Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 303104 Irakasgaia: OINARRI PSIKOLOGIKOAK: GIZABANAKOA ETA GIZARTE INGURUNEA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
CASANOVA LAMOUTTE, ELSA MILAGROS (Resp)   [Tutoretzak ] IRAZABAL ZUAZUA, ITZIAR   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza/Psikologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

 

Oinarri psikologikoak: gizabanakoa eta gizarte ingurua irakasgaiaren edukiek kontuan hartzen dituzte gizabanakoaren identitatearen eta gizarte identitatearen, testuinguru guztietako gizarte errealitatearen eta talde-jokabidea zehazten duten faktoreen prozesu psikologikoak, irakaskuntza eta ikaskuntzari, ulertzeari, analisiari eta ebaluazioari euskarria ematen diotenak. Buruaren eta jokabidearen funtzionamendua azaldu eta aurreikusteko, psikologiak gizabanakoa hartzen du abiapuntutzat, izaki bakarra den aldetik, bere pertzepzio, emozio-bizipen, epai eta erabakiekin. Hauek denak, azken batean, inguruan dauzkan gizarte-baldintzen araberakoak izango dira, baldintza horiek bultzatzen baitute egokitzapen psikosozialera.

 

 

Gora

Deskribatzaileak

 

Psikologia gaiaren irakasgaia. Eduki hauek garatuko dira:

1- Informazioa hartzeko prozesuak;

2- informazioa hartzeko, gordetzeko eta sortzeko prozesuak;

3- norberaren identitatearen prozesuak;

4- kognizio eta gizarte balioespeneko prozesuak.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

1. GO - Gizarte bizitza antolatzeko ikuspegi soziologikoak duen garrantziaz ohartzeko gaitasuna.

2. GO - Gizartea eta gizarte dinamikak aztertzeko garatutako teoria, eskola eta ikuspegi nagusiak ezagutzea.

4. GO - Arrazoibide kritikoa eta azalpen alternatiboen balioa zein den jakiteko gaitasuna.

2.3. Zeharkako gaitasunak
2. ZG  -  Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.

Gora

Berariazko gaitasunak

3.1. Gaitasun espezifikoak

4. GE -  Datuen eta arrazoibideen analisirako eta sintesirako eta ezagutzak harremanetan eta testuinguruan jartzeko ahalmena.

7. GE - Gizarte bizitzako hainbat esparrutan gizarte-arazoak eta beren ondorioak zehazteko ahalmena.

10. GE - Gaurko gizarteen bilakaera eta eraldaketa aztertzeko ahalmena.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

R1 - Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

R2 - Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

R3 - Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasketaren emaitza hauek irakasgaian modu honetan zehaztuko dira. EMAITZAK:

IE1. Arreta goiztiarrari buruzko oinarrizko ezagupenak biltzea. Oinarrizko prozesu psikologikoak identifikatzea eta deskribatzea. Lehen haurtzaroko nortasunaren eta ikaskuntzaren funtzionamenduaren oinarriak adieraztea.

IE2. Bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ideiak, arazoak eta konponbideak deskribatzea, ebaztea eta adieraztea (4. OG, 2. GE).

IE3. Arreta goiztiarraren oinarriak, prozesu psikologiko oinarrizkoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza  zehaztu, ezarri eta aplikatu ahal izatea (2. OG, 2. GO, 10. GO, 3. GE eta 8. GE).

IE4. Berrikuntza sustatzeko ikasgelako-praktiken gainean arrazoitzeko, analizatzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna aplikatua izatea (5. GO, 4. GE eta 5. GE).

IE5. Ideiak diseinatzen, komunikatzen eta transmititzen jakitea, irtenbideak bilatu ahal izateko (4. OG). Geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa-trebetasunak identifikatzea (5. OG).

IE6.Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza adieraztea eta diseinatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea (3. GO, 4. GO). Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak identifikatzea eta balioestea, sistematikoki (3. GO).

 

Ikasketen emaitzak Edukia Jarduera Hezigarriak Ebaluaziorako Tresna
Biltzea (2. OG, 7. GO, 8. GO, 2. GE) 1,2,3,4 1PJ, 6PJ SE1, SE4
Ebaztea (4. OG, 2. GE)  1,2,3,4 3PJ SE1, SE3, SE4
Zehaztea (1. OG, 2. GO, 3. GE, 8. GE, 10. GO) 1,2,3,4 1PJ, 6PJ SE1, SE2, SE3, SE4
Aplikatzea (5. GO, 4. GE, 5. GE) 1,2,3,4 2PJ SE1, SE3
Diseinatzea (4. OG, 5. OG) 1,2,3,4 3PJ, 4PJ, 6PJ SE3, SE4
Adieraztea (3. GO, 4. GO, 10. GE) 1,2,3,4 1PJ, 2PJ, 3PJ SE1, SE3

Gora

Metodologia

5.1. Irakasteko metodoak
Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala talde osoaren aurrean.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.
5.2 Prestakuntza jarduerak
Kodea Izena. Ordu kp. Presentzialtasuna
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibideez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak. 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ  Ikaslearen ikasketa autonomoa 50 0
5. PJ  Tutoretzak 5 100
6. PJ  Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

Gora

Ebaluazioa

Ebaluazio sistemak

 Ikaskuntzaren emaitzak  Ebaluatzeko Sistema  Pisua (%)  Berreskuragarria
R1-R2-R3  Irakaslearen erregistroa  %5 Ez
R1-R2-R3  Ikasitako ezagutzak jasotzen dituzten idatzizko probak %60  Idatzizko proben bidez %100 berreskuragarria
R2  Jarduerak eta paper-zorroa edo portafolioa  %20 Bakarkako idatzizko txostenaren bidez %50 berreskuragarria
R1-R2-R3  Talde-lan praktikoen burutzapena %15  Ez

 

Artean erlazioa ikasketaren emaitzak eta ebaluazio sistemak:

Ebaluazioa Gaitasunak  
Kodea Deskribapena Oinarrizkoak  Orokorrak Zeharkakoak  Espezifikoak   Haztapena
1. ES Irakaslearen erregistroa:  Asistentzia, jarrera eta partaidetza      2. OG., 3. OG 2. GO, 4. GO 2. ZG 4. GE, 7. GE, 10. GE       % 5
  2.ES   Paper-zorroak edo portafolioak: Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak (norbanakakoak).    2. OG., 3. OG 1. GE, 2. GE 4. GE 2. ZG  4. GE 7. GE, 10. GE   % 20 (Errekuperagarria % 50)
      3.ES   Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa (taldekoa).     2. OG., 3. OG    1. GO, 2. GO, 4. GO                 2. ZG    4. GE, 7. GE, 10. GE % 15 (Errekuperagarria      % 0)
 4. ES   - Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak.   2. OG., 3. OG  1. GO, 2. GO, 4. GO            2. ZG  4. GE, 7. GE, 10. GE % 60 (Errekuperagarria  % 100)

 

Azterketei buruzko informazio gehigarria:

*Idatziko probek edo azterketek test moduko 40 galdera izango dituzte 4 erantzunekin aukeratzeko. Erantzun zuzen bakoitza 1 puntuarekin baloratuko da. Erantzun oker batengatik 0,25 puntu kenduko dira.

*Lehenengo azterketan edo partzialean 1. gaitik 4-5. gaira biak barne sartuko dira eta bukaerako puntuazioaren % 30a suposatuko du. Ikasleak azterketa hau gainditzeko 10etik gutxienez 5 puntu atera behar ditu (40 puntutik 20). Azterketa hau ikasleei aurretik jakinaraziko zaie eta azaroaren lehen asteetan egingo da.

*Bigarren azterketan edo partzialean 5-6. gaitik 10. gaira biak barne sartuko dira eta bukaerako puntuazioaren % 30a suposatuko du. Ikasleak azterketa hau gainditzeko 10etik gutxienez 5 puntu atera behar ditu (40 puntutik 20). Azterketa honen data Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak urtarrilean ezarriko du.

*Irakasgaia gainditzeko bi azterketak nahitaez gainditu behar dira. Ez gaindituez gero ez da batezbestekoa egingo.

*Partzial bat edo bi partzial gainditu ez dituen ikasleak errekuperazio azterketaren deialdian egin beharko du, idatzizko proba edo azterketa (40 galdera test moduan 4 erantzunekin aukeratzeko) bakarra eginez: ez gainditutako partzialarena edo irakasgai osoarena. Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak errekuperazio azterketaren data ezarriko du. Partzial bat gaindituez gero nota igotzeko ezin izango da aurkeztu.

*Ikasleak lortu duen ebaluazio jarraiaren ehunekoa (% 30a) azterketen bukaerako kalifikazioari gehituko da baldin eta bakarrik azterketak gaindituta badaude.

*Bakarkako eta taldeko lan praktikoak irakasleak ezarritako epean entregatu beharko dira.

*Aurreneko ikasturtean burututako bakarkako eta taldeko lanak ebaluaziorako ez dira gordetzen.

Gora

Gai-zerrenda

1. MULTZOA: INFORMAZIOA JASOTZEKO PROZESUAK

1. gaia: Psikologia zientzia bezala.

2. gaia: Jokabidearen oinarri neuronalak.

3. gaia: Sentso-pertzeptzioa eta arreta.

2. MULTZOA: INFORMAZIOA ESKURATZEKO, BILTZEKO ETA SORTZEKO PROZESUAK

4. gaia: Ikaskuntza.

5. gaia: Oroimena.

6. gaia:  Pentsamendua.

3. MULTZOA: NORBERAREN IDENTITATEAREN PROZESUAK

7. gaia:  Motibazioa eta emozioa.

      8. gaia:  Nortasuna.

4. MULTZOA: KOGNIZIO ETA GIZARTE BALIOESPENEKO PROZESUAK

9. gaia:  Gizarte Kognizioa.

10. gaia. Gogatzeko joerak eta  prozesuak.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 Oinarrizkoa

*          Anderson, J. R. (2001). Aprendizaje y memoria. Un enfoque integral. México: McGraw-Hill.

*          Anderson, J. R. (2001). Aprendizaje y memoria. Un enfoque integral. México: McGraw-Hill.

*          Castillo Villar, M.D. (2009). La atención. Madrid: Pirámide.

*          Cuadrado Guirado, I. y Fernández Sedano, I.  (Coords) (2007): Psicología Social. Madrid, Sanz y Torres.

Deaux, K., & Snyder, M. (Eds.) (2012). The Oxford Handbook of     Personality and Social Psychology. New York: Oxford University Press.

*          De Diego Vallejo, R; Chico del Río, M. (2013). Prácticas de Psicología Social. Madrid: Pirámide.

            De Torres, J.S. (2006). Procesos Psicológicos Básicos. Madrid: McGraw-Hill.

*          Díaz Gómez, J. M., Gámez Armas, E. (2010). Motivación y emoción: investigaciones actuales. Servicio de Publicaciones, Universidad de La Laguna.

*          Domínguez Sánchez, F.J. (2003) Guía Didáctica. Procesos Psicológicos Básicos. Madrid: UNED.

*          Fernández-Abascal, E.G. (2010).Psicología de la emoción. Madrid: Ed. Univ. Ramón Areces.

*          Fernández-Abascal, E.G; Martín Díaz, M.D. y Domínguez Sánchez, F.J. (2004). Procesos Psicológicos. Madrid: Pirámide.

*          García Sevilla, J., y Fuentes Melero, L. (2010). Manual de psicología de la atención. Una perspectiva neurocientífica. Madrid: Síntesis.

*          Gaviria, E., Cuadrado, I. y López Sáez, M. (2009). Introducción a la Psicología Social. Madrid: Sanz y Torres.

*          Gluck, M.A., Mercado, E., & Myers, C.E. (2016). Learning and memory. From brain to behavior (3rd edition).  New York: Worth Publishers.

 

*          Goldstein, E. B. (2006). Sensación y percepción. Madrid: International Thomson.

*          Gross, R. D. (2007). Psicología. La ciencia de la mente y la conducta. México: Manual Moderno.

*          Holyoak, K. J., y Morrison, R. G. (2005). The Cambridge handbook of thinking and reasoning. Cambridge: Cambridge University Press.

*          Larsen, R. J., y Buss, D. M. (2005). Psicología de la personalidad: Dominios de conocimiento sobre la naturaleza humana. México DF: McGraw-Hill.

*          López Sáez, M. (2007). Fundamentos de la teoría de la disonancia cognitiva. En F. J. Morales, M. Moya, E. Gaviria, y I. Cuadrado (Eds.), Psicología social (pp. 517-534). Madrid: McGraw-Hill.

*         López S.J. & Snyder, C.R. (2009). The Oxford Handbook of Positive Psychology. New York: Oxford University Press.

*         Masmoudi, S., Yun Dai, D., & Naceur A. (Eds.) (2012). Attention, representation, and human performance. An integration of   cognition, emotion, and motivation. New York: Psychology Press.

*          Myers, D. (2011). Exploraciones de la psicología social. Madrid: McGraw-Hill.

*          Palmero, F; Mestre, J.M. (2004). Procesos Psicológicos Básicos. Madrid: McGraw-H.

*          Sanz Aparicio, M.T. (2013). Psicología de la Motivación: Teoría y Práctica. Madrid: Sanz y Torres.

*          Tortosa Gil, F. (2006). Historia de la Psicología. Madrid: McGraw-Hill.    

 

 

 

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara eta Ingelesa.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora