sarbide irekiko edo murriztuko baimena entregatuko dira. 

Defentsa: GBLaren defentsa publikoa horretarako izendatu den epaimahaiaren aurrean eginen du ikasleak, eta Fakultateak behar adinako denbora aurrerapenarekin adieraziko duen egunean. Hiru aldi egonen dira aukeran defentsa egiteko: otsailean, maiatzean edo irailean. 

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluaziorako jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1-E Lan idatziaren ebaluazioa* 75 Ez --
2-E Azalpenaren eta defentsaren ebaluazioa 25 Ez --
         
         

 

*Liburutegiak antolatzen duen Informaziorako Gaitasunen Ikastaroa gainditu behar da ezinbestez GBLa aurkezteko eta defendatzeko.

 

Ikasleak aukeran du GBL gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egitea, betiere epaimahaikideek hizkuntza gaitasun bermatua baldin badute.

Jendaurreko azalpenaren bidez defendatzen da GBL eta horretarako eratzen den epaimahaia baten aurrean egiten da. Gehienez ere 10 minutu edukiko ditu ikasleak bere lanaren ahozko azalpena egiteko. Ikasleak epaimahaikideen galderei eta argitasun eskaerei erantzuna emanen die, 20 minutuz gehienez ere.

GBL bakoitzaren ebaluazioa dagokion epaimahaiak eginen du eta behean dagoen errubrika aplikatuko du. GBLa gainditzeko 5 puntu behar dira 10etik. 

Epaimahaiak, behar izanez gero, ateak itxirik eztabaida eginen du kalifikazioa emateko eta, egoki irizten badio, GBLeko zuzendariari entzutea emanen dio.

Ikasleak proba gainditzen ez badu, organo ebaluatzaileak horri buruzko txosten arrazoitua eginen du. Txostena ikusi  ondoren, GBLaren zuzendariak aukera izanen du GBLa hurrengo deialdi batean gainditzeko egokitzat jotzen dituen neurriak proposatzeko ikasleari.

Hau da epaimahai ebaluatzaileak erabili behar duen errubrika:

OSASUN ZIENTZIEN GBLaren ERRUBRIKA

  Errubrika (Epaimahaia)                                                                                                                                                                                                                                             
ITEMA Hazt. Oso egokia (7,6 - 10 puntu) Egokia (5,1 - 7,5 puntu) Oinarrizkoa (2,6 - 5 puntu) Desegokia (0 - 2,5 puntu)
DOKUMENTU IDATZIA % 75        
Laburpena (gaztelaniaz eta euskaraz) % 5 Gaztelaniazko laburpenak argi erakutsiko ditu GBLaren edukiak. Ingelesezko laburpena ongi idatzia dago. - Laburpenak GBLaren edukien ikuspegi orokorra ematen du, baina hobetzeko modukoa da. - Ingelesezko laburpena gaizkiidatzia dago. Gaztelaniazko laburpenak ez ditu argi erakusten GBLaren edukiak. Laburpenetako bat falta da, edo biak.
Lanaren egitura % 10 Gidan dauden atal guztiak dauzka eta koherentzia ikusten da haien artean. Egokiak dira bere formatua eta adierazpena. Lanean hausnarketa koherentea ikusten da gaia praktikan aplikatzeko. - Bete gabe dago ataletakoren bat. - Gabetasunen bat ikusten da lanaren formatuan edo atalen baten adierazpenean. - Zehaztu gabe edo osatu gabe azaltzen du gaia praktikan aplikatzeko modua.   - Gidan dauden ataletakoren bat falta da.  - Zenbait gabetasun ikusten dira formatuan edo atal batzuen adierazpenean. - Ez da hausnarketa koherentea ikusten gaia praktikan aplikatzeari buruz. Aurreko laukitxoko irizpideetako 2 edo 3 betetzen dira aldi berean.
Aipamenak testuan % 5 Aipamen kopuru egokia dago testuan. Testuan aipatzen diren iturri guztiak erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen dira. Aipamen guztiak dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Testuan aipatzen diren iturri guztiak ez dira agertzen erreferentzien azkeneko zerrendan. - Aipamen bat edo bi ez dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Testuan aipatzen diren iturrietako lau gehienez badira erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen ez direnak. - Aipamenetako lau gehienez badira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak ez direnak. - Testuan aipatzen diren iturrietako lau baino gehiago badira erreferentzien azkeneko zerrendan agertzen ez direnak. - Aipamenetako lau baino gehiago badira badira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak ez direnak.
Erreferentziak (alderdi formalak) % 5 Testuan aipatzen diren iturriak soilik agertzen dira erreferentzien zerrendan. Erreferentzien zerrenda handia eta askotarikoa da, eta eguneratua dago. Erreferentzia guztiak dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. Erreferentziak ongi aurkezten dira. - Erreferentzien zerrenda ona da, baina ez da oso handia, askotarikoa edo eguneratua. - Erreferentzietakoren bat ez da APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoa. - Akats zehatz batzuk daude erreferentzietan.  - Erreferentzien zerrenda ez da aski handia, askotarikoa edo eguneratua. - Bada zenbait erreferentzia APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoa ez dena. - Akats batzuk daude erreferentzietan. - Testuan aipatzen ez diren iturri batzuk agertzen dira erreferentzien zerrendan. - Erreferentzien zerrenda ez da handia, askotarikoa edo eguneratua. - Erreferentzia gehienak ez dira APA7 edo Vancouver izeneko arauen araberakoak. - Akats asko daude erreferentzietan.
Kontsultatu diren iturriak (datu baseak eta erreferentziak) % 15 Erreferentzien zerrenda handia da landu den gairako, askotarikoa da eta oso eguneratua dago. Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko handia dauka. - Erreferentzien zerrenda egokia da landu den gairako, askotarikoa da eta oso eguneratua dago. - Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko nahikoa dauka. - Erreferentzien zerrenda egokia da landu den gairako, baina ez da askotarikoa eta ez dago oso eguneratua. - Aldizkari zientifikoetako artikuluen ehuneko txikia dauka. - Erreferentzien zerrenda ez da aski landu den gairako. - Erreferentziak garrantzi gutxikoak dira edo zientifikoak ez diren iturrietakoak (blogetakoak, interneteko orrialderen batekoak, orotariko aldizkarietakoak).  - Zaharkituak daude gehienak (15 urte baino gehiagokoak dira).
Ortografia eta gramatika % 5 Zuzentasun gramatikala eta sintaktikoa du, ortografia akatsik ez eta puntuazio akatsik ere ez. - Ia ez dago ortografia akatsik eta akats txikiak dira. - Puntuazio akatsen bat dago. - Gramatika edo sintaxi akats txikiak daude. - Ortografia akats batzuk daude. - Puntuazio akats batzuk daude. - Gramatika edo sintaxi akats batzuk daude. - Ortografia akats asko daude.  - Puntuazio akats asko daude. - Gramatika edo sintaxi akats asko daude.  - Aurkezpena ez da egokia formaren aldetik (hutsuneak dauzka, letra motak nahasten ditu, etab.).
Idazkera  % 5 Hizkera aberatsa du, zorrotza, zehatza eta askotarikoa. Argitasunez eta bikaintasunez adierazten du dena. - Hizkera egokia da, baina ez erabat zorrotza. - Adierazpena egokia da, baina hobetzeko modukoa. - Hizkera ez da oso zehatza. - Adierazpen oso argirik ez du. - Lagunarteko hizkera du. - Nahasia du adierazpena, bere enuntziatuak ulergaitz bihurtu arte.
Kontzeptuzko argitasuna du. % 10 Kontzeptuak identifikatzen ditu, akatsik egin gabe. Kontzeptuak eta beren arteko erlazioak sakon ulertzen dituela frogatzen du eta kontzeptuetan ñabardurak egiten dituela. - Kontzeptuak identifikatzen ditu, kontzeptuetan akats garrantzitsurik egin gabe. - Kontzeptuak eta beren arteko erlazioak egoki ulertzen dituela frogatzen du. Kontzeptuzko akatsak egiten ditu. Ulermen akatsak ditu.   Akats garrantzitsuak dauzka kontzeptuetan; ulertu gabe dauka funtsezko kontzepturen bat.
Kontzeptuen integrazioa % 15 Kontzeptu batzuk eta besteak erlazionatzen ditu, sakontasunez eta perspektibaz, eta antolatua dela eta sormen sintesia duela erakusten du. Kontzeptu batzuk eta besteak erlazionatzen ditu, antolatua dela erakusten du eta modu egokian analizatzen ditu GBLari dagozkion gaiak. Zailtasunak dauzka kontzeptu ezberdinak erlazionatzeko. Informazioaren antolamendua ez da egokia. Kontzeptu batzuk eta besteak ez ditu erlazionatzen, eta edukiak elkarren ondoan jarri besterik ez du egiten.
AHOZKO AURKEZPENA % 25        
Emaitzak aurkezteko modua % 6 Ikasleak modu ordenatuan aurkeztu ditu GBLaren helburuak, informazio iturriak eta aurrez erabakitako metodologia eta plangintza, item bakoitzaren garrantziaren arabera banatu du denbora, eta zuzen eta labur justifikatu ditu itemak. Item guztiak aurkeztu ditu, baina denbora ez du behar bezala banatu eta/edo item guztiak ez ditu behar bezala justifikatu. Item guztiak aurkeztu ditu, baina halako modu desordenatuan, edota ez du justifikatu baten bat. Aurkezteko moduak transmititzen du GBL proposamena nolakoa den, baina modu lausoan edo osatugabean. Aurkezteko modua desordenatua izan da, eta item batzuk baino ez ditu azpimarratu. Informazio gutxi eman du ikasleak egin duen lanari buruz eta lana egiteko moduari buruz.
Ahozko hizkuntzaren erabilera % 2 Estilo egokia du behar den aurkezpen motarako. Edukiak azaltzeko modua eta erabilitako hiztegia erabat egokitzen zaizkio testuinguruari. Oro har, estiloa egokia da, baina tarteka ideia eta hiztegi sinpleegia erabili du termino teknikoak erabili behar zirenean; edo, alderantziz, hitz teknikoegiak erabili ditu oinarrizko kontzeptuak azaltzeko. Lana aurkezteko estiloak maiz ez du kontuan hartu zer-nolako inguruan aurkeztu den. Ideiak eta hiztegia maiz ez dira egokiak behar den komunikazio motarako. Ez du egoerara inola ere egokitu ez aurkezpenaren maila ez hiztegia. Sinpleegia da, edota espezializatuegia eta teknizistegia behar den komunikazio motarako.
Aurkezpenaren kalitatea % 5 Aurkezpenean, ikusizko elementu dinamikoak, egokiak eta sormen handikoak erabili ditu, ikuslearen arreta erakartzeko modukoak. Aurkezpenean, gaiarentzat egokiak diren ikusizko elementuak erabili ditu, baina ez daude behar bezala antolatuak, dela formari dela tamainari dagokionez. Ikusizko elementu gutxi erabili ditu, eta ez diote ekarpenik egiten aurkezpenari (zerikusirik ez duten irudiak azaltzen dira edo tamaina ez da egokia). Aurkezteko modua monotonoegia da, eta ez du erabiltzen ikuslearen arreta erakartzeko moduko ikusizko elementurik.
Hitzezkoa ez den komunikaziorako trebetasunak % 2 Mezua indartu du, eta entzulearen arreta erakarri du ahozko komunikazioaren teknikak modu eraginkorrean erabiliz: entzuleei begiratu die, bolumen egokia erabili du, tonua modulatu du, keinuen bidez indartu du hitzezko mezua, eta ez du makulu-hitzik erabili. Oro har, ongi erabili ditu ahozko komunikazioaren teknikak, baina tarteka ez die entzuleei begiratu, makulu-hitzak erabili ditu edo bolumena ez da egokia izan. Ahozko komunikazioaren teknika gutxi erabili ditu diskurtsoari laguntzeko. Diskurtsoaren funtsezko elementuak transmititu ditu, baina ez die entzuleei begiratu, ez du tonua modulatu edo tarteka ez du bolumen egokia erabili, ez du keinuen bidez indartu hitzezko mezua edo makulu-hitzak erabili ditu. Urduritasun handia sumatu zaio azalpenean, oharrak zuzenean irakurri ditu, eta ez ditu ahozko komunikazioaren teknikak erabili. Bere komunikatzeko moduak ez du batere laguntzen entzuleen arreta mantentzen.
Epaimahaiaren galderei emandako erantzuna % 10 Interesa agertu du egin zaizkion iruzkinen aurrean, eta arretaz entzun ditu. Jariotasunez eta modu egokian erantzun die egin zaizkion galderei. Galderei modu egokian erantzuten jakin du, baina badu non hobetu. - Ez zaio ikusi iruzkinei kasu egiten.  - Erantzun die epaimahaikideek egin dizkioten galderei, nahiz eta ez behar bezala. - Hitz egiten ari denari hitza moztu dio, ematen ari zitzaizkion argudioak entzuten bukatu gabe.  - Ez du jakin galderei erantzuten edo galdetu zaiona ez den beste zerbait erantzun du.

 

Lanaren azkeneko kalifikazioa 14 dimentsio hauen haztapenaren emaitza izanen da. Nolanahi ere, dimentsio horietako edozein gainditzen ez badu, litekeena da lana ez gainditzea.

Gora

Gai-zerrenda

Ez da aplikatzekoa. 

Gora

Praktika esperimentalen programa

Ez da aplikatzekoa. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Liburua

  1. Cunha ID. El trabajo de fin de grado y de máster: redacción, defensa y publicación. Barcelona: UOC; 2016.
  2. García Sanz MP, Martínez Clares P, editoras. Guía práctica para la realización de trabajos fin de grado y trabajos fin de máster. Murcia: Universidad de Murcia; 2012
  3. Icart Isern MT, Pulpón Segura AM [et al.], editoras. Cómo elaborar y presentar un proyecto de investigación, una tesina y una tesis. Barcelona: Universitat de Barcelona, Publicacions i Edicions; 2012
  4. Serrano Gallardo P. Trabajo fin de grado en ciencias de la salud. Madrid: Difusión Avances de Enfermería; 2012

Aldizkaria

  1. Sánchez Martos J, Gamella Pizarro C. Eficacia de la presentación oral y defensa del Trabajo Fin de Grado. Metas Enferm. 2013;16(8):28-32.

Internet 

  1. Outeda CC. Guía práctica para elaborar y presentar un TFG: la escritura académica en un entorno digital. 4ª ed. 2021. https://extension.uned.es/actividad/23879

Beste iturri batzuk

  1. Biblioteca de la Universidad Pública de Navarra. Curso de Competencias Informacionales en el Campo Sanitario (CI para SANI). Acceso a través de la plataforma MiAulario.  https://miaulario.unavarra.es/portal
  2. Bibliografías de las asignaturas 401209 Fuentes de datos documentales en el campo sanitario y 401608 Elaboración de proyectos en el campo sanitario

 

Gora