Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2014/2015
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351103 Irakasgaia: ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbide Publikoa
Irakasleak:
JIMENO ARANGUREN, ROLDAN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Izaera iraunkorra edota aldaezina izan arren, Zuzenbidea, gizakiak sortutako kultura den heinean, gizartearekin batera aldatzen doan fenomeno historikoa da.Zuzenbidearen Historiak harreman juridikoek denboran eta espazioan izandako garapena aztertzen du antzinatik gaur egun arte.Hortaz, Zuzenbidea denboran aldagarria da, nahiz eta segurtasuna mantentzeko nolabaiteko izaera iraunkorra izan behar duen; horregatik da motelagoa erritmo juridikoa gizartearen erritmoa baino. Edonola ere, zuzenbideak aldatzen joan behar du aldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kultural edota teknikoei egokitu nahi badu. Badira oso aldakorrak diren erakunde juridikoak (batez ere Zuzenbide publikoarekin lotuta daudenak), eta oso  motel aldatzen direnak ere (batez ere Zuzenbide pribatuarekin lotuta daudenak). Horren adibidetzaterakunde pribatuetan oraindik ere mantentzen den Ius Commune-ren bidez jasotako Erromatar Zuzenbidea aipa daiteke.

 

Zuzenbidearen Historia azaltzeko nolabaiteko sentsibilitate juridikoa izan behar da, eta une historiko bakoitzeko terminologia, erakunde eta dogmatika juridikoa zehatz ezagutu. Horregatik, diziplina honetan askotan esaten da, Francisco Tomás y Valientek adierazi zuen bezalaxe, “Zuzenbidearen historialariak, historialari ez ezik, jurista ere izan behar du”. Historialari eta jurista izateak, gainera, Zuzenbide positiboaren oinarri historikoak behar bezala azaltzeko ahalmena ematen du. Historialari orokor batek nekez egin dezake horrelako azalpen zehatzik, batez ere Zuzenbide pribatuaren alorrean. Ikerketaren xedea eta metodoari buruzko eztabaidak alde batera utzi eta begirada diziplinaren irakaskuntzan jartzen badugu, badirudi beharrezkoa dela jarrera pragmatiko eta posibilista bat hartzea non Zuzenbidearen Historiaren izaera juridikoa izango den nagusi. Izan ere, Alfonso García-Gallok esan zuen bezalaxe gure irakasgaia etorkizuneko juristak prestatzeko erabiliko da.Horrez gain, ezin dugu ahaztu ikasle gehienenen helburu intelektual eta profesionala Zuzenbide positiboa dela eta horregatik gure irakasgaiarekin lotutako Europako ikasketa planetan geroz eta lehentasun gehiago ematen zaio iragan minimoari- Pío Caroniren hitzetan-, egungo Zuzenbidearen oinarri eta aurrekari zuzena den heinean.

Zuzenbidearen Historiari esker egungo erakundeen bilakaera historikoa ezagutu daiteke eta errazago ulertzen da haien esanahia.Azkenik, esan daiteke irakasgai hau baliagarria dela iraganeko Zuzenbidea eta erakunde juridikoak hautatu eta antolatzeko (haien sekuentziak, kausak, eraginak edota emaitzak aztertzen dituen heinean) eta hortaz, Zuzenbide positiboa konfiguratzeko eta, neurri batean, hura justifikatzeko; noski, justifikazioa sistema juridikoa, politikoa eta sozialaren azalpen bezala ulertu behar da ez da morrontza etiko edo politiko bezala.Hortaz, ondorioztatu dezakegu gure diziplina orainaldiari buruzko informazioa emateko balio duela gogoetarako eta analisi historikoa egiteko elementuak eskaintzen baititu.

Gora

Deskribatzaileak

Zuzenbidea

Historia

Zuzenbidearen Historia

Erakundeak

Gora

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorrak

  • Analisiak eta sintesiak egiteko gaitasuna(C.G.1)
  • Arrazoitzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna(C.G.22)
  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna(C.G.2)
  • Ama-hizkuntzan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna(C.G.3)
  • Arazoak antzemateko gaitasuna(C.G.23)
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna(C.G.7)
  • Informazioa kudeatzeko gaitasuna(C.G.6)
  • Norberak bere kabuz ikasteko gaitasuna(C.G.16)

Gora

Berariazko gaitasunak

 

Berariazko gaitasunak  

  • Oinarrizko idatzi juridiko motzak idazteko gaitasuna(C.E.a.3)
  • Oinarrizko gai juridikoak aztertu eta laburtzeko gaitasuna (C.E.a.5)
  • Iturri juridikoak erabiltzeko gaitasuna(C.E.a.2)
  • Zuzenbidearen eta jurisprudentziaren iturriak bilatzeko baliabide informatikoak erabiltzeko gaitasuna(C.E.a.6)
  • Oinarrizko harreman  eta argudiatze juridikoak egiteko gaitasuna(C.E.a.8)
  • Gizarteko gertakarien eta arazoen garrantzi juridikoa antzemateko gaitasuna.   (C.E.a.10)
  • Oinarrizko testu juridikoak irakurtzeko eta interpretatzeko gaitasuna(C.E.a.1)

 

Gora

Metodologia

Eskola teorikoak eta praktikoak uztartuko dira. Azalpen teorikoak, irakurketa osagarriak eta testu iushistorikoen iruzkinak, eta Seminario batean azalduko den bakarkako lan tutorizatuak egongo dira.

Metodologia - Aktibitatea Presentziazko orduak Ordu ez presentzialak
A-1 Eskola teorikoak 40 -
A-2 Praktikak 10 10
A-3 Eztabaidak, talde-lanak, talde-tutoriak 10 -
A-4 Bakarkako lana 5 10
A-5 Materialaren irakurketa 5 -
A-6 Norberak egindako ikasketa  - 43
A-7 Azterketak 2  -
A-8 Norberaren tutoriak 15  -
...    
Osotara 87 63

Gora

Ebaluazioa

Aspecto 

Criterios 

Instrumento 

Peso

Conocimiento de los conceptos y exposición de los mismos
Evaluación competencias: G-1, G,3, G-22, G-16, E-a.1 

Conocimiento del Derecho e instituciones históricas.

Exposición de los contenidos de manera completa y correcta.  

Redacción y terminología adecuadas. Capacidad de síntesis  

 

 

Examen final (parte teórica) 

 

 

 

65%

 

 

Lectura y comentario de textos iushistóricos

Evaluación competencias: G-7, G-6, G-16, G-22, E-a.2, E-a.6, E-a.7 

Manejo de fuentes jurídicas históricas, identificación de problemas, redacción y resolución en equipo de los problemas que suscita.
Exposición en clase.

Comentario reflexivo y crítico de seis textos iushistóricos.

Exposición en el aula durante un tiempo de 5 minutos. 

 

10% 

 

 

Trabajo guiado individual

Evaluación competencias: G-1, G-3, G-7, G-6, G-16, G-22, E-a.2, E-a.6, E-a.7, E-a.8, E-a.10 

 

 

Capacidad de análisis y síntesis.
Aplicación de los conocimientos en la práctica. 
Capacidad crítica.

Expresión y terminología correctas y adecuadas.

Asistencia activa a las sesiones del Seminario.
Exposición en clase. 

 

Trabajo guiado a través de tutorías individualizadas

Exposición en un Seminario durante un tiempo de 15 minutos. 

 

 

 

 

 

15% 

 

Asistencia y participación en las clases teóricas y prácticas

Evaluación competencias: G-1, G-3, G-7, G-16, E-a.8, E-a.10 

 

 

Asistencia activa a las sesiones presenciales.

Intervención y aportaciones originales.

Capacidad crítica.

 Expresión y terminología correctas y adecuadas. 

 

 

 

Lista de asistencia.

Entrega de trabajos prácticos elaborados en la propia clase

Participación en debates y discusiones 

 

10% 

 

Gora

Gai-zerrenda

1.go gaia. HISTORIA ETA ZUZENBIDEA. ZUZENBIDEAREN ITURRIAK. MENDEBALDEKO SISTEMA JURIDIKO NAGUSIAK.

I.Historia eta Zuzenbidea: 1. Historia, Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Historia. 2. Zuzenbidearen Historiaren xedea:mugaketa materiala, espaziala eta kronologikoa.

II.Zuzenbidearen iturriak: 1. Iturri materialak edo errealak. 2. Iturri formalak:legea, ohitura, jurisprudentzia, doktrina.

III. Mendebaldeko sistema juridiko nagusiak: 1. Eskubide erromanistak. 2. Common law.

 

2. gaia. ZUZENBIDE ERLIJIOSOAK.

I. Zuzenbide hebrearra: 1. Bilakaera historikoa. 2. Izaerak. 3. Zuzenbidearen iturriak.

4. Eragina Zuzenbide kanoniko eta musulmanean.

II. Zuzenbide musulmana:1. Bilakaera historikoa eta izaerak. 2. Zuzenbidearen iturriak. 3. Madhab.4. Zuzenbide musulmanaren bilakaera garaikidea.

III. Zuzenbide hindua.

 

3. gaia. IUS COMMUNE, I. ZUZENBIDE ERROMATAR ETA KANONIKOA ERDI AROAN

I. Zuzenbide erromatarra. 1. Zuzenbide erromatarraren justiniar formulazioa. 2. Corpus Iuris Civilis-en liburuen berraurkikuntza Goi Erdi Aroan.

II. Zuzenbide kanonikoa: 1. Bilakaera historikoa eta izaerak. 2. Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak. 3. Eliz jurisdikzioa. 4. Zuzenbide kanonikoaren iturriak.

 

4. gaia. IUS COMMUNE, II. Zuzenbide komunaren FORMAZIOA eta bere harrera europan

1. Ikasteko eta irakasteko metodoak. 2. Ius commune-a. 3. Ius Commune-aren harrera.

 

5. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, I. GOI ERDI AROKO AURREKARIA: ZUZENBIDE KRISTAUAREN ELEMENTU ETA IZAERA, ETA IBERIAR PENINTSULAN DUEN KONKREZIOA.

1. “Errekonkista” eta birpopulaketa. 2. Liber iudiciorum bisigotikoaren jadanekotasunari buruz. 3. Ohitura. 4. Feudalismoa eta Zuzenbide feudala. 5. Hiri-gutunak eta udal-foruak.

 

6. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, II. ERREGEA ETA GORTEAK.

1. Monarkia. 2. Erresuma unitate politiko bezala. Erresumak eta Koroak. Koro-elkarketak. 3. Gorteak: jatorria, izaera, eskumenak, osaera, funtzionamendua. 4. Itun politikoak bilatzeko joera nagusi den espazioak eta erregearen boluntarismo edota indar erabakitzailearen adierazpenak dutenak: Absolutismoa eta Estatuaren gorputz edo estamentuen ordezkaritza.

 

7. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, III. ESTATU MODERNOAREN SORRERA ETA BILAKAERA EUROPAN ETA ZEHATZAGO, ESPAINIAN.

I. Europako Estatu modernoaren genesia.

II. Erresuma Hispanikoetako Estatu Modernoa: 1. Kanariar Uharteen, Granadaren, eta Portugalen eransketak. 2. Mundu berriaren aurkikuntza eta hori Gaztelari eranstea. 3. Nafarroaren konkista eta Gaztelari eranstea. 4. Espainiako Monarkia Unibertsala.

III. Estatu unitariorantz: 1. Oin Berriko Dekretuak. 2. Nafarroako Erresumaren eta Probintzia Baskongadoen salbuespenak.

 

8. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, IV. ERDI ARO BERANTIARREKO SISTEMA ARAUTZAILEAK ETA MODERNOAK GAZTELAN ETA NAFARROA

1. Alfontso X.aren lana eta Gaztelako Gorteen legislazioa. 2. 1348ko Alcalako iturrien prelazio-ordena. 3. Nafarroako Foru Orokorra eta bere Hobekuntzak. 4. Bilduma modernoak. 5. Zuzenbidearen sorreraren veste iturriak: Tokian-tokiko zuzenbidea, ohitura, erabaki judizialak, juristen doktrina.

 

9. gaia. ILUSTRAZIOA, I. ZUZENBIDE NATURALAREN ESKOLA.

1. Ilustrazioa eta haren agerpenak kulturaren esparruan. 2. Zuzenbide Naturala eta ius publicum universale.3. Teorialari handiak. 4. Ilustrazioa eta Zuzenbide penala:Beccaria eta haren eragina. 5. Ilustrazioa eta erreformismo borboitarra Espainian.

 

10. gaia. ILUSTRAZIOA, II. INCIDENCIA EN EL DERECHO PRIVADO: EL MOVIMIENTO CODIFICADOR EUROPEO.

1. Germaniar kodetze ilustratuak. 2. Kode napoleonikoak. 3. Kodetze italiarra. 4. Kodetze alemaniarra. 5. Kode suitzarra.

 

11. gaia. ILUSTRAZIOA, III. INCIDENCIA EN EL DERECHO PÚBLICO: LAS REVOLUCIONES INGLESA, AMERICANA Y FRANCESA

I. Britainia Handiko eta Amerikako iraultza: Glorious Revolution:Bill of Rights eta Zuzenbide Publikoaren erreformismoa.

II. Amerikako Iraultza:Estatu Batuetako Konstituzioa.

IIII. Frantziako Iraultza: 1. Feudalismoaren abolizioa.2. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. 3. 1791ko konstituzioa.

 

12. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, I. ALDAKETA POLITIKOAK ETA SOZIALAK

I. Iraultza Espainian.

II. Liberalismoa: 1. Berdintasunaren printzipioaren adierazpenak:gremioak eta lanbideak kentzea. 2. Jabetzaren buruera liberala:Jaurerri eta maiorazkoak kentzea eta desamortizazio eklesiastikoak eta zibilak. 3. Industrializazioa, proletalgoa eta langile eta sindikatuen mugimenduak.

 

13. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, II. XIX. MENDEKO KODETZE KONSTITUZIONALA

1. Baionako Estatutua (1808). 2. Cadizeko Konstituzioa (1812). 3. Errege-Estatutua(1834). 4. 1837ko Konstituzioa. 5. Foruen krisia (1839-1841). 6. 1845ko konstituzioa. 7. 1869ko Konstituzioa eta 1873ko proiektua. 8. 1876ko Konstituzioa eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruen lege abolitorioa.

 

14. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, III. XX. MENDEKO KODETZE KONSTITUZIONALA

1. 1931ko Konstituzioa. 2. Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Autonomia Estatutuak. 3. Frankismoaren Oinarrizko Legeak.

 

15. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, IV. ZIGOR ETA MERKATARITZA ZUZENBIDEEN ETA ZUZENBIDE ZIBILAREN KODEKETA

I. Zigor Zuzenbidearen kodeketa: 1. 1822ko Zigor Kodea. 2. 1848ko Zigor Kodea. 3. 1870ko Zigor Kodea. 4. 1928ko zigor Kodea eta 1932ko Erreforma.

II.Merkataritza Zuzenbidearen kodeketa: 1. 1829ko Merkataritza Kodea. 2. 1885eko Merkataritza Kodea.

III. Zuzenbide zibilaren kodeketa: 1. 1821eko Kode Zibilaren proiektua. 2. 1851ko Kode Zibilaren proiektua eta berariazko legeria zibila. 3. 1889ko Kode Zibila. 4. Foru Eskubideen kodeketa.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:

MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Zuzenbidearen Historiako Apunteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Osagarria:

CORONAS GONZÁLEZ, Santos M., Estudios de historia del derecho público, Valencia: Tirant lo Blanch, 1998.

ESCUDERO, José Antonio, Curso de Historia del Derecho. Fuentes e Instituciones político-administrativas, Madrid: edic. del autor, 1990 (1995, 2ª edic.).

MONREAL ZIA, Gregorio, Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Bilbo: Klasikoak, 2007.

MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008. 

TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Manual de Historia del Derecho español, Madrid, 1992, 4ª edición, 5ª reimpresión. 

TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua. 4. argitaraldia, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003.

 

 

 

Gora

Hizkuntzak

Idioma en que se imparte la materia: Castellano (grupo de castellano)

Euskara (euskarazko taldea)

Gora