Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351103 Irakasgaia: ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
COMPAINS SILVA, JOSEBA   [Tutoretzak ] ALVAREZ BERASTEGUI, AMAYA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

OINARRIZKO MODULOA

HISTORIA GAIA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Izaera iraunkorra edota aldaezina izan arren, Zuzenbidea, gizakiak sortutako kultura den heinean, gizartearekin batera aldatzen doan fenomeno historikoa da.Zuzenbidearen Historiak harreman juridikoek denboran eta espazioan izandako garapena aztertzen du antzinatik gaur egun arte.Hortaz, Zuzenbidea denboran aldagarria da, nahiz eta segurtasuna mantentzeko nolabaiteko izaera iraunkorra izan behar duen; horregatik da motelagoa erritmo juridikoa gizartearen erritmoa baino. Edonola ere, zuzenbideak aldatzen joan behar du aldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kultural edota teknikoei egokitu nahi badu. Badira oso aldakorrak diren erakunde juridikoak (batez ere Zuzenbide publikoarekin lotuta daudenak), eta oso  motel aldatzen direnak ere (batez ere Zuzenbide pribatuarekin lotuta daudenak). Horren adibidetzaterakunde pribatuetan oraindik ere mantentzen den Ius Commune-ren bidez jasotako Erromatar Zuzenbidea aipa daiteke.

 

Zuzenbidearen Historia azaltzeko nolabaiteko sentsibilitate juridikoa izan behar da, eta une historiko bakoitzeko terminologia, erakunde eta dogmatika juridikoa zehatz ezagutu. Horregatik, diziplina honetan askotan esaten da, Francisco Tomás y Valientek adierazi zuen bezalaxe, Zuzenbidearen historialariak, historialari ez ezik, jurista ere izan behar du. Historialari eta jurista izateak, gainera, Zuzenbide positiboaren oinarri historikoak behar bezala azaltzeko ahalmena ematen du. Historialari orokor batek nekez egin dezake horrelako azalpen zehatzik, batez ere Zuzenbide pribatuaren alorrean. Ikerketaren xedea eta metodoari buruzko eztabaidak alde batera utzi eta begirada diziplinaren irakaskuntzan jartzen badugu, badirudi beharrezkoa dela jarrera pragmatiko eta posibilista bat hartzea non Zuzenbidearen Historiaren izaera juridikoa izango den nagusi. Izan ere, Alfonso García-Gallok esan zuen bezalaxe gure irakasgaia etorkizuneko juristak prestatzeko erabiliko da.Horrez gain, ezin dugu ahaztu ikasle gehienenen helburu intelektual eta profesionala Zuzenbide positiboa dela eta horregatik gure irakasgaiarekin lotutako Europako ikasketa planetan geroz eta lehentasun gehiago ematen zaio iragan minimoari- Pío Caroniren hitzetan-, egungo Zuzenbidearen oinarri eta aurrekari zuzena den heinean.

Zuzenbidearen Historiari esker egungo erakundeen bilakaera historikoa ezagutu daiteke eta errazago ulertzen da haien esanahia.Azkenik, esan daiteke irakasgai hau baliagarria dela iraganeko Zuzenbidea eta erakunde juridikoak hautatu eta antolatzeko (haien sekuentziak, kausak, eraginak edota emaitzak aztertzen dituen heinean) eta hortaz, Zuzenbide positiboa konfiguratzeko eta, neurri batean, hura justifikatzeko; noski, justifikazioa sistema juridikoa, politikoa eta sozialaren azalpen bezala ulertu behar da ez da morrontza etiko edo politiko bezala.Hortaz, ondorioztatu dezakegu gure diziplina orainaldiari buruzko informazioa emateko balio duela gogoetarako eta analisi historikoa egiteko elementuak eskaintzen baititu.

Gora

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorrak

  • Analisiak eta sintesiak egiteko gaitasuna(C.G.1)
  • Arrazoitzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna(C.G.22)
  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna(C.G.2)
  • Ama-hizkuntzan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna(C.G.3)
  • Arazoak antzemateko gaitasuna(C.G.23)
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna(C.G.7)
  • Informazioa kudeatzeko gaitasuna(C.G.6)
  • Norberak bere kabuz ikasteko gaitasuna(C.G.16)

Gora

Berariazko gaitasunak

 

Berariazko gaitasunak  

  • Oinarrizko idatzi juridiko motzak idazteko gaitasuna(C.E.a.3)
  • Oinarrizko gai juridikoak aztertu eta laburtzeko gaitasuna (C.E.a.5)
  • Iturri juridikoak erabiltzeko gaitasuna(C.E.a.2)
  • Zuzenbidearen eta jurisprudentziaren iturriak bilatzeko baliabide informatikoak erabiltzeko gaitasuna(C.E.a.6)
  • Oinarrizko harreman  eta argudiatze juridikoak egiteko gaitasuna(C.E.a.8)
  • Gizarteko gertakarien eta arazoen garrantzi juridikoa antzemateko gaitasuna.   (C.E.a.10)
  • Oinarrizko testu juridikoak irakurtzeko eta interpretatzeko gaitasuna(C.E.a.1)

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitza -Analisirako eta sintesirako gaitasunen eta kontzeptuak erlazionatzeko gaitasunaren garapena -Arrazonamendu lógico eta koherentearen garapena. -Zentzu kritikoaren ariketa erraztea. -Informazio juridikoa bilatzeko abilezien eta trebetasunen garapena. -Ezagueraren hautaketaren bilaketak egiteko irizpideak erraztu. Konparatzeko, argumentuak egiaztatzeko eta ondorio sintetikoak lortzeko gaitauna. -Ideiak transmititzeko, arazoen analisirako eta irtenbideak lortzeko ikasketa. -Zuzenbidearen eta aldaketa politiko-instituzionalen bilakaeraren ezagutzak. -Ikasleen gaitasun errefelxibo, analítico eta kritikoen garapena. -Munduko eta Espainiako historia juridikoaren aniztasunaren inguruko zentzu kritiko eta erreflexiboa bultzatu. -Ezagutza historiko-juridikoak aztertzeko eta laburtzeko garapena. -Erakunde juridiko historiko garrantzitsuenak egungo erakundeekin harremanetan jartzeko gaitasuna Edukiak -Zuzenbide Erromatarraren historia -Zuzenbide erromatarraren ordenamendu juridikoaren analisia -Zuzenbide pribatuaren ikasketa berezia -Zuzenbide erromatar publikoa -Garai bakoitzaren iturrien sistema -Historia eta Zuzenbidea -Zuzenbide erlijiosoak: musulmana, hebrearra, hindua -Zuzenbide bisigodoa eta Goi Erdi Arokoa -Hispaniar erresume eraketa eta bilakaera -Behe Erdi Aroko eta Aro Modernoko hispaniar sistema normatiboak -Estatu modernoaren eraketa eta bilakaera -Erregea eta Erresuma: Erakundeak eta Zuzenbidea -Ilustrazioa -Iraultza burgesa eta Zuzenbidea Konstituzionalismoa. Espainiako konstituzionalismoari erreferentzia berezia -Zuzenbide Naturalaren Eskola -Espainiako kodifikazioa   Jarduera hezigarriak -Saio teorikoak. -Saio praktikoak. Lanak burutu. -Tutoretzak. -Norberaren ikasketa.   Ebaluatzeko baliabideak -Bukaerako azterketa (zati teorikoa). -Sei testu iushistorikoen iruzkin kritiko eta gogoetatsua. -Gelaren aurrean 5 minutuko azalpena. -Lan zuzendua norberarentzat zuzendutako tutoretzekin. -Seminario batean 15 minutuko azalpena. -Bertaratze zerreda. -Gelan egindako lan praktikoak entregatu beharra. Eztabaidetan parte-hartzea.

Gora

Metodologia

 

Eskola teorikoak eta praktikoak tartekatuko dira. Guzti hau burutzeko azalpen teorikoak, irakurketa osagarri zehatzak, testu iushistorikoen iruzkinak, eta norberak egindako lan gidatu bat seminario baten inguruan landuko da.

 

Metodologia - Ekintza Agertze orduak Ez agertze orduak
A-1 Eskola teorikoak 40 -
A-2 Praktikak 10 20
A-3 Eztabaidak, amankomuneko lana, taldeentzat teoria 10 -
A-4 Lana burutzea  - 10
A-5 Materialaren irakurketak  - 10
A-6 Norberaren ikasketa  - 47
A-7 Azterketak, ebaluazio frogak 2  -
A-8 Norberaren tutoretzak 1  -
     
Osotara 63 87

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R142; R165
Bost testu historikoen gogoetazko iruzkin kritikoa
%10 Ez  
R145; R78
Saio presentzialetan bertaratze aktiboa
%10 Ez  
R 142; R143
Tutoretzen bidez egindako idatzizko lan gidatua
%10 Ez  
R59; R134: R129 7 puntuko azterketa (bi proba). Irakasgaia gainditzeko bi proba horien emaitzen arteko batuketak 3,25 edo gehiago eman behar du 7 puntitik. Puntuazioa ez bada 3,25 horretara iristen, ebaluazio jarraia kontuan hartuko da, baina ezin izango da 4,9 baino gehiagokoa izan (Gutxiegi). %70 Bai  

 

Gora

Gai-zerrenda

1.go gaia. HISTORIA ETA ZUZENBIDEAZUZENBIDEAREN ITURRIAKMENDEBALDEKO SISTEMA JURIDIKO NAGUSIAK.

 
I. Historia eta Zuzenbidea: 1. Historia, Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Historia.
1.1. Historia. 1.2. Zuzenbidea. 1.3. Zuzenbidearen Historia: izaera eta metodo
zientifikoa.
2. Zuzenbidearen Historiaren xedea. 2.1. Mugaketa materiala. 2.2. Mugaketa
espaziala. 2.3. Mugaketa kronologikoa.
II. Zuzenbidearen iturriak: 1. Iturri materialak edo benetakoak. 2. Iturri
formalak: 2.1. Legea. 2.2. Nazioarteko konbentzioak. 2.3. Ohitura (usadioa). 2.4.
Jurisprudentzia. 2.5. Doktrina. 2.6. Zuzenbidearen printzipio orokorrak.
III. Mendebaldeko sistema juridiko nagusiak: 1. Eskubide erromanistak. 2.
Common law.

 2. gaia. ZUZENBIDE ERLIJIOSOAK.

I. Zuzenbide erlijiosoak.
II. Zuzenbide hebrearra: 1. Bilakaera historikoa. 2. Ezaugarriak. 3.
Zuzenbidearen iturriak. 3.1. Toráh (Pentateukoa). 3.2. Ahozko legea. 3.3. Mishná. 3.4.
Gemará. 3.5. Talmuda eta bere iruzkinak.
III. Zuzenbide kanonikoa. 1. Zuzenbide kanonikoaren garrantziaren faktoreak.
2. Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak: bilakaera historikoa. 2.1. Erdi Aroko
Mendebaldea. 2.2. Trentoko kontzilioa: Protestantismoaren aurkako erreakzio
katolikoa. 2.3. Konkordatuak. 2.4. Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa.
IV. Zuzenbide musulmana: 1. Bilakaera historikoa eta ezaugarriak. 2.
Zuzenbidearen iturriak. 2.1. Txaria. 2.2. Fiqh. 2.3. Txariaren lau iturriak. 2.4.
Zuzenbidearen beste iturri batzuk. 3. Madhab-a. 4. Zuzenbide musulmanaren bilakaera
garaikidea. 4.1. Zuzenbide musulman garaikidearen egokitzapena. 4.2. Sistema juridiko
musulmanen bilakaera desberdinak.

 

3. gaia. GOI ERDI AROKO ZUZENBIDE KRISTAUA: ELEMENTUAK, EZAUGARRIAK ETA ITURRIAK

1. Goi Erdi Aroko Zuzenbidea eta munduaren ordena naturala. 2. Gizartearen
antolamendua eta boterea (Eliza, erregeak, nobleak). 3. Goi Erdi Aro hispaniarreko
ordenamendu juridikoen aniztasuna; ¿errekonkista¿ y birpopulazioa. 3.1. Ordenamendu
juridikoen aniztasuna. 3.2. ¿Errekonkista¿ (¿Birkonkista¿) eta birpopulazioa. 4. Goi
Erdi Aroko Hispaniar Zuzenbidearen elementuak. 4.1. ¿Liber iudiciorum¿ bisigotikoaren
indarraldiaren inguruan. 4.2. Bertako Zuzenbide baten garapena eta antzinako tradizio
juridikoen balizko berrindartzea. 4.3. Aplikazio pertsonaleko eskubideak. 4.4. Frankoen
Zuzenbidearen eragina. 4.5. Feudalismoa eta Zuzenbide Feudala. 5. Goi Erdi Aroko
iturrien sistema. 5.1. Ohitura. 5.2. Hiri gutunak eta udal foruak.

 

4. gaia. IUS COMMUNE, I. ZUZENBIDE ERROMATAR ETA KANONIKOA

I. Zuzenbide erromatarra. 1. Zuzenbide erromatarraren justiniar formulazioa. 1.2. Justinianoren biltze lana. 2. Corpus Iuris Civilis-en liburuen berraurkikuntza Goi Erdi Aroan. 3. Glosatzaileen Eskola edo Boloniako Eskola (XII eta XIII. mendeak). 3.1. Testuak. 3.2. Helburua. 3.3. Metodoa. 3.4. Glosatzaile nagusiak. 4. Orleans-eko eskola (XIII. mendea). 5. Iruzkingileen, Glosatzaile ostekoen edo Bartolisten eskola (XIII, XIV eta XV.aren amaieran): ¿mos italicus¿ delakoa. 5.1. Metodoa. 5.2. Jurista nagusiak. 6. Eskola humanista edo historikoa: ¿mos gallicus¿ delakoa. 6.1. Metodoa. 6.2. Jurista nagusiak. 7. Zuzenbideko eskola historikoa. 8. Pandektistika.
II. Zuzenbide kanonikoa. 1. Zuzenbide kanonikoaren iturriak. 1.1. ¿Ius divinum¿-a. 1.2. Legegintza kanonikoa. 1.3. Ohitura. 1.4. Zuzenbide erromatarraren maileguak. 1.5. Zuzenbide kanonikoaren bilduma eta kodifikazioak. 2. Zuzenbide kanonikoaren metodoa: dekretistak eta dekretalistak.
III. Ius Commune, utrumque ius (Zuzenbide erkidea, zuzenbide biak)

 

5. gaia. IUS COMMUNE, II. ZUZENBIDE ERKIDEAREN ERAKETA ETA BERE HARRERA IBERIAR PENINTSULAN

1. Zuzenbide erkidearen barneratze-tresnak Iberiar penintsulan. 2. Zuzenbide
erkidea Iberiar penintsulan zabaltzeko laguntzen duten arrazoiak eta egoerak. 3.
Zuzenbide erkidearekiko aurkakotasuna. 3.1. Herri xehearen eta handizkien
aurkakotasuna. 3.2. Ohiturazko zuzenbidea erroturik zuten herrialdeen oposizioa. 4.
Zuzenbide erkidearen harreraren eskualdekako isladak. 5. Zuzenbide erkidearen
harreraren isladak bizitza juridikoaren garapenean. 5.1. Zuzenbidearen aplikazio
praktikoa notariotza edo eskribautzetan. 5.2. Zuzenbidearen aplikazio praktikoa
Justizia auzitegietan: jurisdikzio sekularra eta eliz-jurisdikzioa. 5.3. Zuzenbide berria
legegintzaren bidetik onartzea. 5.4. Zuzenbide Erkidearen elaborazio zientifikoa. 6.
Zuzenbide erkidea eta Zuzenbide nazionalekiko gatazka Aro Modernoan: Gaztelako
iturrien prelazio-ordena. 6.1. Alcalako Ordenamendua (1348). 6.2. Toroko legeak
(1505). 6.3. Trentoko Kontzilioaren harrera. 6.4. Erret zuzenbidearen eta Gorteen
zuzenbidearen bildumak. 7. Nafarroako berezitasuna. 7.1. Nafarroako Foru Orokorra
eta bere Hobekuntzak. 7.2. Lege bildumak.

6. gaia. ESTATU MODERNOA

1. Europako Estatu modernoaren genesia. 1.1. Estatu modernoaren genesia.
1.2. Estatu-arrazoia. 1.3. Westfaliako Pakea eta Estatu-nazionaren sendotzea (1648). 2.
Espainiako Monarkia unibertsala. 2.1. Monarkia katolikoa, Espainiako Monarkia,
Espainiako Monarkia unibertsala, Inperio unibertsala. 2.2. Erreinuak eta koroak;
koroen batasunak. 2.3. Nafarroaren konkista eta Gaztelari eranstea. 2.4. Monarkia
unibertsalaren eraketa. 3. Paktismo politikoa eta erregearen erabakigarritasuna:
absolutismoa eta egitura edo estamentuen ordezkari den estatua. 3.1. Paktismo
politikoa. 3.2. Erregearen erabakigarritasuna. 4. Estatu unitariorantz: Oin Berriko
Dekretuak, monarkiaren bateratasun juridikoa eta Nafarroako Erresumaren eta
Probintzia Baskongadoen salbuespenak. 4.1. Monarkia juridikoki batzeko Austriar
erregeek emandako lehen urratsak. 4.2. Ondorengotza gerra. 4.3. Oin Berriko
dekretuak. 4.3. Nafarroako Erresumaren eta Probintzia Baskongadoen salbuespenak.

 

7. gaia. ILUSTRAZIOAREN DOKTRINA

1. Zuzenbide Naturalaren Eskola Arrazionalista. 2. Iusnaturalismo
arrazionalistaren ezaugarriak. 2.1. Metodo matematikoak arazo juridiko eta politikoei
aplikatzea. 2.2. Asmo politiko esplizitua. 2.3. Etika laikoa. 2.4. Zuzenbide unibertsala.
2.5. Natura-egoera eta kontratu soziala. 2.6. Zuzenbide Naturala eta absolutismoa. 2.7.
Zuzenbide naturala eta kodifikazioa. 3. Ilustrazioaren garaiko politikako gai nagusiak.
3.1. Montesquieu: neurritasunaren aldeko askatasuna. 3.2. Kontratu soziala: Hobbes,
Locke eta Rousseau. 3.3. Despotismo ilustratua. 3.4. Ekonomiaren alderdi nagusia:
liberalismo ekonomikoaren jatorria. 4. Ilustrazioa eta Zuzenbide Penala: Beccaria eta
haren eragina. 4.1. Zuzenbide penala, Beccaria baino lehen. 4.2. Beccaria eta haren
"Dei delliti e delle pene" saiakeraren eragina.

8. gaia. ILUSTRAZIOA, II. BRITAINIA HANDIKO ETA AMERIKAKO IRAULTZETAN ERAGINA

I. Britania Handiko iraultza. 1. Aurrekariak: Absolutista eta Common Lawyersen
arteko liskarrak. 2. Common Lawyers-en garaipena. 3. Iraultza loriatsua (Glorious
Revolution). 4. Bill of Rigths-a eta ondoren ezarriko diren neurriak.
II. Ipar Amerikako iraultza. 1. Ipar Amerikako iraultzaren aurrekariak. 2.
Independentzia deklarazioa. 3. Konfederazioa. 4.1. Nazio mailako eta estatuen mailako
ordezkaritza. 4.2. Nazio mailako eta estatuen mailako ahalmenak. 4.3. Botere
betearazle indartsua baina mugatua. 4.4. Gizabanakoen eskubideak. 4.5. Esklabotzaren
arazoaren geroratzea. 5. Estatu Batuetako konstituzioaren printzipioak. 5.1. Herri
subiranotasuna. 5.2. Botereen bereizketa eta oreka (checks & balances). 5.3. Lege
berrikuspena (judicial review). 5.4. Federalismoa. 6. Estatu Batuetako konstituzioari
lehen hamar zuzenketak (Bill of Rights).

9. gaia. FRANTZIAKO IRAULTZA ETA LEHEN KONSTITUZIONALISMOAREN ERAGINA 

I. Frantziako Iraultza. 1. Iraultza prozesua. 2. Zuzenbide publiko iraultzailearen
kontzeptu berriak. 3. Gizakiaren eta hiritarren eskubideen adierazpena.
II. Lehen konstituzionalismoaren eragina Espainian. 1. Iraultza egon zen? 2. Espainiako liberalismoa eta moderantismoa.   

10. gaia. KODIFIKAZIOA

I. Ilustrazioaren garaiko kodifikazioak. 1. Bavariako kodifikazioa. 2. Prusiako kodea. 3. Austriako kodea.
II. Kodifikazio liberala: Frantziako eredua. 1. Kode zibila. 2. Beste kode batzuk. 3. Frantses kodifikazioaren eragina.
III. Espainiako kodifikazioa. 1. Kodifikazio penala. 1.1. Aurrekariak. 1.2.
1822ko Kode penala. 1.3. 1848ko Kode penala. 1.4. 1870eko Kode penala.
1.5. 1928ko Kode penala. 1.6. 1932ko Eraberritzeko proiektua. 1.7. 1944ko Kode penala eta bere berrikuspenak. 2. Merkataritzako Zuzenbidearen kodifikazioa. 2.1. 1829ko Merkataritzako Kodea. 2.2. 1885eko Merkataritzako Kodea. 3. Prozesu legeak. 4. Kodifikazio zibila. 4.1. Aurreneko proiektu kodifikatzaileak (1810- 1840). 4.2. 1889ko Kode zibila. 4.3. Foru eskubideen iraupena.

11. gaia. KONSTITUZIONALISMOA ETA NAZIOARTEKO ORDENA JURIDIKOA BERRIA XIX.MENDEAN

1. Nazioarteko ordena juridiko berria: Napoleonen inperioa, Vienako Kongresua, Europako Ituna, Aliantza Saindua. 2. Mugimendu iraultzaileak (1820-1848). 3.1. Frantzia eta Espainiako iraultzak. 3.2. Ondorio bat: Ameriketako errepublika hispaniarren independentzia. 3.3. Beste ondorio bat: Nafarroa erreinu izatetik probintzia izatera igarotzen da. 3. Liberalismoaren doktrina edo burgesia kontserbadorearen garaipena. 4. XIX.mendeko bigarren zatiko Espainia. 4.1. Espainiako Konstituzionalismoa. 4.2. Euskal foruei emandako soluzioa. 4.3. Espainiako menpekotasunaren amaiera Kuba eta Filipinetan. 5. Bigarren Inperioa eta Hirugarren Errepublika Frantzian (1852-1870). 6. Estatu-nazio liberala: Italia eta Alemaniako batasunak. 6.1. Batasunaren arrazoiak. 6.2. Italiako batasuna. 6.3. Alemaniako batasuna. 7. Inperio plurinazionalak (Errusiako Inperioa eta Inperio austrohungariarra). 8. Turkiako Inperioa. 9. Japoniako Inperioa.

12. gaia. IRAULTZA INDUSTRIALA, KOLONIALISMOA ETA ESTATU LIBERALARI EGINDAKO KRITIKA SOZIALISTA

I. Industria iraultzak. 1. Industria Iraultzaren sorrera 2. Industria Iraultzaren ondorioak. 3. Nekazal iraultza. 4. Bigarren Industria Iraultza. 5. Industrializazioa Espainian. II. Kolonialismoa. 1. Kolonialismoan eragin zuten printzipioak. 2. Europako kolonialismoa eta ekialdeko kolonialismoa. 3. Erregimen koloniala: behin betiko salbuespen egoera. III. Estatu liberalari egindako kritika sozialista. 1. Sozialismoa. 2. Marxismoa. 3. Anarkismoa. 4. Elizaren doktrina soziala. 5. Langile mugimendua. 5.1. Lan harremanak lehen liberalismoaren testuinguruan. 2. Hasierako sindikalismoa eta Ingalaterrako mugimendu kartista. 5.3. Alemania eta Frantziako hasierako sindikalismoa. 5.4. Europako langile mugimenduaen batasuna: Internazioanalak. 5.5. Langile mugimendua eta sindikalismoa Espainian.

 13. gaia. NAZIOARTEO ORDENA ETA XX. MENDEKO LEHEN HERENEKO EUROPAKO SISTEMA POLITIKOAK

1. Lehen Mundu Gerraren ondorioak. 1.1. Ondorio sozio- ekonomikoak. 1.2. Lurraldetasunari eta politikari lotutako ondorioak. 1.3. Ondorio ideologikoak. 2. Nazioen Elkartea. 3. Lehen deskolonizazioa. 4. Errusiako Iraultza. 4.1. Abiapuntua: Inperio tsarista. 4. 2. 1917ko iraultza boltxebikea. 4.3. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB). 5. 29ko krisi handia eta irtenbide ekonomikoak. 5.1. 29ko krisia. 5.2. Krisiari emandako irtenbideak. 6. Espainiako Bigarren Errepublika. 6.1. Testuingurua: Bigarren Errepublika (1931-1936). 6.2. 1931ko Konstituzioa. 6.3. Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako estatutuak.

14. gaia. ERREGIMEN TOTALITARIOEN ZUZENBIDEA

I. Europako diktadurak. 1. Mussoliniren Italia faxistak, Hitlerren Alemania naziak eta Francoren Espainia nazional katolikoak komunean zituzten ezaugarriak. 2. Frankismoaren erregimenaren ezaugarri bereziak. 2.1. Nazional katolizismoa. 2.2. Frankismoaren egokitzapena nazioarteko ordenean Bigarren Mundu Gerraren ondoren. 3. Frankismoaren Oinarri Legeak. 3.1. Lanaren Forua (1938). 3.2. 1942ko uztailaren 17ko Korteen Legeak 3.3. Espainiarren Foruak (1945). 3.4. Erreferendum Nazionalerako Legea (1945). 3.5. Estatuburu izateko Ondorengotza Legea (1947). 3.6. Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legea (1958). 3.7. 1967ko urtarrilaren 10eko Estatuaren Lege Organikoa. II. Diktadura hispano-amerikarrak. 1. Latinoamerikako oligarkiak aurrekari gisa. 2. XX. mendeko diktadura hispano-amerikarrak: ezaugarriak. 3. Nazio Segurtasunaren Doktrina. 4. Giza eskubideen urraketa. III. Totalitarismo komunista. 1. Stalinek abiatutako SESBko komunismoa. 2. Mao Zedong-ek abiatutako komunismo txinatarra. 3. Koreako komunismoa. 4. Kubako komunismoa.

 15. gaiaMUNDUKO ORDENA BERRIAREN DISEINUA ETA EUROPAKO ERAIKUNTZA

I. Munduko ordena berrearen diseinua. 1. Bake-itunak. 2. Bigarren
Mundu Gerraren ondorioak. 2.1. Ekonomian eta gizartean izandako ondorioak. 2.2.
Politikan eta lurraldean izandako ondorioak. 2.3. Ideologian izandako ondorioak. 3.
Nazio Batuen Erakundea (NBE). 3.1. NBEren jatorria. 3.2. Nazio Batuen Gutuna. 4.
Bigarren Mundu Gerraren osteko deskolonizazioa.
II. Europaren eraiketa. 1. Europa batuaren aldeko lehen proiektuak. 2. Bigarren
Mundu Gerra ondorengo proiektuak. 3. Schuman Adierazpenetik seien Europara (1950-
1957). 4. Erromako Itunak (1957). 5. ¿Arazo britainiarra¿ eta EEEren hedatzea 1973an.
6. Europa baturantz eginiko urratsak eta hedatzea: ¿Hamabien Europa¿ (1973-1986). 7.
Europako Akta Bakarra eta Europar Batasunaren Tratatua egiteko bidea. 7.1. Europako
Akta Bakarra (1986). 7.2. Europar Batasunaren Tratatua lortzeko bidea (1986-1992).

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:

MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Zuzenbidearen Historiako Apunteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Osagarria:

CORONAS GONZÁLEZ, Santos M., Estudios de historia del derecho público, Valencia: Tirant lo Blanch, 1998.

ESCUDERO, José Antonio, Curso de Historia del Derecho. Fuentes e Instituciones político-administrativas, Madrid: edic. del autor, 1990 (1995, 2ª edic.).

MONREAL ZIA, Gregorio, Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Bilbo: Klasikoak, 2007.

MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008. 

TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Manual de Historia del Derecho español, Madrid, 1992, 4ª edición, 5ª reimpresión. 

TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua. 4. argitaraldia, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003.

 

 

 

Gora

Hizkuntzak

 

Euskara (euskarazko taldea)

Gora

Non emango den

Ikasgelategian

Gora