Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2016/2017  |  2015/2016 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302503 Irakasgaia: MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Matematika
Irakasleak:
PRADOS OSES, M. CARMEN (Resp)   [Tutoretzak ] LIZEAGA RICA, JOSEBA SABIN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Matematika eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai hau ¿Matematika eta bere didaktika¿ arloari dagokio. Irakasgai honetan honako gai hauek garatzen dira: zenbaki hamartarrak; zatikiak, zenbaki arrazionalak eta zenbaki irrazionalak, zenbaki arrazionalen Q multzoa eta bere didaktika; proportzionaltasuna, magnitudeak eta neurria; zenbaki osoen Z multzoa; problemen ebazpena.

 

Eduki horien sarreran, nabarmenduko dira matematikaren ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuekin lotura duten aspektuak. Horrekin batera, ezberdindu egingo dira irakaslearen prestakuntzari dagozkion matematikaren edukiak eta eduki horien eskolako aurkezpena.

Gora

Deskribatzaileak

Irakasgai hau ¿Matematika eta bere didaktika¿ arloari dagokio. Irakasgai honetan honako gai hauek garatzen dira: zenbaki hamartarrak; zatikiak, zenbaki arrazionalak eta zenbaki irrazionalak, zenbaki arrazionalen Q multzoa eta bere didaktika; proportzionaltasuna, magnitudeak eta neurria; zenbaki osoen Z multzoa; problemen ebazpena.

 

Eduki horien sarreran, nabarmenduko dira matematikaren ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuekin lotura duten aspektuak. Horrekin batera, ezberdindu egingo dira irakaslearen prestakuntzari dagozkion matematikaren edukiak eta eduki horien eskolako aurkezpena.

Gako hitzak: zenbaki hamartarrak; zatikiak; zenbako arrazionalak eta irrazionalak; proportzionaltasuna; magnitudeak; zenbaki osoak; problemen ebazpena.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak
1. OG ¿ Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa¿arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG ¿ Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
5. OG ¿ Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.
2.2. Gaitasun orokorrak
1. GO ¿ Lehen Hezkuntzako curriculum¿arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO ¿ Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
8. GO ¿ Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

9. GO - Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.

10. GO ¿ Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.


2.3. Zeharkako gaitasunak
2. ZG ¿ Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE ¿ Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculumedukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio¿irizpideak ezagutzea.
2. GE ¿ Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE ¿ Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

8. GE ¿ Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

10. GE ¿ Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

12. GE ¿ Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Ikasketen emaitza hauek prozesu hauetan zehazten dira:

- IE1: Problema aritmetikoak ebaztea, eta zenbakien adierazpenen eta eragiketen propietateak frogatzea.

- IE2: Ariketa eta problema aritmetikoen enuntziatuen analisia eta formulazioa.

- IE3: Lehen Hezkuntzan, zenbakikuntza sistemen inguruko eta aritmetikako ikaskuntza irakaskuntzarako material didaktikoen analisia.

Gora

Metodologia

 5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa. 50 0
5. PJ Tutoretzak 5 100
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

Gora

Ebaluazioa

 

 

 

8.1. Ebaluazio sistemak

 Kodea  Deskribapena % % berreskuragarria
SE3 Lan praktikoak: behaketa, proposamenak, eta, dagokionean, ebaluazioa 10 0
SE4 Idatzizko edo ahozko probak, partzialak edo globalak 90 70
  Orotara 100 70

8.2. Emaitzen eta ebaluazio sistemen arteko erlazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio sistemak eta prozedurak Pisua (%) Berreskura daiteke
 R1,R2,R3  S3/S4: Idatzizko proba partzialak, lanak, ahozko azalpenak  10 EZ
 R1,R2,R3  S4: Proba globalak  90  70%

Ebaluatzeko moldeak:

- Lanak eta ahozko azalpenak: azken kalifikazioaren %10

- Proba laburrak eta zereginak: azken kalifikazioaren %20

- Azken azterketa:  azken kalifikazioaren %70

Azterketaren hasieran, Lehen Hezkuntzako testu liburuetan oinarrituriko galdera bati erantzun beharko zaio. Galdera horri zuzen erantzutea ezinbesteko baldintza izango da azterketa zuzentzeko.

Gora

Gai-zerrenda

1 ZENBAKI HAMARTARRAK

2 ZATIKIAK ETA ZENBAKI ARRAZIONALAK, ZENBAKI ARRAZIONALEN Q MULTZOA ETA BERE DIDAKTIKA

3 ZENBAKI IRRAZIONALAK

4 ZENBAKI OSOAK

5 PROBLEMEN EBAZPENA

6 MAGNITUDEEN ARTEKO PROPORTZIONALTASUNA ETA NEURRIA

7 MATEMATIKAREN IRAKASKUNTZA ETA IKASKUNTZAREN OINARRIAK

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Baroody J. "El pensamiento matemático de los niños". Visor.

Cascallana Mª T. "Iniciación a la Matemática. Materiales y recursos didácticos". Santillana.

Castro E. ,Rico L. ,Castro Enr. "Números y operaciones". Madrid Síntesis.

Colección: "Matemáticas: cultura y aprendizaje". Ed. Síntesis

Fernández J. y Rodriguez I. "Juegos y pasatiempos en la enseñanza de la matemática elemental". Madrid Síntesis

Gómez B. "Numeración y cálculo". Madrid Síntesis

Gimena J. y Girondo L. "Cálculo en la escuela". Edit. Graó

Godino, J. D. (2003). Matemáticas para maestros y Didáctica de las Maremáticas para maestro. Edumat-Maestros. [ www.ugr.es/local/jgodino/edumat-maestros/]]

Gutiérrez A. y otros. "Area de conocimiento: didáctica de las matemáticas". Madrid Síntesis

Gómez B. y Jaime A. "El cálculo aritmético" Albastros Ediciones.

Grupo Beta(1990). "Proporcionalidad geométrica y semejanza".Madrid: Síntesis.

Maza Gómez C. "Enseñanza de la suma y de la resta". Madrid Síntesis.

Maza Gómez C. "Enseñanza del producto y de la división". Madrid Síntesis.

MEC(2007). Orden ECI /2211/2007, por el que se establece el currículo de Educación Primaria. BOE

Ifrah G. "Las cifras". Edit. Alianza.

Nortes Checa A.:¿Matemáticas y su didáctica¿

Polya G. "Cómo plantear y resolver problemas" Edit Trillas.

Wilhelmi M. ,Pascual J. R. ¿Matemáticas para maestros¿

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania 

Gora

Non emango den

Arrosadiako Campuseko gelategia. Ikus Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko web orria:

 

http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/estudios/grado/lehen-hezkuntzako-irakasleen-gradua/ikasketa-plana?submenu=yes

Gora