Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2020/2021 | Beste urte batzuk:  2019/2020  |  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017 
Informatika Ingeniaritzako Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 240207 Irakasgaia: ELEKTRONIKAREN HASTAPENAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Telekomunikazio Ingeniaritza
Irakasleak:
GALARZA GALARZA, MARKO (Resp)   [Tutoretzak ] SAGUES GARCIA, MIKEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko prestakuntza

Gaia: Fisika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ikasgai hau Informatika eta Telekomunikazio ingenieritzetan irakasten da. Bere helburua da erakustea zer den elektronika eta nola erabiltzen den telekomunikazio eta informazioa prozesatzen duten zirkuitotan. Zirkuitu elektronikoen hastapenak biltzen dira beste bloke konplexuen ulermena lortzeko, bai elektronika analogikoan, bai digitalean. Aurrerantzean elektronika sakontzen duten beste ikasgaien oinarriak ezartzea da helburuetako bat. Egungo memoria, prozesu eta informazioaren transmisio sistemen ikuste samur bat ematea ere da helburu.

Gora

Gaitasun orokorrak

G8 - Metodo eta teknologia berrien garapena eta ikaskuntza gaitzen duten oinarrizko osagaien eta teknologien ezagutza.

G9 - Arazoak iniziatibarekin asmatzeko gaitasuna, erabaki hartzeak, autonomia eta sormena. Informatika Tekniko Ingenieritzaren lanbideko ezagutzak eta trebetasunak hedatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

T1 - Sintesi eta analisi gaitasuna.

T3 - Ahozko eta idatzitako komunikazioa.

T4 - Problemen ebazpenak.

T8 - Ikaskuntza autonomoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

FB2 - Zirkuitu elektrikoen teoria, anplifikadore elektroniko, anplifikadore aperazional, erdieroaleen printzipio fisiko eta gailu elektronikoen ulermena eta menderatzea aplikazio analogiko eta digitaletan, eta bere erabilera ingenieritzako arazoak burutzeko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  1. Erdieroale material ezberdinak eta bere ezaugarriak deskribatu.
  2. Deskribatu oinarrizko erdieroale osagaien (diodoak, BJT, FET, etab.) ezaugarriak, funtzionamendua eta erabilera.
  3. Osagai eta dispositibo fotoniko eta opto-elektronikoen oinarrizko funtzionamendu fisikoa ezagutu.
  4. Modu eraginkor batean simulatu osagai elektrikoak eta opto-elektrikoak eta konparatu emaitza teoriko eta esperimentalekin.
  5. Aplikazio zehatz baten osagai elektriko edo opto-elektroniko egokiena aukeratu fabrikatzailearen dokumentazioa erabiliz.
  6. Familia logiko nagusien abantailak eta eragozpenak identifikatu.
  7. Oinarrizko material laborategiko tresnak, erremintak eta software-a zuzen erabili eta jasotakoen datuen zuzen aztertu eta analisia burutu.

Gora

Metodologia

 

Metodologia - Aktibitatea Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Parte-harzte/aurkezpen eskolak 45 0
A-2 Ikasketa ekintza kooperatiboak 6 5
A-3 Saio praktikoak talde murriztuetan 15 12
A-4 Tutoretza eta ebaluaketa aktibitateak 10 0
A-5 Ikasketa eta ikaslearen lan autonomoa 0 57
     
Guztira 76 74

 

Praktiketarako 15 ordu erabiliko dira, bizpa hiru orduko saiotan seihileko osoaren zehar. Praktika bakoitzak suposatuko du aurreko lan bat burutzea, behar beharrezkoa dena praktika osoa egiteko. Aurreko lan hau burutzeko zirkuitu simulazio software-a erabiliko da.

Gora

Hizkuntzak

Gaztelaniaz. Talde bat euskaraz. Talde bat ingelesez.

Texto batzuk ingelesez.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikasketaren emaitzak Ebaluaketa sistema Pisua (%) Berreskuragarria
 1, 2, 4, 5 Azterketa teorikoa. 5 puntu baino gehiago lortu behar dira batez bestekoa egiteko beste ebaluaketekin. 75%  Bai
 2, 4, 5, 6 Azterketa praktikoa. 5 puntu baino gehiago lortu behar dira batez bestekoa egiteko beste ebaluaketekin. 25%  Bai

 

Ohizko ebaluazioa

Ikasgaiaren ebaluazioa hurrengo puntuak kontuan hartuta egingo da:

A - Azterketa teoriko-praktikoak (75%)

B - Saio praktikoen ebaluazioa (25%)

Ikasgaia gainditzeko 50% lortu beharko da gutxienez aurreko bi puntutako froga bakoitzean. Biak berreskuragarriak dira.

Ebaluaketa frogetara aurkezteko aukera izateko (bai A azterketa teoriko-praktikoa, bai B praktiketako azterketa), beraz ikasgaia gainditzeko aukera izateko, behar beharrezkoa da laborategiko praktika guztietara joatea eta denak egitea praktika bakoitzaren aurreko lanarekin batera. Egoera larri batean, norbaitek ezingo bazuen joan praktikaren batera, eskainiko zaio aukera beste egun batean egiteko, baina bakarrik justifikatuta badago.

Azterketak burutuko dira ETSIIT erabakitako egunetan.

Errekuperazio ebaluazioa

Ohiz-kanpoko ebaluazioan bi azterketa egongo dira (teoriko-praktikoa eta praktikoa). Aurreko deialdian gainditu ez den azterketa berreskuratzeko aukera emango zaio ikasleari. Formatua eta baldintzak aurrekoen berdinak izango dira.

Azterketak burutuko dira ETSIIT erabakitako egunetan.

Gora

Gai-zerrenda

Teoria eta ariketak (45 ordu):
1- Sarrera elektronikara
2- Osagai eta zirkuitu elektronikoak
3- Erdieroaleei sarrera
4- Diodoak
5- MOSFET transistoreak
6- Transistore bipolarrak

 

Praktikak (15 ordu):
1- Instrumentazioa 1
2- Instrumentazioa 2
3- Diodoak
5- MOSFET transistoreak
6- Transistore bipolarrak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:
Izenburua: Microelectronic Circuits
Autoreak: Adel S. Sedra, Kenneth C. Smith
Argitaletxea: Oxford University Press
Edizioak: 2014, 2011, 2006
ISBN: 9780199339136, 978019532303, 9701054725
http://www.sedrasmith.org

 

Izenburua: Electronics. Second Edition
Autoreak: A.R. Hambley.
Argitaletxea: Prentice-Hall 2000
ISBN: 0136919820, 84-205-2999-0
http://cwx.prenhall.com/bookbind/pubbooks/hambley/

 

Izenburua: Microelectronics
Autoreak: Jacob Millman, Arvin Gravel
Argitaletxea: McGraw-Hill internacional Edition

Gora

Non emango den

Aulario. Laboratorios del Departamento de Ingeniería Eléctrica y Electrónica.

Gora