Kodea: 172205 | Irakasgaia: MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Zuzenbidea | |||||
Irakasleak: | |||||
ZURUTUZA ARIGITA, IÑAKI (Resp) [Tutoretzak ] |
Ikasgaiaren edukia lau partetan zatitzen da:
- Merkataritzako zuzenbidearen eraketa historikoa eta karakterizazioa.
- Enpresaria eta bere estatutua.
- Enpresari soziala.
- Konkurtso zuzenbidea.
Ikasgai honen bidez ikasleak ondoko gaitasun orokorrak eskuratu beharko ditu:
- Informazioa aztertzeko, laburtzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
- Arrazoibide kritikoa.
- Ikaste autonomoa.
Ikasgai honen bidez ikasleak ondoko berariazko gaitasunak eskuratu beharko ditu:
- Enpresarien sistema juridiko-pribatua testuingururatu.
- Enpresaren antolakuntza subjektiboaren hainbat alderdi eta posibilitate ezagutu.
- Enpresarien krisialdi ekonomikoaren loturik dagoen errealitate juridikoa hauteman.
- Materia bakoitzaren edukiak era koherente batez antolatu.
- Ikasten diren materiekin loturik dauden idazkiak prestatu, terminologia argia erabiliz.
- Ezagutza teorikoez baliatu benetako arazoen aurrean konponbideak eman.
- Merkataritzako Zuzenbidearen iturriak bereiztu, iturri hauek interpretatzen eta aplikatzen kasu praktikoak ebazteko.
- Ikaslea Merkataritzako Zuzenbidearen arlo guztiak bereizteko gai izan beharko da.
- Merkataritza Zuzenbidearen ulermen orokorra erakutsi.
- Ordenamendu juridikoan existitzen diren sozietate mota guztiak bereizi.
- Kasu konkretuetan Merkataritza Zuzenbidearen bitartez eskuraturiko gaitasun guztiak erabili.
Ikastearen emaitza | Edukia | Jarduera hezigarria | Ebaluazio-tresna |
Materia bakoitzaren edukiak era koherente batez antolatu. | Merkataritza Zuzenbidearen jatorria, eboluzio historikoa, kontzeptua eta iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-2, A-3, A-7. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Ikasten diren materiekin loturik dauden idazkiak prestatu, terminologia argia erabiliz. | Merkataritza Zuzenbidearen jatorria, eboluzio historikoa, kontzeptua eta iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-2, A-7. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Ezagutza teorikoez baliatuz benetako arazoen aurrean konponbideak eman | Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-1, A-2, A-3. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Merkataritzako Zuzenbidearen iturriak bereiztu, iturri hauek interpretatzen eta aplikatzen kasu praktikoak ebazteko. | Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-1, A-2, A-3. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Ikaslea Merkataritzako Zuzenbidearen arlo guztiak bereizteko gai izan beharko da. | Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-1, A-2, A-7. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Merkataritzako Zuzenbidearen ulermen orokorra erakutsi. | Merkataritza Zuzenbidearen jatorria, eboluzio historikoa, kontzeptua eta iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-7. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Ordenamendu juridikoan existitzen diren sozietate mota guztiak bereizi. | Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. | A-1, A-7. | Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea. |
Kasu konkretuetan Merkataritzako Zuzenbidearen bitartez eskuraturiko gaitasun guztiak erabili. | Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea. | A-2, A-3, A-7. | Lanak eta probak egitea / Azken azterketa teoriko-praktikoa/Bertaratzea. |
Irakas metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez-presentzialak |
A-1 Klase teorikoak | 40 | |
A-2 Praktikak | 10 | 25 |
A-3 Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeko tutoretza | 05 | |
A-4 Lana egitea | ||
A-5 Materialen irakurmena | ||
A-6 Ikaspen indibiduala | 50 | |
A-7 Azterketak, ebaluazio probak | 03 | |
A-8 Tutoretza indibidualak | 02 | |
Guztira | 60 | 75 |
Ikastearen emaitzak | Ebaluazio jarduera | Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez | Eskatzen den nota minimoa |
R 3, 7, 12, 95 y 175 | Klasera etortze aktiboa | 10% | Ez dauka | |
R 3, 7, 12, 13, 64, 95, 157 eta 175 | Praktikak | 30% | Badauka, kasu praktiko bat ebaztearen bitartez | |
R 3, 7, 12, 13, 64, 95, 157 eta 175 | Publikoan defendaturiko idazlanak | 20% | Ez dauka | |
R 3, 7, 12, 64, 95, 157 y 175 | Azkeneko azterketa | 40% | Badauka | 4 |
Azkeneko ebaluazioa egiteko ikasleak kurtsoan zehar erakutsitako jardunbidea kontuan hartuko da. Zehazki, aintzat hartuko dira: klaseetara etortzea, parte-hartze aktiboa (10%), suposizio praktikoen ebazpena (30%), eta publiokan defendaturiko idazlanak (20%). Halaber, azkeneko azterketa teorikoa egingo da (40%).
Gainera, ikasgaia bakarrik gainditzekoa izango da beti ere azkeneko azterketan gutxienez 4 bat lortu bada.
I. SARRERA
1. IKASGAIA: MERKATARITZA ZUZENBIDEAREN JATORRIA, KONTZEPTUA ETA ITURRIAK
- I. Sarrera: 1. Merkataritza Zuzenbidea, fenomeno historiko gisa. 2. Merkataritza Zuzenbidearen kodifikazioa.
- II. Merkataritza Zuzenbidearen kontzeptuaren arazoa: 1. Merkataritza Zuzenbidea, merkataritza-ekintzen zuzenbide gisa. 2. Merkataritza Zuzenbidea, multzoan egindako ekintzen zuzenbide gisa. 3. Merkataritza Zuzenbidea, enpresa-jardueraren zuzenbide gisa. 4. Merkataritza Zuzenbidearen egungo joerak.
- III. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. 1. Zuzenbidearen iturriak eta Konstituzioa. 2. Merkataritza Legea: Merkataritzako Kodea. 3. Merkataritzako ohiturak. 4. Europar Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak.
II. ENPRESABURUA ETA BERE ESTATUTUA
2. IKASGAIA: ENPRESA, ENPRESABURUA ETA ESTABLEZIMENDUA
- I. Ezaugarri nagusiak.
- II. Enpresaburua: 1. Kontzeptua, ahalmena eta erantzukizuna. 2. Enpresaburu motak. 3. Enpresaburu atzerritarra.
- III. Enpresaburuaren kolaboratzaileak: 1. Ahaldun orokorra edo faktorea. 2. Saltzaileak, zerbitzariak eta beste kolaboratzaile batzuk. 3. Kolaboratzaile autonomoak.
- IV. Merkatuko lehia: 1. Lehia askearen defentsa. 2. Lehia bidegabea.
- V. Jabetza industriala: 1. Enpresa-jardueraren ezaugarriak: markak, izen komertziala eta establezimenduaren errotulua (Zuzenbide iragankorra). 2. Asmakuntzak: patenteak, utilitate-modeloak eta diseinu industriala.
3. IKASGAIA: ERREGISTRO PUBLIZITATEA ETA MERKATARITZAKO ENPRESABURUAREN KONTABILITATEA
- I. Erregistro-publizitatea Espainiako Zuzenbidean: 1. Merkataritza Erregistroa eta Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala. 2. Izen-ematearen eraginkortasuna.
- II. Erregistro-publizitatearen printzipioak.
- III. Enpresaburuen kontabilitatea: 1. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak. 2. Kontabilitate materiala.
III. ENPRESABURU SOZIALA
4. IKASGAIA: ENPRESABURU SOZIALA
- I. Sarrera: sozietate kontzeptua.
- II. Merkataritza-sozietatea: 1. Merkataritza-sozietateen eta sozietate zibilen arteko ezberdintasunak. 2. Merkataritza-itxurako sozietate zibilak. 3. Merkataritza-sozietateen tipologia.
- III. Sozietatea eratzea: 1. Merkataritza-sozietateen kontratu-alderdia eta nortasun juridikoa. 2. Sozietate irregularrak eta beste figura batzuk.
- IV. Sozietateen nazionalitatea eta atzerritarrek Espainiako sozietateetan parte hartzea.
5. IKASGAIA: SOZIETATE KOLEKTIBOAK ETA KOMANDITARIOAK
- I. Sozietate kolektiboa: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Eratzeko baldintzak. 3. Barneko harreman juridikoak: A. Bazkideen obligazioak eta eskubideak. Bazkide industrialaren estatutua. B. Sozietatearen administrazioa. 4. Kanpoko harreman juridikoak: A. Sozietatearen izena. B. Sozietatearen ordezkaritza. C. Hartzekodunen aurrean duen erantzukizuna.
- II. Sozietate komanditario sinplea: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Antzeko figurekiko dituen ezberdintasunak: kontuen bazkidetza partaidetzan. 3. Eratzeko baldintzak. 4. Barneko eta kanpoko harreman juridikoak.
- III. 1. Sozietate kolektiboen eta komanditarioen eskritura soziala aldatzea: A. Bazkide-izaera transmititzea. B. Bazkideak kanporatzea eta banantzea. 2. Eraldatzea, bat egitea eta zatitzea. 3. Sozietate kolektiboak eta komanditarioak desegitea eta likidatzea.
- IV. Sozietate komanditarioa, akzioen arabera: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Eraketa. 3. Kapital soziala. 4. Akzioak. 5. Sozietatearen izena. 6. Organo sozialak eta bazkide kolektiboaren erantzukizuna.
6. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA. ERAKETA
- I. Sozietate anonimoa: 1. Sozietate anonimoaren garapena: sozietate anonimoa gure Zuzenbidean. 2. Kontzeptua eta ezaugarriak. 3. Nortasun juridikoa. 4. Merkataritza-izaera. 5. Izena, nazionalitatea eta egoitza.
- II. Kapital soziala: Kapitala zuzentzen duten printzipioak eta defentsarako neurriak.
- III. Sozietatea eratzea: 1. Aldi berean eratzea: eratzaileak: 2. Segidan eratzea: sustatzaileak.
- IV. Sozietatea eratzea: 1. - Eskritura publikoa eta Merkataritza Erregistroan izena ematea. 2. - Eratzen ari den sozietatea. 3. - Sozietatearen irregulartasuna. 4. - Eraketa-prozesua baliogabetzea.
- V. Bazkideen obligazioak: 1. - Ekarpen sozialak. 2. - Prestazio osagarriak. 3. - Kapitala ordaintzea: egiteke dauden ordainketak.
7. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA. AKZIOAK ETA OBLIGAZIOAK
- I. Akzioa, kapitalaren zati gisa: 1. - Akzioaren balioa. 2. Jaulkipen-prima.
- II. Akzioa, bazkide izatearen adierazpen gisa: 1. Bazkidearen eskubideak. 2. Akzio motak. 3. Botorik gabeko akzioak. 4. Berreros daitezkeen akzioak.
- III. Akzioa, titulu gisa: 1. Akzio izendunak eta eramailearen akzioak. 2. Konturako idazpenez ordezkatutako akzioak.
- IV. Akzioak transmititzea eta sozietateek erostea.
- V. Obligazioak jaulkitzea: 1. Jaulkitzea. 2. Jaulkitzeko akordioa. 3. Jaulkipenaren faseak eta bermeak. 4. Komisarioa eta obligaziodunen sindikatua. 5. Obligazioak jasotzea. 6. Obligazio bihurgarriak.
8. IKASGAIA: SOZIETATEAREN ORGANOAK
- I. Akziodunen Batzar Nagusia: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Batzar motak. 3. Batzarrerako deialdia eta osaera: batzar unibertsala. 4. Bertaratzea eta deliberatzea. 5. Akordio sozialak eta horiek aurkaratzea.
- II. Administrazio eta ordezkaritza organoa: 1. Ezaugarri orokorrak eta administratzeko moduak. 2. Kargudunak izendatzea eta karguaren iraupena. 3. Gaitasuna eta debekuak. 4. Ahalmenak eta betebeharrak. 5.. Ordainsaria 6. Administratzaileak kargugabetzea eta administratzaileen erantzukizuna.
- III. Administrazio Kontseilua: 1. Antolaketa eta funtzionamendua. 2. Kontseiluaren ahalmenak eta betebeharrak. 3. Ahalmenak eskuordetzea: Kontseilari delegatuak eta batzorde exekutiboak. 4. Kontseiluaren erabakiak aurkaratzea.
9. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOEN URTEKO KONTUAK ETA ESTATUTU SOZIALEN ALDAKETA
- I. Urteko kontuak: 1. Osaera. Balantzea, galera-irabazien kontua, memoria. 2. Kudeaketa-txostena. 3. Urteko kontuak eta kudeaketa-txostena egiaztatzea 4. Kontuak onartzea eta ekitaldiaren emaitza aplikatzea: erreserbak eratzea eta mozkinak banatzea. 5. Kontuen gordailua eta publizitatea.
- II. Estatutuak aldatzea: 1. Kontzeptua. 2. Organo eskuduna. 3. Formaren eta publizitatearen baldintzak. 4. Akziodunak babesteko arauak.
- III. Kapital soziala handitzea: 1. Kapitala handitzeko prozedurak eta modalitateak. 2. Organo eskuduna. 3. Lehentasunezko harpidetza-eskubidea.
- IV. Kapital soziala murriztea: Kapitala murrizteko prozedurak eta modalitateak.
10. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA DESEGITEA ETA LIKIDATZEA
- I. Desegitea: 1. Desegiteko zergatiak. 2. Desegiteko formalitateak. 3. Desegitearen ondorioak: Nortasun juridikoa mantentzea. Likidazioa irekitzea. Sozietatea fase aktibora itzultzeko arazoa.
- II. Likidatzea: 1. Kontzeptua. 2. Ezaugarriak. Likidatzeko aldiaren beharra. 3. Sozietatea, likidatzen ari den bitartean.
- III. Likidatzaileak: 1. Kontzeptua eta ezaugarriak. 2. Izendatzea eta kargugabetzea. 3. Funtzioak. 4. Erantzukizuna.
- IV. Likidazioaren garapena: 1. Aldizkako publizitatea. 2. Likidazioaren esku-hartzea. 3. Likidazio-eragiketak. 4. Azken balantzea eta banaketa. 5. Sozietatearen kaudimengabezia likidatzen ari den bitartean.
- V. Sozietatea iraungitzea.
11. IKASGAIA: ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA
- I. Kontzeptua eta ezaugarriak.
- II. Sozietatea eratzea: 1. Eskritura eta Merkataritza Erregistroan izena ematea. 2. Sozietatea baliogabetzea. 3. Ekarpen sozialak. 4. Prestazio osagarriak.
- III. Partaidetza sozialak: 1. Kontzeptua. Akzioarekiko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2. Partaidetza, eskubideen multzo gisa. 4. Partaidetzak transmititzea. 5. Norberaren partaidetzak erostea.
- IV. Sozietatearen organoak: 1. Bazkideen batzar nagusia: deialdia, eraketa, deliberazioa eta akordio sozialak. 2. Administratzaileak. Izendapena eta errebokazioa. Ahalmenak eta debekuak. Erantzukizuna. Administrazio Kontseilua.
- V. Beste zenbait alderdi: 1. Urteko kontuak erantzukizun mugatuko sozietatean. 2.. Sozietatea aldatzea, eraldatzea, bat egitea eta zatitzea. 3. Desegitea: partziala eta osoa, likidazioa eta iraungitzea.
- VI. Pertsona bakarreko sozietatea (anonimoa eta mugatua): 1. Kontzeptua. 2. Araubide juridikoa.
- VII. Enpresa berriko sozietate mugatua: Araubide juridikoa.
12. IKASGAIA: KAPITAL SOZIETATEEN EGITURAREN ALDAKETAK
- I. Eraldaketa: 1. Kontzeptuak eta baldintzak. 2. Nortasun juridikoaren iraunkortasuna. 3. Bazkideen eskubideak. 4. Bazkideen erantzukizuna. 5. Kasuak.
- II. Bat egitea: 1. Kontzeptua, funtzioa eta motak. 2. Bat egitearen faseak: Bat egiteko proiektua. Txostenak. Bat egitearen balantzea. Bat egiteko akordioak. Bat egitea. Hartzekodunek aurka egiteko daukaten eskubidea. 3. Bat egitea aurkaratzea. 4. Europako Erkidegoaren barruko mugaz gaindiko bat-egiteak.
- III. Zatitzea: 1. Kontzeptua, funtzioa eta motak. 2. Zatiketaren faseak: Zatitzeko proiektua. Txostenak. Zatiketaren balantzea. Eraginpeko sozietateen akordioak. Zatiketa egitea. 3. Hartzekodunek zatiketan duten babesa. Eraginpeko sozietateen erantzukizuna.
- IV. Aktiboaren eta pasiboaren lagatze globala eta egoitza soziala nazioartean lekualdatzea.
IV. KONKURTSO ZUZENBIDEA
13. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOA
- I. Sarrera: 1. Konkurtso Legea. 2. Konkurtso-legeria berezia.
- II. Hartzekodunen konkurtsoa adieraztea: 1. Zordun komunaren kaudimengabezia. 2. Konkurtsoa eskatzea. 3. Konkurtsoa adieraztea.
- III. Konkurtso-administrazioa: 1. Konkurtso-administrazioaren funtzioak. 2. Konkurtso-administratzaileak izendatzea. 3. Karguaren ezaugarriak.
- IV. Konkurtsoaren kalifikazioa.
- V. Nazioarteko konkurtsoak.
14. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOAREN ONDORIOAK
- I. Zordunarentzat dituen ondorioak. 1. Ondare-ahalmenak mugatzea. 2. Oinarrizko eskubideak mugatzea. 3. Agertzeko, kolaboratzeko eta informatzeko betebeharrak ezartzea. 4. Elikatzeko eskubidea. 5. Konkurtsoak pertsona juridiko zordunarentzat dituen ondorioak.
- II. Hartzekodunentzat dituen ondorioak: 1. Berdintasun-printzipioa. 2. Banakako akzioetan dituen ondorioak. 3. Kredituen gainean dituen ondorioak.
- III. Kontratuen gainean dituen ondorioak: 1. Konkurtsoak gauzatzeke dauden kontratuen gainean dituen ondorioak. 2. Kontratuak birgaitzea.
- IV. Masa aktiboa: 1. Kontzeptua eta mugak. 2. Masa berrosatzea. 3. Masa murriztea. 4. Masaren aurkako kredituak.
- V. Masa pasiboa: 1. Kredituak komunikatzea eta aitortzea. 2. Kredituen sailkapena.
15. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOAREN IRTENBIDEAK
- I. Konkurtsoaren irtenbideak: hitzarmena eta likidazioa
- II. Hitzarmena: 1. Kontzeptua, izaera eta edukia. 2. Hitzarmen-proposamena. 3. Hitzarmena onartzea. 4. Epaileak hitzarmena onestea. 5. Hitzarmena gauzatzea.
- III. Likidazioa: 1. Likidazioaren ondorioak. 2. Likidazio-eragiketak. 3. Hartzekodunei ordaintzea.
- IV. Konkurtsoaren amaiera: 1. Konkurtsoaren amaiera. 2. Konkurtsoa berrirekitzea
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
-Sánchez Calero, F.: Principios de Derecho Mercantil (azken argit.)
-Jiménez Sánchez, E. (zuz): Curso de Derecho Mercantil (azken argit.)
-Uría, R.: Merkataritzako Zuzenbidea, Deustuko Unibertsitatea, 1999.
Ikasleak, gainera, programako gaiei dagozkien lege-testuak erabili beharko ditu, eguneratuta daudenak.
Bestalde, eskuliburuetan eta lege-testuetan jasotakoak osatzeko beste baliabide zehatz batzuk ere adieraziko dizkiogu ikasleari, hala dagokionean.