Kodea: 302105 | Irakasgaia: KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK ETA IKT | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika | |||||
Irakasleak: | |||||
SALABERRI ZARATIEGI, PATXI (Resp) [Tutoretzak ] | SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ [Tutoretzak ] | ||||
PEREZ GOYA, UNAI [Tutoretzak ] |
Karrerako lehen urtean gaitasun komunikatiboak garatzea da helburua. Horrek beste ikasle eta irakasleekiko harreman komunikatibo eta sozialei dagozkien trebetasunak garatzeko oinarriak finkatzeko bidea emanen dio ikasleari. Bestetik, curriculumeko ikasgaien ulermen eta adierazpenean hobekuntza ekarriko dio eta jarduera profesionalean eta harreman sozialetan trebetasun komunikatiboak garatuko ditu. Ahozko eta idatzizko komunikazioaren konpetentzien garapena. Erabilera linguistikoak euskal hizkuntzaren sisteman: testuak eta testuinguruak. Alor profesional eta akademikoko ahozko zein idatzizko testuen bidez konpetentzia diskurtsiboa garatzea: deskribapen testuak, narrazio testuak, informazio testuak, azalpen testuak, argudio testuak eta horietatik eratorritakoak. Hausnarketa metalinguistikoa euskal hizkuntzaren ahozko zein idatzizko konpetentziaren menperatzea indartzeko. IKT lanabesen erabilera informazioa bilatzeko, erdiesteko, prozesatzeko, partekatzeko, argitaratzeko eta komunikatzeko.
Ikasgaia "Komunikazioa" gai edo arloaren barruan da. Honetan ondokoak garatzen dira: komunikazio ekintzaren osagaiak: ahozkotasuna eta testu idatzia. Hizkuntza erabilpenak. Berbaldi motak: deskribapena, narrazioa, argudiatzea, azalpena.
2.1. Oinarrizko gaitasunak
OG2 Ikasleek dakizkiten gauzak lanari edo bokazioari era profesionalean aplika diezazkiotela, eta haien ikaseremuan arazoen konponduz, argudiatuz eta argudioak aldeztuz frogatu ohi diren gaitasunak izan ditzatela.
OG3 Ikasleek datuak bildu eta ulertzeko gaitasuna izan dezatela, era horretara gizarte, zientzia edo etika alorretan munta handikoak diren gaien inguruan epaiak emateko, gogoeta eginez.
OG4 Ikasleak informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai entzule-irakurle espezializatuei, bai bestelakoei adierazteko moduan egon daitezela.
OG5 Ikasleek gero bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak gara ditzatela.
2.2. Gaitasun orokorrak
1. GO - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.
GO6 - Lehen haurtzaroko hizkuntzaren bilakaera ezagutu, arazoak izan daitezkeenak aurkitu eta haiek zuzentzeaz arduratzea. Kultura eta hizkuntza anitzetako inguruneetan hizkuntza-ikaskuntza egoerak aztertzea. Gauzak ahoz eta idatziz zuzen adieraztea, hainbat adierazmolde erabiltzeko gauza izatea.
GO7 - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea, beregainki telebista, lehen haurtzaroan.
8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
10. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
2.3. Zeharkako gaitasunak
ZG2 Europako Kontseiluaren "hizkuntzetarako erreferentzia-esparru europar amankomuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" izenekoaren C1 mailaren baliokide den hizkuntza gaitasuna frogatzea, euskaraz.
1. GE - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
GE4 Ikaskuntza inguruneen eta eskola bizikidetzaren gainean gogoeta egitea. Sistematikoki behatzen jakitea, ongi egindako lana balioestea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
GE5 Ikasgelako praktikez gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Bakarkako eta taldeko ikaskuntzarako ohitura eta trebetasunak hartu eta kalitatezko kudeaketa ereduak ezagutzea.
GE6 Haurtzaroan hizkuntzak duen bilakaera ezagutu eta daudekeen arazoak aurkitzeko gai izatea. Hizkuntzaren garapena bultzatzen duten teknikak bereganatu, gauzak ahoz eta idatziz adierazi eta hainbat adierazpideren jabe izatea.
GE7 Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea.
8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
10. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
Ikaskuntzaren ondorioak ikasleak ikasgaian erdietsiko dituen konpetentzien zehaztapena dira. Hiru maila ezarri dira:
-Gorena: konpetentzien 100% bereganatzea eta maisutza lortzea horietako %75en gutxienez.
-Ertaina: ikasgaian erdietsi beharreko konpetentzien gehiengoa lortzea eta tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorretan maisutza eskuratzea.
-Urria: tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorren jabetze askieza.
IE1: Jendaurrean zuzen adierazten ditu ideiak, gizarte- eta hizkuntza- arauekin bat eginez.
IE2: Ikaskideekin elkarlanean aritzen da ahozko lanen prestakuntzan, gauzatzean eta ebaluatzean, hainbat testuinguru eta egoera komunikatibotan.
IE3: Berbaldi mota bateko baino gehiagotako lan idatziak egiten ditu, euskarri digitalean edo inprimatuan, hizkuntza oro hartzailea erabiliz.
IE4: Bere jarrerei tinko eusten die, argudio zindoetan oinarriturik, eta askotariko informazio iturriak erabiltzen ditu, era kritikoan.
IE5 : Ikasturtean zehar egindako lanik garrantzitsuenak jasotzen dituen portafolioa jendaurrean aurkezten du, ahalaz webgune baten bidez, gaitasun komunikatiboen eta informazio eta komunikazio tekniken menperatzean izandako bilakabidea kritikoki baloratuz.
5.1. Irakas metodologiak
Kodea | Deskribapena |
IM1 | Azalpen magistrala talde osoan |
IM2 | Interakzioa talde handian |
IM4 | Interakzioa talde txikian |
IM5 | Norbanako interazkioa: ikasketa autonomorako zeregin eta jarraibideak |
5.2 Formazio jarduerak
Kodea | Deskribapena | Orduak | Presentziala |
FJ1 | Saio teorikoak (oinarritzea, adibideak jartzea, aplikazio egiaztatuak eta garapenak) | 45 | 100 |
FJ2 | Saio prakrtikoak edo, dagokionean, kanpoko praktikak (landa-lana) | 15 | 100 |
FJ3 | Lanak egitea eta ahoz defenditzea | 30 | 10 |
FJ4 | Ikaslearen norbanako ikaskuntza | 50 | 0 |
FJ5 | Tutoretzak | 5 | 100 |
FJ6 | Idatzizko edo ahozko azterketak | 5 | 100 |
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio sistema | Zama (%) | % berreskuragarria |
E1, E2, E3, E4, E5 | ES1 Ahozko eta idatzizko lanak, bakarkakoak nahiz taldekoak | 40 | 40 |
E3, E4 | ES2 Idatzizko bi proba | 30 | 30 |
E1, E2, E3, E4, E5 | ES3 Ikasturtean zehar egindako lanak biltzen dituen ikasgaiaren portafolioa | 30 | 0 |
OSOTARA | 100 | 70 |
Ikasgaiaren ebaluazio jarraitua ikasleak egindako ahozko eta idatzizko lanetan oinarriturik burutuko da. Aintzat hartuko dira, orobat, ikasturtean zehar izan diren proba idatziak. Azken emaitza erdiesteko ebaluazio itemen batez bestekoa eginen da. 5 baino gutxiago dutenek eta ebaluazio jarrraituan parte hartu ez dutenek Fakultateak finkatutako ebaluazio-aldi ezohikoan errekuperatzen ahalko dute ikasgaia.
Ez ohiko ebaluazio-aldian bakar-bakarrik ikasgaiaren item errekuperagarriak errekuperatzen ahalko dira eta, beraz, irits daitekeen emaitzarik gorena 7 da. Zatiren bat gainditua duen ikaslerik izan edo ez izan, ikasgai osoaren proba idatzi bakarra burutuko da.
Komunikatzeko Trebetasunak
- Ahozko eta idatzizko testuaren osagaiak.
- Hizkuntza erabilerak. Testuak eta testuinguruak.
- Diskurtsoaren tipologia: deskribapena, narrazioa, argudiatzea, azalpena.
- Testu azterketa eta ekoizpena.
Lanabesak eta IKT
- Informazioa bilatu eta erabiltzea.
- Bizkar zorro digitala.
- On-line aurkezpen eta agiriak.
- Blog, podcast eta on-line bideoak.
- Wiki, erabiltzaile guneak eta gizarte sareak.
- Webguneen bidezko portafolio digitalak.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Alberdi, A., 1996, Eskola Gramatika, Elkarlanean ¿ Ikastolen elkartea, Donostia.
Alberdi, X. & Sarasola I., 2001, Euskal estilo libururantz, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.
Álvarez, M., 1995, Tipos de escrito III: Epistolar, administrativo y jurídico, Arco Libros, Madril.
Álvarez, M., 1998, Tipos de escrito I: Narración y descripción, Arco Libros, Madril, laugarren argitaraldia.
Arakama, J. M. eta beste, 2005, IVAP-eko estilo liburua, Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea, Donostia.
Beaugrande, R. De, 1984, Text production. Toward a Science of Composition, Ablex Publishing Corporation, Norwood.
Carlino, P, 2004, Leer y escribir en la universidad, Asociación Internacional de Lectura, Lectura y Vida, Buenos Aires.
Carlino, P., 2005, Escribir, leer y aprender en la universidad. Una introducción a la alfabetización académica, Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires.
Carlino, P., 2006, La escritura en la investigación, Documentos de Trabajo saila, 19. zkia., Universidad de San Andrés, Buenos Aires.
Cassany, D. & Luna, M. & Sanz, G., 1998, Enseñar lengua, Graó, Bartzelona, 4. argitaraldia.
Euskaltzaindia, 2008, Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Jagon Saila 7, Bilbo.
Euskaltzaindia, 2008, Hiztegi Batua, Elkar, Donostia.
Garzia, J., 2005, Kalko okerrak, Hizkuntza prestakuntza 12, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.
Garzia, J., 2014, Puntuazioa. Egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Hizkuntza prestakuntza 24, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz
Gimeno, P., 2004, Idazmenaren irakaskuntza arlo guztietan, Blitz gorria 1, Nafarroako Gobernua, Iruñea.
Martín, M. & Siguán, M., 1991, Comunicación y Lenguaje, Alhambra Longman, Madril.
Martínez, A., 2004, Cómo preparar una exposición oral en las áreas de secundaria, Nafarroako Gobernua, Iruñea.
Montolio, E., 2000, Manual práctico de escritura académica, Ariel, Bartzelona.
Reyes, G., 1998, Cómo escribir bien en español, Arco/Libros, Madril.
Sarasola, I., 2005, Zehazki. Gaztelania - Euskara Hiztegia, Alberdania, Donostia.
Sarasola, I, 2007, Euskal Hiztegia, Elkar, Donostia.
Serafini, Mª T., 1989, Cómo redactar un tema. Didáctica de la escritura, Paidós, Barcelona.
Serafini, Mª T. 1994, Cómo se escribe, Paidós, Bartzelona.
Saavedra, J. J., 1992, Nuevos Caminos en la Enseñanza de la Lengua, Ediciones
Pirámides S.A., Madrid.
Zubimendi, J. R., 1993, Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.
Zubimendi, J. R., 2004, Ortotipografia, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.
Web orrialdeak:
Artez Euskara Zerbitzua:
[http://www.hiztegia.eus]
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua:
[http://www.euskaraz.org]
Elhuyar hiztegia:
[www.euskara.euskadi.net/559-15172x/eu/hizt_el/index.asp]
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua:
[http://www.ehu.eus]
Euskaltzaindia:
[http://www.euskaltzaindia.eus]
Eusko Jaurlaritza:
[http://www.euskara.euskadi.eus]
Garate, G., Argia, e.a:
[http://www.ametza.com]
Mokoroa, J. eta beste:
[http://www.hiru.com]
Susa:
[http://www.armiarma.com]
[http://www.susa-literatura.eus]
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiko Campusean. Gela zehatza zein den jakiteko, Giza eta Gizarte Zientzien fakultateko webgunera jo beza ikasleak.