Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2020/2021 | Beste urte batzuk:  2019/2020  |  2018/2019 
Ingeniaritza Biomedikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 246107 Irakasgaia: ESTATISTIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
SANTAFE RODRIGO, GUZMAN (Resp)   [Tutoretzak ] ADIN URTASUN, ARITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko ingenieritza formakuntza
Gaia: Estatistika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

  • Probabilitatea, probabilitatearen banaketak eta prozesu estokastikoak.
  • Inferentzia estatistikoa eta pakete informatikoak kalkulu estatistikorako. 

Gora

Gaitasun orokorrak

  •  1. GO - Ingeniaritzan plantea daitezkeen problema matematikoak ebazteko gaitasuna. Gaitasuna ezagutzak aplikatzeko ondorengo gai hauei buruz: aljebra lineala, geometria, geometria diferentziala, kalkulu diferentzial eta integrala, ekuazio diferentzialak eta deribatu partzialak, zenbaki-metodoak, zenbaki-algoritmika, estatistika eta optimizazioa.
  •  4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.
  •  5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko iaiotasunak garatu izatea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  • R1. Ingeniaritzan aplikatzen den probabilitatearen, probabilitatearen banaketaren eta Markoven prozesu estokastikoen oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta erabiltzen jakitea.
  • R2. Ingeniaritzan aplikatzen den inferentzia estatistikoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • R3. Datu esperimentalak aztertzeko programa estatistikoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
1. J - Azaltzeko/parte hartzeko eskolak 45  
2. J - Praktikak 15  
3. J - Ikasleak bere kabuz ikastea eta lan egitea   75
4. J - Ebaluazio probak eta Tutoretzak 15  
Guztira 75 75

Gora

Ebaluazioa

 Ikasketaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez
R1, R2, R3 Idatzizko banako proba. Horren bidez, ikasleak erakutsi behar du gaiari buruzko ezagutzak ulertu eta bereganatu dituela, eta ezagutza horiek aplikatzeko gauza dela ariketak eta problemak ebazteko.  60  Bai, errekuperazio ebaluazioa eginda
R1, R2, R3   Iraupen laburreko proba, etengabeko ebaluaziorako    40  Ez

Gora

Gai-zerrenda

Estatistika Deskribatzailea

  • Posizio eta barreiadura neurriak. Errepresentazio grafikoak.

Probabilitatea eta Zorizko Aldagaiak

  • Lagin-espazioa eta gertakariak.
  • Probabilitate baldintzatua, probabilitate osoa, Bayesen araua eta gertakari independenteak.
  • Dentsitate-funtzioa eta banaketa-funtzioa. Mediana, moda, pertzentilak eta momentuak.
  • Ausazko aldagai diskretuak: uniformea, binomiala eta Poissonena. Ausazko aldagai jarraituak: uniformea, esponentziala, gamma eta normala.
  • Ausazko aldagai diskretu eta jarraituen baterako banaketa, bazter-banaketak eta baldintzatuak.
  • Prozesu estokastikoak.

Inferentzia Estatistikoa

  • Laginketarako sarrera. Parametroak eta estimatzaileak.
  • Batezbestekoaren, batezbestekoen arteko kenduraren eta proportzioaren banaketa laginketan.
  • Bariantzaren eta bariantzen arteko zatiduraren banaketa laginketan.
  • Estimazio puntuala eta estimatzaileen propietateak. Batez besteko errore koadratikoa.
  • Konfiantza-tarteak. Tarte motak.
  • Hipotesi-kontrasteak. Sarrera. I. motako eta II. motako erroreak. P-balioa eta potentzia. Kontraste motak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKOA
Ugarte, M. D., Militino, A. F., Arnholt, A. T. (2016). Probability and Statistics with R. CRC Press/Chapman and Hall. 2nd Edition. 
Montgomery, D.C. (2002). Probabilidad y Estadística aplicadas a la ingeniería. Limusa-Wiley

OSAGARRIAK
Devore, J. (2005) Applied statistics for engineers and scientists. Thomson. 
Mendenhall, W. (1997). Probabilidad y Estadística para ingeniería y ciencias. Prentice-Hall
Elena Agirre Basurko (2010). Estatistikaren oinarriak. Ariketak. Udako Euskal Unibertsitatea
Juan Etxeberria Murgiondo (2011). Estatistika aplikatua. Teoria eta praktika. Elhuyar Fundazioa

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, ingelesa eta euskara.

Gora