Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302301 Irakasgaia: GIZARTEA, FAMILIA ETA ESKOLA INKLUSIBOA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
PELLEJERO GOÑI, MARÍA LUCÍA   [Tutoretzak ] PEREZ-AGOTE AGUIRRE, JOSE MARIA (Resp)   [Tutoretzak ]
ZULOAGA LOJO, LOHITZUNE   [Tutoretzak ] MENDIBERRI APEZETXEA, MONIKA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko formakuntza/ Sozio-psiko-pedagogia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaian landuko diren edukien bidez ikaslegoari ezaguera kritikoak txertatu nahi zaizkio hezkuntza eta testuinguruarekin duen harremanari buruz. Aldi berean gaurregungo gizartearen gai funtsezkoak aztertu eta kritikatzeko ahal izatea nahi da, hezkuntza sisteman eta haur eskolan, ezaugarri hauek nola eragiten duten aztertzeko.

Ikuspegi soziologiko batetik, gizartea eta eskola erlazioan azken honek dituen funtzioak aztertzen dira,  denboraren araberako aldaketak, eta Estatuen Hezkuntza Erreformek jokatzen duten erregulatzaile rola. Ondoren, eskola eta berdintasun eza gaian, klase, genero, etniko-kultural desberdintasunak eskolaren ikuspegitik sakontzen dira, honek  borrokatzen eta aldi berean birsortzen dituela ikasiz. Azkenik,  gizarteratze eragile batzuk (familia, komunikabideak edo berdinen arteko taldeek) eskolarekin duten harreman berria aztertuko da, gaur eguneko eraldaketen islada bait dira neurri batean. 

Perspektiba pedagogikoak hezkuntza inklusibo kontzeptua dakar, printzipio berri honen jarraitzaile den eskola eredutzat landuz. Eskola bat zeinek antolakuntza eta metodologia aldaketak ezinbesteko ikusten dituen, non , bereziki, eskola inklusiboaren eraikuntzan familien parte-hartze bide eraginkorrak aztertzeari ekingo zaion.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

2. OG. Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG. Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG. Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

2. GO. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

4. GO. Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.

5. GO. Ikasgelan eta hortik kanpoan bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.

6. GO. Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza¿behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

7. GO. Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

11. GO. Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus¿entzunezko informazioa aukeratzea.

12. GO. Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasuna

 2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2. GE. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

4. GE. Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kultur aniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

5. GE. Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

6. GE. Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

7. GE. Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

10. GE. Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

11. GE. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

13. GE. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana balioztatzen jakitea.

14. GE. Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza¿ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketa emaitzak ikasleak gaiari buruz eskuratuko dituen gaitasun zehatzak dira. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 bereganatzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak bereganatzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez bereganatzea.

ZEHAZTAPENA:

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

IES- IKASKETA EMAITZAK SOZIOLOGIAN.

IES1. Eskola eta gizartearen arteko erlazioaz jabetu kontzeptu soziologikoen bidez, halakoak identifikatuz:

a) hezkuntzaren funtzio sozialak, bere aldaketak eta nola Estatuak aldaketa hauek Erreformen bidez egiten dituen

b) Eskolak aurre egin eta errepikatzen dituen berdintasun eza mota diferenteak (klase soziala, generoa, etnia, kultura)

c) gaurregungo gizartearen eraldaketak nola eragiten duten eskola eta gizarteratze eragileen harremanean familian, komunikabideetan eta berdinen taldean.

IES2. Jasotako informazioa laburbiltzen jakin ordenu jerarkikoak osatzea bideratuz:

a) funtzesko kontzeptuak  besteetatik desberdindu arren

b) ulerpenerako ezinbestekoa den informazioa aukeratu ahal izateko, bigarren mailako informaziotik bereiziz.

IES3. Garai historiko bakoitzean kokatzeak eskola eta gizartea erlazioa ulertzeko modu bilakatu:

a) eraikuntza ideologikoa azaltzen bait du eskolaren funtzio sozialei dagokionean

b) berdintasun eza modu ezberdinez enfokatu ahal dela erakuste duelako

c) gizarteratze eragileen lan komuna modu berrietan eratzen delako.

IES4. Eskolak gaurreguneko gizartearekin duen elkarrekintza dela eta dituen erronka, arazo eta egoerak kritikoki aztertu.

IES5. Eskola eta testuinguru soziala nola harremantzen diren ezagutzeko, dagokion kontzeptuak aplikatu:

a) ikasgelako ariketa praktikoak ebazteko.

b) ikasgelaz kanpo proposatuko diren arazoei erantzuteko.

IES6. Landutako kontzeptuen bidez hezkuntza proposamen berriak kritikoki baloratzeko gai izan, berrikuntza horiek gizarteratze eragileek arazo eta erronka sozialei ematen dieten erantzuna diren neurrian.

IEP. IKASKETA EMAITZAK PEDAGOGIAN.

IEP1. Ezagutu . Hezkuntza inklusibo kontzeptua ezagutu haur eskoletako kultura berriak garapenean erlazionatuz, ikastetxe zein profesionalenak.

IEP2. Ulertu. Eskola eta familien aniztasuna abiapuntu, honen ebidentziak aurkitu eskola esparruan, gizakiaren konplexutasuna azaltzeko bide gisa.

IEP3.  Aplikatu. Hezkuntza eta eskola inklusiboak zehazten dituen erreferentzietan oinarritu ikasleei beharrei modu egokian erantzuteko neurri kurrikular eta antolakuntzakoak erabiliz.

EP4. Aztertu. Eskola inklusiboetako partaidetza mota posibleak aztertu maila diferenteetan: familiak, hezkuntza komunitateak, instituzio sozialak.

IEP5. Sintetizatu. Familia eta eskola kontzeptuak konbinatu hezkuntza inklusibo baten garapenean lan egiteko familia zein hezkuntza komunitateekin.

IEP6. Ebaluatu. Aniztasunari erantzun gisa, ikasgelako tutoreak inklusio prozesuan duen rola baloratu

Gora

Metodologia

5.1. Irakaskuntza-ikaskuntza Metodoak
Kodea Deskribapena
MD1 Azalpen magistrala talde osoari
MD2 Talde osoarekin elkarrekintzan
MD3 Talde ertainarekin elkarrekintzan
MD4 Talde txikiarekin elkarrekintzan
MD5 Norbanakoarekin elkarrekintza: ikasketa autonomorako baliabide eta jarduerak
  5.2 Hezkuntza jarduerak
Kodea  Deskribapena  Orduak  Presentzialitatea %
AF1  Azalpen eta parte-hartze saioak                              37,5  0
AF2 Saio praktikoak 22,5 80
AF3 Talde lanak 30 10
AF4 Ikaslearen ikasketa ordu autonomoa. 50 0
AF5 Tutoretza saioak 5 0
AF6 Ebaluazio saioak 5 100
   

Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera

Pisua (%) 

Sociología

Pisua (%)

Pedagogia

Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 IES1,IES2,IES3, IES4,IES5,IES6  SE2. Lan praktikoak eta SE 1 Partaidetza, asistentzia 40 40 EZ -
IES1,IES2,IES3, IES4,IES5,IES6,  SE4. Azken Proba 60 60 Bai 5

 

Soziologia- eta pedagogia-atalek azken notan duten garrantzia, horietako bakoitzari esleitutako kredituekiko proportzionala da, 4,5 eta 1,5 hurrenez hurren. Beraz, notaren % 75 soziologiari dagokio, eta % 25  pedagogiari. Era berean, bi zatietako notaren %40 talde lanaren  ebaluazioari dagokio eta %60a amaiera azterketri.  Hala ere, ikasgaia  gainditzeko ezinbestekoa da bi atalak gainditzea.

Gora

Gai-zerrenda

1. ZATIA. SOZIOLOGIA.

I. BLOKEA. ESKOLA ETA GIZARTEA.

 1. Eskolaren funtzio sozialak

1.1. Eskola gizartearen baitan: ikuspegi estatikoa.

1.2. Eskola eta bere funtzio kulturala.

1.3. Eskolaren funtzio politikoa.

1.4. Eskolaren funtzio ekonomikoa.

1.5. Egitura sozialaren berrekoizpena.

1.6. Belaunaldi berrien zaintza eta atxikitzea.

2. Aldakuntza soziala eta modernitatea.

2.1. Eskola gizartearen baitan. Ikuspegi dinamikoa.

2.2. Aldakuntza ekonomiko, politiko eta sozialak.

2.3. Eskola eta postmodernitatea.

2.4. Ikaskuntza-kontrakoa.

2.5. Espainiako hezkuntza sistemaren sorrera eta eboluzioa.

3. Ideologia eta hezkuntza erreforma

3.1. Hezkuntza eta hezkuntza sistema kontzeptuak.

3.2. Ideologia eta erreforma.

3.3. Curriculum ezkutua.

3.4. Kultura eskolarra.

3.5. Kalitatea eta bikaintasuna ideologia gisa

II. BLOKEA. ESKOLA ETA BERDINTASUN EZA.

4. Hezkuntza eta desberdintasun soziala

4.1. Estratifikazioa eta berdintasun eza.

4.2. Klase soziala eta hezkuntza.

4.3. Sare bikoiztuetik ulerkortasunera: giza kapitala, aukera berdintasuna eta meritokrazia.

4.4. Ulerkortasunaren mugak: kultur kapitalaren teoria.

4.5. Eskola porrota eta utziera.

4.6. Titularitatea: publikoa, pribatua.

4.7. ISEK (indize sozioekonomiko eta kulturala) eta PISA txostena .

5. Hezkuntza eta genero berdintasun eza        

5.1. Generoaren eraikuntza soziala.

5.2. Genero gizarteratze diferentziala.

5.3. Segregazioa, hezkuntza mistoa, hezikidetza.

5.4.  Irakasleria eta generoa.

6. Hezkuntza eta etnia-kultura mailako berdintasun eza

6.1. Immigrazioa eta hezkuntza sistema.

6.2. Asimilazioa, bereganatzea.

6.3. Kultur-aniztasuna.

6.4. Kulturartekotasuna.

 

III. BLOKEA. ESKOLA ETA GIZARTERATZE ERAGILEAK.

7. Familia.

7.1. Familia ereduen aniztasuna.

7.2. Immigrazioa eta familia aniztasuna.

7.3. Izaeraren gizarteratzea modernitatean.

7.4. Guraso eta irakasleen gizarteratze rolaren aldaketak.

7.5. Hiritartasunerako hezkuntzaren inguruko eztabaida.

8. Komunikabideen gizarteratze rola.

8.1. IKTak eta harreman sozialak.

8.2. Komunikabideak eta familia.

8.3.  Komunikabideak eta adinekoen taldea.

8.4. Teleikusleago kritikoen sustapena.

8.5.  Publizitatea, moda, markak eta haurren kontsumoa.

9. Ikerketa soziala eta hezkuntza

9.1. Gizarte ikerketarako teknika kuantitatiboak.

9.2. Gizarte ikerketarako teknika kualitatiboak.

2  ZATIA. PEDAGOGIA.

IV. BLOKEA. HEZKUNTZA ETA ESKOLA INKLUSIBOA

1. Eskola eta bere harremana testuinguruarekin. Eskola inklusiboa.

1.1. Aniztasun kontzeptuaren bilakaera: esklusiotik inklusiora.

1.2.  Hezkuntza bidezko inklusioa: ikastetxe kultura berria, profesional kultura berria.

1.3.  Inklusioak beharrezko dituen aldaketak: maila kontzeptuala, kurrikularra, antolakuntzakoa, metodologikoa eta prestakuntzakoa.

2. Familia eta eskola testuinguru hezitzaile gisa: parte-hartzearen zentzua.

2.1. Parte-hartze kontzeptua.

2.2. Familia-ikastetxe erlazioak.

2.3. Sare bidezko lana familia, hezkuntza komunitate eta instituzio sozialen artean: eskola kanpoko lankidetza tresnak.

3. Eskoletako harreman sozialak inklusioaren ikuspegitik.

3.1.Berdinen arteko harreman pertsona-artekoak.

3.2. Elkarbizitza, bitartekaritza eta gatazkekin konponbideak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11.1. Oinarrizkoa 

Booth, Toni, Ainscow, Mel y KIingston, Denise(2006). Index for inclusión. Desarrollo del juego, el aprendizaje y la participación en educación infantil. Salamanca. INICO.
Carbonell, J. (1996): La escuela entre la utopía y la realidad., Diez temas de sociología de la educación, Eumo, Barcelona.
Fernández Palomares, F. (coord.) (2003): Sociología de la Educación, Pearson, Madrid.
Ministerio de educación (2009). Educación inclusiva, iguales en la diversidad
Taberner Guasp. J. (2008): Sociología y educación. Funciones del sistema educativo en las sociedades modernas, Tecnos, Madrid.
Taberner Guasp. J. (2010): Hezkuntza eta soziología       EHU-UPV, Bilbo.Trinidad Requena, A., Gómez González, J. (2012), Sociedad, familia, educación, Tecnos, Madrid.

 

11.2. Osagarria

AA.VV. (2008). Ideas para andar a la par. Dossier de Cuadernos de Pedagogía, 378, 61-69.
Siete pasos para un nuevo modelo de escuela. Madrid: Narcea.
Ainscow. M. (2001). Desarrollo de escuelas inclusivas. Ideas, propuestas y experiencias para la mejorar las instituciones escolares Madrid: Narcea.

Alonso-Tapia, J (2005) Motivar en la escuela. Motivar en la familia. Madrid: Morata
Arnaiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Málaga: Aljibe.
Bauman, Z., (2013), Sobre la educación en un mundo líquido, Paidos, Barcelona.
Bazarra, L., Casanoca, O. & García Ugarte, J. (2007). Profesores, alumnos, familias.

Berger, P.L.(1992) Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat. Euskal Herriko Unibertsitatea Argitarapen Zerbitzua. Bilbo.

Besalú, X. (2002): Diversidad cultural y educación, Madrid, Síntesis.
Bolívar, A. (2006). Familia y escuela: dos mundos llamados a trabajar en común.Revista de Educación, 339, 119-146.

Carabaña, J. (2008): "El impacto de la emigración en el sistema educativo español", ARI, 63.

Carabaña, J. "PISA 2006: sin novedad", Claves de Razón Práctica

Carbonell, J. (1996): La escuela entre la utopía y la realidad., Diez temas de sociología de la educación, Eumo, Barcelona.

Comellas, M.J. (2009). Familia y escuela: compartir la educación. Barcelona: Graó.

Dahlberg, G., Moss, P., Pence, A. (2005): Más allá de la educación en educación infantil, Graó. Barcelona.

Duran, D. y Miquel, E (2004) Cooperar para enseñar y aprender Cuadernos de Pedagogía, 331,73-76

Echeita, G. (2006). Educación para la inclusión o educación sin exclusiones. Madrid: Narcea.

Echeita, G. (2006). Educación para la inclusión o educación sin exclusiones. Madrid: Narcea.

Feito, R. (2003):"Sistema de enseñanza y estratificación social" en Fernández Palomares, F. (coord.): Sociología de la Educación, Pearson, Madrid.

Fernández Enguita, M, Gaete Fiscella, JM y Terrén, E. (2008) "¿Fronteras en las aulas?: contacto transcultural y endogamia en las interacciones del alumnado", Revista de Educación, Nº 345., Nº 213.

Fernández Palomares, F. (coord.) (2006): Sociología de la Educación, Pearson, Madrid.

Fernández, J.M.; Velasco, N. (2003). Educación inclusiva y nuevas tecnologías: una convivencia futura y un diálogo permanente. Pixel Bit: Revista de medios y educación, nº21, 55-63.

Ferrés i Prats, J. (2008): La educación como industria del deseo, Gedisa, Barcelona.

García-Bacete, F.J. (2003). Las relaciones escuela-familia: un reto educativo. Infancia y Aprendizaje, 26(4), 425-437.

García-Bacete, F.J. (2006). Guía de recursos para promover las relaciones entre escuelas y familias. Cultura y Educación, 18(3-4), 311-328.

Hargreaves, A. (2003): Enseñar en la sociedad del conocimiento, Octaedro, Barcelona.

Horton, P.B. eta Hunt, CH.L.(1994) Soziologia. Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua. Bilbo.

Macionis, J. y Plummer, K. (2007): Sociología, Pearson.

Martínez García, JS (2005) "Dos reflexiones sobre el sistema educativo español: El nivel educativo no cae, y las clases sociales sí existen", El viejo topo.

Moriña, A. y Parrilla, A. (2005). Criterios para la formación permanente del profesorado en el marco de la educación inclusiva. Revista de Educación, 339, 517-539.

Paniagua, G. & Palacios, J. (2005). Relaciones con las familias. En G. Paniagua & J. Palacios (Eds.). Educación infantil. Respuesta educativa ante la diversidad (pp. 265-294).Madrid: Alianza Editorial.

Parrellada, C. (2008). ¿Se invaden, se necesitan...? Cuadernos de Pedagogía, 378, 47-51.

Parrilla, M.A. (2002). Acerca del origen y sentido de la educación inclusiva. Revista de Educación, 327, 11-30.

Rosario, P.; Mourao, R.; Núñez, J.C.; González-Pineda, J.A.; Solano, P. (2006). Escuela-familia: ¿es posible una relación recíproca y positiva? Papeles del Psicólogo, 27(3), 171-179.

Sandoval, M. (2008). La colaboración y la formación del profesorado como factores fundamentales para promover una educación sin exclusiones. Contextos educativos, 11, 149-159.

Sandoval, M. (2003), López, Mª.L., Miquel E., Duran, D., Giné, C. y Echeita, G.

Index for Inclusion. Una guía para la evaluación y mejora de laeducación inclusiva. Contextos Educativos, 5, 227-238.

Santos Guerra, M.A. (2006). El pato en la escuela o el valor de la diversidad. Madrid: CAM- Encuentro.

Taberner Guasp. J. (2008): Sociología y educación. Funciones del sistema educativo en las sociedades modernas, Tecnos, Madrid.

Taberner Guasp. J. (2010): Hezkuntza eta soziología       EHU-UPV, Bilbo.

Gora

Hizkuntzak

 Euskara/ Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

 

Gora