Kodea: 248209 | Irakasgaia: MATERIALEN ERRESISTENTZIA ETA MALGUTASUNA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ingeniaritza | |||||
Irakasleak: | |||||
MALVE ., MAURO (Resp) [Tutoretzak ] | BACAICOA DIAZ, JULEN [Tutoretzak ] |
Oinarrizko Gaitasuna
2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta zenbait gaitasun edukitzea, hain zuzen ere, bakoitzaren ikerketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta arazoak ebatziz erakusten direnak.
Gaitasun Osoa
3. GO - Oinarrizko gaiak eta gai teknologikoak ezagutzea, metodo eta teoria berriak ikasteko gai egiteko ikasleak, eta egoera berrietara egokitzeko egokikortasuna emateko haiei.
4. GO - Ahalmena arazoak ekimenez ebazteko, erabakiak hartzeko, sormenerako eta arrazoiketa kritikorako, eta ezagutzak, abileziak eta trebetasunak jakinarazteko eta bestetaratzeko Industria Ingeniaritzaren eremuan, Mekanikaren teknologia espezifikoan.
6. GO - Espezifikazio, araudi eta behartutako betetzeko arauen erabileraren ahalmena.
11. GO - Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean behar diren legeak ezagutzea, ulertzea eta haiek aplikatzeko ahalmena edukitzea.
Metodología - Jarduera | Bertaratzeko orduak | Ez bertaratzeko orduak |
A1. Saio teorikoak | 30.0 | |
A2. Praktikak | 20.0 | |
A3. Eztabaidak, bateratze-lanak, talde-tutoretzak | 2.0 | |
A4 Lana egitea | 10.0 | |
A5. Materialak irakurtzea | 30.0 | |
A6. Banakako ikasketa | 50.0 | |
A7. Azterketak, ebaluaziorako probak | 6.0 | |
A8. Banakako tutoretzak | 2.0 | |
Guztira | 60.0 | 90.0 |
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
(Materialen erresistentzia eta malgutasuna)
EBALUAZIO JARRAIA
Ohiko azterketaren azken nota, 2 atal ezberdinetan lortutako emaitzen menpe egonen da: Froga partzialak eta azterketa.
FROGA MOTA | PISUA |
AZTERKETA | 60% |
FROGA PARTZIALAK | 40% |
Hiru froga partzial egingo dira, irakasgaiaren lehenengo 3 ataletako bakoitzeko bat, eta atalaren inguruan ariketak galdetuko dira. Atalak hurrengoak dira: Malgutasuna (pisua: % 10), Solizitazio diagramak (pisua: % 20), Trakzioa (pisua: % 10).
Ohiko azterketan 4. eta 5. atalen inguruko ariketak galdetuko dira: Bihurdura (pisua: % 25) eta Makurdura (pisua: % 35). Azterketaren pisua froga partzialetan lortzen diren emaitzekiko independientea da.
GUTXIENEKOAK
Froga partzialen batazbesteko nota guztiekiko kalkulatuko da (hau da, hiruekiko) eta ez egindako froga kopuruarekiko. Froga partzialen pisu espezifikoa % 40-koa izango da aurretik aipatutako 3 ataletan banatua (1. atala %10, 2. atala %20 eta 3. atala %10).
Froga partzialen nota EZ DA BERRESKURAGARRI izanen ebaluazio ordinarioan, ordea BERRESKURAGARRIA izango da berreskurapen ebaluazioan.
OHIKO AZTERKETA ETA EBALUAZIO JARRAIA
Ohiko azterketa, azterketa bakarra izango da azken bi atalen inguruan: 4. atala, Bihurdura (pisua %25) eta 5. atala, Makurdura (pisua %35). Ohiko azterketaren pisu espezifikoa %60-koa izango da irakasgaiaren azken notan.
Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da, gutxienez 10-tik 5 puntu lortzea froga partzialen eta azterketaren artean.
BERRESKURAPEN EBALUAZIOA
Azterketa bakarra izango da, non irakasgaiaren eduki guztiak galde daitezkeen, hau da, 5 atalei dagozkien edukiak. Berreskurapen azterketan ateratzen den nota, irakasgaiaren nota izango da. Fase honetan, 3 froga partzialek ez dute balioko. Errekuperaketa azterketan gai bakoitzaren pisu espezifiko aldatu liteke, ohiko azterketarekin alderatuta.
Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa da azterketan gutxienez 10-tik 5 puntu lortzea.
1. Gaia: ELASTIKOTASUNAREN TEORIAREN SARRERA
2. Gaia: TENTSIO KONTZEPTUA
3. Gaia: DEFORMAZIOAREN TEORIA OROKORRA
4. Gaia: TENTSIOEN ETA DEFORMAZIOEN ARTEKO HARREMANA
5. Gaia: MATERIALEN ERRESISTENTZIAREN SARRERA
6. Gaia: ARDATZEKO INDARRAK
7. Gaia: EBAKIDURA
8. Gaia: BIHURDURA
9. Gaia: MAKURDURA. TENTSIOEN AZTERKETA
10. Gaia: MAKURDURA. DEFORMAZIOEN AZTERKETA
11. Gaia: GILBORDURA
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.