Kodea: 302503 | Irakasgaia: MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA II | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 3 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika | |||||
Irakasleak: | |||||
LASA OYARBIDE, AITZOL (Resp) [Tutoretzak ] | IRIBAS PARDO, HARITZ [Tutoretzak ] | ||||
LIZEAGA RICA, JOSEBA SABIN [Tutoretzak ] | ARGANDOÑA LARRAINZAR, LOREA [Tutoretzak ] |
Zenbaki hamartarrak; zatikiak, zenbaki arrazionalak eta zenbaki irrazionalak, zenbaki arrazionalen Q multzoa eta bere didaktika; proportzionaltasuna, magnitudeak eta neurria; zenbaki osoen Z multzoa; problemen ebazpena.
Eduki horien sarreran, nabarmenduko dira matematikaren ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuekin lotura duten aspektuak. Horrekin batera, ezberdindu egingo dira irakaslearen prestakuntzari dagozkion matematikaren edukiak eta eduki horien eskolako aurkezpena.
Oinarrizko gaitasunak
1. OG Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa¿arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
5. OG Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.
Gaitasun orokorrak
1. GO Lehen Hezkuntzako curriculum¿arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
8. GO Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
9. GO Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.
10. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
Zeharkako gaitasunak
2. ZG Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.
1. GE Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculumedukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio¿irizpideak ezagutzea.
2. GE Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
7. GE Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
8. GE Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
10. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
14. GE Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
Ikasketen emaitza hauek prozesu hauetan zehazten dira:
- IE1: Problema aritmetikoak ebaztea, eta zenbakien adierazpenen eta eragiketen propietateak frogatzea.
- IE2: Ariketa eta problema aritmetikoen enuntziatuen analisia eta formulazioa.
- IE3: Lehen Hezkuntzan, zenbakikuntza sistemen inguruko eta aritmetikako ikaskuntza irakaskuntzarako material didaktikoen analisia.
Irakas metodologiak
Kodea | Deskribapena |
1. IM | Azalpen magistrala osoko bilkuretan. |
2. IM | Elkarreragina talde handian. |
3. IM | Elkarreragina talde ertainean. |
4. IM | Elkarreragina talde txikian. |
5. IM | Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak. |
Jarduera hezigarriak
Kodea | Deskribapena | Orduak | Izaera presentziala |
1. PJ | Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) | 45 | 100 |
2. PJ | Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). | 15 | 100 |
3. PJ | Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. | 30 | 10 |
4. PJ | Ikaslearen ikasketa autonomoa. | 50 | 0 |
5. PJ | Tutoretzak | 5 | 100 |
6. PJ | Ahozko edo idatzizko azterketak. | 5 | 100 |
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio sistemak | Portzentua (%) | Errekuperazio aukera (%) |
1. IE, 2. IE, 3. IE | 3. ES. Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa | 30 | |
1. IE, 2. IE, 3. IE | 4. ES. Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak | 70 | 70 |
GUZTIRA | 100 | 70 |
3. ES:
- Lanak eta lan horien ahozko aurkezpenak: % 10
- Froga motzak eta zereginak:% 20
4. ES. Bi froga egingo dira: partziala (% 30) eta amaierakoa (% 40). Beharrezkoa izango da bietan kalifikazio GAINDITUA lortzea. Partzialean 5 edo handiagoa den kalifikazioa lortuz gero, ez beharrezkoa izango hari dagokion atala amaierako frogan errepikatzea. Partzialean 5 baino txikiagoa den kalifikazioa lortuz gero, amaierako froga osorik egin beharko da.
Amaierako frogan eta berreskurapenean, ikasleak Lehen Hezkuntzako libururen batetik hartutako problemaren bat ebatzi beharko du. Problema hori zuzen ebaztea nahitaezko baldintza izango da frogaren ebaluazioa egin dadin.
1. Zatikiak eta zenbaki arrazionalak
2. Zenbaki hamartarrak
3. Zenbaki osoak
4. Zenbaki irrazionalak
5. Magnitudeen arteko proportzionaltasuna
6. Konbinatoria eta probabilitatea
Oinarrizko konbinatoria eta probabilitatea. Testuinguruak eta problemak.
7. Problemen ebazpena
8. Matematikaren irakaskuntza eta ikaskutzaren oinarriak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Bibliografia elektronikoa
Godino, J. D. (Coor.) (2003). Monografías Edumat-Maestros (Matemáticas y su didáctica). Granada: Universidad de Granada. Disponible en: https://www.ugr.es/~jgodino/edumat-maestros/
Bibliografia
Baroody J. "El pensamiento matemático de los niños". Visor.
Cascallana Mª T. "Iniciación a la Matemática. Materiales y recursos didácticos". Santillana.
Castro E. ,Rico L. ,Castro Enr. "Números y operaciones". Madrid Síntesis.
Colección: "Matemáticas: cultura y aprendizaje". Ed. Síntesis.
Fernández J. y Rodriguez I. "Juegos y pasatiempos en la enseñanza de la matemática elemental". Madrid Síntesis.
Gómez B. "Numeración y cálculo". Madrid Síntesis.
Gimena J. y Girondo L. "Cálculo en la escuela". Edit. Graó.
Gutiérrez A. y otros. "Area de conocimiento: didáctica de las matemáticas". Madrid Síntesis.
Gómez B. y Jaime A. "El cálculo aritmético" Albastros Ediciones.
Grupo Beta(1990). "Proporcionalidad geométrica y semejanza".Madrid: Síntesis.
Maza Gómez C. "Enseñanza de la suma y de la resta". Madrid Síntesis.
Maza Gómez C. "Enseñanza del producto y de la división". Madrid Síntesis.
MEC(2007). Orden ECI /2211/2007, por el que se establece el currículo de Educación Primaria. BOE
Ifrah G. "Las cifras". Edit. Alianza.
Nortes Checa A.:¿Matemáticas y su didáctica¿
Polya G. "Cómo plantear y resolver problemas" Edit Trillas.
Wilhelmi M. ,Pascual J. R. ¿Matemáticas para maestros¿
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.