Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351305 Irakasgaia: ENPRESABURUA ETA MERKATARITZA-SOZIETATEAK
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
ZURUTUZA ARIGITA, IÑAKI (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Zuzenbide pribatua. Merkataritzako zuzenbidea.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

La asignatura tiene como contenido, en primer lugar, la delimitación de los antecedentes, concepto y fuentes del Derecho Mercantil. En segundo lugar, el estudio de la figura del empresario y de su estatuto jurídico, incidiendo en las diferentes clases que podemos encontrar, sus colaboradores y el régimen de la competencia. El tercer núcleo lo constituyen las sociedades mercantiles con un tratamiento detallado de los diferentes tipos de sociedades, con especial atención a la sociedad anónima.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio.

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE8.- Zuzenbide Estatuaren testuinguruan Zigor Zuzenbidearen aplikazioaren printzipioak eta aplikazio eremua ulertzea, bai eta zigor erantzuneko erantzuna ere.

IE15.- Zuzenbide Pribatuaren eta enpresarenean zenbait arlotan sakontzea eta espezializatzea

IE18.- Idatzi juridikoak idaztea.

IE19.- Egoera bati aplikagarriak zaizkion Zuzenbidearen iturriak bilatzea, hautatzea eta maneiatzea.

IE21.- Kontzeptu juridikoak kritikoki aztertzea, elkarri lotzea eta integratzea.

IE22.- Errealitate sozialeko problema juridikoak identifikatzea.

IE24.- Auzi nagusiak aztertzea eta sintetizatzea, nagusiki arlo juridikoan.

Gora

Metodologia

 

Irakas metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
A-1 Klase teorikoak 45  
A-2 Praktikak 13  
A-3 Lana egitea.   13
A-4 Ikaspen indibiduala    75
A-5 Azterketak, ebaluazio probak 2  
A-4 Tutoretza indibidualak   2
...    
Guztira 60 90

 

 

Gora

Ebaluazioa

 

 

Resultado de aprendizaje Sistema de evaluación Peso (%) Carácter recuperable
 R205, R185, R15, R114, R155, R3, R95, R13 y R175  Klasera etortze aktiboa  10%  EZ
  R205, R185, R15, R114, R155, R3, R95, R13 y R175  Praktikak  20%  BAI, kasu praktiko bat ebaztearen bitartez
  R205, R185, R15, R114, R155, R3, R95, R13 y R175  Azkeneko azterketa  70%  BAI
       

 

 

Gora

Gai-zerrenda

I. SARRERA

1. IKASGAIA: MERKATARITZA ZUZENBIDEAREN JATORRIA, KONTZEPTUA ETA ITURRIAK

- I. Sarrera: 1. Merkataritza Zuzenbidea, fenomeno historiko gisa. 2. Merkataritza Zuzenbidearen kodifikazioa.

- II. Merkataritza Zuzenbidearen kontzeptuaren arazoa: 1. Merkataritza Zuzenbidea, merkataritza-ekintzen zuzenbide gisa. 2. Merkataritza Zuzenbidea, multzoan egindako ekintzen zuzenbide gisa. 3. Merkataritza Zuzenbidea, enpresa-jardueraren zuzenbide gisa. 4. Merkataritza Zuzenbidearen egungo joerak.

- III. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. 1. Zuzenbidearen iturriak eta Konstituzioa. 2. Merkataritza Legea: Merkataritzako Kodea. 3. Merkataritzako ohiturak. 4. Europar Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak.

II. ENPRESABURUA ETA BERE ESTATUTUA

2. IKASGAIA: ENPRESA, ENPRESABURUA ETA ESTABLEZIMENDUA

- I. Ezaugarri nagusiak.

- II. Enpresaburua: 1. Kontzeptua, ahalmena eta erantzukizuna. 2. Enpresaburu motak. 3. Enpresaburu atzerritarra.

- III. Enpresaburuaren kolaboratzaileak: 1. Ahaldun orokorra edo faktorea. 2. Saltzaileak, zerbitzariak eta beste kolaboratzaile batzuk. 3. Kolaboratzaile autonomoak.

- IV. Merkatuko lehia: 1. Lehia askearen defentsa. 2. Lehia bidegabea.

- V. Jabetza industriala: 1. Enpresa-jardueraren ezaugarriak: markak, izen komertziala eta establezimenduaren errotulua (Zuzenbide iragankorra). 2. Asmakuntzak: patenteak, utilitate-modeloak eta diseinu industriala.

3. IKASGAIA: ERREGISTRO PUBLIZITATEA ETA MERKATARITZAKO ENPRESABURUAREN KONTABILITATEA

- I. Erregistro-publizitatea Espainiako Zuzenbidean: 1. Merkataritza Erregistroa eta Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala. 2. Izen-ematearen eraginkortasuna.

- II. Erregistro-publizitatearen printzipioak.

- III. Enpresaburuen kontabilitatea: 1. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak. 2. Kontabilitate materiala.

III. ENPRESABURU SOZIALA

4. IKASGAIA: ENPRESABURU SOZIALA

- I. Sarrera: sozietate kontzeptua.

- II. Merkataritza-sozietatea: 1. Merkataritza-sozietateen eta sozietate zibilen arteko ezberdintasunak. 2. Merkataritza-itxurako sozietate zibilak. 3. Merkataritza-sozietateen tipologia.

- III. Sozietatea eratzea: 1. Merkataritza-sozietateen kontratu-alderdia eta nortasun juridikoa. 2. Sozietate irregularrak eta beste figura batzuk.

- IV. Sozietateen nazionalitatea eta atzerritarrek Espainiako sozietateetan parte hartzea.

5. IKASGAIA: SOZIETATE KOLEKTIBOAK ETA KOMANDITARIOAK

- I. Sozietate kolektiboa: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Eratzeko baldintzak. 3. Barneko harreman juridikoak: A. Bazkideen obligazioak eta eskubideak. Bazkide industrialaren estatutua. B. Sozietatearen administrazioa. 4. Kanpoko harreman juridikoak: A. Sozietatearen izena. B. Sozietatearen ordezkaritza. C. Hartzekodunen aurrean duen erantzukizuna.

- II. Sozietate komanditario sinplea: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Antzeko figurekiko dituen ezberdintasunak: kontuen bazkidetza partaidetzan. 3. Eratzeko baldintzak. 4. Barneko eta kanpoko harreman juridikoak.

- III. 1. Sozietate kolektiboen eta komanditarioen eskritura soziala aldatzea: A. Bazkide-izaera transmititzea. B. Bazkideak kanporatzea eta banantzea. 2. Eraldatzea, bat egitea eta zatitzea. 3. Sozietate kolektiboak eta komanditarioak desegitea eta likidatzea.

- IV. Sozietate komanditarioa, akzioen arabera: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Eraketa. 3. Kapital soziala. 4. Akzioak. 5. Sozietatearen izena. 6. Organo sozialak eta bazkide kolektiboaren erantzukizuna.

6. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA. ERAKETA

- I. Sozietate anonimoa: 1. Sozietate anonimoaren garapena: sozietate anonimoa gure Zuzenbidean. 2. Kontzeptua eta ezaugarriak. 3. Nortasun juridikoa. 4. Merkataritza-izaera. 5. Izena, nazionalitatea eta egoitza.

- II. Kapital soziala: Kapitala zuzentzen duten printzipioak eta defentsarako neurriak.

- III. Sozietatea eratzea: 1. Aldi berean eratzea: eratzaileak: 2. Segidan eratzea: sustatzaileak.

- IV. Sozietatea eratzea: 1. - Eskritura publikoa eta Merkataritza Erregistroan izena ematea. 2. - Eratzen ari den sozietatea. 3. - Sozietatearen irregulartasuna. 4. - Eraketa-prozesua baliogabetzea.

- V. Bazkideen obligazioak: 1. - Ekarpen sozialak. 2. - Prestazio osagarriak. 3. - Kapitala ordaintzea: egiteke dauden ordainketak.

7. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA. AKZIOAK ETA OBLIGAZIOAK

- I. Akzioa, kapitalaren zati gisa: 1. - Akzioaren balioa. 2. Jaulkipen-prima.

- II. Akzioa, bazkide izatearen adierazpen gisa: 1. Bazkidearen eskubideak. 2. Akzio motak. 3. Botorik gabeko akzioak. 4. Berreros daitezkeen akzioak.

- III. Akzioa, titulu gisa: 1. Akzio izendunak eta eramailearen akzioak. 2. Konturako idazpenez ordezkatutako akzioak.

- IV. Akzioak transmititzea eta sozietateek erostea.

- V. Obligazioak jaulkitzea: 1. Jaulkitzea. 2. Jaulkitzeko akordioa. 3. Jaulkipenaren faseak eta bermeak. 4. Komisarioa eta obligaziodunen sindikatua. 5. Obligazioak jasotzea. 6. Obligazio bihurgarriak.

8. IKASGAIA: SOZIETATEAREN ORGANOAK

- I. Akziodunen Batzar Nagusia: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Batzar motak. 3. Batzarrerako deialdia eta osaera: batzar unibertsala. 4. Bertaratzea eta deliberatzea. 5. Akordio sozialak eta horiek aurkaratzea.

- II. Administrazio eta ordezkaritza organoa: 1. Ezaugarri orokorrak eta administratzeko moduak. 2. Kargudunak izendatzea eta karguaren iraupena. 3. Gaitasuna eta debekuak. 4. Ahalmenak eta betebeharrak. 5.. Ordainsaria 6. Administratzaileak kargugabetzea eta administratzaileen erantzukizuna.

- III. Administrazio Kontseilua: 1. Antolaketa eta funtzionamendua. 2. Kontseiluaren ahalmenak eta betebeharrak. 3. Ahalmenak eskuordetzea: Kontseilari delegatuak eta batzorde exekutiboak. 4. Kontseiluaren erabakiak aurkaratzea.

9. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOEN URTEKO KONTUAK ETA ESTATUTU SOZIALEN ALDAKETA

- I. Urteko kontuak: 1. Osaera. Balantzea, galera-irabazien kontua, memoria. 2. Kudeaketa-txostena. 3. Urteko kontuak eta kudeaketa-txostena egiaztatzea 4. Kontuak onartzea eta ekitaldiaren emaitza aplikatzea: erreserbak eratzea eta mozkinak banatzea. 5. Kontuen gordailua eta publizitatea.

- II. Estatutuak aldatzea: 1. Kontzeptua. 2. Organo eskuduna. 3. Formaren eta publizitatearen baldintzak. 4. Akziodunak babesteko arauak.

- III. Kapital soziala handitzea: 1. Kapitala handitzeko prozedurak eta modalitateak. 2. Organo eskuduna. 3. Lehentasunezko harpidetza-eskubidea.

- IV. Kapital soziala murriztea: Kapitala murrizteko prozedurak eta modalitateak.

10. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

- I. Desegitea: 1. Desegiteko zergatiak. 2. Desegiteko formalitateak. 3. Desegitearen ondorioak: Nortasun juridikoa mantentzea. Likidazioa irekitzea. Sozietatea fase aktibora itzultzeko arazoa.

- II. Likidatzea: 1. Kontzeptua. 2. Ezaugarriak. Likidatzeko aldiaren beharra. 3. Sozietatea, likidatzen ari den bitartean.

- III. Likidatzaileak: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Izendatzea eta kargugabetzea. 3. Funtzioak. 4. Erantzukizuna.

- IV. Likidazioaren garapena: 1. Aldizkako publizitatea. 2. Likidazioaren esku-hartzea. 3. Likidazio-eragiketak. 4. Azken balantzea eta banaketa. 5. Sozietatearen kaudimengabezia likidatzen ari den bitartean.

- V. Sozietatea iraungitzea.

11. IKASGAIA: ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA

- I. Kontzeptua eta ezaugarriak.

- II. Sozietatea eratzea: 1. Eskritura eta Merkataritza Erregistroan izena ematea. 2. Sozietatea baliogabetzea. 3. Ekarpen sozialak. 4. Prestazio osagarriak.

- III. Partaidetza sozialak: 1. Kontzeptua. Akzioarekiko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2. Partaidetza, eskubideen multzo gisa. 4. Partaidetzak transmititzea. 5. Norberaren partaidetzak erostea.

- IV. Sozietatearen organoak: 1. Bazkideen batzar nagusia: deialdia, eraketa, deliberazioa eta akordio sozialak. 2. Administratzaileak. Izendapena eta errebokazioa. Ahalmenak eta debekuak. Erantzukizuna. Administrazio Kontseilua.

- V. Beste zenbait alderdi: 1. Urteko kontuak erantzukizun mugatuko sozietatean. 2.. Sozietatea aldatzea, eraldatzea, bat egitea eta zatitzea. 3. Desegitea: partziala eta osoa, likidazioa eta iraungitzea.

- VI. Pertsona bakarreko sozietatea (anonimoa eta mugatua): 1. Kontzeptua. 2. Araubide juridikoa.

- VII. Enpresa berriko sozietate mugatua: Araubide juridikoa.

12. IKASGAIA: KAPITAL SOZIETATEEN EGITURAREN ALDAKETAK

- I. Eraldaketa: 1. Kontzeptuak eta baldintzak. 2. Nortasun juridikoaren iraunkortasuna. 3. Bazkideen eskubideak. 4. Bazkideen erantzukizuna. 5. Kasuak.

- II. Bat egitea: 1. Kontzeptua, funtzioa eta motak. 2. Bat egitearen faseak: Bat egiteko proiektua. Txostenak. Bat egitearen balantzea. Bat egiteko akordioak. Bat egitea. Hartzekodunek aurka egiteko daukaten eskubidea. 3. Bat egitea aurkaratzea. 4. Europako Erkidegoaren barruko mugaz gaindiko bat-egiteak.

- III. Zatitzea: 1. Kontzeptua, funtzioa eta motak. 2. Zatiketaren faseak: Zatitzeko proiektua. Txostenak. Zatiketaren balantzea. Eraginpeko sozietateen akordioak. Zatiketa egitea. 3. Hartzekodunek zatiketan duten babesa. Eraginpeko sozietateen erantzukizuna.

- IV. Aktiboaren eta pasiboaren lagatze globala eta egoitza soziala nazioartean lekualdatzea.

IV. KONKURTSO ZUZENBIDEA

13. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOA

- I. Sarrera: 1. Konkurtso Legea. 2. Konkurtso-legeria berezia.

- II. Hartzekodunen konkurtsoa adieraztea: 1. Zordun komunaren kaudimengabezia. 2. Konkurtsoa eskatzea. 3. Konkurtsoa adieraztea.

- III. Konkurtso-administrazioa: 1. Konkurtso-administrazioaren funtzioak. 2. Konkurtso-administratzaileak izendatzea. 3. Karguaren ezaugarriak.

- IV. Konkurtsoaren kalifikazioa.

- V. Nazioarteko konkurtsoak.

14. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOAREN ONDORIOAK

- I. Zordunarentzat dituen ondorioak. 1. Ondare-ahalmenak mugatzea. 2. Oinarrizko eskubideak mugatzea. 3. Agertzeko, kolaboratzeko eta informatzeko betebeharrak ezartzea. 4. Elikatzeko eskubidea. 5. Konkurtsoak pertsona juridiko zordunarentzat dituen ondorioak.

- II. Hartzekodunentzat dituen ondorioak: 1. Berdintasun-printzipioa. 2. Banakako akzioetan dituen ondorioak. 3. Kredituen gainean dituen ondorioak.

- III. Kontratuen gainean dituen ondorioak: 1. Konkurtsoak gauzatzeke dauden kontratuen gainean dituen ondorioak. 2. Kontratuak birgaitzea.

- IV. Masa aktiboa: 1. Kontzeptua eta mugak. 2. Masa berrosatzea. 3. Masa murriztea. 4. Masaren aurkako kredituak.

- V. Masa pasiboa: 1. Kredituak komunikatzea eta aitortzea. 2. Kredituen sailkapena.

15. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOAREN IRTENBIDEAK

- I. Konkurtsoaren irtenbideak: hitzarmena eta likidazioa

- II. Hitzarmena: 1. Kontzeptua, izaera eta edukia. 2. Hitzarmen-proposamena. 3. Hitzarmena onartzea. 4. Epaileak hitzarmena onestea. 5. Hitzarmena gauzatzea.

- III. Likidazioa: 1. Likidazioaren ondorioak. 2. Likidazio-eragiketak. 3. Hartzekodunei ordaintzea.

- IV. Konkurtsoaren amaiera: 1. Konkurtsoaren amaiera. 2. Konkurtsoa berrirekitzea

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • Sánchez Calero, F.: Principios de Derecho Mercantil (azken argit.)
  • Jiménez Sánchez, E. (zuz): Curso de Derecho Mercantil (azken argit.)
  • Uría, R.: Merkataritzako Zuzenbidea, Deustuko Unibertsitatea, 1999.

Ikasleak, gainera, programako gaiei dagozkien lege-testuak erabili beharko ditu, eguneratuta daudenak.
Bestalde, eskuliburuetan eta lege-testuetan jasotakoak osatzeko beste baliabide zehatz batzuk ere adieraziko dizkiogu ikasleari, hala dagokionean.

Web orrialde hauek erabilgarriak izango dira:

www.boe.es
www.oepm.es 

www.oami.org

www.poderjudicial.es

www.europa.eu.int

www.registradores.org

www.rmc.es

www.icac.meh.es

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Allí donde las autoridades académicas competentes lo indiquen.

Gora