Kodea: 172838 | Irakasgaia: MIKROEKONOMIA II | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Aukerakoa | Ikasmaila: 4 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: | |||||
Irakasleak: | |||||
PUERTOLAS SAGARDOY, JAVIER (Resp) [Tutoretzak ] | ARLEGI PEREZ, RICARDO [Tutoretzak ] |
Kontsumitzailearen arazoa. Baliagarritasuna eta eskaria. Merkatuaren eskaria. Merkatuen arteko elkarren menpekotasuna eta Oreka Orokorra. Merkatu-akatsak
Jarduerak:
Ariketen ebazpena eta Jarduerak. Azken hauek Mathematica programa erabiliz irudi interaktiboak landuko dira, bai ikasgela informatikoetan baita ikasleak egindako lan pertsonalaren bidez.
Laguntza-baliabideak:
Gela informatikoak, Internet, NireIkasgelategia.
Ikaslearen lanaren balorazioa:
Ahal den neurrian ikaslearen jarraipena egingo da ariketak ebazketaren bidez, gelan partehartzeren bidez eta beste jarduera praktikoen bidez.
CB1: Ikasleek probatu behar dute ikasketa arloan ezagutza nahikoa dutela. Ezagutza hau, nahiz eta bigarren hezkuntzan landu izana, unibertsitate mailan oinarritu behar da goi-mailako testuliburuetan, eta batzuetan ikasketa arloko abangoardiako ezagutzan.
CB2: Ikasleek gai izan behar dute beraien ezagutzak aplikatzeko lan eremuan era profesional batean. Aldi berean bereganatu behar dute ohiko gaitasunak argudioak egiterakoan eta defendatzerakoan, baita problemei irtenbideak bilatzerakoan, beti ere beraien ikasketa eremuan.
CG01: Analisirako eta sintesirako gaitasuna.
CG02: Antolamendurako eta planifikaziorako gaitasuna.
CG03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.
CG05: Informatikako ezagutzak ikasketa eremuan
CG07: Problemei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.
CG08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.
CG09: Talde-lana burutzeko gaitasuna.
CG18: Egoera berriei doitzeko gaitasuna.
CE01: Instituzio ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko erabiltzen diren tresna teorikoak edota formalen bidez.
CE04: Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, batez ere tresna teknikoen erabileran oinarritzen direnak.
CE07: Baliabideen esleipen egokia lortzeko kontribuzioa egiteko gaitasuna, bai eremu pribatuan baita publikoan ere.
CE09: Errealitate ekonomikoaren edozein aspektua deskribatzerakoan, arrazionaltasunez analisiak egiteko gaitasuna.
R1. Urritasuna eta baliabideen esleipena, prezioen sistema, ekoizpenaren teoria, lehiakorrak ez diren merkatuak, efizientzia ekonomikoa eta ongizatearen teoria.
R4. Hautapenen oinarri teorikoak.
R8. Eredu mikroekonomikoak, ekonomia industriala, lehia inperfektuko merkatuen funtzionamendua, korporazioak eta esku-hartze ekonomikoa.
Edukiak: Kontsumitzailearen arazoa (Lehentasunak, Baliagarritasuna eta Eskari indibiduala). Oreka Orokorraren eredua. Efizientzia eta Ongizatearen Ekonomiaren Oinarrizko Teoremak. Merkatuaren akatsak: Kanpo-eraginak, ondasun publikoak eta informazio arazoak.
Saio teorikoetan irakasleak edukiak aurkeztu eta azalduko ditu. Batzuetan aurrez egiteko lana proposatuko zaie ikasleei edukiak era interaktiboagoan landu ahal izateko. Halaber, saio teorikoetan ariketak proposatuko eta ebatziko dira. Irakasleak ariketa horietako batzuk bilduko ditu ebaluazio jarraituan kontuan izateko.
Saio praktikoak ikasgela informatikoetan burutuko dira. Bertan teoriaren aplikazioak landuko dira ariketa praktikoen bitartez, bai-eta jarduera interaktibo batzuk ere erabiliz (Mathematica software batez ere).
ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA
JARDUERA/ORDUAK
PRESENTZIAZKOAK 60
EZ PRESENTZIALAK 90
Ikasketaren emaitza | Ebaluazio sistema | Pisua (%) | Errekuperagarritasuna |
R1, R4, R8 | Azkeneko azterketa | 70 | Bai |
R1, R4, R8 | Lan praktikoak: banakako zein taldeko lanak egin eta ikasleen aurrean aurkeztu | 15 | Bai |
R1, R4, R8 | Ebaluaketa jarraituko froga partzialak, ordenagailu gelan | 15 | Bai |
- Kontsumitzailearen arazoa.
- Aurrekontu murriztapena ete lehentasunak.
- Baliagarritasunaren maximizazioa. Eskari indibidualaren funtzioak.
- Estatika konparatiboa eta ondasun motak.
- Errenta eta Ordezte-eraginak.
- Kontsumitzailearen soberakina.
- Lanaren eskaintza.
- Merkatuaren eskaria. Elkarren menpekoak diren merkatuak.
- Oreka orokorra elkartrukearekin.
- Oreka orokorra ekoizpenarekin.
- Merkatu akatsak: Kanpo-eraginak eta ondasun publikoak.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:
Baliagarriak izan daitezkeen beste testu-liburuak
- W. Nicholson "Teoría Microeconómica" Thomson
- Pindyck eta Rubinfeld, "Microeconomía" (7ª edición) Prentice Hall
- Besanko, D. Y Braeutigam, R. "Microeconomics" (4ª edición, en inglés) Wiley ed.