Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 242404 Irakasgaia: MATERIALEN ERRESISTENTZIA ETA MALGUTASUNA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza
Irakasleak:
BERASATEGUI GARMENDIA, JOSU   [Tutoretzak ] MALVE ., MAURO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

  • Elastikotasunaren teoriaren sarrera.
  • Tentsio kontzeptua.
  • Deformazioaren teoria orokorra.
  • Tentsioen eta deformazioen arteko harremana.
  • Materialen erresistentziaren sarrera.
  • Ardatzeko indarrak, Ebakidura, Bihurdura.
  • Makurdura. tentsioen azterketa.
  • Makurdura. deformazioen azterketa.
  • Gilbordura.

Gora

Deskribatzaileak

Mekanika, Lana, Energia, Termodinamika, Elektromagnetismoa

Gora

Gaitasun orokorrak

G1: Nork bere kabuz ikasteko gaitasuna
G2: Arazoak ekimenez ebazteko gaitasuna, erabakiak hartzea, sormena, arrazoimen kritikoa eta Ingeniaritza esparruko ezagutza eta trebetasunak komunikatu eta helaraztea.
G3: Euskaraz ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna.
G4: Oinarrizko gaiak eta teknologikoak ezagutzea, ikaslea metodo eta teoria berriak ikasteko gaituko dutenak, eta egoera berrien aurrean moldagarritasuna emango diotenak.
G5: Analisi eta sintesirako gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

CC8: Ezagutu eta jakin materialeen erresistentziaren oinarriak.

Ikasketaren emaitzak

  • Sistema ezberdinak planteatu eta egitura eta fabrikazio sistemen inguruko proiektuak burutu.
  • Egituren inguruko ezaguerak bereganatzea metodo eta teoria berrien ikasketarako, eta egoera berriei egokitzeko gaitasuna lortzea.
  • Egitura elementuen inguruko ideia eta sistemak adierazi eta komunikatzea.
  • Egituren inguruko jardunetan, dokumentazio teknikoa ulertzea.
  • Oinarrizko egitura elementuen kalkuluak menperatzea.

Gora

Metodologia

Metodología - Jarduera Bertaratzeko orduak Ez bertaratzeko orduak
A1. Saio teorikoak 30.0  
A2. Praktikak 20.0  
A3. Eztabaidak, bateratze-lanak, talde-tutoretzak 2.0  
A4 Lana egitea   10.0
A5. Materialak irakurtzea   30.0
A6. Banakako ikasketa   50.0
A7. Azterketak, ebaluaziorako probak 6.0  
A8. Banakako tutoretzak 2.0  
Guztira 60.0 90.0

Gora

Ebaluazioa

 

Ikasketaren emaitza   
Ebaluazio sistema   Pisua (%) Izaera berreskuragarria
Berariazko helburuak Erantzun luzeko frogak  % 85  Bai
Taldekako lanen garapena  Lanak eta txostenak  % 15  Ez

 

Ebaluazio jarraian gainditzeko nahitaezkoak izango dira:

  • Lanen atalean puntuatu ahal izateko, behintzat bidalitako lanen %51 entregatu behar dira dagokien epean.
  • Tarteko azterketara aurkeztu izana.
  • Tarteko azterketan 7,5/10 gutxieneko nota izatea.
  • Ohiko azterketan 5/10 gutxieneko nota izatea (tarteko azterketan sartzen ez diren edukietan edo tartekoa ez gainditu edo ez aurkeztu izan ezkero, azterketaren bi zatietako bakoitzean).
  • Berreskuraketa azterketan 5/10 gutxieneko nota izatea, baldin eta ohiko azterketan ez gainditua edo ez aurkeztua izan.


Ariketen notak EZ DIRA BERRESKURAGARRI izanen ez ohiko ebaluazioan, ezta berreskuraketa ebaluazioan ere.
Lanei dagokien nota, eskatutako lan guztien bataz bestekoa egiten lortuko da.

Gainditzeko, irakasgaiaren azken nota, 5/10 nota minimoa izan beharko da.

Gora

Gai-zerrenda

1. Gaia:      ELASTIKOTASUNAREN TEORIAREN SARRERA 

  • Elastikotasunaren Helburua
  • Solido kontzeptua
  • Oreka Estatiko eta Elastikoa
  • Tentsio kontzeptua


  2. Gaia:      TENTSIO KONTZEPTUA 

  • Tentsio bektorea. Osagai intrintsekoak
  • Tentsio Matrizea
  • Tentsio eta Norabide Nagusiak
  • Mohrren Zirkuluak


  3. Gaia:      DEFORMAZIOAREN TEORIA OROKORRA 

  • Puntu baten inguruko efektuak
  • Deformazio Matrizea
  • Deformazio Bektorea
  • Tentsioekiko parekotasuna


  4. Gaia:      TENTSIOEN ETA DEFORMAZIOEN ARTEKO HARREMANA 

  • Tentsio Deformazio  diagrama
  • Zeharkako Deformazioak
  • Gainezarpen Printzipioak
  • Hooken lege orokortuak
  • Lameren ekuazioak


  5. Gaia:      MATERIALEN ERRESISTENTZIAREN SARRERA 

  • Materialen Erresistentziaren Helburua
  • Prisma Mekanikoa
  • Oreka Elastikoa
  • Materialen Erresistentziaren Printzipioak
  • Akzioak
  • Segurtasun koefizienteak
  • Sistema isostatiko eta hiperestatikoak
  • Deformazio Energia
  • Teorema Energetikoak


6. Gaia:      ARDATZEKO INDARRAK 

  • Definizioa. Oreka Elastikoa. Tentsioak.
  • Tentsio kontzentrazioak
  • Deformazio egoera
  • Deformazio Energia
  • Tenperaturaren eragina


7. Gaia:      EBAKIDURA 

  • Definizioa. Oreka Elastikoa. Tentsioak.
  • Loturak.


8. Gaia:    BIHURDURA 

  • Definizioa. Oreka Elastikoa. Zeinu Irizpideak.
  • Sekzio zirkularreko egiturak.
  • Esfortzu eta deformazioen kalkulua.
  • Hiperestatikotasuna.


9. Gaia:     MAKURDURA. TENTSIOEN AZTERKETA 

  • Kanpoko karga, ebakitzaile eta makurtzaileen arteko harremana.
  • Definizioa. Oreka Elastikoa.
  • Tentsioa normalak Makurdura. Navierren legea.
  • Tentsio ebakitzaileak Makurduran. Kolignonen teorema.


  10. Gaia:    MAKURDURA. DEFORMAZIOEN AZTERKETA 

  • Elastika. Deformazioen kalkulurako metodoak.Lan birtualen oinarria.


11. Gaia:    GILBORDURA 

  • Sarrera.
  • Eulerren Karga Kritikoa.
  • Euskarrien eragina. Gilbordura Luzera.
  • Eulerren tentsio kritikoa.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • "Elastikotasunaren Teoria eta Materialen Erresistentzia", Ruben Ansola Loyola. Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 4.8438-068-8
  • "Elasticidad", Luis Ortiz Berrocal. Universidad Politécnica de Madrid. Escuela Superior de Ingenieros Industriales, 549pp, ISBN 84-481-2046-9.
  • "Resistencia de Materiales", Luis Ortiz Berrocal. McGraw-Hill, 684pp, ISBN 84-7615-512-3
  • "Elasticidad y Resistencia de Materiales. Prácticas de Laboratorio", J.J. Lumbreras, A. Resano, J. Zurita, D. Narro, I. Cenoz, G. Fernández. Universidad Pública de Navarra, ISBN 84-9769-060-5
  • "Introducción al Cálculo de Solicitaciones. Diagramas", José Javier Lumbreras Azanza. Universidad Pública de Navarra, ISBN 978-84-9769-197-0
  • "Mecánica de Materiales", Gere-Timoshenko. Grupo Editorial Iberoamericana, 825 pp, ISBN 968-7270-16-0.
  • "Resistencia de Materiales", Manuel Vázquez. Editorial Noela, Madrid.
  • "Ejercicios de Resistencia de Materiales", Begoña Calvo Calzada, Jesús Zurita Gabasa. Colección Textos Docentes, Prensas Universitarias de Zaragoza, 1996, 272pp, ISBN 84-7733-465-X.

Gora

Hizkuntzak

Euskera eta Gaztelera.

Gora