Kodea: 303202 | Irakasgaia: POLITIKA ETA GOBERNUA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana | |||||
Irakasleak: | |||||
INNERARITY GRAU, M. CARMEN (Resp) [Tutoretzak ] | ZULOAGA LOJO, LOHITZUNE [Tutoretzak ] |
Irakasgai honen helburua da tresna kontzeptual eta analitiko batzuk ematea politika zientifikoki ezagutzeko. Horretarako, nahi dena da ikasleak ezagutzea Zientzia Politikoak garatu dituen ikerketa-lerro nagusien emaitzak ezagutzea, baita prozesu, eragile eta erakunde politikoen azterketari aurre egiteko ikuspegiak ere. Gainera, saio bat egingo da ikasleek ikas ditzaten zein diren pil-pilean dauden auzi politologikoen azterketari aurre egiteko ohikoen diren baliabideak.
OINARRIZKOAK
3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4. OG Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideakjakinarazteko gauza izatea.
OROKORRAK
1. GO - Gizarte bizitza antolatzeko ikuspegi soziologikoak duen garrantziaz ohartzeko gaitasuna.
4. GO - Arrazoibide kritikoa eta azalpen alternatiboen balioa zein den jakiteko gaitasuna.
5. GO - Gizarte eta kultura aniztasunaren aitorpenari irekitako gizarte sentsibilitatea eta hiritartasun kontzientzia garatzea.
6. GO - Giza Eskubideen, gizon eta emakumeen arteko berdintasun printzipioen, elkartasun printzipioen, ingurumenaren babesaren printzipioen, irisgarritasun unibertsalerako printzipioen eta bakearen kultura sustatzeko printzipioen garapena laguntzeko gaitasuna.
8. GO - Gaurko gizarteko prozesu, egoera eta arazoei egokitutako azterketa teoriko eta enpirikoaren arazoak planteatzeko gaitasuna.
ZEHARKAKOAK
2. ZG Gaztelaniaz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" izenekoaren C1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.
10. GE - Gaurko gizarteen bilakaera eta eraldaketa aztertzeko gaitasuna.
11. GE - Sortzen ari diren joerak eta arazoak diagnostikatzeko gaitasuna.
12. GE - Krisi eta gizarte gatazkaren testuinguruak aztertzeko gaitasuna.
13. GE - Diskurtso publikoa aztertzeko eta komunikazio proiektuak planifikatu eta betezeko gaitasuna.
Zientzia Politikoaren kontzeptu, egile, ikuspegi eta eztabaida nagusiak ulertzea.
Politika konparatuaren oinarriak ezagutzea.
Eragile politikoen jarrera ulertzea.
Sistema politikoen funtzionamendua eta egitura ezagutzea, batez ere Espainiakoak.
Irakasgaiaren ezagutza teorikoak gaurko prozesu politikoen analisiari aplikatzeko gaitasuna garatzea.
PRESTAKUNTZA JARDUERAK | ORDU PRESENTZIALAK | ORDU EZ PRESENTZIALAK |
Eskola teorikoak (funtsatzea, adibideak, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) | 45 | |
Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak | 15 | |
Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. | 30 | |
Ikaslearen ikasketa autonomoa | 50 | |
Tutoretzak | 5 | |
Ahozko edo idatzizko azterketak. | 5 | |
GUZTIRA | 60 | 90 |
Irakasteko metodologiaren barruan hau dago:
- Eskola teorikoak, zeinetan garatuko baitira, egutegiak ematen duen luzerarekin, gaitegiko atal guztiak, gai bakoitzerako ezartzen den bibliografia batekin osatuko dena. Irakurketek balioko dute ematen den irakaskuntzari laguntzeko material moduan, baita lan eta tutoretzapeko praktikak prestatzeko ere, zeinek, irakasleek garatzen dituzten gaiekin batera, ebaluazioaren edukia osatuko baitute.
- Mintegiak: mintegietan, ikasleek aldez aurretik banatutako testu batzuk nahitaez irakurri eta gero, teorikoki azaldu diren gaien alderdi berezietan sakonduko da.
- Zientzia politikoaren artikulu eta testu klasikoei buruzko iruzkinak.
- Lanak egitea, bakarka edo taldeka, ikuspegi teorikoarekin edo enpirikoarekin, irakasgaiarekin lotutako interes soziopolitikoa daukaten auziak aintzat hartuko dituztenak.
- Irakasgaiarekin loturiko kasuak eta ikus-entzunezko materiala aztertzea.
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
Zientzia Politikoaren kontzeptu, egile, ikuspegi eta eztabaida nagusiak ulertzea. Politika konparatuaren oinarriak ezagutzea. Eragile politikoen jarrera ulertzea. Sistema politikoen funtzionamendua eta egitura ezagutzea, batez ere Espainiakoak. | Eskuratutako ezagutzak jasoko dituen proba idatzia | %60 | Bai | 5/10 |
Irakasgaiaren ezagutza teorikoak gaurko prozesu politikoen analisiari aplikatzeko gaitasuna garatzea | Ikasgaiaren atal bat aztertu, aplikatu edo garatzen duen kasu praktikoei buruzko lan, txosten, iruzkin edo norberaren ebazpena aurkeztea. Ahozko adierazpena lantzen duen ariketa garatzea | %40 | Bai | 5/10 |
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Bibliografia nagusia:
Sodaro, M. (2006):Política y Ciencia Política: una introducción, Madril, McGraw-Hill Interamericana.
Vallès, J. M. (2000): Ciencia Política: una introducción. Bartzelona, Ariel (Ikasgaiaren oinarrizko eskuliburua).
Molina, I. (2008): Conceptos fundamentales de Ciencia Política, Madril, Alianza.
Larrinaga, A. eta Barcena, I. (2004): Politika eta gizartea, Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea.
Bigarren mailako bibliografia:
Aguila, R. del (ed.) (1997): Manual de Ciencia Política. Madril, Trotta.
Caminal, M. (2019): Manual de Ciencia Política. Bartzelona, Tecnos. (9ª ed).
Colomer, J. M. (2009): Ciencia de la política, Barcelona, Ariel., Bartzelona, Ariel.
Goodin, R. eta Klingemann, H. D. (2002): Nuevo manual de Ciencia Política, Madril, Istmo.
Pasquino, G. (bil.) (1995): Manual de ciencia Política. Madril, Alianza.
Material hau osatzeko hainbat erakunderen eta erakunde politiko eta sozialaren web-orrialdeetan lortzen ahal diren baliabideekin osatuko da. Esaterako, web-orrialde hauetan dauden baliabideekin:
http://www.congreso.es
http://www.senado.es
http://www.la-moncloa.es
http://www.cis.es
http://www.ipu.org
http://www.aelpa.org
http://www.cepco.es
http://www.aecpa.es
http://www.europa.eu.int
http://www.cidaj.gva.es
http://www.psoe.es
http://www.pp.es
http://www.iu.es
http://www.mir.es
http://www.electionweb.es
http://www.aceproject.org
http://www.electionguide.org
http://www.idea.int
http://www.es.amnesty.org
http://www.freedomhouse. org
http://www.portalelectoral.es
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.