Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351501 Irakasgaia: LANAREN ZUZENBIDEA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
GOÑI SEIN, JOSE LUIS (Resp)   [Tutoretzak ] LLORENS ESPADA, JULEN   [Tutoretzak ]
CASTRO ANSA, OIHAN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Zuzenbide Pribatua/ Lan Zuzenbidea

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaia ikasleak, bai Zuzenbidekoak bai Enpresen Zuzendaritza eta Administraziokoak, enpresako gizarte harremanen gestioan goi mailako formakuntza juridikoa jaso dezaten bideratuta dago. Lan harremanak produkzio eta ekonomia erlazioen benetako euskarria dira eta Lan Zuzenbidea funtsezko paperarena egiten du lan harremanen konfigurazioan. Irakasgai honetan jasotako formakuntzak, ikasleak enpresan lan indarraren erabilgarritasunaren limiteak eta ertzak era argi batean ikus ditzan ahalbidetzen du, eta baita gizarte babes sistemak eta babes administratibo eta judizialeko mekanismoak ere.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio.

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE12.- Ezagutzea eta ulertzea Lanaren Zuzenbidearen funtsezko erakundeak eta haren gorabeherak, bai eta Gizarte Segurantzaren babes ekintzarenak ere.

IE15.- Zuzenbide Pribatuaren eta enpresarenean zenbait arlotan sakontzea eta espezializatzea.

IE17.- ideiak ahoz adieraztea terminologia eta tknika egokiak erabiliz.

IE18.- Idatzi juridikoak idaztea.

IE20.- Problema juridikoei soluzioa bilatzea Zuzenbidearen iturriak aplikatuz eta interpretatuz.

IE21.- Kontzeptu juridikoak kritikoki aztertzea, elkarri lotzea eta integratzea.

IE22.- Errealitate sozialeko problema juridikoak identifikatzea

IE23.- Testu juridikoak irakurtzea eta interpretatzea.

IE24.- Auzi nagusiak aztertzea eta sintetizatzea, nagusiki arlo juridikoan.

IE31.- Barneratzea eta lantzea giza eskubideekiko errespetua, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta dibertsitatearen eta jasangarritasunaren azterketa.

Gora

Metodologia

JARDUERA HEZIGARRIA                              ORDUAK                  PRESENTZIALITATEA
Saio teorikoak                                                        45                          100
Saio praktikoak                                                      13                          100
Lan teoriko-praktikoen egitea                                  15                              0
Ikasle bakoitzare ikasketa                                       75                              0
Azterketa                                                                2                          10

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntza ondorioa Ebaluazio sistema Garrantzia Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa
R183, R120, R164, R167 Azterketa teoriko-praktikoa (gainditu eginbeharra ebaluazio jarraituko notak kontuan hartu daitezen) %60 BAI Gainditzeko 3/6etik lortu beharko da
R164, R6, R124 Erdiko froga %20 BAI  
R167 Ikerkuntza lana %10 BAI  
R183, R120, R164, R167, R124 Klasera etortzea eta parte hartze eraginkorra izatea %10 BAI  

 

Irakasgaia gainditzeko bukaerako azterketan 10etik 5 edo gehiagoko emaitza beharko da (edo zenbatespenaren proportzionala). Bukaerako azterketan 10etik 5 baino gutxiagoko emaitza lortzekotan, ebaluazio jarraiko kalifikazioa kontutan izanen da, baina irakasgaiaren amaierako nota, ebaluaketa jarraia eta bukerako nota, ezingo da 10etik 4,9 baino altuagokoa izango da.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA- LAN ZUZENBIDEAREN SISTEMA NORMATIBOA

1. Lan Zuzenbidearen Fundamentu Historikoak.

2. Lan Zuzenbideko iturriak.

3. Arau konstituzionala: A) Lan harremanetako sistema konstituzionala; B) Oinarrizko Lan Eskubideak (espezifikoak eta inespezifikoak); C) Lan eskubideen berma konstituzionalak.

4. Lan legedia eta Nafarroako Foru Erkidegoaren lan arloko eskumenak.

5. Hitzarmen kolektiboa: A) kontzeptua eta izaera; B) eraginkortasun juridikoa eta pertsonala.

6. Lan arautegiaren ezarpena: A) beharrezko zuzenbidea eta zuzenbide xedatzailea; B) eskubideen ukaezintasuna; C) arau mesedegarriena; D) baldintza onena.

 

2. GAIA- LAN KONTRATUA

1. Nozioa eta lan kontratuaren funtsezko elementuak.

2. Lan legeditik baztertutako lan jarduerak: aipamen berezia Langile Autonomoari eta Ekonomikoki Mendekoak diren Langile Autonomoei (EMLA).

3. Izaera bereziko lan erlazioak.

4. Baldintza subjektiboak: A) lan egiteko ahalmena eta baimena; B) kontratu eraginkortasun eza.

5. Enpresariaren kontratatzeko askatasuna: bereizkeria ezaren oinarria.

6. Aldi Baterako Laneko Enpresen bitarteko kontratazioa (ABLE) .

7. Azpikontratazio legala eta legearen aurkako langileen lagatzea.

8. Kontratuaren forma, dokumentazioa eta proba.

9. Frogaldia: araubide juridikoa.

 

3. GAIA- LAN KONTRATAZIOAREN MODALITATEAK (I)

1. Kontratu mugagabea eta aldi baterako kontratuak.

2. Borondatearen autonomia eta kausalitatea kontratuan.

3. Kontratu mugagabea: A) orokorra; B) jarraitasunik gabeko kontratu finkoa: a) egoerak b) deialdia c) langileen eskubideak d) obrazko kontratu mugagabea

4. Aldi baterako kontratazioaren modalitateak: A) produkziozko baldintzak: a) aurretik jakin ezin den epe luzekoa b) aurretik jakin daitekeen epe motzekoa B) ordezkapenezko kontratua.

5. Irregulartasunengatik mugagabean transformatutako aldi baterako kontratuak.

6. Segidako aldi baterako kontratazio eta kontratu kateatzearen limite legala.

7. Lege iruzurrean egindako aldi baterako kontratazioa.

 

4. GAIA- LAN KONTRATAZIOAREN MODALITATEAK (II)

1. Formakuntza kontratuak: A) alternantziazko formakuntza kontratua; B) praktika profesionala lortzeko kontratua; C) bi modelaitateekiko arau komunak

2. Lanaldi partzialeko kontratuak: A) orokorra; B) txanda kontratua.

3. Lan kontratazio mugagaberako sustapen neurriak.

4. Urruneko lana egiteko kontratua eta telelana.

5. Lan kontratua Administrazio Publikoan: aldi baterako kontratazioa Administrazio Publikoan.

6. Kontratazioaren kontrola: langileon ordezkariei oinarrizko kopia ematea.

 

 

5. GAIA- ZERBITZU ALDIAK ETA ATSEDENA

1. Lan denbora: kontsiderazio orokorrak.

2. Lanaldia: A) iraupena, B) atsedenak, C) txandakako lana; D) gaueko lana.

3. Apartako lanaldiak: handiagotzea, mugaketak eta murrizketak.

4. Lanaldia murrizketa kausa ekonomia arrazoiak medio.

5. Lan egutegia.

6. Aparteko orduak.

7. Lan atsedenaldien erregimena: A) asteko atsedenaldia; B) laneko jaiegunak; C) urteko oporrak.

8. Ordaindutako baimenaldiak.

 

 

6. GAIA- SOLDATA

1. Soldataren nozio juridikoa .

2. Soldata estruktura: A) oinarrizko soldata eta soldata osagarriak; B) soldataz kanpoko eskuratzeak; C) aparteko ordainsariak.

3. Soldataren zehaztapena: A) erregulazio iturriak; B) lanbide arteko gutxieneko soldata; C) banakako soldata hobekuntzak.

4. Soldata absortzioa eta konpentsazioa.

5. Soldata ordaintzearen betebeharra: denbora, lekua eta forma (soldata ordainagiria).

6. Soldataren babes legala: A) ordaintzean berandutzea; B) soldata kreditu pribilegiatua bezala; C) Soldataren enbargaezintasuna; D) Soldata Bermatzeko Funtsa.

 

 

7. GAIA- LAN ERLAZIOAREN GORABEHERAK

1. Betebeharreko lanaren zehaztapena: A) lanbide sailkapena; B) langileen enkoadratze profesionala.

2. Mugigarritasun funtzionala: A) talde profesionalean; B) talde profesionaletik at.

3. Lan baldintzen funtsezko aldaketa: A) banakako izaerakoak; B) izaera kolektibokoak;

4. Estatutuaren araberako hitzarmen kolektiboan jasotako baldintzen aldaketa.

5. Mugigarritasun geografikoa: A) lekualdatzeak; B) desplazamenduak.

6. Enpresen eskualdatzea eta enpresa subrogazioa: A) mortis causa ondorengotza; B)intervivos transmisioa.

7. Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espediente (ABEEE/ERTE)): A) TAP kausengatiko kontratuaren etetea; B) ezinbesteko kausagatiko ABEEEa; C) Flexibilizazio eta estabilizazioaako RED mekanismoaren ABEEE berria.

8. Lan utzialdiak: A) derrigorrezkoa; B) borondatezkoa; C) ahaideak eta umeak zaintzeko.

 

8. GAIA- LAN KONTRATUA AZKENTZEA

1. Kontratua amaitutzat ematea: amaitzearen kausak.

2. Iraungipena alderdien borondateengatik: A) elkarrekiko desadostasuna. Kitatze agiria; B) termino erabakigarria; C) suntsiarazpen baldintza.

3. Iraungipena alderdien desagerpenagatik: A) langilearen heriotza, ezgaitasuna y erretiroa; B) enpresariaren heriotza, ezgaitasuna y erretiroa eta kontratatzaile pertsonaren desagerpena.

4. Langilearen borondatezko azkentzea: langilearen borondatearengatik: A) uztea; B) dimisioa; C) arrazoitutako azkentzea.

 

9. GAIA- DIZIPLINAKO KALERATZEA

1. Enpresariak aldebakarrean erabakitako azkentzea: kaleratzea.

2. Kaleratzearen kausalitatea eta bere tipologia.

3. Diziplinako kaleratzea: kausak.

4. Diziplinako kaleratzean ekintza: forma, denbora eta lekua.

5. Diziplinako kaleratzearen errebisioa: a) kaleratzearen kalifikazioa, b) efektu juridikoak.

6. Langileon ordezkari legalen kaleratzearen berezitasunak.

 

10. GAIA- KALERATZE OBJEKTIBOA ETA KOLEKTIBOA

1. Legalki bidezkoak diren kausa objektiboetan oinarritutako kaleratzea: A) kausak; B) kaleratze ekintzaren berezitasunak; C) kaleratzearen kalifikazioa eta bere efektuak.

2. Kaleratze kolektiboa arrazoi ekonomikoengatik, antolaketakoengatik, teknikoengatik edo ekoizpenekoengatik: A) kontzeptua; B) kausak; C) enplegu erregulazioko prozedura; E) efektuak

3. Ezinbesteko kausarengatiko kaleratzea: A) ezinbesteko kausaren baldintza konfiguratzaileak; B) administrazioaren adostea.

4. Preskripzioa eta lan kontratutik eratorritako akzioen iraungitzea.

 

 

11. GAIA-  LANGILEON ORDEZKARITZA ENPRESAN

1. Langileon antolatze kolektiboaren formak enpresan. Espainiako ¿kanal bikoitzaren¿ ordezkaritza.

2. Langileon ordezkaritza bateratua enpresan: A) ordezkaritza bateratuaren organoak: langileen eskuordeak eta enpresa batzordeak; B) funtzioak eta eskumenak: negoziazioa, zaintza eta kontrola, informazioa eta bestekoak; C) bermeak; D) agintaldiaren iraupena.

3. Sindikatu ordezkaritza handienak: A) ordezkagarritasun irizpideak; B) maila desberdinetako edukiak eta efektuak.

4. Ordezkaritza lan arriskuen prebentziozko arloan: prebentziorako eskuordeak (igorpena)

5. Ordezkaritza sindikala enpresan: A) Organizazio formak: sekzioak eta sindikatu eskuordeak; B) Funtzioak eta eskubideak; C) Ekintza sindikalaren babesa.

6. Langileen bilera edota asanblada eskubidea.

 

12. GAIA- NEGOZIOAZIO KOLEKTIBOA

1. Estatutuaren araberako hitzarmen kolektiboa: A) diseinu normatiboa; B) negoziazio unitateak; C) hitzarmenaren alderdiak: a) hasierako legitimazioa; b) legitimazio osoa.

2. Negoziazio prozedura: A) iniziatiba; B) negoziatzeko betebeharra; C) Negoziazio komisioaren eraketa; D) akordio hartzeak; E) erregistroa, depositua eta argitalpena.

3. Hitzarmenaren edukia: A) betebehar izaerako edukia; B) eduki normatiboa; C) eduki minimoa; D)eduki konbentzionalaren limiteak.

4. Hitzarmenaren indarraldia eta aplikazioa : A) iraunaldia; B) guztizko aurreraeragina C) Konkurrentziaren debekua ; C) enpresa hitzarmenen aplikaziozko lehentasuna: kontrata kasuan aplikaziokoa den hitzarmena D) Hitzarmenaren interpretazioa.

5. Estatutuaren araberako hitzarmen kolektiboan ezarritako lan baldintzen aldaraztea.

6. Estatutuz kanpoko hitzarmen kolektiboa eta negoziazioaren beste produktu: enpresa akordioak.

 

 

13. GAIA- ASKATASUN SINDIKALA ETA GATAZKA KOLEKTIBOKO NEURRIAK

1. Sindikatuaren funtzio konstituzionala.

2. Askatasun sindikala: A) esparru subjektiboa: barneratzeak eta bazterketak; B) eskubidearen edukia: banakako eta kolektiboko ikuspuntuak.

3. Askatasun sindikalaren babesa: A) eskubidea babesteko mekanismoak; B) babes prozedura: eskubidea urratzearen ondorioak.

4. Greba: A) Kontzeptua eta tipologia; B) eskubidearen titulartasuna; C) eskubidea gauzatzeko prozedura: a) deialdia; b) aurre abisua; c) greba komitea; d) grebaren garapena; e) greba piketeak; f) greban dauden langileen ordezkatzearen debekua; g) segurtasun eta mantentze zerbitzuak; h) grebaren bukatzea; D) greba komunitatearentzako funtsezko zerbitzuetan; E) grebaren efektuak.

5. Ugazaben itxiera: A) Kontzeptua eta motak; B) Ugazaben itxieraren helmen konstituzionala; C) araubide juridiko legala.

6. Lan gatazkak auzibidetik kanpo ebaztea: A) Bitartekotza eta Arbitrajeko Konfederazio Arteko Zerbitzua (SIMA); B) gatazkak konpontzeko zerbitzu autonomoak (Tribunal Laboral de Navarra/ Nafarroako Lan Epaitegia).

 

14. GAIA JURISDIKZIO SOZIALA

1. Babes judizialerako eskubidea eta jurisdikzio Soziala.

2. Lan arloko organo jurisdikzionalak: A) Lan arloko Epaitegiak; B) Autonomia Erkidegoen Auzitegi Nagusietako Lan arloko Salak; C) Auzitegi Nazionaleko Lan arloko Sala; D) Auzitegi Goreneko Lan arloko Sala.

3. Auziaren lan materia: A) determinaziorako irizpideak; B) eskumena.

4. Lan prozedura: printzipio gidariak;

5. Lan prozedura arrunta: A) prozedura aurreko ekintzak: a) aurretiaz adiskidetzea; b) aurretiko erreklamazio administratiboa; B) Demanda; C) Idazkari judizialaren aurreko adiskidetzea, D) Epaiketa; E) Epaia.

6. Lan prozedura bereziak: kaleratzea, giza eskubideen babesa.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA:

 

PALOMEQUE LOPEZ, C., ÁLVAREZ DE LA ROSA, M.:  DERECHO DEL TRABAJO. Areces, Madrid (azkeneko edizioa)

MARTIN VALVERDE Y OTROS: DERECHO DEL TRABAJO, Tecnos, Madrid (azkeneko edizioa)

 

COLECCIÓN DE LEGISLACIÓN SOCIAL VIGENTE: edozein editorialekoa (Civitas, Tecnos, Colex, Aranzadi, etc, azkeneko edizioa)

 

OSAGARRIZKO BIBLIOGRAFIA:


MONTOYA MELGAR: DERECHO DEL TRABAJO, Tecnos, Madrid (azkeneko edizioa)

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

"Aulario" eraikuntzan. Arrosadiako kanpusa

Gora