Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2021/2022 | Beste urte batzuk:  2020/2021 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 311720 Irakasgaia: CURRICULUM GARAPENA ETA IKER. MUSIKA HEZK
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 4 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
LAUCIRICA LARRINAGA, ANA MARIA (Resp)   [Tutoretzak ] SAENZ ABARZUZA, IGOR   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipamen irakasgaia Musikan

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiak edukien sekuentzia eta tenporalizazioa lantzen du, eta musika-hezkuntzako proposamenen prestakuntza eta kritika haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan.   Musika hezkuntzako ikerketarako sarrera bat ere badu.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.

Gaitasun orokorrak

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

9. GO -  Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

11. GO -  Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea

Zeharkako gaitasunak

2. ZG  -  Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

 

1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.
5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.
7. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
9. GE -  Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira: - Ezin hobea: gaitasunen %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere. - Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan. - Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea. Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.  
Ikasketaren emaitzak Edukia Prestakuntza jarduera Ebaluaziorako tresna
Eskolako musika-hezkuntzaren egitura ezagutzea eta aztertzea Musika-hezkuntzaren  curriculum-egitura haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 5. PJ 1. ES, 2. ES
Eskolako musika hezkuntzaren edukiak sekuentziatzen eta tenporalizatzen ikastea. Eskolako musika-hezkuntzako edukien sekuentzia eta tenporalizazioa. 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 5. PJ, 6. PJ 1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES
Musika-hezkuntzaren hainbat ebaluazio modu ezagutzea eta beren aplikazioa praktikatzea ikasgelako diseinuetan. Musika-hezkuntzako gaitasunen ebaluazioa eta atzeraelikatzea. 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES
Musika-hezkuntzari buruzko ikerketa labur bat egitea eskola-testuinguru batean. Ikerketa musika-gelan 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 5. PJ 1. ES, 3. ES, 4. ES
   

Gora

Metodologia

Irakasteko metodoak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala talde osoaren aurrean.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

Prestakuntza jarduerak

Kodea Deskribapena kopurua Presentzialtasuna
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibideez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak. 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa 50 0
5. PJ Tutoretzak 5 100
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitzak Ebaluazio sistema Pisua (%) Errekuperagarria (*)
IE1, IE2, IE3, IE4 SE1/ Klaseko asistentzia eta parte-hartze aktiboa 10% Ez
IE1, IE2, IE3, IE4 SE2/ Lan teorikoa 20% Bai, 20%. Lan zuzendua irakaslearen jarraibideen arabera entregatuz berreskura daiteke
 IE1, IE2, IE3, IE4  SE3/ Lan praktikoa 30%. Azken kalifikazioan haztatzeko gutxieneko nota: 5/10 Bai, 30%. Ahozko edo idatzizko proba bidez berreskuratu daiteke
IE1, IE2, IE3, IE4 SE4/ Eskuratutako kontzeptuak jasotzen dituen ahozko/idatzizko proba   40%. Azken kalifikazioan haztatzeko gutxieneko nota: 5/10 Bai, 40%. Ahozko edo idatzizko proba bidez berreskuratu daiteke
Guztizko 100% 90%

(*) Ebaluazio-jarduerak Fakultateak horretarako ezarritako egunetan berreskuratzen dira.

Gora

Gai-zerrenda

1- Musika-hezkuntzaren  curriculum-egitura haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan: gutxieneko irakaskuntzak.

2- Eskolako musika-hezkuntzako edukien sekuentzia eta tenporalizazioa, eta ikasgelako proposamenak.
3- Musika-hezkuntzako gaitasunen ebaluazioa eta atzeraelikatzea.
4- Ikerketa musika-gelan.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia

Aróstegui, J.L. (Ed.). (2014). La música en educación primaria. Madrid. Dairea ediciones.

Bresler, L. (2006). Paradigmas cualitativos en la investigación en educación musical en Díaz, M. (Ed.) Introducción a la investigación en educación musical (60-82). Madrid: Enclave creativa.

Frega, A. L. (1996a). Música para maestros. Barcelona: Graó.

Fridman, R. (1988). El nacimiento de la inteligencia musical. Buenos Aires: Editorial Guadalupe.

Pascual, P. (2008). Didáctica de la música. Madrid: Pearson Educación.

Bibliografia osagarria

Alsina, P. (1997). El área de educación musical. Propuestas para aplicar en el aula. Barcelona: Graó.

Anderson, W. M. y Lawrence, J. E. (1998). Integrating music into the elementary classroom. Belmont: Wadsworth Publishing Company (4ª ed.)

Bernal, J. y Calvo, M. L. (1996): "La importancia de la música en educación infantil" en Revista de Educación de la Universidad de Granada, 9, 17-34.

Burnsed, C. V. (1999). The classroom teacher's guide to music education. Springfield, Illinois: Charles C. Thomas, Publisher, Ltd. (2ª ed.).

Carr, W. & Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. La investigación-acción en la formación del profesorado.Barcelona: Martínez Roca.

Delalande, F. (1995). La música es un juego de niños. Buenos Aires: Ricordi.

Durrant, C. & Welch, G. (1995). Making sense of music. Foundations for music education. London: Cassell Education.

Elliott, J. (1990). La investigación-acción en educación. Madrid: Morata.

Gardner, H. (1994). Educación artística y desarrollo humano (trad. de F. Meler-Orti). Barcelona: Paidós Ibérica. [V.O. Art Education and human development. Los Ángeles: The J. Paul Getty Trust. 1990].

Giráldez, A. (1997). Percepción auditiva y educación musical. Eufonía 7, 63-70.

Giráldez, A. (1998). Educación artística: Música. Primaria. Madrid: Akal

Hemsy de Gainza, V. (1984). Fundamentos, Materiales y Técnicas de la Educación Musical. Buenos Aires: Ricordi Americana.

Hemsy de Gainza, V. (2003). La educación musical entre dos siglos. Del modelo metodológico a los nuevos paradigmas. Documento de trabajo Nº 10. Conferencia pronunciada el 23 de agosto de 2003 en el ámbito del Seminario Permanente de Investigación de la Maestría en Educación de la UdeSA.

Lacárcel, J. (1992). La psicología de la música en la educación primaria: el desarrollo musical de seis a doce años. Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado 13, 35-52.

Maneveau, G. (1993). Música y educación. Ensayo de análisis fenomenológico de la música y de los fundamentos de su pedagogía. Madrid: Rialp.

Vilar, M. (2004). Acerca de la educación musical. Leeme 13, 1-23.

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora