Kodea: 302720 | Irakasgaia: CURRICULUMAREN GARAPENA ETA IKERKETA MUSIKAREN HEZKUNTZARAKO | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Aukerakoa | Ikasmaila: | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
LAUCIRICA LARRINAGA, ANA MARIA (Resp) [Tutoretzak ] | ARCOCHA MENDINUETA, ELORRI [Tutoretzak ] | ||||
DAVILA BARRIO, PABLO [Tutoretzak ] |
Irakasgaiak edukien sekuentzia eta tenporalizazioa lantzen du, eta musika-hezkuntzako proposamenen prestakuntza eta kritika haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. Musika hezkuntzako ikerketarako sarrera bat ere badu.
Oinarrizko gaitasunak
1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.
Gaitasun orokorrak
1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
10. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea
Zeharkako gaitasunak
2. ZG - Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.
1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.
5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.
7. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
9. GE - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
10. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.
14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
Ikasketaren emaitzak | Edukia | Prestakuntza jarduera | Ebaluaziorako tresna |
Eskolako musika-hezkuntzaren egitura ezagutzea eta aztertzea | Musika-hezkuntzaren curriculum-egitura haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. | 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 5. PJ | 1. ES, 2. ES |
Eskolako musika hezkuntzaren edukiak sekuentziatzen eta tenporalizatzen ikastea. | Eskolako musika-hezkuntzako edukien sekuentzia eta tenporalizazioa. | 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 5. PJ, 6. PJ | 1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES |
Musika-hezkuntzaren hainbat ebaluazio modu ezagutzea eta beren aplikazioa praktikatzea ikasgelako diseinuetan. | Musika-hezkuntzako gaitasunen ebaluazioa eta atzeraelikatzea. | 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, | 1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES |
Musika-hezkuntzari buruzko ikerketa labur bat egitea eskola-testuinguru batean. | Ikerketa musika-gelan | 1. PJ, 2. PJ, 3. PJ, 4. PJ, 5. PJ | 1. ES, 3. ES, 4. ES |
Irakasteko metodoak
Kodea | Deskribapena |
1. IM | Azalpen magistrala talde osoaren aurrean. |
2. IM | Elkarreragina talde handian. |
3. IM | Elkarreragina talde ertainean. |
4. IM | Elkarreragina talde txikian. |
5. IM | Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak. |
Prestakuntza jarduerak
Kodea | Deskribapena | kopurua | Presentzialtasuna |
1. PJ | Eskola teorikoak (funtsatzea, adibideez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) | 45 | 100 |
2. PJ | Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak. | 15 | 100 |
3. PJ | Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. | 30 | 10 |
4. PJ | Ikaslearen ikasketa autonomoa | 50 | 0 |
5. PJ | Tutoretzak | 5 | 100 |
6. PJ | Ahozko edo idatzizko azterketak. | 5 | 100
|
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio sistema | Pisua (%) | Errekuperagarria (*) |
IE1, IE2, IE3, IE4 | SE1/ Klaseko asistentzia eta parte-hartze aktiboa | 10% | Ez |
IE1, IE2, IE3, IE4 | SE2/ Lan teorikoa | 20% | Bai, 20%. Lan zuzendua irakaslearen jarraibideen arabera entregatuz berreskura daiteke |
IE1, IE2, IE3, IE4 | SE3/ Lan praktikoa | 30%. Azken kalifikazioan haztatzeko gutxieneko nota: 5/10 | Bai, 30%. Ahozko edo idatzizko proba bidez berreskuratu daiteke |
IE1, IE2, IE3, IE4 | SE4/ Eskuratutako kontzeptuak jasotzen dituen ahozko/idatzizko proba | 40%. Azken kalifikazioan haztatzeko gutxieneko nota: 5/10 | Bai, 40%. Ahozko edo idatzizko proba bidez berreskuratu daiteke |
Guztizko | 100% | 90% |
(*) Ebaluazio-jarduerak Fakultateak horretarako ezarritako egunetan berreskuratzen dira.
1- Musika-hezkuntzaren curriculum-egitura haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan: gutxieneko irakaskuntzak.
2- Eskolako musika-hezkuntzako edukien sekuentzia eta tenporalizazioa, eta ikasgelako proposamenak.
3- Musika-hezkuntzako gaitasunen ebaluazioa eta atzeraelikatzea.
4- Ikerketa musika-gelan.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia
Aróstegui, J.L. (Ed.). (2014). La música en educación primaria. Madrid. Dairea ediciones.
Bresler, L. (2006). Paradigmas cualitativos en la investigación en educación musical en Díaz, M. (Ed.) Introducción a la investigación en educación musical (60-82). Madrid: Enclave creativa.
Frega, A. L. (1996a). Música para maestros. Barcelona: Graó.
Fridman, R. (1988). El nacimiento de la inteligencia musical. Buenos Aires: Editorial Guadalupe.
Pascual, P. (2008). Didáctica de la música. Madrid: Pearson Educación.
Bibliografia osagarria
Alsina, P. (1997). El área de educación musical. Propuestas para aplicar en el aula. Barcelona: Graó.
Anderson, W. M. y Lawrence, J. E. (1998). Integrating music into the elementary classroom. Belmont: Wadsworth Publishing Company (4ª ed.)
Bernal, J. y Calvo, M. L. (1996): "La importancia de la música en educación infantil" en Revista de Educación de la Universidad de Granada, 9, 17-34.
Burnsed, C. V. (1999). The classroom teacher's guide to music education. Springfield, Illinois: Charles C. Thomas, Publisher, Ltd. (2ª ed.).
Carr, W. & Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. La investigación-acción en la formación del profesorado.Barcelona: Martínez Roca.
Delalande, F. (1995). La música es un juego de niños. Buenos Aires: Ricordi.
Durrant, C. & Welch, G. (1995). Making sense of music. Foundations for music education. London: Cassell Education.
Elliott, J. (1990). La investigación-acción en educación. Madrid: Morata.
Gardner, H. (1994). Educación artística y desarrollo humano (trad. de F. Meler-Orti). Barcelona: Paidós Ibérica. [V.O. Art Education and human development. Los Ángeles: The J. Paul Getty Trust. 1990].
Giráldez, A. (1997). Percepción auditiva y educación musical. Eufonía 7, 63-70.
Giráldez, A. (1998). Educación artística: Música. Primaria. Madrid: Akal
Hemsy de Gainza, V. (1984). Fundamentos, Materiales y Técnicas de la Educación Musical. Buenos Aires: Ricordi Americana.
Hemsy de Gainza, V. (2003). La educación musical entre dos siglos. Del modelo metodológico a los nuevos paradigmas. Documento de trabajo Nº 10. Conferencia pronunciada el 23 de agosto de 2003 en el ámbito del Seminario Permanente de Investigación de la Maestría en Educación de la UdeSA.
Lacárcel, J. (1992). La psicología de la música en la educación primaria: el desarrollo musical de seis a doce años. Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado 13, 35-52.
Maneveau, G. (1993). Música y educación. Ensayo de análisis fenomenológico de la música y de los fundamentos de su pedagogía. Madrid: Rialp.
Vilar, M. (2004). Acerca de la educación musical. Leeme 13, 1-23.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.