Nafarroako Unibertsitate Publikoa



English | Ikasturtea: 2020/2021 | Beste urte batzuk:  2019/2020  |  2018/2019  |  2016/2017 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua / Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 177105 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
ALCALDE UNZU, JORGE (Resp)   [Tutoretzak ] AGIRREZABAL MORENO, ION   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia Analisia. Ekonomia Orokorra.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Enborrezko irakasgaia da, atal teoriko eta praktiko dituena. Atal teorikoan abstrakzio maila altua da, oinarrizko aldagai eta erlazio ekonomikoen zehaztapenak dira nagusi. Atal praktikoan, berriz, tresna teoriko horien bitartez errealitate ekonomikoa aztertuko dugu (horretarako txosten ekonomikoak, albisteak, eta abar erabiliko ditugu).

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joko Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzia eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomia teoria. Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ikasleek sarrerako irakasgai baten gaitasun orokorrak eskuratzen dituzte, hau da, ikasgai honek plazaratzen dituen arazoei aurre egiteko behar den jakinduria lortzea da.

CG03 Ahozko eta idatzizko komunikazio ama hizkuntzan.

CG04 Ahozko eta idatzizko komunikazio atzerriko hizkuntzan

CG07 Arazoei ebazpena emateko gaitasuna.

CG09 Talde lana burutzeko gaitasuna.

CG10 Jakintza-arlo arteko talde lana

CG12 Leku askotako informazioa biltzeko eta aztertzeko abilezia.

CG19 Ahalmen sortzailea garatu.

CG21 Aurre hartze eta jarrera ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten testuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako testuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

CE01 Ekonomiaren funtzionamenduaren irudikapen formal eta teknikoaren bitartez instituzio ekonomikoak ulertzea

CE07 Arlo pribatuan eta publikoan baliabideen kudeaketa egokia hartzea laguntzea.

CE09 Ekonomia errealaren edozein egoeraren deskribapenari eta analisiari arrazionaltasuna jartzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Txosten egiztatuaren R1 eta R4 ikasketaren emaitzak.

R1 Urritasuna eta giza-baliabideen esleipena, prezioen sistema, Kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, merkatu ez lehiakorrak, ekonomia eraginkortasuna eta ongizatearen teoria.

R4 Erabaki hartzearen oinarri teorikoak.

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joko Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzia eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomia teoria. Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.

ECTS-en esleipena

Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu

- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak)

- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu

Urruneko orduak : 90 ordu

- Edukien prestaketa eta ikastea

- Banakako lanak

- Tutoretzak

- Bertzelakoak

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Ebaluazioa

Irakaskuntzaren emaitza Ebaluazio-Sistema Zama (%) Izaera berreskuragarria
R 01. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala
R02. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala
R03. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala

Froga partzialak eta azterketa finala azken notaren %95 izango dira. Azken notaren %5a ikasleak kurtsoaren zehar izan duen parte-hartze aktiboaren arabera.

Azterketa partzialak nota finalean %55ko pisua izanen du, %40koa azterketa finalak eta beste %5ko pisua klaseetan parte hartzeak.

Ohiko deialdian irakasgaia gainditu ez duten ikasleak ez ohiko deialdian aurkez daitezke.

Gora

Gai-zerrenda

1: Sarrera

2: Kontsumitzaileak eta pizgarriak

3: Saltzaileak eta pizgarriak

4: Lehia perfektua, esku ikustezina eta merkataritza

5: Esternalitateak, zergak eta araudiak

6: Nazioen aberastasuna

7: Lan merkatua

8: Moneta sistema

9: Epe motzeko gorabehera ekonomikoak eta zikloaren aurkako politika ekonomikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2017.

Mankiw, N. Gregory: "Principios de Economía". Editorial CENGAGE Learning, 2015.

Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan

Gora