Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023 
Historia eta Ondarean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 305410 Irakasgaia: PRAKTIKAK
Kredituak: 12 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
ARMENDARIZ MARTIJA, JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Hautazkoa / Kanpoko praktikak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Unibertsitatetik kanpo egindako praktikak, erakunde publiko edo pribatuetan, ondare historiko-kultural, natural edo matereriagabearen kontserbazio, bitartekaritza, interpretazio zein kudeaketarekin erlazionaturik, edo, baita ere, proiektu kultural edo turistikoen kudeaketarekin.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

4.OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

 

Gaitasun orokorrak

GO5 - Natur eta kultur ondare mota ezberdinak identifikatu, hala nola bere zaintzarako erakundeak, testu inguru historiko, geografiko eta sozialarekin duten eragina ulertu ahal izateko.

GO6 - Ondare mota ezberdinen ezagutza, babesa, kudeaketa eraginkorra eta gizartearen gozamena ahalbideratzen duten estrategiak diseinatzea.

Gora

Berariazko gaitasunak

BG2 - Historiaren gai handiak identifikatzea eta deskribatzea iturri historiografikoen, informazio historikoaren eta kritika historikoaren analisia eginez.

BG4 - Ondarearen degradazioa eragin dezaketen faktore administratibo, legal, natural eta sozialen analisi integratua burutu, ondarea zaintzeko proposamenak ezarri ahal izateko.

BG9 - Bere testuinguru historikoan, intelektualean, zientifikoan, kulturalean edo instituzionalean ulertzen diren adierazpen artistikoen inguruko ezagupenak sortzeko informazioa bildu eta kudeatzea modu eta euskarri anitzak erabiliz.

BG12 - Ondarearen kontserbazioarekin eta ezagutza publikoarekin lotutako proiektuak planifikatzea eta haiei ikuspegi estrategiko bat aplikatzea, erabilera sozial jasangarri eta parte-hartzailea ahalbidetzeko.

BG15 - Eragileek ondarearen erabilera sozialak nola garatzen dituzten dokumentatzea, erabilera horiekin lotutako eztabaidei buruzko proposamen alternatiboak formulatzeko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE1 - Ondarearen interpretazio edo kudeaketa jardueren lan prozesuan agertzen diren arazo eta erronkak identifikatzea.

IE2 - Lan eremuetako egoera konkretuetan, ondarearen bitartekaritza edo kudeaketarekin loturiko planteamendu teorikoak aplikatzeko aukera aztertzea.

IE3 - Ondarearen kontserbazio edota interpretaziorekin loturiko enpresa zein erakunde batean buruturiko jarduerak txosten idatzi baten bidez laburtu eta ebaluatu.

 

Gora

Metodologia

Irakas metodologia

Ikasketa kooperatiboa talde txikietan

Kanpoko praktikak burutzea erakunde edota enpresetan

 

 

Jarduera hezigarriak

Kodea Jarduera hezigarriak Orduak Aurrez aurrekoak
1. JH TUTORETZAK 5 100
2. JH KANPOKO PRAKTIKAK 275 100
3. JH KANPOKO PRAKTIKEI BURUZKO TXOSTEN BAT IDAZTEA   20 0
  OSOTARA 300  

Gora

Ebaluazioa

 

Ikasketa Emaitza Ebaluazio Jarduera % % berreskuragarria Berreskuratze metodoa Gutxieneko nota eskatua
IE1, IE2, IE3 IE1, IE2, IE3 Erakunde laguntzailearen praktiketako txostena   50 0   5
Kanpoko praktiken txostena 40 40 Memoria Berria 5
Kanpoko praktiken tutorearen txostena 10 0   5
  OSOTARA 100      

 

Gora

Hizkuntzak

Euskera / Gaztelera

Gora