Kodea: 303890 | Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: | Ikasmaila: 4 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: | |||||
Irakasleak: | |||||
GIL GIMENO, FRANCISCO JAVIER (Resp) [Tutoretzak ] |
Ikasketa planaren irakasgai nagusietako batean oinarritzen den lan bat egin beharko du ikasle bakoitzak. Lanaren jarraipenaz arduratuko den irakasle bat esleituko zaio ikasle bakoitzari.
2.1 Oinarrizko gaitasunak
1OG Ikasleek demostratzea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.
2OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
3OG Ikasleek gaitasuna izatea datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak direnak normalean), iritziak eman ditzaten gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta eginez.
4OG Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.
5OG Ikasleek garatu izatea geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak.
2.2 Zeharkako gaitasunak
1ZG Ingelesezko, frantsesezko, alemanezko edo italierazko hizkuntza gaitasuna demostratzea, Europako Kontseiluaren ¿Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa¿ izenekoaren B1 mailaren baliokidea dena.
2ZG Gaztelaniazko, edo, hala badagokio, euskarazko, hizkuntza gaitasuna demostratzea, Europako Kontseiluaren ¿Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa¿ izenekoaren C1 mailaren baliokidea dena.
1GE Unibertsitate mailarako egokiak diren gaitasunak hartzea autonomia maila handiarekin estudiatzeko, ulertzeko eta ikasteko, bai eta bakoitzak bere lana planifikatzeko eta antolatzeko gaitasunak ere.
2GE Gai sozial garrantzitsuei buruzko datuak, ideiak eta informazioa bereganatzeko, interpretatzeko eta transmititzeko gaitasuna, eta bereganatu diren jakintzak aplikatzeko.
3GE Argudioak prestatzeko eta defendatzeko eta problemak konpontzeko gaitasuna, bai eta talde lanerako eta lidergo parte hartzailerako ere.
4GE Aztertu diren prozesu, egoera eta problematiketara egokitzen diren ikerketa teorikoaren eta enpirikoaren problemak planteatzeko gaitasuna.
7GE Adierazle sozialak eta neurketa sozialerako tresnak prestatzeko, erabiltzeko eta interpretatzeko gaitasuna.
10GE Bizitza sozialeko egoerei eta prozesuei buruzko txostenak eta proiektuak egiteko, aurkezteko eta jendaurrean eztabaidatzeko ahozko eta idatzizko teknika diskurtsiboak (maila profesionalekoak) menderatzea.
11GE Problema sozialak eta bizitza sozialaren arloetan dituzten ondorioak zehazteko gaitasuna.
13GE Proiektu sozialak kudeatzeko eta horien azterketa kritikoa egiteko gaitasuna hartzea.
15GE Gorabidean dauden joerak eta problematikak diagnostikatzeko gaitasuna garatzea.
Ikaste prozesuaren emaitzak izanen dira, hain zuzen ere, zertan gauzatu dituen ikasleak gaiari buruz bereganatu dituen gaitasunak. Hiru maila ezartzen dira:
- Optimoa: Gaitasunen % 100 bereganatzea, eta maisutasuna edukitzea gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: Irakasgaiaren bidez erdietsi behar diren gaitasun gehienak bereganatzea, eta maisutasuna edukitzea tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: Tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez bereganatzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa izanen du bere ikaste prozesuaren maila bikaina edo erdi mailakoa izan bada.
4.1. Irakasteko metodoak
Kodea | Deskribapena |
MD3 | Lan teoriko-praktikoa |
MD5 | Irismen handiko proiektua |
MD6 | Bakoitzaren ikaste lana |
4.2 Prestakuntza jarduerak
Kodea | Prestakuntza jarduera | Orduak | Presentzialtasuna |
3. PJ | Lanak egitea eta, hala badagokio, ahozko defentsa | 140 | 0,2 |
5. PJ | Tutoretzak | 10 | 100 |
Ebaluazio sistema bakarra da: MBLa egitea eta defendatzea. Hala ere, orientazio batik bat praktikoa edo teorikoa izan dezake, ehunekoetako tarte hauen arabera.
Kodea | Deskribapena | Min. | Max. |
2ES | Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. | % 20 | % 80 |
3ES | Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. | % 20 | % 80 |
Hau da, saihestu eginen da guztiz teorikoa den lana, errealitate sozialetik bereizia dagoena edo erabat praktikoa dena, egin den esku hartzearen arrazoiketaren bat hartzen ez duena edo behaketa sistematikoren bati eusten diona.
Hauek dira, hortaz, ikaskuntzaren, ebaluazio sistemen eta pisuaren emaitzak:
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio sistema | Pisua (%) |
Tituluaren berezko gaitasunak erdiko edo goiko mailan bereganatzea | MBLa egitea eta defendatzea | 100 |
% 100ean berreskuratzeko modukoa den jarduera, Lana errepikatuz eta lan horri organo ebaluatzaileen gomendioak gehituz.
Ikerketa sozial bat diseinatzea (planteamendua, tenporizazioa, etab.)
- Fase guztiak garatzea (esplorazioa, akotazioa, eztabaida teorikoa, landa lana, analisia egitea, etab.).
- Ikerketako ezagutzak, metodologiak eta teknikak integratzea.
- Emaitzak idaztea eta aurkeztea.
Fakultatearen webgunean txantiloi bat dago GBLa egiteko. Txantiloi horrek formari eta funtsari buruzko alderdiak garatzen ditu:
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Ikasketa plana osatzen duten jakintzagaietako irakasgaietan eman diren erreferentziak:
a) Oinarrizko edukiak: prestakuntza soziologikorako funtsezkoak diren beste jakintzagai batzuez gain, oinarrizko jakintzagaiak ere hartzen ditu.
b) Prestakuntza metodologikoa: gizarte ikerketako metodoei eta teknikei buruzko jakintzagai guztiak biltzen ditu. Praktikoa eta teknikoa da funtsean, eta soziologoaren lanbidearen prozedurazko gaitasun espezifikoak garatzea du helburu. Lau multzo bereizten dira:
- Ikerketa sozialaren oinarriak.
- Informazioa biltzeko metodoak eta teknikak.
- Informazioa analizatzeko metodoak eta teknikak.
- Ikerketa sozialaren aplikazioak.
c) Prestakuntza aplikatua: gizarte ikerketa aplikatua, politika publikoak eta gizarte ongizatea, lanaren antolaketa. Hemen daude aipamenaren ibilbide posibleei lotzen zaizkien nahitaezko irakasgaiak eta aukerakoak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zein ikasgelatan emanen den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen webgunean.