Kodea: 302105 | Irakasgaia: KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK ETA IKT | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, JUAN CARLOS (Resp) [Tutoretzak ] | CERVANTES IBAÑEZ, JORGE [Tutoretzak ] | ||||
KASARES CORRALES, PAULA [Tutoretzak ] | LOPEZ FLAMARIQUE, MAITE (Resp) [Tutoretzak ] | ||||
GANCHEGUI SORABILLA, ANDREA [Tutoretzak ] |
Karrerako lehen urtean gaitasun komunikatiboak garatzea da helburua. Horrek beste ikasle eta irakasleekiko harreman komunikatibo eta sozialei dagozkien trebetasunak garatzeko oinarriak finkatzeko bidea emanen dio ikasleari. Bestetik, curriculumeko ikasgaien ulermen eta adierazpenean hobekuntza ekarriko dio eta jarduera profesionalean eta harreman sozialetan trebetasun komunikatiboak garatuko ditu. Ahozko eta idatzizko komunikazioaren konpetentzien garapena. Erabilera linguistikoak euskal hizkuntzaren sisteman: testuak eta testuinguruak. Alor profesional eta akademikoko ahozko zein idatzizko testuen bidez konpetentzia diskurtsiboa garatzea: deskribapen testuak, narrazio testuak, informazio testuak, azalpen testuak, argudio testuak eta horietatik eratorritakoak. Hausnarketa metalinguistikoa euskal hizkuntzaren ahozko zein idatzizko konpetentziaren menperatzea indartzeko. IKT lanabesen erabilera informazioa bilatzeko, erdiesteko, prozesatzeko, partekatzeko, argitaratzeko eta komunikatzeko.
2.1. Oinarrizko gaitasunak
OG2 Ikasleek dakizkiten gauzak lanari edo bokazioari era profesionalean aplika diezazkiotela, eta haien ikaseremuan arazoen konponduz, argudiatuz eta argudioak aldeztuz frogatu ohi diren gaitasunak izan ditzatela.
OG3 Ikasleek datuak bildu eta ulertzeko gaitasuna izan dezatela, era horretara gizarte, zientzia edo etika alorretan munta handikoak diren gaien inguruan epaiak emateko, gogoeta eginez.
OG4 Ikasleak informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai entzule-irakurle espezializatuei, bai bestelakoei adierazteko moduan egon daitezela.
OG5 Ikasleek gero bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak gara ditzatela.
2.2. Gaitasun orokorrak
1. GO - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.
GO6 - Lehen haurtzaroko hizkuntzaren bilakaera ezagutu, arazoak izan daitezkeenak aurkitu eta haiek zuzentzeaz arduratzea. Kultura eta hizkuntza anitzetako inguruneetan hizkuntza-ikaskuntza egoerak aztertzea. Gauzak ahoz eta idatziz zuzen adieraztea, hainbat adierazmolde erabiltzeko gauza izatea.
GO7 - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea, beregainki telebista, lehen haurtzaroan.
8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
10. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
2.3. Zeharkako gaitasunak
ZG2 Europako Kontseiluaren "hizkuntzetarako erreferentzia-esparru europar amankomuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" izenekoaren C1 mailaren baliokide den hizkuntza gaitasuna frogatzea, euskaraz.
1. GE - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
GE4 Ikaskuntza inguruneen eta eskola bizikidetzaren gainean gogoeta egitea. Sistematikoki behatzen jakitea, ongi egindako lana balioestea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
GE5 Ikasgelako praktikez gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Bakarkako eta taldeko ikaskuntzarako ohitura eta trebetasunak hartu eta kalitatezko kudeaketa ereduak ezagutzea.
GE6 Haurtzaroan hizkuntzak duen bilakaera ezagutu eta daudekeen arazoak aurkitzeko gai izatea. Hizkuntzaren garapena bultzatzen duten teknikak bereganatu, gauzak ahoz eta idatziz adierazi eta hainbat adierazpideren jabe izatea.
GE7 Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea.
8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
10. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
Ikaskuntzaren ondorioak ikasleak ikasgaian erdietsiko dituen konpetentzien zehaztapena dira. Hiru maila ezarri dira:
-Gorena: konpetentzien 100% bereganatzea eta maisutza lortzea horietako %75en gutxienez.
-Ertaina: ikasgaian erdietsi beharreko konpetentzien gehiengoa lortzea eta tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorretan maisutza eskuratzea.
-Urria: tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorren jabetze askieza.
IE1: Jendaurrean zuzen adierazten ditu ideiak, gizarte- eta hizkuntza- arauekin bat eginez.
IE2: Ikaskideekin elkarlanean aritzen da ahozko lanen prestakuntzan, gauzatzean eta ebaluatzean, hainbat testuinguru eta egoera komunikatibotan.
IE3: Berbaldi mota bateko baino gehiagotako lan idatziak egiten ditu, euskarri digitalean edo inprimatuan, hizkuntza oro hartzailea erabiliz.
IE4: Bere jarrerei tinko eusten die, argudio zindoetan oinarriturik, eta askotariko informazio iturriak erabiltzen ditu, era kritikoan.
IE5 : Ikasturtean zehar egindako lanik garrantzitsuenak jasotzen dituen portafolioa jendaurrean aurkezten du, ahalaz webgune baten bidez, gaitasun komunikatiboen eta informazio eta komunikazio tekniken menperatzean izandako bilakabidea kritikoki baloratuz.
5.1. Irakas metodologiak
Kodea | Deskribapena |
IM1 | Azalpen magistrala talde osoan |
IM2 | Interakzioa talde handian |
IM4 | Interakzioa talde txikian |
IM5 | Norbanako interazkioa: ikasketa autonomorako zeregin eta jarraibideak |
5.2 Formazio jarduerak
Kodea | Deskribapena | Orduak | Presentziala |
FJ1 | Saio teorikoak (oinarritzea, adibideak jartzea, aplikazio egiaztatuak eta garapenak) | 45 | 100 |
FJ2 | Saio prakrtikoak edo, dagokionean, kanpoko praktikak (landa-lana) | 15 | 100 |
FJ3 | Lanak egitea eta ahoz defenditzea | 30 | 10 |
FJ4 | Ikaslearen norbanako ikaskuntza | 50 | 0 |
FJ5 | Tutoretzak | 5 | 100 |
FJ6 | Idatzizko edo ahozko azterketak | 5 | 100 |
Ikasgaiaren azken emaitza erdiesteko IKT zatia eta Komunikatzeko Trebetasunena haztatu behar da. Ikasgaiaren notaren %75 Komunikatzeko Trebetasunei dagokie, eta %25 IKT zatiari. Ikasgaia gainditzeko bi zatiak gainditu behar dira.
Komunikatzeko Trebetasunak zatiaren ebaluazioa ondoko taula honen araberea egingo da:
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio sistema | Ehunekoa | Ehuneko berreskuragarria |
E1, E2, E3 | ES2- Errezensio eta sintesi lan teorikoak | % 10 | Ez |
E1, E2, E3, E4, E5 | ES3- Behatze, proposatze edo ebaluatze lan praktikoak (*) | % 50 | Bai, % 50 |
E1, E2, E3, E4, E5 | ES4- Ahozko eta idatzizko probak | % 40 | % 20 |
DENETARA | % 100 | % 70 |
Ebaluazio Sistema hauek honela zehazten dira: ES2 Lan partzialak (ezin dira berreskuratu). ES3 Liburutegiko IKT ikastaroa (pisua: % 5) Berreskura daiteke. ES3 Lan akademiko berreskuragarria (% 30eko pisua). ES3 Bideoa (% 15eko pisua) Berreskura daiteke. ES4 Portafolioa (% 20ko pisua) ez da berreskuragarria. ES4 Azken azterketa (pisua: % 20) Berreskura daiteke.
Ikasgaia ohiko garaian gainditu ez duten ikasleek edota ebaluazio jarraituan parte hartu ez dutenek irakasgaia berreskuratu ahal izango dute Fakultateak ezarritako ohiz kanpoko ebaluazio-aldian. Aldi horretan, ikasgaiaren item berreskuragarriak bakarrik berreskuratu ahal izango dira.
(*) Ikasgaiaren ebaluazio jarraitua egiteko, hainbat lan egingo dira, ahozkoak zein idatzizkoak, bai eta ikasturtean zehar egingo diren idatzizko probak ere. Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 4 atera behar da lan akademikoan.
Komunikatzeko Trebetasunak
- Ahozko eta idatzizko testuaren osagaiak.
- Hizkuntza erabilerak. Testuak eta testuinguruak.
- Diskurtsoaren tipología.
- Testu azterketa eta ekoizpena.
Lanabesak eta IKT
- Informazioa bilatu eta erabiltzea.
- On-line aurkezpen eta agiriak.
- Blog, podcast eta on-line bideoak.
- Webguneen bidezko portafolio digitalak.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Alberdi, A. (2014). Ahoskera. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-catpub/es/k75aWebPublicacionesWar/k75aObtenerPublicacionDigitalServlet?R01HNoPortal=true&N_LIBR=051589&N_EDIC=0001&C_IDIOM=eu&FORMATO=.pdf
Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Bilbo: Euskaltzaindia. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161
Euskaltzaindia (2008). Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Jagon Saila 7, Bilbo: Euskaltzaindia. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/71105.pdf
Euskaltzaindia (2008). Hiztegi Batua. Donostia: Elkar. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu
Garzia, J. (2005). Kalko okerrak. Hizkuntza prestakuntza 12. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/kalko_okerrak.pdf
Garzia, J. (2014). Puntuazioa. Egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Hizkuntza prestakuntza 24. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/libro/puntuazioa-egoki-erabiltzeko-gida-oinarriak-jarraibideak-eta-aholkuak/
Gimeno, P. (2004). Idazmenaren irakaskuntza arlo guztietan. Blitz gorria 1. Iruñea: Nafarroako Gobernua. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/publicaciones/catalogo/-/asset_publisher/JONi5m8mCym2/content/la-ensenanza-de-la-expresion-escrita-en-todas-las-areas
Martínez, A. (2004). Nola prestatu ahozko azalpen bat Bigarren Hezkuntzako arlo guztietan. Iruñea: Nafarroako Gobernua. https://www.educacion.navarra.es/documents/713364/714655/blitznaranjaeusk.pdf/5aaf2c42-0895-4a20-b15e-257af1de828b
Mujika, A. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Hizkuntza Prestakuntza 17. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf
Mujika, A., Goenaga, A. & Alberdi, A. (2005). Onomastika. Hizkuntza prestakuntza 13. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/onomastika/ONOMASTIKA.pdf
Petrirena, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Ikasmaterialen Aholku Batzordea Estilo-liburuaren zazpigarren atala. Hizkuntza Prestakuntza 23. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf
Rius, F. (1991-1999). Metropoli Forala. Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako artikuluak. https://armiarma.eus/gordailua/RiusFMetropoliForala01.htm
Sarasola, I. (2005). Zehazki. Gaztelania - Euskara Hiztegia. Donostia: Alberdania. https://www.ehu.eus/ehg/zehazki/
Sarasola, I (2007). Euskal Hiztegia. Donostia: Elkar. http://www.euskara.euskadi.net/r59-sarasola/es/sarasola/sarasola.apl
Zubimendi, J. R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/ortotipografia.pdf
Irakasleak Liburutegiari eskatu dion erdal Bibliografia eta horretarako sarbidea
American Psychological Association (2020). Manual de estilo de publicación de la Asociación Americana de Psicología. México, Manual Moderno. https://bibliografiaycitas.unir.net/documentos/apa6.pdf
American Psychological Association (1 de julio de 2020). APA Style. http://www.apastyle.org
Carlino, P. (2004). Leer y escribir en la universidad. Buenos Aires: Asociación Internacional de Lectura y Vida.
Cassany, D. (1995). La cocina de la escritura. Barcelona: Anagrama.
Cassany, D. (1999). Construir la escritura. Barcelona: Paidós.
Martín, M. & Siguán, M. (1991). Comunicación y Lenguaje. Madril: Alhambra Longman.
Morales, C. J. (2007). Guía para hablar en público. Método completo y práctico para las más diversas situaciones. Madril: Alianza.
WEB ORRIALDEAK
Armiarma (Susa): http://www.armiarma.com
Armiarma (Susa): https://kritikak.armiarma.eus/
Artez Euskara Zerbitzua: http://www.hiztegia.net/
Artez Euskara Zerbitzua: https://artez.eus/
Artez Euskara Zerbitzua: https://www.eikencluster.com/eu/portfolio/artez-euskara-zerbitzua/
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua: http://www.euskaraz.org
Elhuyar hiztegia: https://hiztegiak.elhuyar.eus/
Elhuyar hiztegia: https://www.euskadi.eus/elhuyar-hiztegia/
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua: http://www.ehu.eus
Euskal Idazleen Elkartea: http://www.uberan.eus/
Euskaltzaindia: http://www.euskaltzaindia.eus
Eusko Jaurlaritza: http://www.euskara.euskadi.eus
Garate, G., Argia, e.a: http://www.ametza.com
Hatsa: https://olerkarieneguna9.blogspot.com/
Karrikiri: http://www.karrikiri.eus/
Korrok: https://andima.armiarma.eus/korr/aurki.htm
Maiatz: https://www.facebook.com/Maiatzaldizkaria
Maiatz: http://www.uberan.eus/?kaia/item/maiatz-aldizkariaren-70-zenbakia-kalean
Maiatz: https://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm
Mokoroa, J. eta beste: http://www.hiru.com
Pamiela: https://www.pamiela.com/index.php/eu/
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.