Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2014/2015 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302105 Irakasgaia: KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK ETA IKT
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika
Irakasleak:
HERNANDEZ PEREZ, PATRICIO (Resp)   [Tutoretzak ] SALABERRI ZARATIEGI, PATXI   [Tutoretzak ]
SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ   [Tutoretzak ] ABLANEDO LARRION, ANE ELIXABETE   [Tutoretzak ]
PEREZ GOYA, UNAI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza/ Komunikazioa

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Karrerako lehen urtean gaitasun komunikatiboak garatzea da helburua. Horrek beste ikasle eta irakasleekiko harreman komunikatibo eta sozialei dagozkien trebetasunak garatzeko oinarriak finkatzeko bidea emanen dio ikasleari. Bestetik, curriculumeko ikasgaien ulermen eta adierazpenean hobekuntza ekarriko dio eta jarduera profesionalean eta harreman sozialetan trebetasun komunikatiboak garatuko ditu. Ahozko eta idatzizko komunikazioaren konpetentzien garapena. Erabilera linguistikoak euskal hizkuntzaren sisteman: testuak eta testuinguruak. Alor profesional eta akademikoko ahozko zein idatzizko testuen bidez konpetentzia diskurtsiboa garatzea: deskribapen testuak, narrazio testuak, informazio testuak, azalpen testuak, argudio testuak eta horietatik eratorritakoak. Hausnarketa metalinguistikoa euskal hizkuntzaren ahozko zein idatzizko konpetentziaren menperatzea indartzeko. IKT lanabesen erabilera informazioa bilatzeko, erdiesteko, prozesatzeko, partekatzeko, argitaratzeko eta komunikatzeko.

Gora

Deskribatzaileak

Ikasgaia "Komunikazioa" gai edo arloaren barruan da. Honetan ondokoak garatzen dira: komunikazio ekintzaren osagaiak: ahozkotasuna eta testu idatzia. Hizkuntza erabilpenak. Berbaldi motak: deskribapena, narrazioa, argudiatzea, azalpena. Testu idatziak: eskutitzatk, txostenak, CVak, instantziak, lan eremuko azalpenak. Informazioa bilatu eta lantzea. Sareko aurkezpen eta agiriak. Wikiak, erabiltzaile taldeak eta gizarte sareak.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

OG2 Ikasleek dakizkiten gauzak lanari edo bokazioari era profesionalean aplika diezazkiotela, eta haien ikaseremuan arazoen konponduz, argudiatuz eta argudioak aldeztuz frogatu ohi diren gaitasunak izan ditzatela.
OG3 Ikasleek datuak bildu eta ulertzeko gaitasuna izan dezatela, era horretara gizarte, zientzia edo etika alorretan munta handikoak diren gaien inguruan epaiak emateko, gogoeta eginez.
OG4 Ikasleak informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai entzule-irakurle espezializatuei, bai bestelakoei adierazteko moduan egon daitezela.
OG5 Ikasleek gero bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak gara ditzatela.

 

2.2. Gaitasun orokorrak


GO3 - Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, berdintasun orokorra eta giza eskubideen defentsa aintzat hartzen dituen testuinguru desberdinetan ikaskuntzarako  guneak diseinatu eta arautzea.
GO6 - Lehen haurtzaroko hizkuntzaren bilakaera ezagutu, arazoak izan daitezkeenak aurkitu eta haiek zuzentzeaz arduratzea. Kultura eta hizkuntza anitzetako inguruneetan hizkuntza-ikaskuntza egoerak aztertzea. Gauzak ahoz eta idatziz zuzen adieraztea, hainbat adierazmolde erabiltzeko gauza izatea.
GO7 - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea, beregainki telebista, lehen haurtzaroan.

 

2.3. Zeharkako gaitasunak

ZG2 Europako Kontseiluaren "hizkuntzetarako erreferentzia-esparru europar amankomuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" izenekoaren C1 mailaren baliokide den hizkuntza gaitasuna frogatzea, euskaraz. 

Gora

Berariazko gaitasunak

GE3 Kultura eta hizkuntza anitzetako inguruneetan ikaskuntza guneak diseinatzea, ikasleen hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, berdintasun orokorra eta giza eskubideen garapena aintzat hartuz.
GE4 Ikaskuntza inguruneen eta eskola bizikidetzaren gainean gogoeta egitea. Sistematikoki behatzen jakitea, ongi egindako lana balioestea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
GE5 Ikasgelako praktikez gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Bakarkako eta taldeko ikaskuntzarako ohitura eta trebetasunak hartu eta kalitatezko kudeaketa ereduak ezagutzea.
GE6 Haurtzaroan hizkuntzak duen bilakaera ezagutu eta daudekeen arazoak aurkitzeko gai izatea. Hizkuntzaren garapena bultzatzen duten teknikak bereganatu, gauzak ahoz eta idatziz adierazi eta hainbat adierazpideren jabe izatea.
GE7 Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren ondorioak ikasleak ikasgaian erdietsiko dituen konpetentzien zehaztapena dira. Hiru maila ezarri dira:

-Gorena: konpetentzien 100% bereganatzea eta maisutza lortzea horietako  %75en gutxienez.

-Ertaina: ikasgaian erdietsi beharreko konpetentzien gehiengoa lortzea eta tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorretan maisutza eskuratzea.

-Urria: tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorren jabetze askieza.

IE1 Jendaurrean zuzentasunez nork bere burua aurkezten jakin, gizarte- eta hizkuntza- arauekin bat eginez eta besteekiko errespetuz. Maila Gorena KE 4.

IE2 Lankideekin elkarlanean aritzea lan-elkarrizketa itxurazko baten prestaketan, garapenean eta ebaluazioan. Itxurazko lan-eskaintza lortzeko gai dela, hori egiten badakiela eta eskaintza hori nahi duela erakutsi behar du. Maila Ertaina KE 3, KE 4, KE 5 eta KE 6.

IE3 Talde-lan bat egitea, paperean edo euskarri digitalean, ikasgaiaren alderdi narratiboaren emaitzak aurkeztuz. Maila Gorena KE 3, KE 5 eta KE 7.

IE4 Gaurkotasuneko berri baten gainean azalpenezko idatzizko kazetaritza-editoriala egitea sexu berdintasun, parekotasun, giza-eskubideen garapen eta bestelako balore etikoekin lotutako alderdiak kontuan hartuz. Maila Ertaina KE 3, KE 5, KE 6 eta KE 7.

IE5 Eztabaia-talde baten barnean jarrera pertsonala ahoz defenditzea argudio irmoak emanez, eta argumentuen logika eta errespetua atxikiz. Maila Gorena KE 3, KE 4, KE 5 eta KE 6.

IE6  Ikasturtean zehar egindako lanik garrantzitsuenak jasotzen norberaren portafolioa jendaurrean aurkeztea, ahalaz webgune baten bidez, gaitasun komunikatiboen eta informazio eta komunikazio tekniken menperatzean izandako bilakabidea kritikoki baloratuz. Maila ertaina KE 3, KE 4, KE 5, KE 6 eta KE 7.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea

Deskribapena

IM1

Azalpen magistrala talde osoan

IM2

Interakzioa talde handian

IM4

Interakzioa talde txikian

IM5

Norbanako interazkioa: ikasketa autonomorako zeregin eta jarraibideak

 

5.2 Formazio jarduerak

Kodea

Deskribapena

Orduak

Presentziala

FJ1

Saio teorikoak (oinarritzea, adibideak jartzea, aplikazio egiaztatuak eta garapenak)

45

100

FJ2

Saio prakrtikoak edo, dagokionean, kanpoko praktikak (landa-lana)

15

100

FJ3

Lanak egitea eta ahoz defenditzea

30

10

FJ4

Ikaslearen norbanako ikaskuntza

50

0

FJ5

Tutoretzak

5

100

FJ6

Idatzizko edo ahozko azterketak

5

100

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza

Ebaluazio sistema

Zama (%)

% berreskuragarria

 E1, E2, E3, E5, E6.

 ES1 Bertaratzea eta gelako partaidatze edo, dagokionean, eskolan

10

0

 E2, E3, E4, E6.

 ES2 Aipamenezko eta laburpenezko lan teorikoak

20

20

 E1, E2, E3, E4, E5.

ES3 Lan praktikoak: behaketa, porposamena eta, dagokionean, ebaluazioa

20

0

 E3, E6.

ES4 Idatziko eta ahozko probak, izaera partzialekoak edo osotasunekoak

50

50

 

OSOTARA

100

70

Gora

Gai-zerrenda

Komunikatzeko Trebetasunak
- Komunikazio ekintzaren osagaiak.
- Ahozko eta idatzizko testuaren osagaiak.
- Hizkuntza erabilerak. Testuak eta testuinguruak.
- Diskurtsoaren tipologia: deskribapena, narrazioa, argudiatzea, azalpena
- Berbaldi motak: deskribapena, narrazioa, argudiatzea, elkarrizketa,

azalpena.

- Idatzizko testu motak: eskutitzak, txostenak, cvak, instantziak, azalpen

profesionalak.

Lanabesak eta IKT

- Informazioa bilatu eta erabiltzea.

- Bizkar zorro digitala.

- On-line aurkezpen eta agiriak.

- Blog, podcast eta on-line bideoak.

- Wiki, erabiltzaile guneak eta gizarte sareak.

- Webguneen bidezko portafolio digitalak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Alberdi, A., 1996, Eskola Gramatika, Elkarlanean – Ikastolen elkartea, Donostia.

Alberdi, X. & Sarasola I., 2001, Euskal estilo libururantz, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.

Álvarez, M., 1995, Tipos de escrito III: Epistolar, administrativo y jurídico, Arco Libros, Madril.

Álvarez, M., 1998, Tipos de escrito I: Narración y descripción, Arco Libros, Madril, laugarren argitaraldia.

Arakama, J. M. eta beste, 2005, IVAP-eko estilo liburua, Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea, Donostia.

Beaugrande, R. De, 1984, Text production. Toward a Science of Composition, Ablex Publishing Corporation, Norwood.

Carlino, P, 2004, Leer y escribir en la universidad, Asociación Internacional de Lectura, Lectura y Vida, Buenos Aires.

Carlino, P., 2005, Escribir, leer y aprender en la universidad. Una introducción a la alfabetización académica, Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires.

Carlino, P., 2006, La escritura en la investigación, Documentos de Trabajo saila, 19. zkia., Universidad de San Andrés, Buenos Aires.

Cassany, D. & Luna, M. & Sanz, G., 1998, Enseñar lengua, Graó, Bartzelona, 4. argitaraldia.

Elhuyar, 1999, Euskara – gaztelania / castellano – vasco hiztegia, Donostia, 5. berrargitaraldia. Bada 2007an egindako beste edizio bat.

Euskaltzaindia, 2008, Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Jagon Saila 7, Bilbo.

Euskaltzaindia, 2008, Hiztegi Batua, Elkar, Donostia.

Garzia, J., 2005, Kalko okerrak, Hizkuntza prestakuntza 12, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Gimeno, P., 2004, Idazmenaren irakaskuntza arlo guztietan, Blitz gorria 1, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Martín, M. & Siguán, M., 1991, Comunicación y Lenguaje, Alhambra Longman, Madril.

Martínez, A., 2004, Cómo preparar una exposición oral en las áreas de secundaria, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Montolio, E., 2000, Manual práctico de escritura académica, Ariel, Bartzelona.

Reyes, G., 1998, Cómo escribir bien en español, Arco/Libros, Madril.

Sarasola, I., 2005, Zehazki. Gaztelania – Euskara Hiztegia, Alberdania, Donostia.

Sarasola, I, 2007, Euskal Hiztegia, Elkar, Donostia.

Serafini, Mª T., 1989, Cómo redactar un tema. Didáctica de la escritura, Paidós, Barcelona.

Serafini, Mª T. 1994, Cómo se escribe, Paidós, Bartzelona.

Saavedra, J. J., 1992, Nuevos Caminos en la Enseñanza de la Lengua, Ediciones

Pirámides S.A., Madrid.

Zubimendi, J. R., 1993, Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Zubimendi, J. R., 2004, Ortotipografia, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

 

Web orrialdeak:

 

Artez Euskara Zerbitzua:

    [http://www.hiztegia.eus]

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua: 

    [http://www.euskaraz.org]

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua:

    [http://www.ehu.eus]

Euskaltzaindia:

    [http://www.euskaltzaindia.eus]

Eusko Jaurlaritza:

     [http://www.euskara.euskadi.eus]

Garate, G., Argia, e.a:

    [http://www.ametza.com]

Mokoroa, J. eta beste:

    [http://www.hiru.com]

Susa:

    [http://www.armiarma.com]

    [http://www.susa-literatura.eus]

 

Ikasleak eskura izango dituen baliabideak: apunteak, klasean emandako benetako agiri eta material idatzi eta ahozkoak, Internet (webguneak, blogak, portafolioak, wikiak), liburutegiak eta baliabide zentroak.

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiko Campusean. Gela zehatza zein den jakiteko, Giza eta Gizarte Zientzien fakultateko webgunera jo beza ikasleak. 

Gora