Kodea: 172102 | Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
ALCALDE UNZU, JORGE (Resp) [Tutoretzak ] | AGIRREZABAL MORENO, ION [Tutoretzak ] |
Azterketa ekonomikoaren modulua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduaren barruan.
Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.
1. OG - Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.
5. OG - Ikasleek beharrezko ikasketa-trebetasunak gara ditzatela, ondorengo ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko.
3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan.
4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.
7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena.
9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna.
10. GO - Diziplinarteko talde batean lan egitea.
12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan.
19. GO - Sormena.
21. GO - Ekimena eta espiritu ekintzailea.
Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten testuak irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako testuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.
1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.
7. GE - Baliabideak esleitzearen kudeaketa onari laguntzea, bai eremu pribatuan eta bai publikoan.
9. GE - Errealitate ekonomikoaren azterketari eta zeinahi alderdiren deskribapenari arrazionaltasuna gehitzea.
1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria.
2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak.
3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak.
1. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 1etik 7ra arteko gaietan ikasiko da. 2. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 8etik 11ra arteko gaietan ikasiko da. 3. E ikaskuntzaren emaitza ikasturte guztian ikasiko da.
Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.
ECTS-en esleipena
Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu
- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak)
- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu
Urruneko orduak : 90 ordu
- Edukien prestaketa eta ikastea
- Banakako lanak
- Tutoretzak
- Bertzelakoak
Irakaskuntzaren emaitza | Ebaluazio-Sistema | Zama (%) | Izaera berreskuragarria |
R 01. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria | Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. | Taularen azpian | Soilki azterketa finala |
R02. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak. | Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. | Taularen azpian | Soilki azterketa finala |
R03. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak. | Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. | Taularen azpian | Soilki azterketa finala |
Froga partzialak eta azterketa finala azken notaren %95 izango dira. Azken notaren %5a ikasleak kurtsoaren zehar izan duen parte-hartze aktiboaren arabera.
Azterketa partzialak nota finalean %55ko pisua izanen du, %40koa azterketa finalak eta beste %5ko pisua klaseetan parte hartzeak.
Ohiko deialdian irakasgaia gainditu ez duten ikasleak ez ohiko deialdian aurkez daitezke.
1: Sarrera
2: Kontsumitzaileak eta pizgarriak
3: Saltzaileak eta pizgarriak
4: Lehia perfektua, esku ikustezina eta merkataritza
5: Esternalitateak, zergak eta araudiak
6: Nazioen aberastasuna
7: Lan merkatua
8: Moneta sistema
9: Epe motzeko gorabehera ekonomikoak eta zikloaren aurkako politika ekonomikoa
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2017.
Mankiw, N. Gregory: "Principios de Economía". Editorial CENGAGE Learning, 2015.
Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa
Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa
Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.
Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.
ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan
ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan